Magazinak

Araba Hizpide

Araba eta Gasteizko aktualitatea jorratzen duen magazina gara. 2015 urtean sortu ginen, Hala Bedi Bi irratiko goizeko tartea indartzeko. Edukien aldetik, tokiko berriak, kuadrillaz kuadrillako kolaboratzaileak, hedabide ezberdinetako kazetariak eta elkarrizketak izaten ditugu astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 11:00etara, Hizpidea magazin nazionalaren ondoren. Hizpidea magazinarekin batera, Hala Bedi Biko goizetako tartea osatzen dugu.

Azken Artikuluak

Eider Olazar (Info7): “”Erreferentzialtasuna handitzen joatea da gure erronketako bat”

info7 hamar urte

Hamar urte bete ditu Info7 irratiak

Ez da erraza bizi dugun garaiotan uhinetan 10 urte betetzea. Urteurren hori ospatu berri du Info7 irratiak. Joan den urtarrilaren 27an egin zuten zuzeneko ospakizuna eta, Internet bidez emititzeko sortu bazen ere, informazioan erreferentziazko irrati-katea izatea lortu du FMko uhinetan. Gertakari asko izan dira Euskal Herrian hamar urteotan, eta horien guztien berri eman dute Info7ren frekuentzietan. Eider Olazar izan da gaur Hizpidean, Info7ren iraganaz, orainaz eta geroaz hitz egiten, eta hedabideen arteko elkarlana goraipatu du, baliabideak partekatu eta indartzeko tresna gisa.

Entzun

Elena Gerenabarrena (ELA): “Osakidetzak gezurra esaten du itxaron-zerrendei buruz”

Elena Gerenabarrena ELA sindikatuko kidea

Santiago ospitalearen ikuspegia

Santiago ospitalea

Osakidetzaren egoeraren deskribapen zehatza eta gordina egin du gaur Elena Gerenabarrena ELA siondikatuko kideak Araba hizpide magazinean. Txagorritxu eta Santiago ospitaleek bat egin zutenetik, etengabeak izan dira zerbitzuetan egindako murrizketak eta lan-baldintzek ere nabarmen egin dute okerrera. Osakidetzak Santiago ospitalea itxi egin nahi duela ere salatu du, baina “zaratarik egin gabe”, Gerenabarrenak esan duenez

.

Entzun

Zalantzak, ekarpenak,..

11 + 12 =

Hizpidea

Hala Bedi Bi 09.00etan

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

telefono_92452 945 12 88 55

 telegram-vs-whatsapp 640 073 613

e-mail-icono-6785-96 araba.hizpide@halabedi.eus

Kantoia

Hala Bedi Bat 18.00etan

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies