Magazinak

Araba Hizpide

Araba eta Gasteizko aktualitatea jorratzen duen magazina gara. 2015 urtean sortu ginen, Hala Bedi Bi irratiko goizeko tartea indartzeko. Edukien aldetik, tokiko berriak, kuadrillaz kuadrillako kolaboratzaileak, hedabide ezberdinetako kazetariak eta elkarrizketak izaten ditugu astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 11:00etara, Hizpidea magazin nazionalaren ondoren. Hizpidea magazinarekin batera, Hala Bedi Biko goizetako tartea osatzen dugu.

Azken Artikuluak

Asier Lafuente (Agurain 75 ordu euskaraz): “Euskaldunen eta erdaldunen aktibazioa bilatu nahi dugu”

asierlafuenteAtzo, azaroak 8, hasi zen Agurainen  “75 ordu euskaraz” ekimena. Hala ere, egitasmoa ez da egun batetik bestera sortu: hilabeteetako lana izan da, herritarek hartuz parte. Otsailean hasi eta maiatzean egin zuten publiko hau lantzen hasiko zirela, eta maiatzean eman zuten egitasmoaren berri. Asier Lafuente antolatzaileetako batekin hitz egin dugu ARABA HZIPIDEn.

 

Lasarte – orian ere antzeko ekimen bat jarri zuten martxan eta elkarrengandik ikasi nahi dute, baina Agurainen, erdaldunekin eta euskaldunekin landu dute. gainera, 100 eragile baino gehiagoren  babesa lortu dute aste guztirako.

 

Entzun

[Iritzia] “Gustu txarreko bisita”, Koldo Alzola

danielkutnerisrael

“Gustu txarreko bisita”

 – Koldo Alzola –

 

 

 

Gaur bertan Daniel Kutner Israelgo estatu kriminaleko enbaxadorea dugu Gasteizen bisitan. Oraintxe jakin berri dut, lagun batek abisatuta, eta, ezinbestean delegaritza sionistari dedikatutako larrialdiko lerro hauek idazteko beharrean ikusi dut neure burua. Gutxiago ez du merezi ordezkari hebrearrak, izan ere, azken aldian berebiziko zaletasuna erakutsi du gure hiriarekin. Urte erdi eskaseko apean bisitatzen gaituen bigarren aldia da gaurkoa. Aurrekoan Legebiltzarrean egin zioten harrera, nork bere erara; Bakartxo Tejeriak, presidenteak, harrera ofiziala, irribarre adeitsua, eta goi mailako bisitariei erreserbatutako oparia eskaini zion; parez-pare EH-Bilduko diputatuek egoitza barruan, eta ehundaka lagunek kalean, bestelako harrera eskaini zioten, bere erregimenaren krimenak eta bidegabekeriak aurpegiratuz.

Horrexegatik, akaso, oraingo honetan isilean eta ezkutuka etortzea erabakiko zuen, betiere, eta aurrekoan bezala, tokiko PNVko ordezkariaren abegikortasuna jasotzera. Izan ere, gaur arratsaldean, 20:00etan, Goiuri Jauregian Holokaustoaren inguruko erakusketaren inaugurazioan izango da; Gorka Urtaran, alkatea, eta Laurence Franks, Havtajá elkarte sionistako presidentea lagun.

Ez naiz sartuko Holokaustoaren inguruko hitzaspertu antzu batean, horretarako hobe da Norman Filkenstein historialari judu-amerikarraren idazkietara jotzea, esaterako, pasarte historiko horren inguruan eraikitako kontaketa interesatuak desmuntatzeko. Arbuiatu nahi dudana da Israelgo enbaxadoreak delako holokausto horren biktimak ordezkatzeko zilegitasuna. Israel, hamaika aldiz argudiatze bihurri hori baliatzen badute ere, ez da holokaustoaren ondorioa; ez da inolako kausa-ondorio harremanik bigarren mundu gerrako sarraskien eta Israelgo estatuaren sorreraren artean. Horrela pentsatzen dutenek, oroimen historiko apurtxo bat izando balute, jakingo lukete egunotan Balforren adierazpenetik 99 urte betetzen direla; orduantxe sinatu baitzion Britania Handiko Atzerri Ministroak mugimendu sionistari juduentzako estatua Palestinako eremuan eraikitzeko baimena; 1917ko azaroaren 2an, Holokaustoa baino urte dexente lehenago.

Urtaran jaunak ikastetxe pribatuko historia eskoletara piper egin izan ez balu, akaso jakingo luke Israelgo apartheid erregimeneko enbaxadoreak ez duela inolako zilegitasunik, ez moralik ez historikorik, Holoaustoaren ondorengoen ordezkaria izateko. Aitzitik, XXI. mendean burutzen ari den holokausto handienetako baten egileen delegatua da, eta halaxe hartu beharko genuke Gasteizen.

Entzun

Lur Gil (Askapena): “MST-k gora egiten duen heinean, errepresioak gora egiten du Brasilen”

mstOstiralean Brasilgo Polizia  MSTko Florestan Fernandes eskolara tiroka sartu zen eta han zen  Lur Gil kazetaria eta Askapena talde internazionalistako kidea nazioarteko beste hainbat ikaslerekin batera. Ikastaroaren erdian, tarte bat egin eta eskolaren, MST-ren eta unea beraren inguruan hitz egingo dugu Lur Gilekin HIZPIDEA magazinan.

 

Lasai dago Gil. MST-ko 14 kideren aurkako sarekada izan zen aurreko astekoa, izan ere, eraso hau “erabat kontestualizatuta” dagoela uste du Askapenako kideak. Azaroaren 11n, greba orkorra deitu dute Brasilen, “inflexio puntu” gisa. Gil-ek argi dauka: “Errepresioa mugimendua potente delaren seinalea da”.

Entzun

Zalantzak, ekarpenak,..

13 + 3 =

Hizpidea

Hala Bedi Bi 09.00etan

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

telefono_92452 945 12 88 55

 telegram-vs-whatsapp 640 073 613

e-mail-icono-6785-96 araba.hizpide@halabedi.eus

Kantoia

Hala Bedi Bat 18.00etan

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies