Magazinak

Araba Hizpide

Araba eta Gasteizko aktualitatea jorratzen duen magazina gara. 2015 urtean sortu ginen, Hala Bedi Bi irratiko goizeko tartea indartzeko. Edukien aldetik, tokiko berriak, kuadrillaz kuadrillako kolaboratzaileak, hedabide ezberdinetako kazetariak eta elkarrizketak izaten ditugu astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 11:00etara, Hizpidea magazin nazionalaren ondoren. Hizpidea magazinarekin batera, Hala Bedi Biko goizetako tartea osatzen dugu.

Azken Artikuluak

Ainhoa Garagalza (CEAR): “Kazetariek titular bat botatzen dutenean, honek izan dezakeen eragina pentsatu behar dute”

CEARek, arrazakeriaren aurkako kanpaina abiatu du, besteak beste, sarean dagoen bideo batekin.  Komunikabideen jardunaren garrantzia azpimarratu dute ere. Gaian sakondu dugu HIZPIDEAn egon den eta CEAReko kide den Ainhoa Garagalzarekin.

Arrazakeriaren aurka, hedabideok dugun paperaren garrantzia azpimarratu du Garagalzak; hori dela eta, kazetarien iritziak biltzen dituzten bideoak dituzte esku artean. Besteak beste, zurrumurru asko deslegitimatu nahi dituzte kanpaina honekin.

Entzun

Zuia, beste urrats bat memoriaren bidean

Memoria historikoa berreskuratzeko antolatutako ekitaldi sorta baten baitan, Zuiako Udalak eta pertsona eta agintari politiko ugarik ekitaldia egin zuten asteburuan Gorbeialdean. Aita Pauldarren lehengo komentuan, 1936 eta 1940. urteen artean kontzentrazio-esparru frankista izandakoaren sarrerako lorategietan, monolitoa jarri zuten.

Ekitaldian, Iñigo Arregi artistak egin eta arabar lurraldean Memoriaren marka izan nahi duen irudi eskultorikoan jarritako plaka deskubritu zen: “Eraikin hau, Aita Pauldarren komentua zelarik, hiru urte eta erdiz izan zen kontzentrazio-esparru frankista. Hiru bat mila pertsona egon zen bertan inolako epaiketarik izan gabe. Miseria, esklabutza, torturak, zigorrak… baten batzuek heriotza ere jasan zuten. Zuiako herriak omen egin nahi die pertsona hauei guztiei, gertatutakoa ahaztu ez eta euren askatasun-ametsa egia bihurtuko bada.”

Ordezkari ugari bildu ziren ekitaldian, tartean, Arabako Batzar Nagusietako ordezkaritza nabarmena eta Udaleko indar politiko guztietako ordezkariak, alkatea barne. Unai Gutierrez Zuiako alkatearen esanetan, gertatutakoa ahanzturatik aterako dela bermatu nahi dute monolito eta plaka berriarekin: “Hurrengo belaunaldiek, memoria horri eutsiko diote, askatasun-grina amets izan zuten pertsona haiek omenduz”.

 

Igor Chillon (LAB): “Sozietate zergan iruzurraren zulo beltz handi bat dago”

Arabako Foru Aldundiak 2016an 77 milioiko diru iruzurra azaleratu du. 77 milioi horietatik 53 milioi enpresek eginiko iruzurrak dira, sozietate zergan eginikoak gehienbat. Igor Chillonen arabera enpresek zekulako trikimailu fiskal eta finantzieroak erabiltzen dituzte, horregatik enpresen gaineko kontrol zorrotzagoa egon beharko luke.

Horretaz gain, Igor Chillonen ustez, enpresei zerga presioa igo beharko litzateke Aldundiek diru gehiago bildu ahal izateko.

 

Entzun

Yashna Artola (Euskal Delegazioa Kurdistanen): “Eduardo Izarzuaga deportatu dezakete, baina ez da batere ziurra”

Turkiako indarrek Eduardo Izarzugaza brigadista otxandiarra atxilotu zuten atzo arratsaldean Kurdistanen eta berarekin zegoen Yashna Artola euskalduna. Euskal ordezkaritza bateko beste bederatzi kiderekin batera zihoan autobus batean, eta kontrol batean gelditu eta atxilotu zuten Izarzuaga.

HIZPIDEA magazinean  Artolarekin hitz egin dugu, azken berriak jasotzeko. Ez dut informazio fidagarririk, baina, ziurrenik, euskal brigadista deportatu dezakete. #EHNewroz2017 traola ari dira erabiltzen informazioa sareetan zabaltzeko.

Entzun

Aitor Idigoras (STEE-EILAS): “Administrazioaren erantzunik ez badago borroka dinamika honekin jarraitu beharko dugu”

Martxoaren 22an EAE-ko hezkuntza publikoko irakasleek greba egin zuten. STEE-EILAS sindikatuko Aitor Idigorasen arabera mobilizazio handiak izan dira eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak erantzun bat eman beharko luke. Erantzunik ez badago borroka dinamikarekin jarraituko dutela esan du.

Entzun
50 orrietatik 5 orria« Lehena...34567...Azkena »

Zalantzak, ekarpenak,..

12 + 1 =

Hizpidea

Hala Bedi Bi 09.00etan

No feed items found.

telefono_92452 945 12 88 55

 telegram-vs-whatsapp 640 073 613

e-mail-icono-6785-96 araba.hizpide@halabedi.eus

Kantoia

Hala Bedi Bat 18.00etan

18 orrietatik 5 orria« Lehena...34567...Azkena »

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies