Magazinak

Araba Hizpide

Araba eta Gasteizko aktualitatea jorratzen duen magazina gara. 2015 urtean sortu ginen, Hala Bedi Bi irratiko goizeko tartea indartzeko. Edukien aldetik, tokiko berriak, kuadrillaz kuadrillako kolaboratzaileak, hedabide ezberdinetako kazetariak eta elkarrizketak izaten ditugu astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 11:00etara, Hizpidea magazin nazionalaren ondoren. Hizpidea magazinarekin batera, Hala Bedi Biko goizetako tartea osatzen dugu.

Azken Artikuluak

Xabier San Sebastian eta Iñaki Gartziandia: “Gaur egungo kirol eredua birplanteatu nahi dugu; kritikak jasotzeko prest gaude”

inakigartziandiaivefIkasle talde batek jarduera fisikoen eta kirolen inguruko hausnarketa bat argitaratu du aste honetan bertan. Eztabaidak, ez soilik ikasleenak; irakasleekin ere elkarbanatu dituzte. Gaiaren inguruan hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn txostena egin duten bi ikaslerekin: Xabier San Sebastian eta Iñaki Gartziandia.

 

 

Aurreko ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitateak Gasteizen duen Jarduera Fisikoen eta Kirolen Zientzien graduko ikasle batzuk Euskal Herrian haien ikasketa ildo denak bizi zuen egoera zein zen jakiteko gogoz hausnarketa talde batean bildu ziren. Lanean jarraitu du talde horrek eta “Jarduera Fisikoen eta Kirolen Hausnarketa” txostena aurkeztu dute.

Entzun

[Tertulia] Gasteizko Udala: Álvaro Castillo (EAJ), Iratxe López de Aberasturi (EHBildu) eta Jorge Tejedor (Equo)

tertulia

Ostegunak tertulia egunak dira hala bedi Bi-n. Hiru ostegunetik behin Gasteizko egunerokotasuna errepasatzen dugu ARABA HIZPIDE-n, Udaleko hiru politikarirekin. Gaurkoan, Álvaro Castillo (EAJ), Iratxe López de Aberasturi (EHBildu) eta Jorge Tejedor (Equo) egon dira gurean,

 

 

Hiru dira jorratu ditugun gaiak:

  • Ekonomia-jardueraren gaineko zerga (EJZ) %1,93 igotzeko erabakia hartu du Gasteizko udalak.
  •  

    Udal batzordean polizia munizipalak borra estentsibleak erabiltzearen inguruan bozkatu zen azaroaren 4an.

  • Gasteizko aireportuaren egoera; langileak greban eta 24 orduak irekirik edukitzeko baimenik gabe.
Entzun

Ander Harrieta (BioNekazaritza): “Eskoletan eta gizartean orokorrean, elikadura ekologikoaren apostua egin behar da”

bionekazaritza

Bionekazaritza eta elikadura ekologikoa, horiek izan dira gaur mintzagai izan dugun gaia ARABA HIZPIDEn. Nekazaritza ekologikoaz eta kontsumo taldeez ez dugu asko hitz egiten gure uhinetan baina gaur Ander Harrieta nekazaria eta kontsumo talde bateko banatzailea izan dugu gurean gaian sakontzeko. Araban badaude aukerak aurrerapausoak emateko elikadura burujabetzan.

 

Arabako Gopegi herrian produktuak ekoizten ditu Harrietak, gero, familiaz familia banatzeko. Gizartean orokorrean eta eskoletan ere elikadura ekologikoan pausoak eman behar direla nabarmendu du nezkazariak eta konstumo taldeko banatzaileak.

 

Entzun

Zalantzak, ekarpenak,..

6 + 2 =

Hizpidea

Hala Bedi Bi 09.00etan

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

telefono_92452 945 12 88 55

 telegram-vs-whatsapp 640 073 613

e-mail-icono-6785-96 araba.hizpide@halabedi.eus

Kantoia

Hala Bedi Bat 18.00etan

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies