Magazinak

Araba Hizpide

Araba eta Gasteizko aktualitatea jorratzen duen magazina gara. 2015 urtean sortu ginen, Hala Bedi Bi irratiko goizeko tartea indartzeko. Edukien aldetik, tokiko berriak, kuadrillaz kuadrillako kolaboratzaileak, hedabide ezberdinetako kazetariak eta elkarrizketak izaten ditugu astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 11:00etara, Hizpidea magazin nazionalaren ondoren. Hizpidea magazinarekin batera, Hala Bedi Biko goizetako tartea osatzen dugu.

Azken Artikuluak

Aitor Miguel (EHBildu): “FCC ez dago betetzen Udalarekin duen akordioa”

aitor-miguelGasteizko garbiketa kudeatzen duen FCC enpresaren irregulartasunak salatu ditu EHBilduk,  eta ikerketa-batzordea eskatuko du Gasteizko Udalean; abenduan ajrri nahi dute batzordea martxan. Gaian sakondu dugu ARABA HIZPIDEn EHBildu Gasteizko zinegotzia den Aitor Miguelekin.

FCC-ren irregulartasunetaz aparte, kasu pertsonal bat ere salatu du EHBilduk, langile baten egoera larria mahai gainean jarriz. Senide eta lagunak ari dira enpresan sartzen, egunez egun.

Gainera, Gasteizko Udalak “non grata” izendatu du Carlos Urquijo, EHBilduren eskaeraz, baina gainontzeko beste hainbat alderdiren babesarekin. Gaiaz ere mintzatu gara Migelekin.

Entzun

[Iritzia] “Apalategiaren aurrean”- Alaitz Andreu –

images

“Apalategiaren aurrean”

– Alaitz Andreu –

 

 

 

Asteburuan bisita daukat; lagun bat preso dago Poitierseko kartzelan. Sarri, arropak eraman izan dizkiot; oraingoan, ordea, ez. Liburu bat eramango diot. Etxeko liburu-apalategiaren aurrean nago, begiak gora, begiak behera, ezker-eskuin, zein eramango. Liburutegi hau da ene ondasun guzia, pentsatu dut. Liburu potolo samarra ikusi dut goi-goiko apalean, eta hartu egin dut. Biblia da. Zenbat odol isuri ote den Bibliaren izenean, Jainkoaren izenean.

Atzo, dorre bikiei buruzko pelikula bat ikusi nuen; hegazkinak talka egin artekoa kontatzen zuen. Ekintzaileak euren burua hiltzeko prest zeuden, Jainkoaren izenean.

Eta zenbat jainko dagoen munduan. Zer-nolako boterea duten edo eduki duten guztiek. Jainkoa edo jainkoak. Asko dira, baina guztiek daukate ezaugarri berbera: ikusezinak dira, ezin daitezke hatzekin ukitu, ezin daitezke jo, ezin zintzurra moztu.

Eta, hain justu ere, horrexek egiten ditu hain boteretsu.

Mendebaldera etorrita, jainkoen artean, jainko kristaua da nagusi. Gizona da, bizartsua. Oso bizartsua. Googlen begiratuz gero, bizar hori beltza, gaztaina kolorekoa, horixka ala zuria izan daiteke, baina beti agertuko da bizar sarri hori. Gizon zuri bizartsu boteretsu hori.

Zegoen tokian utzi dut Biblia, eta bilaketarekin jarraitu. Hautsak ez dit ikusten uzten elkarren segidan dauden lau libururen izenburuak. Putz egin diet. Eta hortxe ikusi ditut beste lau Biblia. Hor zergatik ote dauden pentsatu, eta berehala etorri zait erantzuna: liburu horiek eduki ezean, marginalian egongo nintzateke. Sarri askotan pentsatu izan dut nire lagun izoztuari, Poitiersen hotz handia egiten baitu, atabala eta euria beharrean, on egingo liokeela hitz kolosal horiek entzutea, irakurtzea. Eta, marginalia gogora ekarrita, liburu horiek eduki ezean marginalian zergatik egongo nintzatekeen pentsatzen hasi naiz.

Ni hemengoa naiz; beraz, bizardun gizon horrek idatzitako liburu batzuk dauzkat. Zuk ere bai? Marginaliaren beldur? Ala ikusezin bezain harrapaezina den luma jainkotuak harrapatu zaituelako? Irakurri dituzu?

Ez gaizki ulertu, ez naiz bere idazkera zalantzan jartzen ari. Jakin nahi dudana da zergatik dauzkazun bere liburuak etxeko txoko horretan, nik bezala. Gudaria delako? Harrapaezin bihurtu zelako? Bizarra duelako? Hala nahi izan gabe, gure jainko bihurtu zelako?

Pentsa, meza-kantu propioa dauka, sarri-sarri abesten eta dantzatzen duguna. Bestetik, guztiok eduki dugu haren agerraldien berri. Ez daukazu oporretan harekin egon den ezagunen bat, edo ezagun baten ezagunen bat? Sekretupean kontatzen diren gauza horiek, badakizu. Badu, halere, gainerako jainkoek berez ez duten botere gehigarri bat: gurekin komunikatzen da, sarri. Haren azken mezuak irakurtzeko, liburu-dendara edo etxeko apalategira joan besterik ez duzu, eta inork ez zaitu zorotzat hartuko, haren hitzak entzun dituzula esaten baduzu.

Joan den larunbatean, poteoan ginela, komunikabideetan Jainkoaren irudi gaurkotua agertuko zela jakin genuen; gaueko hamabietan agertuko zitzaigula guztioi, aldi berean. Eta han ibili ginen, gure porrak egiten, nor gehiago hurbilduko. Itxasok irabazi zuen. Berak esan zuen bizarrik gabe agertuko zela, ez beste inork. Izan ere, bizarrik gabeko jainkoa posible ote?

Argazkiari begiratu genion guztiok, eta WhatsAppez zabaldu, ez zezan inork galdu horrelako ikuskizunik. Jainkoa haragi bihurtu zen. Joan den larunbatean, Jainkoa hil egin zen. Hil da jainkoa.

Eta nik, liburu-miaketan jarraituko dut.

Entzun

Mikel Díaz de Alba (Mercedeseko LAB): “Erreferenduma ez da legezkoa; ez dugu bozkatuko”

Planta Mercedes benz linea produccion furgoneta clase v. Vitoria, 15-05-2014. Fotografia Rafa Gutierrez

Mercedeseko langileek hitzarmenaren aurre-akordioa bozkatuko dute azaroaren 23an, asteazkenean. Akordioa UGT, Ekintza eta PIM sindikatuek sinatu dute, baina ez du langileen batzordeko gehiengo sindikalaren (ELA, LAB, CCOO eta ESK) babesa. Mikel Díaz de Alba Mercedeseko langilea eta LAB-eko kidea da eta berarekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn.

 

Gaur, asteazkena, 22:00etan hasiko dira bozkatzen. Jardunaldia oraindik ez diete moldatu langileei, berdin jarraitzen dute. Besteak beste, % 1,8ko soldata igoera aurreikusten du enpresaren proposamenak eta bost urterako egongo litzateke indarrean. Hurrengo bost urteetan, Mercedeseko 1.000 langile ebentual finko egiteko konpromisoa hartu du enpresak: 500 inguru hasiera batean eta 125 gainontzeko urteetan, urtez urte. Díaz de Albak tranpa eta transparentzia falta ikusten; besteak beste, bozketan, soilik galdeketa deitu dutenak egongo dira. Ez dute bozkatu

 

Entzun

Zalantzak, ekarpenak,..

12 + 10 =

Hizpidea

Hala Bedi Bi 09.00etan

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

telefono_92452 945 12 88 55

 telegram-vs-whatsapp 640 073 613

e-mail-icono-6785-96 araba.hizpide@halabedi.eus

Kantoia

Hala Bedi Bat 18.00etan

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies