Magazinak

Araba Hizpide

Araba eta Gasteizko aktualitatea jorratzen duen magazina gara. 2015 urtean sortu ginen, Hala Bedi Bi irratiko goizeko tartea indartzeko. Edukien aldetik, tokiko berriak, kuadrillaz kuadrillako kolaboratzaileak, hedabide ezberdinetako kazetariak eta elkarrizketak izaten ditugu astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 11:00etara, Hizpidea magazin nazionalaren ondoren. Hizpidea magazinarekin batera, Hala Bedi Biko goizetako tartea osatzen dugu.

Azken Artikuluak

Luis Casado eta Aitor López(Berriztu!): “Putzuen mehatxuei erantzun berriztua emateko jaio da Berriztu!”

luisaitorberriztuBerriztu aurkeztu dute, Arabako gas ustiaketekin amaitzeko mugimendua.Talde anitza eta jatorri ezberdinetako pertsonez osaturikoa dela adierazi zuten aurkezpenean, egungo eredu energetiko, ekonomiko eta sozialaren kezka elkarbanatzen.

Mugimenduko kideak diren Luis casado eta Aitor Lopezekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn. Frackingaren hitza desagertu baina putzuen mehatxuek jarraitzen dutenez, mugimendua zabaltzen jarraituko dute (17 eragilek baino gehiagok babesten dute egun), eta ostegunero asanbladak egingo dituzte.

Entzun

[Iritzia] “Zendu da diktadorea” – Iñaki Lazkano –

fidel-castro-txandal

“Zendu da diktadorea”

– Iñaki Lazkano –

 

 

 

Mundu erdia erosketen sukarrak jota ostiral beltza ostiral santu bihurtzen zuen bitartean, Black Friday delakoan alegia, joan zitzaigun diktadorea, hil zitzaigun Fidel Castro.

Eta diktadoreak hiltzen direnean bezala herriak kaleak hartu zituen eta txanpainaz (edo ronez kasu honetan) ospatu zuen. Politikariak trantsiziorako erakundeak nola prestatu pentsatzen hasi ziren eta hurrengo egunean gobernu berria eratu zen.

Diktadorea hil eta bigarren egunean, igandean, dikatadurak zapladutako herri askatua La Habanako kaleak jendez gainezka eta musikaz blai festari ekin zion errejimenaren bukaera ospatzeko, eta erbesteratuei inbidia piska bat emateko, bide batez.

Fidelek arnasa hartzeari utzi eta irugarren egunean, astelehenarekin, munduko agintari demokratikoek tiranoaren soslaia madarikatu eta ongi etorri beroa eman zioten buruzagi erreformista berriei.

Gaur du laugarren eguna Kubak Fidel Castro Ruz hil zela eta turistak harrituta dabiltza La Habanako kaleetan barna, noraezean, gertatzen ari dena ulertu ezinik…. Emakume mexikar bati telebistan entzuna da honako hau:

“(…) Algo raro está pasando, ha muerto el dictador y la gente está triste”.

Milaka eta milaka herritar hurbildu dira Iraultzaren Plazara diktadoreari azken agurra ematera, errautsei ohore egitera eta errespetua azaltzera.

Ulertezina badirudi ere, Kubako herriak diktadorea maite zuen eta sekulako jende-ilarak osatu dituzte eguzkipean diktadoreari diosal egiteko.

Bihar izango du bostgarren dolu eguna eta Santiagorako bidean jarriko dira Fidel eta konpainia; uztailak 26 zituenean ekarri zuen askatasun haizeak eta azaroak 26koak eraman.

Kantuak dioen bezala,

Guretzat beti izango da 26!

Entzun

Unai Grajales (EAJ-ko legebiltzarkidea): “Susmo ona hartzen diot legealdi honi”

unai-grajalesTranbia, trena lurperatzea eta ikastetxe berriak aurreikusten ditu EAJ eta PSE-ren arteko akordioak Gasteizerako, besteak beste. Eusko Legebiltzar berria osatuta, aurpegi berriak sartu dira bertan eta horietako bat Unai Grajales da, Hala Bediko kolaboratzaile ere izandakoa eta egun EAJ-ko taldeko legebiltzarkidea Arabatik. Legealdiak bere fruituak emango dituelaren esperantzarekin dago.

ARABA HIZPIDEn egon da gaurkoan, Arabako gaiak jorratzeaz gain, akordio posibleak, euskal presoen egoeraz edota mozal legeaz aritu gara Grajalsesekin.

Entzun

Joxe Mari Agirretxe (Porrotx): “Gasteiz eta Araba ez dira zazpigarren alaba; Euskal Herriko lokomotora dira”

porrotxAurpegi margotuak, sudur gorriak, irriak, ikuskizunak, guraso zein umeen barreak, abestiak eta koreografiak Hitz hauek aipatuta, eta euskara gehituta, Porrotx esango lukete askok. Sentimendu ugari piztu ditu pailazoak azken 30 urteetan Euskal Herriko herrietan. Orain, korrikaren 20. edizioa aitzaki, “Tipi – tapa Korrika” ikuskizunarekin herriz herri ibiliko dira pirritx porrotx eta marimotots hurrengo hilabeteetan. Gasteizen datorren astean izango ditugu gurekin, abenduaren 6an.

Hala ere, aipatutako aurpegi margotu horren atzean Joxe Mari Agirretxe topatzen dugu eta Hala Bediko estudioetan azken lanaren eta bestelako kontuen inguruan hitz egin dugu HIZPIDEA magazinean.

Entzun

Aitor Miguel (EHBildu): “FCC ez dago betetzen Udalarekin duen akordioa”

aitor-miguelGasteizko garbiketa kudeatzen duen FCC enpresaren irregulartasunak salatu ditu EHBilduk,  eta ikerketa-batzordea eskatuko du Gasteizko Udalean; abenduan ajrri nahi dute batzordea martxan. Gaian sakondu dugu ARABA HIZPIDEn EHBildu Gasteizko zinegotzia den Aitor Miguelekin.

FCC-ren irregulartasunetaz aparte, kasu pertsonal bat ere salatu du EHBilduk, langile baten egoera larria mahai gainean jarriz. Senide eta lagunak ari dira enpresan sartzen, egunez egun.

Gainera, Gasteizko Udalak “non grata” izendatu du Carlos Urquijo, EHBilduren eskaeraz, baina gainontzeko beste hainbat alderdiren babesarekin. Gaiaz ere mintzatu gara Migelekin.

Entzun

Zalantzak, ekarpenak,..

5 + 2 =

Hizpidea

Hala Bedi Bi 09.00etan

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

telefono_92452 945 12 88 55

 telegram-vs-whatsapp 640 073 613

e-mail-icono-6785-96 araba.hizpide@halabedi.eus

Kantoia

Hala Bedi Bat 18.00etan

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies