Magazinak

Araba Hizpide

Araba eta Gasteizko aktualitatea jorratzen duen magazina gara. 2015 urtean sortu ginen, Hala Bedi Bi irratiko goizeko tartea indartzeko. Edukien aldetik, tokiko berriak, kuadrillaz kuadrillako kolaboratzaileak, hedabide ezberdinetako kazetariak eta elkarrizketak izaten ditugu astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 11:00etara, Hizpidea magazin nazionalaren ondoren. Hizpidea magazinarekin batera, Hala Bedi Biko goizetako tartea osatzen dugu.

Azken Artikuluak

GES (Gazte Emantzipaziorako Sarea): “Gaur egun dauden baldintza objetiboekin, okupazioa da aukera bakarra”

Gazte talde batek Gasteizko alde zaharreko hiru eraikin okupatu dituela jakin genuen asteburuan, Ensanche 21en eraikinak hirurak. Sei urtez egon dira hutsik eraikin hauek, eta, orain, hainbat hedabidetan zabaldu dutenez, Udalak mugitzeko asmoa omen dauka.
Etxebizitzaren eta Emantzipazioaren arazoei aurre egiteko GES sortu da, Gazte Emantzipazio Sarea eta bertako kide den Maialenekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn, sareaz eta azkenengo berriak mintzagai hartuta.

Entzun

Tertulia | “Gaixotasun larriak eta espetxea” -Amets Martínez de Heredita eta Gotzone López de Luzuriaga-

Bi egun baino ez dira falta Gasteizko kaleak aldarrikapenez betetzeko. Manifestazio nazionala deitu du Sare herritarrak Arabako hiriburuan, larriki gaixorik dauden presoen askatasuna eskatzeko.

Oier Gomezen kasuak titularrak hartu ditu azken asteetan, baina badira oraindik larriki gaixorik dauden beste 12 euskal preso. Zerrenda horretan, bere garaian, gure gonbidatuetako bat egon zen, Gotzone Lopez de Luzuriaga.
Beste gonbidatua, aldiz, larunbateko manifestazioa prestatzen burubelarrri dagoen Sare herritarreko Amets Martinez de Heredita da.
Biekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn, manifestazioaz, eta espetxeak eta gaixotasunak batera sufritzeak suposatzen duenaren inguruan.

Entzun

Josune Aguirre (Legutioko Gure Esku Dago): “Igandeko galdeketa bagoitxo bat da; makinak martxan jarraitu behar du”

Erabakitze eskubideak olatu ugari izango ditu ikasturte honetan zehar Euskal Herrian; horietako bat maiatzaren 7an. Araban, aldiz, motel doa olatua baina etenik gabe. Aramaion, aurreko ikasturtean herri galdeketa egin ostean, igande honetan Urkabustaizko eta Legutioko herritarrek bozkatu ahal izango dute.

Hala ere, ez da prozesu erraza. Galdera prestatu, herriko eragile ezberdinak batu, egiaztatzaileak lotu … Serio hartu dute igandeko herri galdeketa Legution, eta hala transmititu du ARABA HIZPIDEn Gure Esku Dagoko kidea den Josune Aguirrek.

Entzun

Amets Martínez de Heredita (Sare): “Oier Gomezekin gertatu dena ezin da errepikatu”

Oier Gomezen kondena etetea ebatzi du Frantziak, baina ez da aske geratuko; ez, asteazkenean euroaginduen inguruko ebazpena espero delako.

Sare herritarrak hilabeteak daramatza Gomezen egoera salatzen eta bere askatasunaren alde lanean. Baina ez soilik Gomezena; larriki gaixo dauden preso guztiek kalean behar dutela aldarrikatu dute behin baino gehiagotan. Sareko kidea da Amets Martínez de Heredita eta ARABA HIZPIDEn izan dugu gaurkoan.

Entzun

Domingez eta Cuesta Martin (Emakumeen Asanblada): “Parte hartzetik egingo dugu Emakumeen Etxea, ez Udalaren inposiziotik”

Gasteizko Emakumeen Etxeak zer esan handia eman du orain arte, baina apenas pauso nabarmenik lortu gabe. Orain, gaia lehen lerrora itzuli da, eta etxea abian jartzeko prozesua martxan jarri da, azkenik.

 

 

Hala ere, zalantza ugari daude gaiaren inguruan: nola dago orain egoera, nola izan behar da prozesua bera, zein izango da honek izango duen erabilera … Galdera hauei erantzuna bilatzen saiatu gara Arabako Emakumeen Asanbladako Maider Domingez eta Maitane Cuesta Martinekin ARABA HIZPIDEn.

Entzun

Irati Aritzeta eta Ilazki Zabaleta (Mugimendu Feminista): “Erantzun irmo eta bateratu bat emango dugu herri mugimenduarekin”

Mugimendu feministak azkenaldian Gasteizen identifikatutako erasoak salatu ditu, besteak beste, Errekaleorreko eraso baten berri emanez. Aritzeta eta Zabaleta Mugimendu Feministako kideak dira eta salaketa hauen berri eman dute ARABA HIZPIDEn.

Orain, epe motzera, lanketa bat hasiko dute Gasteizko eta Arabako herri mugimenduarekin, protokolo bat landuz hauekin.

 

Entzun

Txutxi Ariznabarreta (Independentistak): “Baldintzak sortzen ari dira independentziarako urrats garrantzitsuak emateko”

Igandean ospatuko da 2017ko Aberri Eguna, eta Independentistak Sareak Gernika aukeratu du horretarako. Gernikako bonbardaketaren “lotura ugari” topatzen dituztenez, leku hori izan da sarearen hautua: errefuxiatuak, azken herri galdeketak … 

Herri galdeketak, Katalunia, Aberri Eguna bera, independentismoa eta beste gai ugari izan ditugu hizpide Independentistakeko bozeramailea den Txutxi Ariznabarretarekin HIZPIDEA saioan.

Entzun

Josu Isustitza (Down Araba): “Zailtasun handiena gizarteak ipintzen dituen oztopoak dira”

Down Arabako kide den Josu Isustitzak elkarteari buruz hitz egin du. Bere  arabera gizarte inklusibo bat behar da: “kalte gehiago egin dezake gizarte ez inklusibo batek, Down sindromeak berak baino”. Urte askotako bidea egin du elkarteak eta aldaketak ikusi dituzten arren gizartean gauzak gehiago aldatu behar direla diote.

Entzun

Zalantzak, ekarpenak,..

1 + 11 =

Hizpidea

Hala Bedi Bi 09.00etan

No feed items found.

telefono_92452 945 12 88 55

 telegram-vs-whatsapp 640 073 613

e-mail-icono-6785-96 araba.hizpide@halabedi.eus

Kantoia

Hala Bedi Bat 18.00etan

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies