Magazinak

Araba Hizpide

Araba eta Gasteizko aktualitatea jorratzen duen magazina gara. 2015 urtean sortu ginen, Hala Bedi Bi irratiko goizeko tartea indartzeko. Edukien aldetik, tokiko berriak, kuadrillaz kuadrillako kolaboratzaileak, hedabide ezberdinetako kazetariak eta elkarrizketak izaten ditugu astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 11:00etara, Hizpidea magazin nazionalaren ondoren. Hizpidea magazinarekin batera, Hala Bedi Biko goizetako tartea osatzen dugu.

Azken Artikuluak

Gasteizen bizi den kataluniar bat eta Katalunian bizi den gasteiztar bat, aurrez aurre

Jordi Serra Gasteizen bizi da, baina Gironan jaio zen. Iñigo Rodredo Bartzelonan bizi da, baina Gasteizen jaio zen. Gasteizen bizi den kataluniar bat eta Katalunian bizi den gasteiztar bat aurrez aurre jarri ditugu Araba Hizpiden, gaur bertan aldarrika litekeen independentziaz hitz egiten. Bakoitzari, dagoen tokitik eta duen jatorritik abiatuta, Kataluniako egoerak sorrarazten dizkien sentipen eta hausnarketak ezagutu nahi izan ditugu solasaldi atseginean.

Entzun

Europari begira | Hibai Arbide kazetaria, Atenasetik

Europari begira jartzen gara astean behin Araba Hizpiden. Gaurkoan, Hibai Arbide TeleSurreko kazetaria izan dugu, Atenasetik zuzenean. Alemanian joan den irailaren 24an eginiko hauteskundeen jarraipena egin zuen Arbidek, eta horri buruz hitz egin digu: Merkelen garaipena, ultraliberal arrazisten igoera…

Horrez gain, Grezian gaur bertan onartuko den genero-identitateko legea izan du hizpide Arbidek: bere hitzetan, oso lege progresista da, erabat kontserbadorea den gizarte baterako.

Entzun

Zuiako Udalak ‘Pauldarren’ proiektuan bere hitza betetzea eskatu dio Hezkuntza sailari

 

Agustin Otxoa Zuiako zinegotziarekin hitz egin dugu, “Pauldarren” eraikinean egitekoa den ikastetxe-konplexuari buruz. Hezkuntza Sailak derrigorrezko hezkuntzako atal guztiak Zuiako “Pauldarren” eraikinean egiteko proiektua abiatu zuen eta, horretarako, Zuiako Udalak inguruko lurrak erosi bazituen ere, Hezkuntza Sailak ez du bere hitza bete. Momentuz, ez ditu abiatu proiektua gauzatzeko lanak. Udaletik, Hezkuntza Sailarekin harremanetan jartzeko hainbat saiakera egin dituzten arren, ez dute eurekin hitz egitea lortu.

Entzun

Analisia | “Espainiako erregeak gauza txarrak etor litezkeela adierazi zuen bere diskurtsoan” -Txema Rz. de la Piscina-

Etengabe aldatzen ari dira Kataluniako kontuak: aste honetan bertan, 24 orduko epean, Espainiako eta Kataluniako agintari gorenen diskurtsoak entzun ditugu, baita Soraya Saenz de Santamariak Puigdemonti emandako erantzuna ere. Horrez gain, New York Times egunkari estatubatuarraren editorial batean Rajoy Espainiako presidenteari “intrasigent bully” (zapaltzaile intrantsigentea) deitu izanari garrantzia eman dio Ramirez de la Piscinak. 

Entzun

Victor Cruz (GED-Gasteiz): “2018ko herri-galdeketari begira, 300 gasteiztar behar ditugu lan ezberdinetarako”

Gasteizko Gure Esku Dago plataformako Victor Cruzekin hitz egin dugu, abian dituzten proiektuen inguruan. Kataluniako herriarekiko elkartasun-mobilizazioez gain, 2018an herri-galdeketa egiteko asmoa dute, eta 300 gasteiztar behar dituzte lan ezberdinetarako. Cruzek adierazi digunez, lan ezberdinak izango dira, eta bakoitzak erabaki dezate zein zereginetan egongo den gusturago. Datorren asteartean, urriak 9, asanblea deitu dute Aldabe gizarte etxean, arratsaldeko 19:00etan.

Entzun

Ane Zelaia (Goian): “Alde Zaharreko aniztasuna aisialdian islatzea eta komunitatea indartzea dira gure helburuak”

Urteroko programazioari ekin dio Goian Gasteizko alde zaharreko proiektu komunitario hezitzaileak. Ane Zelaia Goianeko kideak eman digu aurtengo programazioaren berri: aniztasuna, hezkidetza, euskara eta parte-hartzea ardatz hartuta, haur eta helduen aisialdiaren bitartez, komunitatea indartu nahi dute hainbat jarduera antolatu dituzte.

Entzun

Begotxu Olaizola (ANC Euskal Herria): “Independentziarako bide berria da hau Europan; lasaitasuna eta elkarrekiko konfiantza beharko dira”

Begotxu Olaizola Kataluniako Biltzar Nazionalaren Euskal Herriko ordezkaritzaren koordinatzailea da. Joan den urriaren 1eko erreferendumaz eta etorkizun hurbilean emango diren pausoez hitz egin dugu berarekin, Araba Hizpide magazinean. Kataluniakoa independentziarako prozesu berritzailea dela esan du, eta horrek lasaitasuna eta elkarrekiiko konfiantza izatea eskatuko diela eragile ezberdinei.

Entzun

Zalantzak, ekarpenak,..

9 + 2 =

Hizpidea

Hala Bedi Bi 09.00etan

  • SOINUGELA: Orchestra Baobab, Dr. John, Chuck Berryren kantutegia
    Orchestra Baobab aurten berriro grabaketa berria kaleratu dute, Tribute to Ndiouga Dieng. Afrikako rumbaren txapeldunak dira 1970ean sortu zirenetik. Senegaleko talde honek iragan azaroan hil zen Ndiouga Dieng taldekide zenari gorazarre egin dio 10 kantuko sorta honetan. Guk gaur entzun ditugunak: Foulo, Magnokouto, Sey, eta Caravana. Dr. John musikari ospetsuari ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-07-14
  • BERBAZ: Othman Alfredo aldaketari begira
    Bizitza eten barik aldatzen. Soziologia ikasi zuen eta berezkoa du Othman Alfredok gizartearen aldaketari begiratzea. Laudion bizi da Bilboko San Inazio auzokoa azken sei urteotan eta herriko eta hiri handiko bizimoduen aldeei erreparatzen die, migrante eta tokikoen arteko harremanari, pertsonen arteko, auzoko, komunitateko bizimoduari eta abarreri eta horien guztien azken ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-07-13
  • IBAIZABAL: Bertako Pop rock erakusketan 16 taldek parte hartuko dute
    Metal eta pop-rock musika maite dutenek Aste Nagusia 2017 izango dute hitzordu. Izan ere, ‘Bertako Pop-Rockaren XXXII. Edizioa Bilborock Aretoan ospatuko baita. Duela 32 urte, Erakusketa pop rock musikan bere tokia bilatzen ari diren Bizkaiko taldeei bultzada bat emateko asmoz jaio zen. Aurten, ehun talde inguruk izena eman dute,horietatik 16 ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-07-13

telefono_92452 945 12 88 55

 telegram-vs-whatsapp 640 073 613

e-mail-icono-6785-96 araba.hizpide@halabedi.eus

Kantoia

Hala Bedi Bat 18.00etan

Asun artetik |  Aldez aurreko borondateak

Asun artetik | Aldez aurreko borondateak

Hilabetero bezala "Asun artetik" kolaborazioa izan dugu Kantoian Nerea Agirre medikuaren eskutik. Gaurkoan aldez aurreko borondateen inguruan aritu gara Nerearekin, eta baita Arrasateko famili medikua den Itziar Lasarekin ere. Aldez aurreko borondateak zertan datzan,...

read more

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies