Magazinak

Araba Hizpide

Araba eta Gasteizko aktualitatea jorratzen duen magazina gara. 2015 urtean sortu ginen, Hala Bedi Bi irratiko goizeko tartea indartzeko. Edukien aldetik, tokiko berriak, kuadrillaz kuadrillako kolaboratzaileak, hedabide ezberdinetako kazetariak eta elkarrizketak izaten ditugu astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 11:00etara, Hizpidea magazin nazionalaren ondoren. Hizpidea magazinarekin batera, Hala Bedi Biko goizetako tartea osatzen dugu.

Azken Artikuluak

Gaixotasun baja hartzeagatik Aguraingo DHL Euskal Log enpresatik langile bat kaleratu dute

Aguraingo DHL Euskal Log enpresako ELA, LAB eta CCOO-k eman dute jakitera: gaixotasun baja hartzeagatik langile bat kaleratua izan da. Elkarretaratze bateratu bat egin zuten urtarrilaren 12an, eta ostean, agiri batean eman dute kaleratzearen berri.


“Berriz ere, enpresako zuzendaritzak lankide bat kaleratu du”. Hala adierazi dute, kaleratzea burofax baten bidez aurrera eraman zuela azpimarratuz: “ez da lehenengo aldia”. Baja hartzeko enpresak jarri duen aitzakiak argi adierazi du zuzendaritzaren jarrera: 2016an guztira 29 egun ezberdinetan baja hartzegatik kaleratu dute langilea.

Sindikatuek argi utzi dute kaleratze honen aurka egoteaz gain, “langileen eskubideak urratzen dituen edozein kaleratzeren aurka” daudela. Zuzendaritzari adierazi utzi diote “aurrean” izango dituztela enpresako langileak: “enpresako langileon batasunaren unea da”, azpimarratu dute. Urtarrilaren 12an elkarretaratzea egin zuten enpresaren kanpoaldean, baina baliteke mobilizazio gehiago iragartzea.

Igor Chillon eta Mikel Díaz de Alda (LAB): “Mercedeseko lan hitzarmen berriak lana prekarizatzea du xede”

Mercedes Benz askotan izan dugu hizpide ARABA HIZPIDE irratsaioan. Orain, CCOO-k eta UGT-k, besteak beste, lan hitzarmena adostu dute; LABek ez du bat egin (beste sindikatu batzuekin batera), “lana prekarizatzen duela” argudiatuta. LABeko kideak diren Mikel Díaz de Alda eta Igor Chillon mesfidati agertu dira zentzu honetan: susmo txarrak dituzte Mercedesetik martxan jarri nahi dituzten 1000 kontratu ebentualekin, “sinatu duten sindikatuei mesede egingo dielakoan”. 

Lan harremanei dagokienez, “sindikatu batzuekiko diskriminazioa egon dela salatu dute”. Izan ere, hemendik  aurrera, sinatutako hitzarmenarekin jarraituz, batzordeetan soilik sindikatu sinatzaileek hartuko dute parte. LAB-ek, aldiz, beste eredu bat planteatzen du, “gardentasuna bermatuz”.

Entzun

[Iritzia] “Erresistentziak” – Alaitz Andreu –

Etxepeko zazpigarren solairuko bikote bat harrituta dago, beren bi urteko haurrak ondo asko dakielako ezetz esaten, baina “bai” hitza ahoskatzeko zailtasun handiak dituelako. Fonetika eta artikulazio kontuak albo batera utzita, euskaraz zailagoa baita “b” fonema ahoskatzea “e” ahoskatzea baino, baina inguruko hizkuntza batzuetan horrela izan ez arren kontu berbera gertatzen denez, hau da, haurrak lehenago hasten direnez ez edo no esaten, arazorik gabe esan dezaket ezetz esaten ikasten dela aurrena. Eta arrazoia argia da: nahi ez dugun hori baztertzeko aukera bakarrenetakoa da ezetz esatea; eman nahi diguten zerbait nahi dugunean, hartu besterik ez baitugu egin behar. Purea nahi badugu, ahoa ireki eta barrura.

Pure hori nahi ez badugu, ordea, ahoa itxiko dugu; halere, zaintzaile tematiaren egoskorkeriak aurrera egingo duenez, koilara hegazkin bihurtzeraino, ezetz esan beharko diogu gure aldarriaz jabetu dadin. Horiexek izaten dira gure lehen erresistentziak.

Hori bai, zaintzaileak erabakiko du hegazkinaren hegaldiari ekiten jarraitu ala hegazkina lurreratu, berak daukalako boterea.

 

Antzera gertatuko zen Amerikako biztanleek, mendebaldarrok indigena izendatzen ditugun horiexek, beren baso-zelaietan zebiltzala, itsasontzi erraldoiak hurreratzen ikusi zituztenean. Ez. Gauza bera, esklabu bihurtu eta bortxatu edo hil zituztenean ere. Ez. Eta berdin Afrikan.

Gizon zuriek armak zituzten, ordea.

Orduantxe, beren izugarrikeriak legitimatzeko, larruazala aitzakiatzat hartuta, beltz izendatu zituzten hangoak, eta hainbat ezaugarri erantsi. Ondoren, beltzengandik bereizteko, zuri izendatu zuten beren burua. Kolonoek eraiki zuten arraza, beren krimenak eta zapalketa justifikatzeko.

Duela hainbat mende, sexu-bereizketarik egiten ez zenean, sexu kategoria asmatu zuten zakildunek, filosofiaren bidez lehenik eta zientziaren bidez gero, aludunak inpunitatez esklabu bihurtzeko, bortxatzeko eta hiltzeko. Orduan sortu ziren gizon eta emakume kategoria politikoak, hainbat ezaugarri erantsiz bakoitzari.

Ondorioz, heteronorma ere eraiki zuten, hetero eta homo kategoriak sortuz. Jakina, bizi-eredu eta familia mota bakarra sustatzea zen helburua: heteropatriarkatu kapitalistari eusten dion familia nuklearra arau bihurtzea, alegia.

Gaurko gizartean bizi-bizi dauden errealitateak dira horiek. Binomio madarikatuak. Gaztelania eta euskara.

Binomio horien beheko aldean gaudenok, ordea, binomioak hierarkikoak eta baztertzaileak baitira, geure burua identifikatu, sistema aztertu, eta, eraikitakoa beti eraitsi daitekeenez, eraikuntza zapaltzaileak deseraiki ditugu. Ezetz esan dugu askotan. Ez dugula esklabu izan nahi, ez dugula etxerako bidean ausartak izan nahi, aske izan nahi dugula.

Erresistentziak. Erresistentzia-mugimenduak.

Eta, lortu ere, gauza asko lortu dira. Zoritxarrez, ordea, gutxiegi dira, eta armairuak barrutik apurtu ezinik jarraitzen dute askok, armairuan bizi dela ere ez dakien asko dago, eta armairu horiek sendotzeko egurrak mozten jarraitzen dute beste askok. Gauzatxo bat argitu nahi dut: armairu esan dudan tokian, jarri kartzela, jarri heteropatriarkatu kapitalista.

Horrexegatik jarraitzen dugu erresistentzian, gure sinesmen, sentipen eta ohitura asko zalantzan jartzen, geure burua ahalduntzen, nahi ez dugun hori lau haizetara zabaltzen, bazterrak astintzen.

Jaun zuri matxistek, ordea, armairu-fabriketako mozkinak jasotzen dituzten horiexek, erresistentzia bitxia sortu dute deseraiketa-prozesu horren aurrean.

Emakumeak errespetatzen eta onartzen dituztela diote, baldin eta, beraiek ezarritako tokitik mugitzen ez badira.

Lesbianak eta gayak errespetatzen eta onartzen dituztela diote, baldin eta, beren sexualitatea aldarrikatzen ez badute.

Migratzaileak errespetatzen eta onartzen dituztela diote, baldin eta, beren herrialdeetan geratzen badira.

Hori guzti hori diote, azpiratuta dagoen kolektibo bat onartzea ala ez onartzea erabakitzeko ahala boteredunak bakarrik duela kontuan hartu gabe. Jator plantak eginez, baina beren ezarpena areagotuz beti, eta argi utzirik beren pribilegioak galduko ez dituztela; gizarteko biktima berriak beraiek direla. Beraiena zilegizko erresistentzia balitz bezala. Testuinguru horretan sortu da feminazi kontzeptu erredikulua, adibidez. Argudiorik ezean, errazena baita goitik behera iraina botatzea.

Halere, transexualak ez, horiek ez dituzte onartzen, baina beraiekin oheratzen dira.

Entzun

Inaxio Oiartzabal (Sare herritarra): “Larunbatean euskal jendartearen nahia irudikatu behar dugu; gizartearen garaia da”

Dena prest dago milaka herritarrek Bilboko kaleak betetzeko larunbat honetan. Azken hiru urteetan bezala, eta behin gabonak pasata, euskal preso, iheslari, deportatu eta euren senideen eskubideen aldeko manifestazio nazionala deitu du Sare herritarrak Bilbon. Inaxio Oiartzabal sarekidearekin hitz egin dugu HIZPIDEAn manifestazioaren atarian.

Besteak beste, indarkeriaren biktima ezberdinek, artistek, kirolariek edota eremu instituzional zein sindikaleko hainbat eragile zein norbanakok atxikimendua adierazi diote jada martxari. Aurten ere, aurreko urtean bezala, dirua biltzeko arduradunen izenak eman ditu Sare herritarrak, inolako arazorik ez izateko. Manifestazioa 17:30tan abiatuko den arren, egun guztian zehar ekimen ezberdinak egongo dira Bilbon. Beste urte batez, autonomia kalea beteta ikusiko dugu larunbatean eta biharamuneko argazkietan, urtero esaten den bezala, azken izatea espero den mobilizazioan. Gasteiztik ere, autobusak abiatuko dira Bizkaiko hirburura: goizez zein arratsaldez. Txartelak taberna ezberdinetan daude eskuragai, tartean, Hala Bedi Tabernan.

 

Entzun

[Iritzia] “Mesedez, alokatu egiezu” – Blanca Urgell –

Ministeritzak iheslariak hartzeko eta integratzeko eratu duen sistemaren arabera,1 iheslaria ebaluatu eta dagokion lekura deribatu ondoren, sei hilabete arte luza daitekeen “harrera” garaia hasten da (babesgabetuenen kasuan bederatzi hilabete arte ere luza daitekeena). Tarte honetan denbora baterako lekua egiten zaie horretarako propio eratutako bizilekuetan. Hemen, Gasteizen (eta Euskadin oro har bederen) honetarako zilegiztatuta dauden erakundeek prestatu dituzten harrera-etxebizitzetan: adibidez, Gurutze Gorriak eta CEAR Euskadik.

“Harrera” garaiaren ondoren “integrazio” garaia hasten da. Bigarren tarte honetan harrera-etxebizitzatik irten eta eurek lortu behar dute bizitokia, normalean alokairuan, jakina. Esaten ari naizena da Espainiara sartu eta 6-7 hilabete igarota etxebizitza lortu beharrean direla iheslariak Ministeritzak eratutako ibilbidean aurrera egiteko.
Bada, lehen ez zen erraz-erraza izango, baina orain izugarri zaila —hobeto esanda, ia-ia ezinezkoa— bihurtu da Gasteizen iheslarientzako pisuak alokatzea.

Hau gertatzen ari dela entzun bezain laster burura etorri zitzaidan nire adinekoak zaretenok behintzat jakingo duzuen zerbait, alegia: gaztetan Gasteizen ez zegoela alokairuan hartzeko batere-batere ohiturarik eta, beraz, ia-ia ez zegoela alokatzeko etxebizitzarik. Euskal Herriko Unibertsitatea eratu eta Bizkaiko eta Gipuzkoako ikasleak-eta hona etorri zirenean, 80ko hamarkadan, harrituta ikusi zuten pisu gutxi zeudela, eta gutxi horiek lortzeko ere izugarrizko trabak zeudela: gaztea bazinen, halakoa bazinen, holakoa bazinen… Sekulakoak entzuten ziren ikasleek pisuetan egindako barrabaskeriez. Baten bat egingo zen, ziur!, baina gehienak leienda urbanoak ziren, noski.

Ba, orain ere sekulakoak entzuten dira iheslariek eta inmigranteek-eta alokatutako pisuetan egindako barrabaskeriez. Baten bat egingo zuten, ziur, baina gehienak… lepoa egingo nuke berriro ere berkontatzen ari diren leienda urbano berberak direla, ikasle protagonista kendu eta iheslaria edo inmigrantea jarririk, kontatzearen kontatzeaz ziurrenik handizkatuaz gainera.
Nik ez dut alokairuan emateko etxebizitzarik. Aski daukat gainean daukadan hipoteka larria hilean-hilean ordaintzea. Beharbada zuek ere berdintsu.
Eta, orduan zergatik hitz egiten dizuet honetaz, merkatuan gertatu den hori aldarazteko ideia beharbada inozoarekin? Ba pentsatzen dudalako zuek ez bada, zuen familiakoek, zuen lankideek, auzokoek, koadrilakoek, horietako norbaitek bai izango duela errentan emateko etxebizitzarik. Eta zuei entzunez gero, ez duela horrelako trabarik jarriko. Zeren eta, esango didazue: nola beteko dute iheslariek ministeritzaren ibilbidea? nola integratuko dira, bizitokirik izan ezean?

Gasteiz hiri solidarioa da. Baina, ai! Iheslariak ez direnean izaki abstraktuak, gure atean jotzen duten izaki konkretuak baizik, non dago ordura arteko solidaritate sentimentua? Ez ote dagoenekoz garaia hiri honek nobedadeei dien beldur handi horri behingoan aurre egiteko?

Alokatu egiezu, mesedez!!!

Entzun

[Tertulia] Gasteizko Udala: EAJ, EHBildu eta EQUO

Urteko lehen tertulia izan dugu ARABA HIZPIDEn. Hiru gonbidatu egon dira gurean: EHBildu-ko Aitor Miguel, EAJ-ko Álvaro Castillo eta EQUOko Jorge Tejedor. Hirurekin, Gasteizko egunerokotasunean pil – pilean dauden hiru gai ezberdin jorratu ditugu:

  • Gasteizko Udalak aurrekontuak luzatu beharko ditu, ziurrenik.
  • Gas putzuak ezarri nahi ditu Eusko Jaurlaritzak Araban.
  • Auzolana pilotalekua eta Gasteizko Udalaren proposamena Kafe Antzokia bertan ezartzeko.
Entzun

Bego Huarte: “Ekintza sinboliko honekin posible dela erakutsi dugu”

Gabonetako albiste esanguratsuetako bat izan zen; haiek eta haiekin zeuden errefuxiatuek ez zuten lortu muga zeharkatzea baina albisteak oihartzun internazionala izan zuen, bereziki Euskal Herrian. Mikelonen eta Begoren desobedientzia ekimenaz ari gara. Orain, etxean bueltan, harrera beroa jaso zuten biek Loiun eta egunerokotasunean murgildu dira. Bego Huarteren hitz egin dugu HIZPIDEAn.

Entzun
48 orrietatik 14 orria« Lehena...1213141516...Azkena »

Zalantzak, ekarpenak,..

3 + 13 =

Hizpidea

Hala Bedi Bi 09.00etan

  • BILBO HIRIA AUZOZ AUZO: Larunbatean Abusutik arituko gara zuzenean
    Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Abusu auzotik, 12:00etatik 14:00etara. Bi orduko saioan, Bilboko  Zamakola kalea eta Arrigorriagako Ollargan  auzoaren artean kokatuta dagoen auzoa ondo ezagutzen lagunduko diguten hainbat lagun izango ditugu gurekin. Auzoaren historia eta bilakaera ezagutuko ditugu Enriqueta Sesmero historialariarekin eta, ura ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-03-24
  • IBAIZABAL: Ostegunean abiatukoa da 20. korrika Otxandiotik
    Aurtengo edizioa hasteko zazpi egun falta direlarik, Euskal Herriko arlo sozial, kultural, sindikal eta politikoko egile andana bildu da Bilboko Bbk Aretoan, Korrikaren aurkezpen sozialean.Ekitaldian 20. Korrikaren inguruko zehaztapenak eman dira poesia, bertso, musika eta BatZuk, euskararen lau aurpegi dokumentalaren laburpenaren bitartez. Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile eta Asier Amondo Korrikaren arduraduna ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-03-24
  • 11 ISPILU: Walk on the Wild Side (Lou Reed) @rafarueda #bertsioak
    Lou Reedek sortutako Walk on the Wild Side doinuak New York-eko kaleetan, bizitzaren alderdi basatia ezagutzera eraman gaitu, bertan jaio eta hazitako Reed-en eskutik. 1972an argitaratutako Transformer diskoan aurki dezakegun kanta honetan prostituzioa eta transexualitatea, ordura arte rockean landu gabeko gaiak, nabarmen ageri dira. Gure gaurko bertsiolarien artean Dave Stewart ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-03-23
  • POTTO: Nafarroako txapelketak eta Arabako txapelketak finalaurrekoak.
    Nafarroako txapelketak eta Arabako txapelketak finalaurrekoak izan dituzte asteburu honetan, eta POTTO saiora ekari dituzte Josuk eta Erlantzek. Arabako txapelketaren azken finalaurrekoa Aramaion joaktu zen, eta bertan Asier Otamendi izan zen garailea; Nafarroako txapelketan, aldiz, aurreneko bi finalaurrekoak jokatuta (zapatu eta domeka), Beran Julio Soto eta Antsoainen Xabi Maia izan ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-03-23
  • Sarean Zehar #217
    Gipuzkoa Encounter dela eta, gaurkoan Tolosara mugitu gara, han topatu ditugunak komentatzeko, errealitate birtuala frogatzen dugu Project Cars jokuarekin eta Mi Band 2aren berrikuspena egiten dugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren berriak umorearekin tratazen duena. http://sareanzehar.euskadigital.net/media/sarean217.mp3Deskargatu hemen. ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-03-23
  • HIZPIDEA: Ongi etorri Gernika 2017 jardunaldiak egingo dituzte apirilean #WelcomeGernika
    “Gaur, sekula ez bezala, beharrezkoa dugu Gernikan jazo zena biziki oroitzea, eta “aski da” esatea milioika pertsona ihes egitera behartzen dituen beste Gernika horietan gertatzen ari denaren aurrean. Bihur dezagun lurralde, auzo, herri, hiri… bakoitza harrera-lurralde.” Mezu hori zabaldu eta parte hartzearekin harrera lurraldea bilakatu nahi dute Euskal Herria. ”Ongi ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-03-23
  • HIZPIDEA: Herri unibertsitatean Nekane Jurado ekonomialariak aurkeztutako txostena aztergai
    HerriUNik, zenbait erakunde sozial eta politikorekin batera, EAEko eta Nafarroako aurrekontuei buruzko azterlan sakona egin du, 100 orrialdeetan biltzen dena.Gaurko saioan Jon Bernat Zubiri ekonomialariak txostenaren laburpena egin digu.  Bertan azken hamarkadako datuak jasotzen dira, krisi garaia izan dugun honetan. Lanean ikusten denez, aurrekontu hauekin, EAEn gehiago, beheranzko joera sozial ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-03-23

telefono_92452 945 12 88 55

 telegram-vs-whatsapp 640 073 613

e-mail-icono-6785-96 araba.hizpide@halabedi.eus

Kantoia

Hala Bedi Bat 18.00etan

14 orrietatik 14 orria« Lehena...1011121314

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR