Magazinak

Araba Hizpide

Araba eta Gasteizko aktualitatea jorratzen duen magazina gara. 2015 urtean sortu ginen, Hala Bedi Bi irratiko goizeko tartea indartzeko. Edukien aldetik, tokiko berriak, kuadrillaz kuadrillako kolaboratzaileak, hedabide ezberdinetako kazetariak eta elkarrizketak izaten ditugu astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 11:00etara, Hizpidea magazin nazionalaren ondoren. Hizpidea magazinarekin batera, Hala Bedi Biko goizetako tartea osatzen dugu.

Azken Artikuluak

Lander García (Memoria – Gasteiz ekimena): “Udalak, sei hilabete eta gero, ez du lantaldean adostutakoa bete”

Urtaranek ez ditu aldatuko alkate frankisten kaleen izenak. Astelehenean jakin genuen berria. Gainontzeko alderdiekin kontrastatu gabe hartu du erabakia, besteak beste, Hala Bedi Irratia kokatuta dagoen Bueno Monreal kalearen izena aldatzeko. Modu aldebakarrean, eta sare sozialen bitartez gainera. Gogoratu behar dugu Memoria Historikoa berreskuratzeko txostenak diola frankismoari lotutako kaleen izenak aldatu edo testuinguruan jarri behar direla.

Lander Garcia Memoria – Gasteiz ekimeneko koordinatzailea da eta gaiaren inguruan hitz egin dugu berarekin ARABA HIZPIDEn. Kritiko agertu da Garcia Udalaren jarrerarekin, eta, besteak beste, aldatu nahi ez dituzten kaleen izenen atzean dagoen historia elkarbanatu du.

Entzun

Izaskun Goienetxea (Askapena): “”Marokoren inpunitatea babesten dutenek ere Gdeim Izikeko ekintzaileen aurkako epaiketa ahalbidetu dute”

2010ean Sahararen askatasunaren alde hilabeteko kanpaldia burutu zuten milaka sahararrek El Aaiun kanpoaldean. Honen harira Marokok hamarnaka gazte atxilotu, jipoitu eta espetxeratu zituen. 2013an epaiketa militarra izan ostean, astelehenean hasi zen beste behin ere epaiketa eta elkarretaratze ezberdinak egin dira jada Euskal Herrian, besteak beste, Marotoren inpunitatea salatzeko eta Saharako errepresaliatuei elkartasuna adierazteko. Askapenak ere, elkarretaratzeetan parte hartu du, hauetako deitzaileetako bat izanik.

Izaskun Goienetxea Askapenako kidea da eta urteetan zehar gaia hurbiletik jarraitu dute, besteak beste, Saharara brigadak antolatuz ia urtero. Besteak beste, gogoratu digu Hassanaa Aalia gaztea ere ordutiko gertaerengatik izan behar zela epaitua.

Entzun

Erika Martínez (EQUO): “Ez da diru kantitatea; beste proiektuei lehentasuna eman behar zaie Mendizorrotza handitu aurretik”

Gasteizko Udaleko politika ere mintzagai izaten dugu ARABA HIZPIDEn. Irabazi Gasteizek herri kontsula bat eskatu du Mendizorrotzaren handitzea konfirmatu aurretik. Izan ere, beste espazio batzuetan inbertitu beharko litzateke dirua, taldearen ustez, auzoetan indarra jarriz eta hobekuntzak eginez existitzen diren guneetan. Irabaziren baitan Equo alderdia dago eta Equoko kidea den Erika Martinezekin hitz egin dugu gai honen eta bestelako gaien inguruan.

Besteak beste, Zabalganak eta Salburuak kirol gunerik ez dutela gogoratu du Martínezek. Gainera, auzoetako bizitzan inbertitzeko eskatu dute EQUOtik, “beste auzo batera joan behar ez izateko kirola egiteko”. Amaitzeko, “kirola, soilik profesionala ez dela” adierazi dute Irabazitik.

Entzun

Enborra | “Sare sozialak: erabilpena, kontrola eta profilak” – Joseba Fernández de Landa –

Sare sozialek berebiziko garrantzi hartu dute gure egunerokotasunean. Enborra atalean, Joseba Fernández de Landarekin datu orokor batzuk desglosatu ditugu:

  • Nork erabiltzen ditu?
  • Ze ordutan erabiltzen dira gehien? Eta Gutxien?
  • Ze erabilpen ematen zaio sare sozial bakoitzari?
  • Adin tartearen arabera, zer erabiltzen da gehien?

Hala ere, gaiak luzerako ematen du. Orain dela bi aste BIg Data izan genuen hizpide, kontrol soziala nabarmenduz. Sare sozialek ere, zalantzarik gabe, kontrol sozialerako tresna handia dira, batzuk beste batzuk baino gehiago. Aurrerapen gisa, bi aste barru, Gasteizen gazteen artean Fernández de Landak egin duen ikerketa ekarriko du gurera, eremu lokalean ematen zaien erabilpena zehaztuz.

Entzun

AEB-tako hauteskundeak eta Trumpen garaipena ikuspuntu komunikatibotik Txema Ramírez de la Piscinarekin

Hauteskunde kanpaina polemikoaren ostean, hautagai harroak igarota eta behin Trumpen isilatasuna amaituta, AEB-ek presidente berria izango dute urtarrilaren 20tik aurrera. Gutxik espero zuten azkenean gertatu zena, alegia, hautagai matxista, arrazista eta dirudun batek irabaztea 2016ko hauteskundeak. Txema Ramírez de la Piscinarekin arrazoiak bilatu dizkiogu garaipena; analisi politikoak alde batera utzi eta ikuspuntu komunikatibotik aztertu dugu Trumpen garaipenari.

 

Entzun

[Iritzia] “Bermeak eta aldebikotasuna” -Álvaro Castillo-

Duela pare bat hilabete, Nicola Sturgeon, Scottish National Party-ko buru denaren adierazpen interesgarri batzuk entzun nituen. Abertzale eskoziarrak azpimarratu zuen Independentziaren inguruko bigarren referendum bat egotekotan, 2014ko galdeketaren emaitzarekiko errespetu faltagatik izango ez zela, eskoziarrei emandako hitza bete ez izateagatik baizik.

Sturgeonen hitzak ezin aproposagoak dira, alde batetik, Eskoziaren burujabetza kanpaina izuaren mezuek markatutako testuinguruan eman baitzen. Izan ere, Europatik at geratzearen mehatxupean erabaki behar izan zuten eskoziarrek. Eta, egun, Erresuma Batuan, eta hortaz Europan, geratzearen alde jo dutela, haien borondatearen aurka Europatik aterarazi nahi dituzte; eskoziarrak Erresuma Batuan gelditzea eragin zuen Europan gelditzeko zina indargabetuz.
Aitzitik, zalantzarik gabe, abertzale eskoziarraren hitzen garrantzia hain da esanguratsua EZetzaren aldeko kanpainan Cameronek erabilitako armarik boteretsuenetariko bat Eskoziarrei eginiko zinak direla eta: Erresuma Batuaren barne, inolako arriskurik gabe autogobernu handiagoa izateko zinak. Zin hauek hain izan ziren erabakigarriak, ezein Ezetzari garaipena eman zioten, fede oneko boto emaile zalantzatiei esker. Izu mezuek beldurtuta, ziurgabetasunaren beldur, eta Europan geratzearren, autogobernu zabalagoa izateko Cameronen eskaintzari heldu zioten boto emaileak.
Arazoa, alta, zinak besterik ez zirela izan da; afalondoko kontuak. Etsipen egoeran murgilduta dagoenean, politikari batek, hainbeste zaildu zaion garaipena erraztuko dioten botoen bila dagoenean eginiko promesak. Betetzeko asmoarekin ez eginiko zin pozoituak. Euskal esaerak dioenez, urrutiko intxaurrak, hamalau; alderatzean, lau.
Tamalez, betetze falta honen aurrean Eskoziarrek ez dute zinak betearazteko inolako mekanismorik. Katalanek Estatut-a berritzen saiatzean pairatutako subiranotasun murrizketak islatzen duen aldebikotasun falta bera sufritzen ari dira. Ibarretxe lehendakariak, gehiengo absolutu batek babestua, Itun Politiko berria Madrilera eraman zuenean Estatuak negoziatzera ukatzeak adierazten duen aldebikotasun falta berdina.
Guzti honetatik, 2017ko euskaldunok makina bat ondorio atera baditzakegu ere, nire aburuz, badago bat lehentasuna izan behar duena. Gure herriaren markoa definituko duen Estatus berria ituntzear gauden honetan, gizarte eragile eta alderdi politikoen jarrerak desberdinak izatea zilegia den arren, guztiei eskaera bat egin behar diegu: adosten duzuena adosten duzuela, izan dezala berme mekanismo indartsu bat. Eskoziarrei, Katalanei, eta gu geuri aitzinean gertatutakoa gerta ez dakigun. Jakin badakigu zeinen frustragarria den euskaldunon arteko akordio bat ez betetzearen esperientzia. Badakigu ia 40 urte ondoren, Gernikako Estatuaren 35 eskumen ez zaizkigula oraindik kudeatzen utzi, eta horrek zenbateko porrota suposatzen duen. Eskumen hauen artean, euskal herritarrentzat hainbesteko garrantzia duten pentsioak, Gizarte Segurantza, trenbide sareak, Fogasa, zinema, aseguruak … eta beste asko daude. Eta, nola ez, euskal gatazkari amaiera emateko ezinbestekoa den espetxe politika.

Entzun

Aitor Corres (Salhaketa): “Kartzelan, urtean, 230 pertsona hiltzen dira urtean; Serranoren kasua ez da kasualitatea”

Jose Angel Serrano Benitez presoaren gorpua Zaragozako gorputegian daukate, joan den hiruhilabetean.  Gainera, Salhaketak jakinarazi duenez, “berme autopsia oso baten esperoan”, Zaragozan daukate  Serrano Benitezen gorpua, urriaren 14an hil zenetik. Bakartuta eduki dute hemezortzi urtean eta horrek ere, ziur asko, eragin zuzena izan du gertakeri lazgarrietan. Gaia askoz gehiago kontrolatzen du Salhaketak eta elkarteko kidea den Aitor Corres izan da ARABA HIZPIDE  magazinean.

Familiak legea betetzeko eskatu du hasieratik, Corresen esanetan, gardentasuna bermatuz. Autopsia espetxeko medikuen egiten dutenez eta “historiak erakusten duenez gauzak argi azaltzen ez direla”, konfiantzazko medikuaren autopsia eskatu dute. Salhaketatik ere kontu korronte bat ireki dute, froga perizialak aurrera eraman ahal izateko: ES66 2095 3150 2310 9280 7584.

 

Entzun
48 orrietatik 12 orria« Lehena...1011121314...Azkena »

Zalantzak, ekarpenak,..

13 + 7 =

Hizpidea

Hala Bedi Bi 09.00etan

  • HIZPIDEA: Larunbatean iritsi zen Eduardo Izarzugazarekin berba egin dugu Kurdistanen egoeraz
    Kurduen Newroz urte berriko bestaren harira joan dira brigadistak Kurdistanera. Brigadaren helburua da “herri kurduak jasaten duen jazarpen eta errepresio gordina zuzenean ezagutzea eta salatzea” izan da . Ostegunean atxilotu zuten Eduardo Izarzugaza brigadista, kontrol batean, deportatu egin zuten, eta larunbatean ailegatu zen Euskal Herrira. Gaurkoan berarekin berba egin dugu. ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-03-29
  • HIZPIDEA: Alemaniako CDU alderdiak irabazi egin du Sarre eskualdean
    Alemaniako hauteskundeetara begira jarri gara Mikel Aramendi nazioarteko adituarekin. Asteburuan La sarre deituriko eskualdean Angela Merkelen CDU alderdiak irabazi du. Estatu txiki horretara begira jarri gara izan ere ez usteko ekarri dute emaitzak. Irailaren 24ean izango dira Alemania federalean hauteskundeak. http://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170328_hizpidea_mikel_aramendi.mp3Deskargatu hemen. ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-03-28
  • HIZPIDEA: DSBEtan murrizketarik ez egiteko bosgarren eguna gose greban #RGImurrizketarikEz
    Diru sarrerak bermatzeko errentan egin dituzten murrizketen aurka La Najan zortzi pertsonak mugarik gabeko bosgarren eguna dute gaur. Bat egin dugu Agus Figal grebalarietako batekin. Murrizketen aurka Bizkaiko elkarte sozial ezberdinen ordezkariak dira, “murrizketa, langabezia, prekarietatea eta miseriaren aurka” borrokatzen jarraituko dute. Lanbidek kudeatzen dituen prestazioetan %8ko igoera eta Diru ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-03-28
  • IBAIZABAL: “Motxilaren umea” film pedagogikoa estreinatuko da asteazkenean
    “Motxilaren umea” film pedagogikoa, “Ehunka euskal umeri ukatutako eskubideen aldeko aldarria”. Pelikulaka  Maiderren historia kontatzen digu, alegia bere ama espetxean daukan adingabeko neska batena. Beraien arteko harremana nola haurraren garapen pertsonala  zirkunstantzia honen menpe aurkitzen da. Gertaera hau  askoz larriago bihurtzen da, bere ama etxetik ehunka kilometrotara bizi delako, eta ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-03-27
  • IREKI GAIOLA: Treboada de novidades!
    En Ireki Gaiola, igual que na Galiza, temos unha cultura musical que chega aos máis variados estilos. E así de variada é a Treboada musical desta semana, na que vos traemos unha selección de temas daqueles discos que se veñen de publicar nos últimos meses, para que esteades ben ao ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-03-27
  • HIZPIDEA: 33 urte igarota, “Pasaiako segada” argitu gabe dago oraindik
    Duela 33 urte, Pasaiako badian Poliziak lau lagun hil zituen: Pedro Mari Isart, Jose Mari Izura, Rafael Delas eta Dioni Aizpurua, Komando Autonomo Antikapitalistetako kideak. Hildakoen senideek egia argitzeko eskatu dute hainbat ekitaldiren bidez, frogak badaudela argudiatuta, baina auzia artxibatuta dagoela salatu dute. Oroitza eta aldarrikapen ekitaldiak antolatu dituzte, eta ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-03-27
  • AUZOZ AUZOZ: Abusu auzotik zuzeneko saioa entzungai
    Abusutik  zuzeneko bi orduko saioan hainbat lagun izango ditugu. Bilboko  Zamakola kalea eta Arrigorriagako Ollargan  auzoaren artean kokatuta dago, bere izaera ulertzeko auzoaren bilakaera ezagutuko dugu, askotan horrela jakiten dugu nola garatu diren lekuak eta bertako bizimodua. Arrigorriagako liburutegiko Gotzone Butron batu zaigu saiora. Auzoa irakurlea egitasmoaren berri eman ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-03-27

telefono_92452 945 12 88 55

 telegram-vs-whatsapp 640 073 613

e-mail-icono-6785-96 araba.hizpide@halabedi.eus

Kantoia

Hala Bedi Bat 18.00etan

14 orrietatik 12 orria« Lehena...1011121314

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR