Magazinak

Araba Hizpide

Araba eta Gasteizko aktualitatea jorratzen duen magazina gara. 2015 urtean sortu ginen, Hala Bedi Bi irratiko goizeko tartea indartzeko. Edukien aldetik, tokiko berriak, kuadrillaz kuadrillako kolaboratzaileak, hedabide ezberdinetako kazetariak eta elkarrizketak izaten ditugu astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 11:00etara, Hizpidea magazin nazionalaren ondoren. Hizpidea magazinarekin batera, Hala Bedi Biko goizetako tartea osatzen dugu.

Azken Artikuluak

Amets Martínez de Heredita (Sare): “Oier Gomezekin gertatu dena ezin da errepikatu”

Oier Gomezen kondena etetea ebatzi du Frantziak, baina ez da aske geratuko; ez, asteazkenean euroaginduen inguruko ebazpena espero delako.

Sare herritarrak hilabeteak daramatza Gomezen egoera salatzen eta bere askatasunaren alde lanean. Baina ez soilik Gomezena; larriki gaixo dauden preso guztiek kalean behar dutela aldarrikatu dute behin baino gehiagotan. Sareko kidea da Amets Martínez de Heredita eta ARABA HIZPIDEn izan dugu gaurkoan.

Entzun

Domingez eta Cuesta Martin (Emakumeen Asanblada): “Parte hartzetik egingo dugu Emakumeen Etxea, ez Udalaren inposiziotik”

Gasteizko Emakumeen Etxeak zer esan handia eman du orain arte, baina apenas pauso nabarmenik lortu gabe. Orain, gaia lehen lerrora itzuli da, eta etxea abian jartzeko prozesua martxan jarri da, azkenik.

 

 

Hala ere, zalantza ugari daude gaiaren inguruan: nola dago orain egoera, nola izan behar da prozesua bera, zein izango da honek izango duen erabilera … Galdera hauei erantzuna bilatzen saiatu gara Arabako Emakumeen Asanbladako Maider Domingez eta Maitane Cuesta Martinekin ARABA HIZPIDEn.

Entzun

Irati Aritzeta eta Ilazki Zabaleta (Mugimendu Feminista): “Erantzun irmo eta bateratu bat emango dugu herri mugimenduarekin”

Mugimendu feministak azkenaldian Gasteizen identifikatutako erasoak salatu ditu, besteak beste, Errekaleorreko eraso baten berri emanez. Aritzeta eta Zabaleta Mugimendu Feministako kideak dira eta salaketa hauen berri eman dute ARABA HIZPIDEn.

Orain, epe motzera, lanketa bat hasiko dute Gasteizko eta Arabako herri mugimenduarekin, protokolo bat landuz hauekin.

 

Entzun

Txutxi Ariznabarreta (Independentistak): “Baldintzak sortzen ari dira independentziarako urrats garrantzitsuak emateko”

Igandean ospatuko da 2017ko Aberri Eguna, eta Independentistak Sareak Gernika aukeratu du horretarako. Gernikako bonbardaketaren “lotura ugari” topatzen dituztenez, leku hori izan da sarearen hautua: errefuxiatuak, azken herri galdeketak … 

Herri galdeketak, Katalunia, Aberri Eguna bera, independentismoa eta beste gai ugari izan ditugu hizpide Independentistakeko bozeramailea den Txutxi Ariznabarretarekin HIZPIDEA saioan.

Entzun

Josu Isustitza (Down Araba): “Zailtasun handiena gizarteak ipintzen dituen oztopoak dira”

Down Arabako kide den Josu Isustitzak elkarteari buruz hitz egin du. Bere  arabera gizarte inklusibo bat behar da: “kalte gehiago egin dezake gizarte ez inklusibo batek, Down sindromeak berak baino”. Urte askotako bidea egin du elkarteak eta aldaketak ikusi dituzten arren gizartean gauzak gehiago aldatu behar direla diote.

Entzun

Lur Albizu (Ernai): “Azken lau urteetan, gazte mugimenduak aldaketak izan ditu; aldaketa horietara moldatuko gara”

Ernai Gazte Antolakundeak II. Kongresua burutu zuen asteburuan. Inurritegia prozesuan gazte ugarik parte hartu ostean, hausnarketa sakon bat eraman du aurrera Ezker Abertzaleko Gazte Antolakundeak, besteak beste, izaera eskologista barnebilduz. Euskal preso eta iheslariak etxeratzeko bidean ere, jorratuko dituzten lan lerroak elkarbanatu ditu ARABA HIZPIDEn.

Gainera, larunbatean Baionan egoteko garrantzia azpimarratu du Albizuk. Eta, datorren astean, Gazte Akelarrea Zornotzatik Igorrera, egitarau oparoarekin. Tiketak erosteko azken egunak dira hauek: gazteakelarrea.info

Entzun

Iñaki Landa (Orainaldian): “Kultur alternatiboa lantzen duten uste baino leku gehiago topatu ditut”

Kultura alternatiboa, “underground” kultura. Gasteizko eremu hori biltzen duen mapa landu du Iñaki Landa kazetariak, Gazte Sortzaileen bekaren barruan jorratu duen “Orainaldian” proiektuaren baitan. Apirilaren 6an, proiektuaren oinarrietako bat den “story map”- a aurkeztuko dute Oihaneder Euskararen Etxean, ez ohiko iblbide bat eginez Gasteizko puntu ezberidnetattik.

ARABA HIZPIDEn Landarekin hitz egin dugu, proiektuaren detaile gehiago biltzeko. 70 puntu baino gehiago identifikatu ditu Gasteizen eta espero ez zituen lekuak topatu dituzte proiektuan. Hala ere, proiektua ez da aurkezpenean geldituko: puntu ezberdinak biltzen dituen dokumentala aurkeztuko dute hemendik gutxira.

Entzun
48 orrietatik 1 orria12345...Azkena »

Zalantzak, ekarpenak,..

1 + 2 =

Hizpidea

Hala Bedi Bi 09.00etan

  • GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Ilunpearen sekretua
    Hodei asteburu pasa joan da bere klasekoekin barnetegi batera. Hodeik, lagun batekin egingo zuela lo esan zion Lurri, lagun horrek beldurra diolako iluntasunari … Amets gaiztoak uxatzeko zer egin behar den jakin nahi baduzue entzun gaurkoa ipuina! http://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/05-gaurezdagoeskolarik-ilunpearen%20sekretua.mp3Deskargatu hemen. ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-04-28
  • ARTAYORRAN#266: Lukiek, Mikel Urdangarin, Seiurte
    Gaurkoan talde gazte berria dakargu: Lukiek! Euren zuzeneko tomak Bilboko Kutxa Beltza eta Donostiako Tabakaleran hartutakoak;ondoren, beteranoen berriena…Mikel Urdangarin, Seiurte eta Morgan, Berri Txarrak eta Eraso! Eguurrreee!!! http://bilbohiria.com/docs2/2017/artayorran/abyo%23266-lukiek.mp3 ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-04-28
  • IREKI GAIOLA: Aquí estamos de novo!
    Volve Ireki Gaiola despois dunhas breves vacacións e faino con tanta enerxía coma sempre! Esta semana traémosvos a sección de actualidade, na que falaremos de literatura, música, premios e, por suposto, lingua. Na axenda cultural porémosvos ao día de moito do que se está a organizar nestes días por Galiza adiante ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-04-28
  • IBAIZABAL: Balerdi Balerdi taldearen berria Rafa Ruedaren musika gomendioa
    Gaurkoa Balerdi Balerdi taldearen lan berriaren aurrerapen kantua entzun dugu. Maiatzean argitaratuko dute “Galtzen ikasteko metodoa” deituriko lan berria. 90eko hamarkada Iruñean sortutako taldearen ibilbideko bosgarren lana izango da. Aurreko lanetik formazioak aldaketak izan ditu, Karlos Ortiz baxu jotzaileak taldea utzi du eta Berako bi musikari sartu dira: Anxel Iraola ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-04-28
  • HIZPIDEA: Alargunen pentsioak eta Nafarroako polizia legea hizpide
    Gaurko saioa Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetaria batu zaigu saiora. Alargunen pentsioak izan ditu hizpide. Alargunen pentsioak gutxieneko soldataraino osatzeko onartu du  Nafarroako . Pentsio txikienak gutxieneko soldataren berberak izango dira, azkenean. Alargunen pentsioak, horren ondorioz, %8 handituko dituzte; erretiroak, %4’5.Nafarroako Polizia Legea ere  izan dugu hizpide. 2,8 egun egiten ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-04-28
  • IBAIZABAL: Dantzaren nazioarteko egunean profesionalen lana ikusgarri egiten da
    Apirilak 29 larunbata Nazioarteko Dantzaren Eguna. Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak dantza lanbidea dela aldarrikatu nahi du.  Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea 2003. Urtean sortu zen.  ADDE elkarteak dantza hedatzeko, sektorearen barne kohesiorako eta profesionalen lan baldintzak hobetzeko egiten du lan.Modu berean, dantza gizartean zabaldu eta hedatzeko ere dihardu eta ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-04-28
  • GOMUTAN: Bilboaldeko uharteak, urbitarteak
    Azken 400 urteotan Bilboko itsasadarrean uharteak sortu, eraiki, desegin eta desagertu egin dira. Laster beste bat eratuko dute Zorrotzaurre eta Erribera Deustutik bereizita. Bilbotarrek itsasadarreko uhartetxoei urbitarte esaten zieten. http://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170428_Gomutan19.mp3Deskargatu hemen. ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-04-28

telefono_92452 945 12 88 55

 telegram-vs-whatsapp 640 073 613

e-mail-icono-6785-96 araba.hizpide@halabedi.eus

Kantoia

Hala Bedi Bat 18.00etan

14 orrietatik 1 orria12345...Azkena »

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR