Euskalduntxarrak

Ez euskaldunberriak ezta euskaldunzaharrak ere. Gu euskalduntxarrak gara!

Gure irratsaioa, batez ere, euskara ikasleei bideratuta dago.

Modu dibertigarri eta dinamikoan landu nahi dugu euskara eta horretarako ikasleon pasadizoak, bizipenak, txisteak… kontatzen ditugu.

Zergatik? Euskara ikasten ari garenean, gehienetan, klasetik kanpo euskara erabiltzeko aukera gutxi izaten dugulako eta argi dugulako euskara klaseetatik atera behar dela.

Egia da euskara ikasleoi askotan lotsa ematen digula euskaraz hitz egiteak, baina hasieratik ikasten ari garela eta ez dugula zertan dena ondo egin utziz, kaña ematen diogu gure irratsaioari.

Emisioen ordutegia:

  -Hala Bedi Bat: Asteazkenero 19.00etan

  -Hala Bedi Bi: Astelehenero 21.00etan

 

 

Harpidetu Euskaldun Txarrak irratsaiora

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

Harremanetan jartzeko

3 + 9 =

Kultura +

Hala Bedin

GoraGasteiz + Hiperzuzenketak

gora_gasteiz-1468x576Hona hemen aurreko abenduaren 21ean egin genuen irratsaioa.  Ibonekin egin genuen elkarrizketa, GoraGasteizi buruz. Jakingo duzuenez, GoraGasteiz arrazakeriaren kontra eta aniztasunaren alde sortu zen herri mugimendua da. Eta nahaste borrasten hiperzuzenketariburuz hitz egin genuen. Momentu erromantiko batean “maite dizut” esaten badizute, ez zuzendu mesedez!!!

Entzun

Euskalduntxarrok sareratu gara

6f401c40_earphonesIkasturtea hasi eta 4 hilabetera Euskalduntxarrok sarera ere iritsi gara. Beraz gure burua aurkeztuko dizuegu.

Gasteizko AEK euskaltegietan ikasten ari garen lagun koadrila gara Euskalduntxarrak. Aurreko ikasturtean, Hala Bedi irratian euskara ikasleon abenturen berri emango zuen irratsaio bat egiteko ideiarekin lapikoa berotu zitzaigun eta aurten, lotsa guztiak alde batera utzi eta Euskalduntxarrak irratsaioa jarri dugu martxan. Izan ere, gu zer gara? Euskaldun zaharrak? Ez. Euskaldun berriak? Berri-berriak ere ez. Orduan zer? Bada, euskaldun txarrak eta kitto!

Hemendik aurrera, gure irratsaioa entzun nahi baduzue, astero, podcastera igoko dugu eta hantxe aurkitu ahalko dituzue gure saio guztiak. Post honetan, aurreko astean egin genuen irratsaioa utzi dizuegu entzungai. Bertan, Irati Anda bertsolari eta eskalatzailea (beste hainbat konturen artean) izan genuen gonbidatu. Goza ezazue!

Zuzenean entzun nahi bagaituzue:

Igandero, 21:00etan eta astelehenero, 12:00etan

Hala Bedi 2n, FM-ko 88.8an

Eta gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero:

euskalduntxarrak@gmail.com

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies