Euskalduntxarrak

Ez euskaldunberriak ezta euskaldunzaharrak ere. Gu euskalduntxarrak gara!

Gure irratsaioa, batez ere, euskara ikasleei bideratuta dago.

Modu dibertigarri eta dinamikoan landu nahi dugu euskara eta horretarako ikasleon pasadizoak, bizipenak, txisteak… kontatzen ditugu.

Zergatik? Euskara ikasten ari garenean, gehienetan, klasetik kanpo euskara erabiltzeko aukera gutxi izaten dugulako eta argi dugulako euskara klaseetatik atera behar dela.

Egia da euskara ikasleoi askotan lotsa ematen digula euskaraz hitz egiteak, baina hasieratik ikasten ari garela eta ez dugula zertan dena ondo egin utziz, kaña ematen diogu gure irratsaioari.

Harpidetu Euskaldun Txarrak irratsaiora

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

Hala Bedi Bi – 88.8 FM

Harremanetan jartzeko

7 + 4 =

Kultura +

Hala Bedin

2012-11-04: Hemen ez da inongo jainkorik ikusten

“Lagun maiteok, ezagun eta ezezagunok, aberri-kide eta munduko biztanle guztiok oro har, posible da hemendik minutu gutxira, espazio ontzi honen barruan nagoen hau, lehen aldiz unibertsoko kanpoalde urrunera ailegatzea. Eta zer esango dizuet bada nik abiatu aurreko une hauetan? Nire bizitza osoa begien aurretik pasatzen zait errepikatuko ez den momentu eder eta bakarrean. Orain arte, egin eta bizi izan dudan guztia honetarako izan da.”

Yuri Gagarin

Entzun

2012-10-28: Eneko Barberena (Nor dugun guarda IV)

Zurik badugun galdetzen digunari su ematea ez da bekatu. Eskerrik eman gabe urruntzen bada ere, ez gara haren atzetik joango. Inork ez duelako koblakaririk behar inguruotan, inork ez du arrakastaren garretan hiltzera kondenaturik bizitzea merezi, dena ez da ohitura, dena ez da errua, dena ez da barkamena eta hala ere, bizitzak betunezko paradoxa bat izaten jarraitzen du. Zerua itsaso zikin bat balitz ere ez genioke gora begiratu eta irribarre egiteari utziko.

Sua behar genuen eta sua da daukaguna. Erretako enbor hondarretan ikusiko da nor dugun guarda. Aste honetan, gurekin, Eneko Barberena, Celosamente Gordean.

Entzun

2012-10-21: Gu

Gugan aurkitzen duzun oro ez da gugan sortua. Gu ez gara geure baitatik haratago ibiltzera emandako oinak baino, gugandik kanpo hazitako zerbaiten jarraipen asimetrikoa, gu, gure aurretik hemen ibilitako gu guztien emaitza higatua, ibilian haziz goaz, oin arrasto bakoitzarekin ugaritzen gara, gurea ez den harri bat daramagu aldean.

Entzun

2012-10-07: Ni

“Norberatasuna politizatu behar da. Pentsatzen dugu oso bereziak eta oso bereiziak garela, eta gure baitan daukagula halako muin apurtezin bat: gure benetako nia-edo. Halako kontuak politizatu behar dira berriro. Jakin behar dugu garena botere harremanetan sortua dela eta harreman horiek ikusteari muzin eginez gero ez dugula ulertuko nor garen.”

 Eduardo Apodaka

Entzun
63 orrietatik 60 orria« Lehena...5859606162...Azkena »

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies