Euskalduntxarrak

Ez euskaldunberriak ezta euskaldunzaharrak ere. Gu euskalduntxarrak gara!

Gure irratsaioa, batez ere, euskara ikasleei bideratuta dago.

Modu dibertigarri eta dinamikoan landu nahi dugu euskara eta horretarako ikasleon pasadizoak, bizipenak, txisteak… kontatzen ditugu.

Zergatik? Euskara ikasten ari garenean, gehienetan, klasetik kanpo euskara erabiltzeko aukera gutxi izaten dugulako eta argi dugulako euskara klaseetatik atera behar dela.

Egia da euskara ikasleoi askotan lotsa ematen digula euskaraz hitz egiteak, baina hasieratik ikasten ari garela eta ez dugula zertan dena ondo egin utziz, kaña ematen diogu gure irratsaioari.

Harpidetu Euskaldun Txarrak irratsaiora

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

Hala Bedi Bi – 88.8 FM

Harremanetan jartzeko

13 + 9 =

Kultura +

Hala Bedin

Bertxoko 12-06-13. BBTko azkeneko bi kanporaketak eta Mendukiloko saioa

Bizkaiko Bertsolari Txapelketak bukatu du eskualdekako fasea. Azken bi kanporaketen berri emango dizuegu aste honetan Bertxokon (Uribe-Butroe eta Busturialdeko kanporaketak). Baita Mendukiloko kobazuloan egindako saio bereziaren berri ere (tartean Julio Soto, Maialen Lujanbio eta Oskar Estanga).

Bertxoko, the xaguxar-s son of a bich.

Entzun

2012-06-10: Leiho bat zabalik gauez

Uzten baduzu leiho bat zabalik gauez, buru bat utziko duzu zabalik airera. Uzten baduzu leiho bat zabalik gauez, airea sartuko zaizu begietan barrena. Uzten baduzu leiho bat zabalik gauez, jada borroka egiteko indarrik ez duzulako da, ahitu egin zaizkizulako bizitzari begiratzeko moduak, merkurio hondarrak ezin harrapatuz bezala zabiltzalako, arnasa harrapatu nahian.

Entzun

Bertxoko 2012-05-02: Bertsokatu sariketaren FINALA

Bertxokon, aste honetan, katuek antolatutako sariketa baten finalaren berri. Ez dute miau bakarrik egiten, edo barra atzetik tragoak zerbitu… Bertso-txapelketak ere antolatzen dituzte!

2012ko bertsokatu txapelketaren finala jokatu zen joan den asteazkenean, Gasteizko Gaztetxean. Iñaki Viñaspre abetxukoar bertsolari payoa izan zen bertan txapeldun.

Bertako kronika serio, kontrastatu eta profesionala nahi baduzue, aste honetako Bertxokon duzue entzungai, Arrosa sareko podcastean. Badakizue: adituen iritziak, jokaldien analisia, epaileekin polemika… dena.

Gozatu, eta gogoan izan: Bertxoko, asteazkenero, 20:00etatik 21:00etara, Hala Bedi irrati santu honetan.

58 orrietatik 57 orria« Lehena...5455565758

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR