Euskalduntxarrak

Ez euskaldunberriak ezta euskaldunzaharrak ere. Gu euskalduntxarrak gara!

Gure irratsaioa, batez ere, euskara ikasleei bideratuta dago.

Modu dibertigarri eta dinamikoan landu nahi dugu euskara eta horretarako ikasleon pasadizoak, bizipenak, txisteak… kontatzen ditugu.

Zergatik? Euskara ikasten ari garenean, gehienetan, klasetik kanpo euskara erabiltzeko aukera gutxi izaten dugulako eta argi dugulako euskara klaseetatik atera behar dela.

Egia da euskara ikasleoi askotan lotsa ematen digula euskaraz hitz egiteak, baina hasieratik ikasten ari garela eta ez dugula zertan dena ondo egin utziz, kaña ematen diogu gure irratsaioari.

Harpidetu Euskaldun Txarrak irratsaiora

1

Hala Bedi Bi – 88.8 FM

Harremanetan jartzeko

6 + 13 =

Kultura +

Hala Bedin

ERRAIETATIK vol. XXX | Urriko Iraultza 100 urte III

Azaroan zehar ERRAIETATIK irratsaioan Urriko Iraultzaren mendeurrena ospatzeko 3. irratsaio berezian, zinema sobietarrari erreparatu diogu. Izan ere, garaipena lortu ostean, zinema bultzatzeko apustua egin zuen botere sobietarrak, 1919an Sovkina -zinemaren ekoiztetxe nazionala- eta Estatuko Zinematografia Eskola sortu zituenean.

‘Potemkin Korazatua’ (Sergei M. Eisenstein, 1925)

«Arte guztien artean, zinema da guretzat garrantzitsuena», zioen Vladimir Leninek. Bazekien zeri buruz ari zen: %80ko analfabetismoa zuen herri batean, irratia eta zinea baitziren masa komunikaziorako eta ideia berrien transmisiorako hedabide eraginkorrenak. Sobietar Zinemaren filmografia sekulakoa bada ere, ordubete honetan lehen urteei eta zinegile esanguratsuenei begira jarri gara batez ere, honetan sakontzeko eta zinefiliarako gonbidapen xume gisa.

Iraultzaren lehen urteetan, zinemagintza berriaren inguruko teoria eta esperimentazio itzelak egin ziren, besteak beste: Lev Kuleshov-ek ‘Kuleshov Efektua’ mahaigaineratu zuen, muntai zinematografikoaren oinarriak jarriz. Ondoren, bere ikasleak ziren Sergei M. Eisenstein eta Vsevold Pudovkin, edo Dziga Vertov dokumentalgilearen eskutik, zinema sobietar abangoardistaren hastapenak iritsi ziren, muntaiaren bitartez zinema konbentzionalaren zimenduak astinduz eta Zinemaren Historian gorriz idatzitako pasarteak eta maisulanak utziz.

Beranduago, 2. Mundu Gerrarekin, Errealismo Sozialistaren nagusitzearekin eta zentsurarekin batera, sobietar zinema esperimentalaren krisia iritsi zen, 60. hamarkadan berreskuratu zen arte. Orduan, sobietar zinemaren izen propio erraldoietako beste bat iritsi zen: Andrei Tarkovsky.

Entzun

154. Alai Bedi: Naroa, Nahia, Irene, Asier eta Ekaitz. ELKARRIZKETA: Irantzu Lekue artistari

Kaixo lagunok!!

Gaurkoan hiru esatari berri izan ditugu, lehen aldiz Urkide ikastetxetik gainera, ongi etorri Irene, Nahia eta Naroa!

Eta beste bi esatari beterano ere izan ditugu, Asier eta Ekaitz, beti bezala etxetik gauzak ekarri dituzte prestatuta, artistak zarete!!

Eta artista, baita ere… gure gaurko elkarrizketatua! Irantzu Lekue gure irratsaiora etortzea lortu dugu! Entzun, entzun, ze galdera eta erantzun onak izan diren irratsaioan zehar!

Entzun

152. Alai Bedi: Uxue E., Izar eta Ekaitz

Saio honetan esatari berria izan dugu, ongi etorri Ekaitz!!

Izar eta Uxuerekin batera gauza mordoa aipatu ditugu irratsaio honetan: eskolako azterketak eta irtenaldiak, etxean eduitzeko moduko animaliak… Asmakizunak ere entzun ahalko dituzue, zinemari buruz ere aritu gara eta ipuin inprobisatu bat asmatu dugu dado magikoak erabiliz!

Espero dugu irratsaioa gustatzea, hurrengora arte!

Entzun

ERRAIETATIK vol. XXIX | Urriko Iraultza 100 urte II

ERRAIETATIK irratsaioan aurrera jarraitzen dugu Urriko Iraultzaren mendeurrena (1917-2017) ospatzeko lau irratasio bereziekin. Lehenengo saioan, Urriko Iraultzaren testuingurua jorratu genuen, eta oraingoan, eztanda historikoarekin eskuz esku zihoan iraultza kulturalari erreparatu diogu. Hau da, Errusiako abangoardia artistikoei begira jarri gara, besteak beste: margolanak, literatura, arkitektura, musika…

Lilya Brik-en erretratua (Alexander Rodchenko, 1924)


Dimitri Shostakovich (1906-1975) konpositore sobietarra, 1933. urtean

Dimitri Shostakovich konpositore sobietarraren V. Sinfoniarekin lagunduta (1937), Urriko Iraultzaren hazia erein eta honen osteko loraldia bizi zuten Errusiako abangoardia artistiko-kultural ezberdinak ezagutu ditugu. Izan ere, beste potentziekin alderatuta atzerapen handiko Errusian, XIX. mende amaieratik hasi ziren abangoardia hauek bere bidea egiten. 30. hamarkadan errealismo sozialista inposatu zen arte loratu ziren disziplina ezberdinak, iraultza eta kulturaren arteko sinergiak sortuz. Iraultzaren aldeko artea ‘fabrikatu’ zuten, mundu berri bati bidea irekiz.

«Por suprematismo entiendo la supremacía de la sensibilidad pura en las artes figurativas. Para el artista suprematista siempre será válido aquel medio expresivo que permita que la sensibilidad se exprese de modo posiblemente pleno como tal, y que sea extraño a la objetividad habitual». Kazemir Malevich

El Lissitzky – ‘Derrotar a los blancos con la cuña roja’ (1920)

Errealitatea konplexuagoa bazen ere (sakontzera animatzen zaituztegu), izen propio zein mugimendu ezberdinak identifikatu ditzakegu abangoardia hauetan. Adibidez, margolaritzan korronte ugari topatu ditzakegu, figuratibismotik abstrakzionismora bidean: neoprimitibismoa, suprematismoa, konstruktibismoa, cubofuturismoa, futurismoa, raionismoa…  Suprematismoaren korrontean, Malevich edo Lissitzky bezalako artisten izenak azpimarratuko genituzke. Bestalde, konstruktibismoa, «herritik eta herriarentzat» garatutako arkitekturarekin zerikusia duen mugimendua izan zen.

«Kaleak gure pintzelak dira, plazak gure paletak». Vladimir Mayakovsky

Vladimir Mayakovsky-ren erretratua (Alexander Rodchenko, 1926)

Literaturaren arloan, errusiar futurismoa aipatu behar dugu. 1912an, San Petersburgon, Hylaea taldeak kaleratutako ‘Publikoaren gustuari zaplastekoa’ manifestuaren harira sortu zen korronte hau. Iraultza garaian, euren artea sozialismoaren eta iraultzaren mesedetan erabili zuten. Tartean, Vladimir Mayakovsky poeta topatu dezakegu, Erraietatik-eko kideontzat ume basati kuttuna.

Datorren astelehenean, Urriko Iraultzaren mendeurrenari eskainitako 3. irratsaio berezian, abangoardia errusiarraren baitan garrantzi berezia izan zuen zinema sobietarrari begira jarriko gara.


Erraietatik vol. XXVIII | Urriko Iraultza 100 urte I

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies