Bertxoko

 

Hala Bedi Irrati librearekin batera bertsolaritza eta umorea uztartzen duen irratsaio bat, asteazkenero, 20:00etan, urritik ekainera arte.

Azken Irratsaioak

No feed items found.

Harremanetan jartzeko

5 + 14 =

KULTURA

Hala Bedin

2012-12-16: Angel Erro (Nor dugun guarda)

Oro da errana, errotik ateratako ileak bizirik gauden seinale, inork ez du harkadian isiltasuna apurtzeko imintziorik egin, oro delako errana aspaldidanik, serioa delako bizitza, serioegia ikuskizunaren erdian puzkerka lehertzeko.

Oro da errana, hitzez mozorrotzen gara, gorputzeko humoreak darabilzkigu oraindik nondik jo ez dakigunean, oraindik badugulako zertaz axolagabetu, zeri barre egin, serioa delako bizitza, serioegia oro errana dela esan eta azoketan liburuak oparitzen ibili behar izateko.

Hemen dira nazioarteko kazetariak dagoeneko, urduri dabiltza argazkilariak leku bila, ez genuen inor enteratzerik nahi baina alferrik, agerian da nor dugun guarda.

Gaurkoan, Angel Erro, celosamente gordean.

Entzun

2012-12-09: Nagore Tolosa (Nor dugun guarda)

Itzultzen duenak, ez du ezer itzultzerik espero. Ez bada hizkuntza arteko zubi bat, bere egin duena, denontzat itzultzea baino. Itzulitako zubi baten itzulpena egin.

Zubi itzuli bat, ibaia doakio gainetik, zubiak eusten du ibaia, itzulita dagoelako. Lurrak eusten du ibaia, eta zubia, zubiak eusten du itzulitako ibaia.

Zerbait itzultzen denean, ez dator, badoa. Eta badator aldi berean. Itzutzerakoan itzuli egiten da, buelta ematen zaio, gorantz doa ibaia.

Nagore Tolosa dugu, gaurkoan, Celosamente Gordean.

Entzun

2012-11-26: Jabeak eta desjabeak

Alde batean daude jabeak, eta beste aldean daude desjabeak.

 Arraroa da harremana: desjabeek badute zerbait jabetzan, baina benetan ez dute ezer. Desjabeek jabetzan dutenaren benetako jabeak marraren bestaldean daude. Jabeak dira desjabeek jabetzan dutenaren jabe.

Desjabeari, jabeak, zerbaiten jabe dela sinestarazten dio. Konbentzitu egiten du. Desjabea horretaz jabetzen da: konbentzimendu hori du, aire horrekin betetzen du sabela. Desjabeak kaxa huts bat du, eta beteta dagoela sinestarazten dio jabeak.

Desjabeak, gainera, jabea dela sinetsarazi dioten hori du zorretan. Nori, eta jabeari zor dio: aurretik ere berea zenaz jabetzen da modu horretan jabea. Desjabea, inoiz jabe izan ez denarengandik desjabetuta.

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Partekatu!!!

Irakurritakoaren eragina handitu nahi baduzu zabaldu zure sare sozialetan.