Bertxoko

 

Hala Bedi Irrati librearekin batera bertsolaritza eta umorea uztartzen duen irratsaio bat, asteazkenero, 20:00etan, urritik ekainera arte.

Azken Irratsaioak

  • HITZEN LIOA HIRUTAN – Big Boy Jonekin
    Kaixo arrosaxale! Aste honetako HITZEN LIOA HIRUTAN, Big Boy talde zumaiarraren ingurukoa izan da. Entzunaldi eta analisirako, KKinZonako estudioan izan dugu gonbidatu ilustre bat: Jon Urzelai laguna, KKinZonako 1215. katea irratsaioko esataria, kazetaria eta musika aditua, hain zuzen ere. Esker mila Urze! Big Boy eta Zapasalto disketako, kantu interesgarri bezain ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-25
  • Kritikal Blues: Robert Johnson – Devon Allman – Face
    KRITIKAL BLUES Graur 3 zatitxan einddou irratsaixu, Difuntun tartin Robert Johnson entzun dou, Devon Allman-ei Monografiku eitzau eta Faceko launakin amatxu dou. tracklist:difuntun tarti – Robert Johnson1. Crossroads Blues2. Come On In My Kitchen3. Stop Breakin’ Down Blues4. Rambling On My Mind5. Sweet Home Chicago6. Terraplane Blues7. I Believe I’ll ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-25
  • 3KORTXEA – BCore zigilu independientea
    Gaurkoan ez dugu izan elkarrizketarik, baina tarte zabala eskaini diogu #gutuzia atalean Bartzelonako BCore zigiluari. Diskoetxe independienteak 25 urtetik gorako ibilbidea du eta besteak beste, Tokyo Sex Destruction, Aina, Los Retrovisores, Suzy & Los Cuatro, Betunizer eta Capsula taldeen abestiak entzun ditugu. Horretaz gain, zenbait albiste eta nobedade ere entzun ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-24
  • 111 Akademiako Amaia Goikoetxea, ‘Alsina’ eta ‘Begoñaren itzalpean’ liburuei buruzko iritziez
    111 Akademiako Amaia Goikoetxea batu zaigu gaurko Zebrabidera literatur kontuez aritzeko. Xabier Mendigurenen Alsina eta Jose Inazio Basterretxearen Begoñaren itzalpean liburuez aritu gara berarekin. Kontatzen duten istorioa nabarmentzeaz gain, hainbat irakurleren iritziak ekarri dizkigu Goikoetxeak. ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-24
  • ERREPASO KRITIKOA: inauteriak eta matxismoa, justiziaren ajeak eta Afrika
    Euskal Herriko hainbat tokitan inauteriak ospatzen ari direla bada denbora jada, baina inauterien euskal kapitala izan daitekeen horretan, Tolosan, atzo lehertu zen festa. Ofizialki, hori bai, joan den astetik giroa berotzeko kaldereroak eta abarrak ospatzen ari zirelako, eta joan den asteburua bortxaketa salaketa batek ilundu zuelako. Gai horri erreparatu diogu ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-24
  • Biharko ‘Gaur8’: Klima aldaketa Mongolian, euskal selekzioaren funtzioa eta Gerardo Markuleta
    Jose Angel Oriaren erreportajea aipatu du Xabier Izaga kazetariak Gaur8 astekariaren aurrerapena egiterakoan. Mongolian klima aldaketaren ondorioak sufritzen ari direla ekarri du astekarira Oriak, lehen hamar urtean behin gertatzen zen dzud fenomeno meteorologikoa gero eta maizago gertatzen baita bertan. Horrez gain, kirolari eta naziotasunari begira ere jarri dira astekarian, Euskal Futbol Selekzioaren ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-24
  • IRRATIEN TARTEA: Bitartean taldearen ‘Bidean’ diskoa, Antxeta irratitik
    Gaur, Hernaniko Bitartean Folk taldearen Bidean diskoari buruzkoak ekarri ditugu irratien tartera. Izan ere, Uztaritzeko Hartzaro festibalaren barnean, zuzeneko emanaldia eskainiko dute bihar. Horren harira, taldeko Haritz Ezeizarekin hitz egin du Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak eta horri egin diogu lekua gaurko irratien tartean. ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-24
  • Nola Aldatzen diren Gauzak #98 Antxinako kutxa
    Antxinan gordeta geneukan kutxatik abesti batzu etara ditxugu; green on red cheap trick moon martins midnight oil ….. eta irratsaioari bukaera ematen dion tomy joe white-n polk salad Annie. Musika tartetan burbuiatik irten eta errealiatera jeisteko sahiakerak egin ditugu ere… beti ere, gure erara!!!! ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-24
  • ERRO TA BERRI – Gaye Su Akyol, Sezen Aksu, Rosalía & Raúl Refree, Ses, Martirio & Raúl Rodriguez…
    Estanbul paradisua da musikarentzat, han hasiko dugu gaurko saioa. Ondoren, besteak beste, Euskal Herrian izango ditugun 3 proposamen erakargarri ezagutuko ditugu: Rosalía & Refree, Ses, Martirio & Raúl Rodriguez. Beraz Katalunia, Galiza eta Andaluzia protagonista ere Erro Ta Berri-n. Erabilitako kantak: 1) Gaye Su Akyol “Abbas”, 2) Gaye Su ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-24
  • ZEIN DA GIPUZKOAKO TOKIKO NEKAZARIEN AZOKEN ERAGINA?
    Gipuzkoako 10 azoketan egindako ikerketaren arabera, azokek emakume aurpegia dute; azoketan saltzen duten baserritarrek eskala txikiko ekoizpen dibertsifikatuak dituzte; eta herritarrak kalitatezko elikagaiak eta bertako produktuak erostera gerturatzen dira. Ikerketa honen ondorioei buruz hitz egin dugu gaurko Lur eta Murmur irratsaioan, Mirene Begiristain EHUko irakaslearekin eta Landaola – Gipuzkoako landa ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-24
  • REGGAE FEVER: Dandy Livingstonetik Neville Staplera
    Saio berri batekin datorkigu berriro ere Reggae Fever Irratsaioa. Gaurko honetan Dandy Livingstone izan da Asteko Klasikoa eta berak bidea ireki digu The Specials taldeko abeslaria zen Neville Staple-n lan berria entzuteko “The Return of Judge Roughneck”. Inauteriak direla aprobetxatuz Kortatu eta asteburuko agenda ere izan dugu. Aipatzekoa The Upsttemians ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-24
  • Gaurkoan, martxo morea hizpide Bolloenean
    Gaurko saioan, martxo moreaz hitz egin dugu sare feministako kide diren Kris eta Marijerekin. Aurten, diseinatzen urteak daramatzaten proiektua, Emakume etxea, aldarrikatu eta jakinarazi nahi dute. ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-23
  • Rouge Elearen ‘Hau da nire ametsen kolorea’ obra ekarri du Ane Zabalak sormenaren tartera
    Dantzarik ez egitea hondamendia izan daitekeela abiapuntutzat hartuta, emakume batek bizitza ospatzen du Rouge Elea konpainiaren Hau da nire ametsen kolorea obran. Bilbo Hiria irratiko Ane Zabalak hitz egin du Ander Ferndandez konpainiako sortzaileetako batekin eta haren hitzak ekarri ditugu gaurko sormenaren tartera. ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-23
  • 9. Proklamaren nondik norakoak ekarri ditu Ixiar Rozasek
    Joan den larunbatean hasi eta bihar arte, Gasteizko Artium museoan egiten ari diren 9. Proklama hau dugu gaur hizpide. Olga Mesa eta Francisco Ruiz de Infante artista bisualen lana ardatz hartuta ari dira egitaraua aurrera eramaten, eta horri buruzkoak gurera ekartzeko ixiar Rozasekin hitz egin dugu. ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-23
  • TERTULIA: torturatzaileen nortasuna tortura sailkatzeko motibo al da?
    Tortura salatu asmoz, aurreko astean, tortuaren aurkako egunaren bezperan, Ertzaintzaren komisaldegi atarietan Sortuk egindako elkarretaratzeek sekulako polemika biztu dute. Lakuako Gobernuak gogor kritikatu ditu mobilizazioak eta Sorturi Ertzaintzaren izen ona zikindu nahi izatea leporatu dio. Geroztik, egunez egun, batzuk eta besteak hor ibili dira nor bere tesia publikoki defendatzeko argudioak ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-23
  • IRRATIEN TARTEA: Altsasuko auzipetuen eta kirol zein kultura kontuen berri, Beleixetik
    Joan den urriko Altsasuko ferietan guardia zibilekin liskarra izanda auzipetu zituzten gazteetatik hiruk espetxean ajrraitzen dute eta haien prozesamendu autoa berretsi dutela nabarmendu du Beleixe irratiko esatari Maider Beteluk gaurko irratien tartean. Horrez gain, haien alde, joan den igandean Altsasuko krosa berreskuratu zela ere azaldu du. Kirol arlotik, binakako esku ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-23
  • BERTSOINKA-Trabajadoriak Bertso trama
    Joan den otsailaren 11an Arritxulo Aterpetxean egindako “Trabajadoriak” Bertso tramako bertsoak, aste honetako Bertsoinkan ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-23
  • ANTXOEN BERTSOA (43) – Gipuzkoako Herriartekoa
    Kaixo bertsoxale! Aste honetako ANTXOEN BERTSOAn bertso aktualitateari errepasoa egin eta gero, joan den asteburuko Gipuzkoako herriartekoari eutsi diogu. 9 saio izan ziren beste hainbat herritan eta guk Urretxu-Zumarragako gaztetxean ospatu zen saioari eutsi diogu. Bertan, “Si mi mi sol” (Maialen Akizu, Gorka Azkarate eta Mikel Iturriotz) Urretxu-Zumarragatik eta Lasarte-Oriatik; ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-23
  • PIPERPOLIS: Rouge Elea zirku konpainia eta kokein musika taldea
    Gaurko saioan bi gonbidatu izan ditugu. Rouge Elea konpaniaren “ Hau da nire ametsen kolorea” ikuskizuna izan dugu hizpide. Ametsen inguruko bidai onirikoa proposatzen digute. “Egin dantza, bestela geureak egin du”, zioen Pina Bauschek. Abiapuntu hori hartuta, emakume batek bizirauteko egiten du dantza. Bere oinordekotza kulturala deitzen du bizitza ospatu ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-22
  • POTTO: Araba eta Nafarroako lurraldeak bisitatu ditu
    POTTO saioak gaurkoan Araba eta Nafarroako lurraldeak bisitatu ditu, eta bertsoak ekarri. Euskal Herrien zazpigarren alaban, Arabako Bertsolari txapelketa jokatu zen aurreko asteburuan Dulantzin eta bertan Asier Otamendi izan zen garaile; Nafarroako erreinu handian, berriz, bi saio izan ziren: zapatuz eta domekaz. Zapatuan Tafallan izan zuen hitzordua Nafarroako Txapelketaren 43. ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-22
  • GURASOAK komunikazioaz, soinean eramateaz, pribilegioez.
    Iturria: BertxokoData 2017-02-22
  • Libe Mimenza: “Administrazioak itun bidez eskain dezake informazio eskubidea bermatzeko babesa”
    Herritarrek informazioa euskaraz jasotzeko duten eskubidea ziurtatu ahal izateko, posible ote da hedabide eta administrazioaren arteko itun bat? Galdera horri tiraka abiatu da Euskal hedabideak, itun bila jardunaldia, gaur goizean, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Bertan parte hartu du Libe Mimenzak, Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzaileak, eta gurean egin du goizeko hitzartzeen kronika. ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-22
  • Urtzi Urkizu, ETBn bukatu eta hasiko diren saioez, ‘Halabeditarrak’ egitasmoaz eta telesailez
    ETBko euskarazko katean amaitu diren programak eta aurki hasiko direnak ekarri ditu Urtzi Urkizu kazetariak gaurko komunikazioaren tartera. Bide batez, ETB1 eta ETB2 kateek martxotik aurrera goi bereizmenean emitituko dutela azaldu du. Horrez gain, Halabedi irratiko Halabideo taldekoen Halabeditarrak proiektu berriaz ere hitz egin du. Amaitzeko, telesail proposamen gisa HBOn ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-22
  • Arkaitz Virumbrales: “Hordagoa bota dugu, beste irtenbiderik ikusten ez dugulako”
    Halabedi irratiko Igor Goikoleak aurreratu zuen atzoko irratien tartean FCC garbiketa enpresako langileek greba hasiko dutela martxoaren 6tik aurrera, Gasteizen. Hala ere, langileek argi utzi dute adostasunerako borondatea dutela eta, gauzak aldatzen badira, greba deialdia bertan behera uzteko prest daudela. Xehetasunak Arkaitz Virumbrales FCCko langile eta LAB sndikatuko ordezkariak eskaini ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-22
  • Aste honetako ‘Argia’: euskararen mapa berria, Moha Gerohu arrazakeriaz eta ansiolitikoen kezka
    Donostiako Egian, Agurainen, Amikuzen eta beste hainbat herritan, paradigma berria ari dela zabaltzen uste du Pello Zubiriak: ni euskaraz bizi naiz, zuk nahi duzun moduan erantzun eta kito. Elkarrizketa elebidunak mantentzetik hasi omen da iraultza berria, eta horretaz Zubiriak Argia-rako egin duen erreportajea ekarri du Estitxu Eizagirre astekariko zuzendariak gaurko ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-22
  • IRRATIEN TARTEA: Zarahitzek datozen egunetarako antolatutako ekintzen berri, Arraio irratitik
    Badira hainbat hilabete Euskal Herriaren burujabetzari buruzko galdeketak egiten ari direla han eta hemen. Datorren udaberrirako ere eskualde bat baino gehiagotan dago zita jarrita: martxoaren 19an, Oarsoaldeko eta Tolosaldeko herrien txanda izango da, eta maiaatzaren 7an, berriz, Urola-Kostako herriek hartuko dute lekukoa. Bigarren eremu horretara begira jarri eta Zarautzen herri ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-22
  • ADI – Blanket ingeles post-rock taldearekin “topaketa laburra”
    Yogurinha Borova, Gorputzkingz, Txapelpunk, Herstura, Amy Mc Donald, Kid Wise, Clap Your Hands Say Yeah, The Invisible, Blanket, Banane Metalik, The Buckle, Six Feet Under.   ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-22
  • REVOLUTIONARY GROOVES: Musika indiarraren eraginak gaur egungo estilo musikaletan
    Revolutionary Grooves saioan musika indiarraren eraginak gaur egungo estilo musikaletan entzuteko asmoarekin datoz, artista hauekin: Thievery Corporation, Cornershop, Talvin Sign, The Bas Lexter Ensample, Rightones, Anoushka Shankar, Krash Kale Easy, Pallyrria, Zeb, Kanon Wakeshima, Dhillon, Kam, Jagpal, Bally, Susheela Raman, Dj Hi Tone, Nt Edit, David Starfire, Amanda Shankar… ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-22
  • Hirukotea ZarataZarautzen
    Aste honetako ZarataZarautz saioa irratsaioa egiten dugun hirurok osatu dugu. Diska berriak, kontzertuen errepasoa eta beste hainbat gauza hitzegin ditugu. 2017-02-21 ZarataZarautz irratsaioa Kuma No Motor–> Curro Jimenez–> Hoy No Fue Un Gran Dia Cult Values–> A Blinding Light Ataac–> No Cambios Estupidos Mortal Wonbat–> No Coast Fuego–> Chick ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-21
  • Adesalambrar 2017ko Otsailaren 21a
    Gaurko irratsaio gorabeheratsuko asteko kronikan hainbat gai jorratu ditugu: Ecuadorreko hauteskundeak, Andrés Bodaloren aldeko manifestazioa, Kiev eta Moskuren arteko su etena… Elkarrizketaren tartean telefonoak ez du bere lana bete eta ezin izan dugu pentsatua genuen konexioa ezarri, hortaz, musikaz bete dugu irratsaioaren atal hau. Azkenik, Mireiak mendebaldeko Saharako egungo egoerari ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-21
  • Imanol Esnaola: “Gora-behera demografikoez gain, ekonomikoki ere polarizatua da Euskal Elkargoa”
    Etzi beteko da hilabete Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa barne hartzen dituen Euskal Elkargoko lehendakaria hautatu zutenetik. Jean-Rene Etxegarai izendatu zuten postu horretarako, eta geroztik elkargoak izango dituen eskumenak eta ardurak ere zehaztu dituzte. Ba gai hori ekarri dugu gaurko ekonomia eta gizarte gaien atalera eta Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaolarekin ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-21
  • Liher Gonzalez: “Gu gara geure onurarako komunitatea suntsitzen duen espezie bakarra”
    Ekonomia parte hartzailea aintzat hartuta, kapitalismotik harago bizitza badagoela irudikatzen laguntzen digu Koop57 EHko Liher Gonzalezek, Michale Alberten Vida más allá del capitalismo liburua oinarri izanda. Gaurkoan, ekologia ikuspegiari heldu dio eta ekonomia berdearen atzean dagoen itxurakeriaz, geure egunerokoan ingurumena suntsitzeko dugun ohituraz eta horrek aurrera begira izan ditzakeen ondorioez ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-21
  • Aurtengo Zinegoak jaialdiaren xehetasunak ekarri ditu Bilbo Hiriako Ane Zabalak
    Gayen, lesbianen, transexualen eta bisexualen inguruko zinema jaialdia da Zinegoak. Hamalau urte dira Hegoak elkartea sexu aniztasuna ardatz hartuta nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia antolatzen hasi zela. Asko garatu da ordutik. Baina lehen urteko helburu bera du oraindik ere: pantaila handiaren bitartez sexu askatasunaz kontzientziak astintzea. Bi astera luzatu ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-21
  • TERTULIA: elikadurarekiko gehiegizko kezka ala arinkeria ote dugu?
    Elikadura gauza asko izan daiteke, bizitzeko ezinbestekoa izateaz gain, ingurunearekin erlazionatzea ere bada. Sekulako plazer iturria ere bai eta besteekin partekatzeko denbora preziatua, nola ez. Aipatu beharrik ez da gurean mahaiak duen estimua, euskal herritarrok zer ez ote dugu egiten jan edanaren bueltan? Baina hausnarketarako gaia ere bada elikadura eta ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-21
  • IRRATIEN TARTEA: Gasteizko lan eta elkarbizitza gatazkak eta Lanz herriaz hedabideek esan gabeak
    Lan arloko mobilizazioak ekarri ditu Gasteizko Halabedi irratiko Igor Goikoleak gaurko irratien tartera, FCC garbiketa enpresako langileek iragarri baitute greba egingo dutela martxoaren 6tik aurrera. Horrez gain, Abetxuku auzora begira ere jarri da Goikolea, bertako bizilagunen arteko tentsioa eta liskarrak medio, elkarbizitzaren aldeko bitartekaritza eskatu baitiete hainbat lagunek erakunde publikoei. ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-21
  • BERTSOINKA-Bortziritarren Txapelketako simulakroa
    Aste honetako Bertsoinkan, joan den otsailean Lesakan, Nafarroako Txapelketan ari diren Bortziritarrek egindako simulakroko saioko bertsoak aditzeko aukera izanen dugu ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-21
  • Bon Vivant!: Irratiaren homenez. Pulpo, Txino
    Al Jarreau, the kins, negu gorriak, Esne beltza, The who, irula ta…UEN TE SAINT GOU MATXININ!! Radixo librin histoixi ezautzen… BIxkat gexaua… Muzo handi bat bixoi!!! Matxe matxe!! ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-21
  • BURDINOLA: Emakume ahotsa aldarrikatu du heavy metal irratsaioak
    Nazioarteko nobedadeen artean, Alemaniako Xandria taldearen “Theater Of Dimensions” diskoa izan da protagonista. Eternal Idol, Crystal Viper, Serenity In Murder eta Oceans Of Slumber banden berriena ere eskaini dute. Herriko Burdina atalean, berriz, Bilboko In Thousand Lakes taldearen “Age Of Decay” diskoa nabarmendu dute, Fears Away eta Killiki banden musikarekin ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-21
  • Kritikal Blues: Grady Champion – Ry Cooder
    KRITIKAL BLUES Gaur bi monografiko einddouz. Grady Champion eta Ry Cooder. tracklist: monografiku – Grady Champion1. Biscuits and blues2. What a woman3. Thin line4. Bump and grind5. House party6. Life support7. Leave here running8. One of a kindRy Cooder9. Crossroads10. Paris Texas11. The Very Thing That Makes You Rich12. Smack ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-21
  • TAPOI FEST VI
    Iturria: BertxokoData 2017-02-20
  • “Kutxabank, el saqueo de Euskal Herria” liburuaz Presio Heltzean
    Presio Heltzea irratsaioan, Azaroaren 10ean, Ahoztar Zelaieta kazetariak Putzuzulo Gaztetxean egin zuen liburu aurkezpena aukeratu dugu. Bertan, “Kutxabank, el saqueo de Euskal Herria” liburua aurkeztu zuen eta berau grabatzeko aukera izan genuen. ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-20
  • Asier Amondo: “Jendeak balia deazala unitate didaktikoa Korrikarako giroa berotzeko”
    Martxoaren 30ean hasiko da aurtengo Korrika Otxandion. AEK-koen arabera, herritarrengandik asko jasotzen dute euskara sustatzeko lasterketak irauten duen egunetan eta nahi dute herritarrei zerbait itzultzea ere. Horren adibide izan daiteke joan den astean Iruñean Ikastolen Elkartearekin batera aurkeztu zuten 20. Korrikako unitate didaktikoa. Horri begira jarri gara Asier Amondo Korrikako ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-20
  • ‘Bilgune kontari’: abortu eskubide unibertsala, Lilatoiaren ordutegia eta emakume palestinarrak
    Abortatzeko eskubidea paperik gabekoei ere bermatzeko eskatu dute hainbat elkartek Iruñean. Manifestu bat sinatu dute horretaako eta Nafarroako Osasun Arreta Unibertsala bermatzeko Foru Legeari Espainiako Gobernua oztopoak jartzen ari dela salatu dute. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi batititu lege horren zenbait artikulu. Gai horri eta Bilgune kontari-n jasotako beste ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-20
  • IRRATIEN TARTEA: asteburuan salatutako bortxaketaren berri ekarri dugu Atariatik
    Kaldereroen gauak iragarri zuen inauterien etorrera, larunbatean, Tolosan, eta eraso sexista baten albistea hedatu zen atzo. Adin txikiko batek salaketa jarri zuen, bortxatu egin zutela esanez. Bada, Ertzaintzak 20 urteko gizonezko bat atxilotu du, bart, Tolosan bertan. Horren berri ekarri du Ataria irratiko Iñigo Terradillosek gaurko irratien tartera. Horrez gain, ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-20
  • KULTUR KUBOA : Amapola Morea, Atte hil Aurretik eta Ai ze Haizea…
    Aste honetako Kultur Kuboan : – Aitziber Zapirainekin berriki Argia saria jaso duen Amapola Morea magazinaz aritu gara. – Miren Tirapuk hiru pertsonai ezberdin jokatzen ditu Atte hil Aurretik antzezlanan. – Juan Kruz Igerabidek idazle eta poetak bere azken sorkuntzak aipatzen dizkigu. Musika : Eutsi « Beldur barik », Mijail ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-20
  • Urretxu-Zumarragako Gaztetxeko kontzertuak: [ÁLVARO BARRIUSO]
    Álvaro Barriuso Burgostik etorri zen eta “Siempre Volviendo a Casa” diska aurkeztu zigun atzo (2017-02-19). Pertsonalitate handiko artista, inor ez zuen axolagabe utzi. Kontzertu intimoa, goxoa eskeini zigun entzun ahalko duzuen bezala. Zuzeneko soinua Ander Barriusok egin zuen, grabaketa KKinzonak! Gozatu. ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-20
  • Hankak lurrin – Alkondaie
    Hasi alkondaiekiñ, segi Aldakortasunekiñ, aurreo Pederastixe ta Gutarrismue, ta bukatzeko Alkondaie-2 argazkixen, attauteko alkondaie ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-20
  • SAREAN ZEHAR: 214. edizioa
    Aste honetan Facebookeko zerbitzuetan egin diren hainbat aldaketa komentatzen ditugu, Pokemon Goko bigarren etorpena aurreikusten dugu eta MasMovileko azken hanka sartzea komentatzen dugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren berriak umorearekin tratazen duena. Hau Arrosa Sareko irratien emisiorako bertsioa da. Gure podcast-a topatzeko, jo ezazu ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-19
  • ZURIA BELTZEZ – 291 – ilunantzaren dirdirak
    Atsegin handiz aurkezten dizuegu gure aste honetako saioa. Louisianako blues zingiratsua abiapuntu hartuta, rockabilly melodramatikoa izan dugu entzungai. Ondoren, funk, pop eta soul estiloei egin diegu tarte. Erdibidean, Jack Hammer-en Brave new world disko gomendagarriaren aurkezpena (mundu basati berri batean bizi garelako), eta Arthur O’Shaughnessy-ren We are the music makers (1873!) olerkiaren ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-19
  • HALABALOOZA #13
    Gaurko kantuak: – The Whip – Metal Law – Animal Collective – Kinda Bonkers – Graveyard – Hisingen Blues – Koizilla – Child – Thee Oh Sees – Tilda Wave – ORB – First And Last Men – Franco – Cabeza De Cartel – Crossroads pelikula  amaierako gitarra lehiaketa (Spoiler!!!) ... Irakurri gehiago
    Iturria: BertxokoData 2017-02-19

Harremanetan jartzeko

10 + 6 =

KULTURA

Hala Bedin

ERRAIETATIK vol. XIV | Girls to the Front!


Gogoekin espero dugu urtero Azkena Rock Festival-aren kartela, han joko duten taldeen zerrenda. Baina aurten kartelari errepasoa egin eta ohartu gara emakumeen presentziarik ez dela behar bezalakoa. Honen aurreran Erraietatik kideok emakumeen eta emakumeek osatutako taldeen presentzia aldarrikatu nahi dugu. Eta horretarako ‘Riot Grrrl’ mugimendua ekarri dugu 14. programa honetara.

90. hamarkadaren hasieran sortu eta garatu zen ‘Riot Grrrl’ mugimendu feminista. Musikari neska talde batek rockaren eta punkaren eszenaren kontra matxinatu egin zen eta horrela aldarrikatu musika mundua emakumeen mundua zela ere. Neskek osatutako musika talde asko eta musika zale ugari bildu ziren mugimendu honetan. Fanzineak, DIY mundua, militantzia politikoa eta, noski, musika aldarrikatzailea topo egin zuten mugimendu honetan. Haien oihua: ‘Girls to the Front!’

Tracklist

01 Le Tigre – Deceptacon
02 Bikini Kill – Rebel Girl
03 Huggy Bear – Herjazz
04 Huggy Bear – Aqua Girl Star
05 Bikini Kill – I Like Fucking
06 Bikini Kill – White Boy
07 Le Tigre – Whats Yr Take On Cassavetes
08 Slant 6 – What Kind Of Monster Are You
09 QuixOTic – Anonymous Face
10 Sleater-Kinney – Youre No Rock N Roll Fun
11 Le tigre – The The Empty (AKA Riot Grrrl)
12 Vulpess – Me gusta ser una zorra
13 Zuloak – Zuloak riot

Entzun

Excavar en tiempos revueltos Vol.V

La Arqueología nace como ciencia en el siglo XIX, y fruto de aquella y de esta sociedad, estamos ante un ente creado, dirigido y perfectamente estructurado por…¡sorpresa! Hombres blancos, de clase media alta, heterosexuales y cisgénero. Es por eso que tanto la Historia como la Arqueología han servido para responder a las preguntas que aquellos investigadores formulaban. Y el eje de todo ha sido siempre EL HOMBRE. A pesar de ser el 50% de la población, la mujer ha sido invisibilizada sistematicamente como sujeto histórico y político. Sus aportaciones, fundamentales para el desarrollo de las sociedades, han sido y son obviadas por toda esta horda de historiadores y arqueólogos machirulos que han considerado que las guerras (supuestamente protagonizadas por hombres) son las que han hecho avanzar a la sociedad, así como la caza (también considerada actividad masculina).

Peeeero, las feministas llegaron para salvar el destino de esta ciencia, y a partir de los años 60, con la incorporación de la teoría feminista a las ciencias sociales, todos los discursos históricos construidos hasta el momento serán revisados con esa mirada crítica que nos hará ver que las cosas no han sido como nos las han contado. En este primer programa dedicado específicamente a la Arqueología Feminista, veremos de la mano de la doctora Debora Zurro, gran investigadora del CSIC, qué puede y debe aportar el feminismo al machuno mundo de la Arqueología. Tomad apuntes, que en próximos programas iremos viendo más aportaciones de esta fundamental ciencia feminista.

Entzun

Kasakatxan 17/02/07 : Vivir en San Francisco y Kayak extremo

Almudena, gasteiztarra residente en San Francisco, nos  trae su visión de una “expat” en  esta “ciudad-condado ” californiana .

En la segunda parte del programa ,el kayakista Fermín Perez  nos lleva  a remo por  el Río Kurssuaq, desde el campo de hielo groenlandés hasta los fiordos del Océano Ártico y  por  el Humla Karnali, el río más largo y caudaloso de Nepal y uno de los más impresionantes del mundo.

Entzun

ERRAIETATIK vol. XIII | Kurdistan, bizitzaren aldeko iraultza


Abdullah Öçalan preso politiko eta buruzagi kurduaren askatasuna eskatzeko nazioarteko Martxa Luzeak Luxenburgo eta Strasburgo batu ditu otsailaren 1etik 11ra. Askapena eta Hala Bediko bi kidek, Igarki Robles eta Maialen Kortabarria, alegia, martxaren nondik norakoak ezagutzera eman dituzte Hala Bedi irratiaren webgunean, sare sozialetan eta, nola ez, magazinetan.

Bertan izandako Maialen eta Igarki internazionalista gasteiztarrak izan ditugu aste honetan ERRAIETATIK irratsaioan, Öçalanen aldeko nazioarteko Martxa Luzearen xehetasunak ezagutzeko, baina baita Kurdistanen egoerara eta herri kurduaren iraultzara sakonean hurbiltzeko ere: Öçalanen garrantzi historikoa, Kurdistanen egoera geopolitikoa, konfederalismo demokratikoa, feminismoa, autodefentsa edota elkartasun internazionalistaren beharra izan ditugu hizpide, besteak beste.

* ELKARRIZKETA OSOA

Igarki Robles eta Maialen Kortabarria: «XXI. mendea apoismoaren mendea izango da. Rojava gure Vietnam»

Entzun

Alai Bedi: Unax, Eneko, Oier eta Aaron

Badakizue zer ekarri zigun Aaron esatari beteranoak oraingoan? Pikatxu bat! Berak egina!! Nola egin zuen azaldu zigun gainera, aupa zu Aaron!

Unaxek ere etxetik ekarri zigun ipuin polit bat, baita ederki irakurri ere! Eneko txukun aritu zen, beti bezala, eta Mendialdetik bisita egin zigun Oinatzek. Saio konpletoa entzun nahi? Eman playri!!

Entzun
33 orrietatik 1 orria12345...Azkena »

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR