Alai Bedi

Batez ere eskoletan eskaintza eginda, 6-12 urte inguruko neska-mutilak etortzen dira Hala Bedi irratira. Ordu beteko bisita egiten dute. Hasieran, irratiko estudioak erakusten zaizkie guraso eta seme-alabei; ondoren gurasoak kafe bat hartzera joaten dira, ordu bete beranduago haurren bila itzultzeko; haurrekin, 10 minututan, ipuin motz bat, txisteak, asmakizunak… ensaiatzen dira eta estudio batera sartuta Alai Bedi saio bat grabatzen dugu. Hurrengo astean igorri ohi da Hala Bedi Bi (FM 88.8) frekuentzian, larunbat edo igandean, 10:00etan.

Bestalde, guraso taldeekin watxap taldeak dauzkagu eginda eta, edozein unetan, mugikorrarekin grabatuz audio bat bidali dezakete guk irrati saioan erabiltzeko.

Harpidetu Alai Bedi irratsaiora

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

Gurekin harremanetan jartzeko:

11 + 15 =

KULTURA

Hala Bedin

2012-06-24: Orojaleak

Egia esan, zerbait guztiz desagertu dela ziurtatzeko era bakarra jatea da. Zulo batera botatzen baduzu, ametsetan azalduko zaizu oraindik, zuloan behera amiltzen. Itsasora jaurtitzen baduzu, irudikatuko duzu zurea ez den kostalde batera iristen, gatzezko perlak inguru guztian itsatsita.

Entzun

Bertxoko 12-06-13. BBTko azkeneko bi kanporaketak eta Mendukiloko saioa

Bizkaiko Bertsolari Txapelketak bukatu du eskualdekako fasea. Azken bi kanporaketen berri emango dizuegu aste honetan Bertxokon (Uribe-Butroe eta Busturialdeko kanporaketak). Baita Mendukiloko kobazuloan egindako saio bereziaren berri ere (tartean Julio Soto, Maialen Lujanbio eta Oskar Estanga).

Bertxoko, the xaguxar-s son of a bich.

Entzun

2012-06-10: Leiho bat zabalik gauez

Uzten baduzu leiho bat zabalik gauez, buru bat utziko duzu zabalik airera. Uzten baduzu leiho bat zabalik gauez, airea sartuko zaizu begietan barrena. Uzten baduzu leiho bat zabalik gauez, jada borroka egiteko indarrik ez duzulako da, ahitu egin zaizkizulako bizitzari begiratzeko moduak, merkurio hondarrak ezin harrapatuz bezala zabiltzalako, arnasa harrapatu nahian.

Entzun
69 orrietatik 68 orria« Lehena...6566676869

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR