Alai Bedi

Batez ere eskoletan eskaintza eginda, 6-12 urte inguruko neska-mutilak etortzen dira Hala Bedi irratira. Ordu beteko bisita egiten dute. Hasieran, irratiko estudioak erakusten zaizkie guraso eta seme-alabei; ondoren gurasoak kafe bat hartzera joaten dira, ordu bete beranduago haurren bila itzultzeko; haurrekin, 10 minututan, ipuin motz bat, txisteak, asmakizunak… ensaiatzen dira eta estudio batera sartuta Alai Bedi saio bat grabatzen dugu. Hurrengo astean igorri ohi da Hala Bedi Bi (FM 88.8) frekuentzian, larunbat edo igandean, 10:00etan.

Bestalde, guraso taldeekin watxap taldeak dauzkagu eginda eta, edozein unetan, mugikorrarekin grabatuz audio bat bidali dezakete guk irrati saioan erabiltzeko.

Harpidetu Alai Bedi irratsaiora

Izaro, Uxue Etxeberria eta Uxue Quintana:

Iritsi gara amaierara!! 2015-2016 ikasturteko AZKEN saioa duzu hemen entzungai. Agurainen ospatuko den Araba Euskaraz aipatu dugu saio honetan… beste gauza askoren artean!!

Irailean ikusiko dugu elkar berriro!! Beno, Gasteizko jaietan agian… 🙂

Kontaktatzeko: alaibedi@halabedi.eus

Eta adi @alaibedi twitter kontuari!

2015-2016azkensaioa

Entzun

Naiara eta Eneko Gomez, Eneko M. eta Unax. ELKARRIZKETA: Etor Telleria arkeologoa.

Oraingoan ere beste elkarrizketa bat izan dugu Alai Bedi irratsaioan, Etor Telleria arkeologoa etorri zitzaigun estudioetara!! Zenbat galdera eta zenbat erantzun… ze gai interesgarriak!!

Naiara eta Eneko etorri ziren berriro, eta Unax laguna ekarri zuten, ongi etorri!! Sorpresa ederra eman zigun, asko daki dinosauruez!!

Eta azkenik, Eneko Maeztu Perez de San Roman, bi abizen eta guzti aurkeztea merezi duen mutila. Aditua da dinoen inguruan!! Arkeologoen liburu pila du etxean… eta plazer hutsa da berari entzutea, zeinen euskara maila duen mutikoak!!

Eskerrik asko Etor berriz ere eta ikusi arte!!

WhatsApp-Image-20160521 WhatsApp-Image-20160521(1) etor

Entzun

Eneko, Uxue E., Oier eta Mara:

Enekok etorri zitzaigun aspaldiko partez! Aupa hi!!

Uxue Etxeberria aritu zen esatari lanetan, teknikari lanak egiten eta guzti… Gogoratu: Bihar (maiatzaren 29an) Odon de Apraiz Ikastolan zita dute familiek!

Mara txikitxoa gustura egon zen eta bere neba Oier ere… a ze sena daukan mutil honek errimentzat! Bertsolari dator!!

 

Entzun

Uxune, Uxue E. eta Alain. ELKARRIZKETA: Susana Mtz Zugazaga zeinu hizkuntzan aditua

Alai Bedin elkarrizketak egiteko ohitura hartu dugu 2015-2016 ikasturte honetan eta oraingoan emakume bati tokatu zaio: Susana Mtz Zugazagak zeinu hizkuntza zer den azaldu zigun, nola ikasten den, munduko toki guztietan berdina ote den…

Alain, Uxue Etxeberria eta Uxunez gain, Lidek eta Haizeak ere parte hartzen dute irratsaio honetan, grabatuta utzi zituzten galderak jarri baikenizkion Susanari.

Eskerrik asko eta ikusi arte!!

WhatsApp-Image-20160514 CiCy3AwXIAAZBfd.jpg:large

Entzun

Alai Bedi saioa Zigoitiko Liburutegitik:

Ondategira joan ginen ostiral arratsaldean, bertako liburugegian “Parkeen Jarraikortasuna” programaren baitan irratsaioa grabatzera. Izan ere, gauza pila bat egin dute bertako neska-mutilek joan diren asteetan:

Abadalauetako etnografoekin garai bateko zigoitiarrak nola bizi ziren ikasi;

Andrés Ruiz de Gauna asmalariarekin ere aritu ziren, modu sortzailean pentsatzeko nola egin behar den probatzen;

Peio Murua fauna argazkilaria ere ezagutu dute eta mendi irteera egin zuten gauza piloa ikusteko: elurtegia, animalien aztarnak, liho-putzua, karobia, errota zaharra…

Liburutegiko Javiri eta lankideei eskertzeko modukoa, hau guztia antolatu izana! Entzun, entzun, neska-mutil hauen irratsaioa!

photo280618706716960812CiXAuwxW0AAbu6g.jpg:large

 

Entzun

Lide, Aaron eta Haizea zuzenean:

Gauza pila bat egin genuen irratsaio honetan: bertsoak, txistea, asmakizuna, ipuina, liburu gomendioa, poema, irakurritako liburu baten iruzkina…

Eta, bestalde, Aranbizkarra Ikastolako ikasleek bidali ziguten abestia entzun genuen! Somwhere… over the rainbow… Mila esker Robertoren gelako neska-mutilei!!!

IMG-20160507-WA0010

Entzun

Gurekin harremanetan jartzeko:

14 + 2 =

KULTURA

Hala Bedin

KASAKATXAN 2017/04/04 : Viajando en tall – bike y un año sabático “sobre la marcha”

En esta ocasión , Kasakatxan viaja a cien sonrisas por hora en una bicicleta, Vita , con una geometría muy especial.Vita es una “tall bike” o bici elevada y , en palabras de su dueño,  es también  un circo ambulante. Quico Drillo, su  creador y conductor, empezó tarde a viajar, pero enseguida se enganchó a eso de salir de la zona de confort. Seguimos  la huella de su rueda  y de su sueño de viajar indefinidamente por el mundo…

 

En la segunda parte del programa,nos cogemos un año sabático para ir viajando sobre la marcha, pero literalmente.Dice el diccionario que año sabático es el período de tiempo que los profesores dedican al estudio, a la investigación o también a la realización de actividades que conlleven la superación académica. Marta, nuestra siguiente invitada, como buena profesora  que es, quiso llevar a la práctica eso de la superación… Solicitó una excedencia y con la libertad laboral en la mano se montó encima de una bicicleta para recorrer el mundo, y nos lo contó en vivo y en directo .

 

 

 

 

 

Entzun

ERRAIETATIK vol. XXI | Utopiak okupatuz


Okupazioaren hiriburua bihurtu da Gasteiz. Azken urteetan okupazioaren aldeko mugimendu indartsua loratu da Arabako hirian. Espresio ugari izan ditu okupazioaren udaberri honek: Errekaleor Bizirik!, Arkillos 10, berriki Alde Zaharrean okupatutako hiru eraikinak, Gazte Emantzipaziorako Sarea (GES)… Eta nola ez, 29 urte bete dituen Gasteizko Gaztetxea.

Gasteizko alde zaharreko okupazio berria hurbiletik ezagutzeko, eta etxebizitza eskubidearen zein gazteon emantzipazioaren inguruan hausnartzeko, Hala Bediko estudioetara etorri ziren eraikin hauek berreskuratu dituen Gazte Emantzipaziorako Sarearen kideak.

Bide batez, Gasteizen bizi den okupazioaren loraldia probestuz, okupazioaren mugimenduko hastapenetara hurbildu ginen. Horretarako hastapen horietan Europan bizi izan ziren hiru esperientzia desberdin ekarri genituen gurera: Ingalaterrako squatter mugimendua, Holandako provoak eta krakerrak eta, azkenik, harreman eredu berriak eraiki nahi zituen Kommune 1.


GES (Gazte Emantzipaziorako Sarea): «Okupazioa etxebizitza eskubidea bermatzeko tresna eraginkorrena da»

Entzun

Kasakatxan 2017/03/28 : Tazara, el tren de Africa Oriental y Javier Bicicleting

Embarcamos  a bordo del Tazara con  Xabier Bañuelos, periodista y guía de viaje . Denominado el tren de Africa Occidental, discurre desde Zambia hasta Tanzania .2000 km y tres días atravesando poblados,ciudades, valles, montañas, puentes y áreas de alto valor natural. Un viaje casi a la antigua  usanza que nos hará rememorar a quienes se aventuraban por estas tierras en los primeros años del s XX.

 

 

En la segunda parte del programa , nos vamos tras la huella de la rueda de Javier Martínez, bicicleting, viajero y fotógrafo con más de ocho años de periplo por los caminos del mundo, los seis últimos impulsado por la fuerza de sus piernas.

 

 

 

Entzun

ERRAIETATIK vol. XX | Boterea borrokatu


Udaberriko oporraldi txikiaren ostean, ume basatiok bueltan gara. Bueltan da ERRAIETATIK irratsaioa, eta oporren aurretik agindu bezala, hip hopa eta rap musika izan ditugu hizpide aste honetan. Eta horretarako, Euskal Hip Hop Herria proiektuko kideak izan ditugu gurean, rap politikoaren hastapenak ezagutu baino lehen.

Esan bezala, irratsaioaren lehen zatian EHHH (Euskal Hip Hop Herria) proiektua ezagutu dugu, Euskal Herrian hip hop kulturak eta rap musikak izandako bilakaera ulertzeko: hastapenak, gaur egungo eszena, sortzaileen arteko sareak, euskarazko raparen garapena, emakumearen presentzia, ‘Biltzarra’, etorkizunari begirako erronkak… Horretarako Markes Iraizoz (Kodigo Norteko kidea), Iñigo Iriondo ‘GATOM’ eta Asier Martín (proiektuaren sortzailea eta atari digitaleko koordinatzailea) izan dira Hala Bediko estudioetan.

Honen ostean, AEBetan 80. eta 90. hamarkadako rap musikaren eta rap politikoaren hastapenak izan ditugu hizpide, eta hainbat talde esanguratsu izan ditugu entzungai, besteak beste: Public Enemy, Granmaster Flash & The Furious Five, The Sugar Hill Gang edo gangsta rap musikaren ikonoa diren N.W.A.


Asier, Markes eta Gatom (Euskal Hip Hop Herria): «Euskaraz rapeatu nahi duten belaunaldi berriak sortzen ari dira»

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies