Alai Bedi

Batez ere eskoletan eskaintza eginda, 6-12 urte inguruko neska-mutilak etortzen dira Hala Bedi irratira. Ordu beteko bisita egiten dute. Hasieran, irratiko estudioak erakusten zaizkie guraso eta seme-alabei; ondoren gurasoak kafe bat hartzera joaten dira, ordu bete beranduago haurren bila itzultzeko; haurrekin, 10 minututan, ipuin motz bat, txisteak, asmakizunak… ensaiatzen dira eta estudio batera sartuta Alai Bedi saio bat grabatzen dugu. Hurrengo astean igorri ohi da Hala Bedi Bi (FM 88.8) frekuentzian, larunbat edo igandean, 10:00etan.

Bestalde, guraso taldeekin watxap taldeak dauzkagu eginda eta, edozein unetan, mugikorrarekin grabatuz audio bat bidali dezakete guk irrati saioan erabiltzeko.

Harpidetu Alai Bedi irratsaiora

Salburua Ikastolako 2D taldea (Izhar)

Zorioneko gaude Hala Bedi irratian!! Aurten ere Salburua Ikastolatik 2. mailako neska-mutilak etorri dira irratsaioak egitera. Ze artistak!! Eta ze meritua haien tutore Izharrek!!

Datorren urtean beste ume batzuk etorriko dira, baina zuek badakizue, nahi duzuenean etor zaitezkete berriro!

Entzun

Salburua Ikastolako 2A taldea (Nagore)

Zorioneko gaude Hala Bedi irratian!! Aurten ere Salburua Ikastolatik 2. mailako neska-mutilak etorri dira irratsaioak egitera. Ze artistak!! Eta ze meritua haien tutore Nagorek!!

Datorren urtean beste ume batzuk etorriko dira, baina zuek badakizue, nahi duzuenean etor zaitezkete berriro!

Entzun

Salburua Ikastolako 2B gela (Maite)

Zorioneko gaude Hala Bedi irratian!! Aurten ere Salburua Ikastolatik 2. mailako neska-mutilak etorri dira irratsaioak egitera. Ze artistak!! Eta ze meritua haien tutore Maitek!!

Datorren urtean beste ume batzuk etorriko dira, baina zuek badakizue, nahi duzuenean etorri zaitezkete berriro!

Entzun

Salburua Ikastolako 2C taldea (Maruxa)

Zorioneko gaude Hala Bedi irratian!! Aurten ere Salburua Ikastolatik 2. mailako neska-mutilak etorri dira irratsaioak egitera. Ze artistak!! Eta ze meritua haien tutore Maruxak!!

Datorren urtean beste ume batzuk etorriko dira, baina zuek badakizue, nahi duzuenean etorri zaitezkete berriro!

Entzun

Alai Bedi: Peio, Izaro, Eneko eta Hector

A ze irratsaioa egin zuen laukote honek!!

Talde osoko argazkia jartzen dizuegu hemen. Aranbizkarra Ikastolatik ere hasi zaizkigu umeak etortzen, begira zenbat garen Alai Bedin ibiltzen garenak!

6-12 urteko umeak apuntatzeko, oso erraza da, bidali email bat alaibedi@halabedi.eus helbidera eta harremanetan jarriko gara!

 

Entzun

Alai Bedi: Hugo, Oier, Mara eta Asier

A ze irratsaio ederra egin genuen, elkarrizketa inprobisatu eta guzti! Luis Carmona Ortiz irratian zegoen eta, hizkuntza asko ezagutzen dituenez, haien inguruan elkarrizketa egin genion.

Bestalde, beti bezala asmakizunak eta liburu gomendioak egin genituen. Lau esatari on, irratsaio ederra!

Entzun

Alai Bedi: Maddi, Uxue L. eta Oladapo

Aupa KORRIKA!!!

Gaurko saioan Korrikari buruz hitz egin dugu. Ezagutzen dituzu aurreko urteetako kantak? Asko entzun ahalko dituzu saio honetan!!

Bestalde, Oladapok web orri baten gomendioa ekarri digu. Sartu zaitez hemen eta ikusi zenbat azukre jaten dugun… konturatu gabe!! Kontuz ibili eta gozo bizi!!

Tipi tapa, tipi tapa, KO RRI KA!!!

 

Entzun

Alai Bedi: Unax, Eneko, Oier eta Aaron

Badakizue zer ekarri zigun Aaron esatari beteranoak oraingoan? Pikatxu bat! Berak egina!! Nola egin zuen azaldu zigun gainera, aupa zu Aaron!

Unaxek ere etxetik ekarri zigun ipuin polit bat, baita ederki irakurri ere! Eneko txukun aritu zen, beti bezala, eta Mendialdetik bisita egin zigun Oinatzek. Saio konpletoa entzun nahi? Eman playri!!

Entzun

Gurekin harremanetan jartzeko:

3 + 2 =

KULTURA

Hala Bedin

Los Herran 4B-2 taldea

Ongi etorri Hala Bediko entzuleok! Urtero bezala, Los Herran institutuko ikasleen bisita izan genuen orain dela aste batzuk eta oso pozik gaude urtero-urtero erakusten duten indarra ikusita. Espero dugu ondorengo podcast hau gustatzea, urte berri on guztioi!!

Entzun

Los Herran 4B-1 taldea

Ongi etorri Hala Bediko entzuleok! Urtero bezala, Los Herran institutuko ikasleen bisita izan genuen orain dela aste batzuk eta oso pozik gaude urtero-urtero erakusten duten indarra ikusita. Espero dugu ondorengo podcast hau gustatzea, urte berri on guztioi!!

Entzun

Los Herran 4A-2 taldea

Ongi etorri Hala Bediko entzuleok! Urtero bezala, Los Herran institutuko ikasleen bisita izan genuen orain dela aste batzuk eta oso pozik gaude urtero-urtero erakusten duten indarra ikusita. Espero dugu ondorengo podcast hau gustatzea, urte berri on guztioi!!

Entzun

Los Herran 4A-1 taldea

Ongi etorri Hala Bediko entzuleok! Urtero bezala, Los Herran institutuko ikasleen bisita izan genuen orain dela aste batzuk eta oso pozik gaude urtero-urtero erakusten duten indarra ikusita. Espero dugu ondorengo podcast hau gustatzea, urte berri on guztioi!!

Entzun

ERRAIETATIK vol. XXXV | Gautxori zoroen dantza

Gabonetatik bueltan, indarberrituta itzuli da ERRAIETATIK Hala Bediko uhin askeak kutsatzeko asmoz. Aste honetako irratsaioan, musika eszena lokaleko harribitxi bati begira jarri gara, Bidelapurrak taldeko Ander Solozabal ume basatiarekin solasean. Bestalde, historiari erreparatu diogu ere, ’60 eta ’70ko hamarkadan sortutako Northern Soul mugimendu kontrakulturala hurbiletik ezagutzeko.


Izan ere, ‘Gorriak eta bi’ diska kaleratuko du laster Bidelapurrak taldeak, folk tabernazale eta country doinuak oinarri eta jatorrizko bikotea seikote bihurtuz. Eta urtarrilaren 20an aurkeztuko dute Moonshine Wagon taldearekin batera Hell Doradon eskainiko duten kontzertuan. Diskatzar berri honetako kanta batzuk entzuteko aukera izan dugu, eta Ander Solozabal taldekide eta ume basatiarekin hitz egin dugu: Bidelapurrak taldearen bilakaera, diska berriaren nondik norakoak, autoekoizpena, panorama musikala… izan ditugu hizpide.

Irratsaioaren bigarren erdian, Northern Soul mugimendu kontrakulturalera hurbildu gara. Altxatutako ukabil beltz bat eta ‘Keep the Faith’. Fedea Gorde. Hauxe izan zen Northern Soul-aren lelo nagusia. 60ko hamarkada amaieran, Erresuma Batuan, bereziki Ingalaterrako iparraldean sortutako musika eta dantza korronte bat izan zen: birak, bueltak, karateko ostikadak, itzulipurdiak… Bere oinarria: soul beltzaren soinu berezia, erritmo nabarmendu eta tempo altuarekin. 

Eszena hau eta honekin lotutako moda zein dantza-estiloa bat-batean zabaldu ziren Erresuma Batuko areto eta gaueko clubetan, gero eta tempo arinagoa eta frenetikoagoa bultzatuz. Gazte hauek gau osoak ematen zituzten dantzan, eta askotan, kilometroak eta kilometroak ematen zituzten errepidean, gustokoen zituzten clubetara joateko. All-nighters edo ‘gaupaseroak’ ziren.


TRACKLIST

01 – Bidelapurrak – Alferrik
02 – Bidelapurrak – Arabaman
03 – Bidelapurrak – Lepagorri
04 – Al Wilson – The Snake
05 – Chuck Wood – Seven Days Too Long
06 – Dobie Gray – Out On The Floor
07 – Billy Butler – Right Track
08 – Tami Lynn – Im Gonna Run Away From You
09 – Gloria Jones – Tainted Love

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies