Alai Bedi

Batez ere eskoletan eskaintza eginda, 6-12 urte inguruko neska-mutilak etortzen dira Hala Bedi irratira. Ordu beteko bisita egiten dute. Hasieran, irratiko estudioak erakusten zaizkie guraso eta seme-alabei; ondoren gurasoak kafe bat hartzera joaten dira, ordu bete beranduago haurren bila itzultzeko; haurrekin, 10 minututan, ipuin motz bat, txisteak, asmakizunak… ensaiatzen dira eta estudio batera sartuta Alai Bedi saio bat grabatzen dugu. Hurrengo astean igorri ohi da Hala Bedi Bi (FM 88.8) frekuentzian, larunbat edo igandean, 10:00etan.

Bestalde, guraso taldeekin watxap taldeak dauzkagu eginda eta, edozein unetan, mugikorrarekin grabatuz audio bat bidali dezakete guk irrati saioan erabiltzeko.

Harpidetu Alai Bedi irratsaiora

Salburua Ikastolako 2C taldea (Maruxa)

Zorioneko gaude Hala Bedi irratian!! Aurten ere Salburua Ikastolatik 2. mailako neska-mutilak etorri dira irratsaioak egitera. Ze artistak!! Eta ze meritua haien tutore Maruxak!!

Datorren urtean beste ume batzuk etorriko dira, baina zuek badakizue, nahi duzuenean etorri zaitezkete berriro!

Entzun

Alai Bedi: Peio, Izaro, Eneko eta Hector

A ze irratsaioa egin zuen laukote honek!!

Talde osoko argazkia jartzen dizuegu hemen. Aranbizkarra Ikastolatik ere hasi zaizkigu umeak etortzen, begira zenbat garen Alai Bedin ibiltzen garenak!

6-12 urteko umeak apuntatzeko, oso erraza da, bidali email bat alaibedi@halabedi.eus helbidera eta harremanetan jarriko gara!

 

Entzun

Alai Bedi: Hugo, Oier, Mara eta Asier

A ze irratsaio ederra egin genuen, elkarrizketa inprobisatu eta guzti! Luis Carmona Ortiz irratian zegoen eta, hizkuntza asko ezagutzen dituenez, haien inguruan elkarrizketa egin genion.

Bestalde, beti bezala asmakizunak eta liburu gomendioak egin genituen. Lau esatari on, irratsaio ederra!

Entzun

Alai Bedi: Maddi, Uxue L. eta Oladapo

Aupa KORRIKA!!!

Gaurko saioan Korrikari buruz hitz egin dugu. Ezagutzen dituzu aurreko urteetako kantak? Asko entzun ahalko dituzu saio honetan!!

Bestalde, Oladapok web orri baten gomendioa ekarri digu. Sartu zaitez hemen eta ikusi zenbat azukre jaten dugun… konturatu gabe!! Kontuz ibili eta gozo bizi!!

Tipi tapa, tipi tapa, KO RRI KA!!!

 

Entzun

Alai Bedi: Unax, Eneko, Oier eta Aaron

Badakizue zer ekarri zigun Aaron esatari beteranoak oraingoan? Pikatxu bat! Berak egina!! Nola egin zuen azaldu zigun gainera, aupa zu Aaron!

Unaxek ere etxetik ekarri zigun ipuin polit bat, baita ederki irakurri ere! Eneko txukun aritu zen, beti bezala, eta Mendialdetik bisita egin zigun Oinatzek. Saio konpletoa entzun nahi? Eman playri!!

Entzun

Alai Bedi: Maddi, Ekaitz eta Iraitz zuzenean

Urte berri on!!

2017a fuerte hasi dugu, zuzeneko irratsaio batekin!! Gainera, Iraitz teknikari lanetan izan dugu! Ekaitzek ipuin baten gomendioa egin digu, Maddik mendi ibilaldi bat proposatu digu eta Iraitzek azken albisteak irakurri dizkigu ALEA.eus webgunetik!

Gabonetan jasotako opariak? Ez ditugu aipatu ere!

Urte berri on!!

Entzun

Gurekin harremanetan jartzeko:

5 + 12 =

KULTURA

Hala Bedin

146. Alai Bedi: Marvellous, Alazne, Izaro, Peio eta Uxue E.

Kaixo! Ikasturte berri on!!

Hementxe duzu 2017-2018ko Alai Bediren lehen saioa. Bost neska-mutil izan genituen, guztiak artistak, etxetik gauzak prestatuta ekarri zituztenak, eta bestalde… elkarrizketa bat egin genuen! Nori? Josu Santamarina arkeologoari! Eskerrik asko Josu!!

Espero dugu irratsaio hau gustatzea, aurten gure irratsaioan apuntatu nahi baduzu (6-12 urteko pertsonak) helbide honetara idatzi dezakezu informazio eske: alaibedi@halabedi.eus

Entzun

Kasakatxan : Quemando ruedas rumbo a Senegal y Motorbread, capítulo II

En esta ocasión ,  vamos a contribuir al calentamiento global quemando litros y litros de gasolina.

En la primera parte del programa, nos enrolamos en un road trip hasta Senegal. Juan y Josepo nos contarán las anécdotas, penurias y el stress que les generaron las situaciones que vivieron en las fronteras de camino a Dakar.Un viaje en torno a cruzar fronteras, consumir gasolina y quemar rueda…Una historia de tres amigos cruzando territorios inhóspitos a bordo de coches destartalados . 


En la segunda parte , retomamos la charla que no pudimos acabar con Joaquín Labayen , alias “Motorbread ”  .Un granadino  que viaja por Africa, amasando levadura y quemando kilómetros desde Zanzibar hasta Gabon.

 

Entzun

Kasakatxan : Un corresponsal en China y Motorbread, primera y última generación de panaderos en motocicleta .

Joaquin Labayen, alias “Motorbread ”  representa a la primera y última generación de panaderos en motocicleta.  Joaquín decidió en 2016  dar un giro a su vida,   partiendo hacia África aunando las dos cosas que más le gustan en la vida :  hacer pan y conducir su motocicleta.Así ha ido amasando levadura y quemando kilómetros desde Zanzibar hasta Gabon, desde donde nos cuenta su periplo africano a golpe de  levadura.

En la segunda parte del programa, tenemos en los micrófonos de Kasakatxan a Hodei Arrausi , corresponsal de EITB en China durante cuatro intensos años.Allí experimentó en primera persona lo que es el choque cultural .Tanto es así que en su círculo de amistades acuñaron un nuevo y más contundente término para la incomodidad física y emocional que uno sufre cuando llega a un lugar donde las conductas habituales no son aceptadas o consideradas normales: PEKINAZO. Hodei nos lo cuenta en primera persona en las ondas viajeras de Hala Bedi irratia.

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies