Huntza taldeko Josune Arakistain SolasAlean
Zer galdetuko zenioke Huntza taldeko trikitilaria eta abeslaria den Josune Arakistaini?
SolasAlean elkarrizketa irekien zikloak emakume sortzaile gaztea gertuagotik ezagutzeko proposamenarekin abiatuko du urtea. Oraingoan saioa “Eraldaketa sortzaileON afera” egitasmoarekin elkarlanean antolatu da. Horiek horrela egitasmo honen sustatzaileak diren Irantzu Lekuek eta Olatz Alonsok gidatuko dute elkarrizketa. Hori bai, betiko moduan publikoak nahi beste galdera egin ahalko ditu.
Elkarrizketa irekia 19:00etan izango da Ortuño aretoan. Elkarrizketan esandakoak ALEAn argitaratzeaz gain “Eraldaketa sortzaileON afera” egitasmoan ere bilduko dira. Sarrera irekia da lekua bete arte.