Aiaraldeko Ikasle Jardunaldiak
Jada badira hiru hilabete Aiaraldeko Ikasle Eguna ospatu zenetik. Bertan, eskualdeko hainbat lekutako jendea agertu zen, baina geroztik, IAtik ikusi dutenez, jendea “itzali” egin da. Ikasle Eguneko helburuetako bat ikasleria kurtso hasieratik motibatuta eta mobilizatuta izatea zen, eta horren erantzun eskasaren ostean, hainbat ideia baztertu ostean, beharrezkoa ikusi dute Ikasle Jardunaldi batzuk burutzea.
Honekin, kurtso honetan ikasleria “berpiztu” dadin, Ikasle Jardunaldi hauek Otsailak 17an izango dira, ikasleria bertara gonbidatuz.
Bertan, arratsaldea hasteko, kultur etxean, BIGARREN HEZKUNTZAREN FUNTZIOAK SISTEMA KAPITALISTAN ondoren, M3-GASTEIZKO SARRASKIAREN INGURUKO HITZALDIA.
Horren ostean, 20:00etan Triki-poteoa Laudion zehar, eta norbait gosez balego, 21:30ean gaztetxean afari-merendola bat gauzatuko da.
Eta jardunaldiei amaiera emateko, gaztetxean 3 musika-talderen kontzertuak izango dira: ODOLKIAK, ZIAKHUS eta KOMANDO KLITORIX.