Salburua  Ikastolako  2A  taldea  (Nagore)

Salburua Ikastolako 2A taldea (Nagore)

Zorioneko gaude Hala Bedi irratian!! Aurten ere Salburua Ikastolatik 2. mailako neska-mutilak etorri dira irratsaioak egitera. Ze artistak!! Eta ze meritua haien tutore Nagorek!!

Datorren urtean beste ume batzuk etorriko dira, baina zuek badakizue, nahi duzuenean etor zaitezkete berriro!

Entzun
ERRAIETATIK  vol.  XIX  |  Iragana,  geroa,  oraina

ERRAIETATIK vol. XIX | Iragana, geroa, oraina

ERRAIETATIKeko azken irratsaioan, Iñaki Landa kazetariarekin eta Gindi Auzmendi dokumentalgilearekin izan gara, irratsaioko kidea den Mikel Buruagarekin elkarlanean martxan jarri duten ‘Orainaldian’ proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko.

Honen ostean, hurrengo irratsaioan sakonduko dugun gaiari heltzen hasi gara, rap musikaren hastapenak ezagutu ditugu 70ko hamarkadako hiru aitzindarien bitartez: Gil Scott-Heron, Afrika Bambaataa eta DJ Kool Herc.


Iñaki Landa eta Gindi Auzmendi (‘Orainaldian’): «Gasteizko kultura bizi-bizirik dago, egiten utzi behar zaio»

Entzun
Iñaki  Landa  eta  Gindi  Auzmendi  (‘Orainaldian’):  «Gasteizko  kultura  bizi-bizirik  dago,  egiten  utzi  behar  zaio»

Iñaki Landa eta Gindi Auzmendi (‘Orainaldian’): «Gasteizko kultura bizi-bizirik dago, egiten utzi behar zaio»

ERRAIETATIK irratsaioan, Iñaki Landa kazetariarekin eta Gindi Auzmendi dokumentalgilearekin izan gara, irratsaioko kidea den Mikel Buruagarekin elkarlanean martxan jarri duten ‘Orainaldian’ proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko: Gasteizko kultura alternatiboaren storymapa osatu dute, modu batean edo bestean bertako kultura bultzatzen ari diren 70 gune jaso dituena, tartean Hala Bedi irratia eta taberna.

Storymapa abiapuntutzat hartuta, ideia garatzen ari dira, besteak beste, Gasteizko gazte sortzaileen 9 istorio jasoko dituen dokumental batekin edo APP batekin.

Proiektuari buruz aritzeaz gain, Gasteizko kulturaren egoera eta kontrakultura izan ditugu hizpide, baita ‘Orainaldian’ proiektuan jaso duten errealitate kulturala babesteko gakoak ere, etorkizunari begira.


ERRAIETATIK vol. XIX | Iragana, geroa, oraina

Entzun
Alai  Bedi:  Peio,  Izaro,  Eneko  eta  Hector

Alai Bedi: Peio, Izaro, Eneko eta Hector

A ze irratsaioa egin zuen laukote honek!!

Talde osoko argazkia jartzen dizuegu hemen. Aranbizkarra Ikastolatik ere hasi zaizkigu umeak etortzen, begira zenbat garen Alai Bedin ibiltzen garenak!

6-12 urteko umeak apuntatzeko, oso erraza da, bidali email bat alaibedi@halabedi.eus helbidera eta harremanetan jarriko gara!

 

Entzun
ERRAIETATIK  vol.  XVIII  |  Iraultzak  bizirik  darrai

ERRAIETATIK vol. XVIII | Iraultzak bizirik darrai

Aste honetako ERRAIETATIK irratsaioa ez da monografikoa izango, dispertsioaren ondorioz Frantziako errepideetan barrena ibili garelako, eta ezin izan dugulako sakoneko edukirik prestatu. Baina inprobisazioaren munduan murgildu gara, ehun urte geroago Lenín itzuli dela aprobetxatuz. Gaurkoan, beraz, iraultza bizirik mantentzeko hainbat kantu eta liburu ekarri ditugu gurera, popurri bat osatuz.

Besteak beste, Ali Primera, Mercedes Sosa, Violeta Parra, Bauhaus, Riot Propaganda eta Estricalla entzun ditugu. Gainera, bi gomendio literario egin ditugu: ‘La Horda. Una Revolución Mágica’ (Servando Rocha – La Felguera, 2017) eleberria eta ‘Los Wrenchies’ komikia (Farel Dalrymple, 2015). Guzti hau girotzeko hainbat filmeetako korteak baliatu ditugu, ohitura onekin jarraitzeko.

Entzun
Kasakatxan,2017/03/21:      En  danza  por  Groenlandia  ,  Islandia  y  Feroe  .  Reductos  libertarios  en  el  corazón  de  Francia  .

Kasakatxan,2017/03/21: En danza por Groenlandia , Islandia y Feroe . Reductos libertarios en el corazón de Francia .

Kasakatxan os lleva al norte acompañadas por Aritz,  bailarín ,  de la mano de un espectáculo de danza contemporánea. Invitado por  una compañía danesa,  pudo visitar lugares remotos de Groenlandia, conocer Islandia y explorar las diminutas Islas Faroe.

Tras nuestro periplo nórdico , nos vamos a  uno de los últimos reductos de resistencia y dignidad que quedan en la vieja Europa: el ZAD de Notre-Dame des Landes.A esta zona ocupada de 1500 hectáreas de superficie se acercó nuestro invitado, Isaac, con ganas de aprender y de colaborar en su día a día.  Además, nos contará su experiencia en el bosque ocupado de Bure, epicentro de la resistencia contra la construcción de un cementerio nuclear al noreste de Francia.

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies