ERRAIETATIK  vol.  XXIV  |  Gogoari  eutsi!

ERRAIETATIK vol. XXIV | Gogoari eutsi!

Hilabete hauetan zehar uhinen bestaldean egon diren ume basatiak agurtu nahi izan dugu denboraldi amaierako irratsaio berezi honetan. Horretarako, ERRAIETATIK irratsaioaren oinarri izan diren Kutxikumeak gonbidatu ditugu irratsaiora, oso gonbidatu bereziak.


Bi Kutxikume izan dira gurekin Hala Bediko estudioetan, garagardo artean; eta hauekin batera kontrakultura & iraultzaren inguruko irratsaio honen lehen denboraldiko balorazioa egin dugu. Ondoren, pertsonala, musikala eta politikoa uztartuz, gure belaunaldiaren bizipenak jasotzeko solasaldi interesgarria izan dugu.

Amaitzeko, Aimar eta Manolo kutxikumeek ekarri dituzten hainbat gomendio kultural entzuteko aukera izan dugu: ‘Transmetropolitan’ komikia, ‘Braveheart’ pelikula eta ‘La Plaza de Urbina’ liburua.

Ideia berriekin eta jende berriarekin, etorri ginen bezala, geratzeko anbizioa dugu. Plazer bat, ohore bat izan da irratsaio honen lehen urratsak zuekin batera ibiltzea. Beraz, azken irratsaio honekin eta besarkada iraultzaile bero banarekin, irailera arte agurtzen gara. Gero arte, ume basatiok!

Entzun
ERRAIETATIK  vol.  XXIII  |  Musukatu  nire  uzkia

ERRAIETATIK vol. XXIII | Musukatu nire uzkia


Maiatzean zehar Orbain kultur elkarteak antolatutako ‘Queer is the new punk’ jardunaldiak probestuz, aste honetako atalean queercoreari eta queer askapen mugimenduari eskeini diogu tartea. Gai hauen inguruko hitzak queercore abestiekin blaitu ditugu Erraietatikeko saio musikala bezain disidentea jorratuz.

Queercorea (lehendabizi homocore bezala ezaguna) 80. hamarkadako azken urteetan sortu egn zen eszena musikal bat da. Punk eta hardcore musika mugimenduei oso lotuta hasi zen queercorea baina urteak aurrera joan ahala doinu berriak bilatu ditu. Azken finean, queercorea sexu eta genero disidentzia barnebiltzen dituen musika mugimendua da. Kontrakultura hutsa

Baina queer mugimendua musikatik haratagoa doa eta horregatik programaren bigarren zatian queer askapen mugimendua izan dugu hizpide. Stonewalleko matxinadan aurkitu ditzakegu queer mugimendua eraldatzailearen hastapenak. Behintzat matxinada hura mugarria izan zen eta, hain zuzen, Stonewalleko errautsetatik sortu egin zen Gay Liberation Front mugimendua. Fronte honek 70. hamarkadako Ezker Berriarekin eta kontrakulturarekin bat egin zuen eta LGTBI+ kolektiboa ikuspegi iraultzaile batean antolatu zuen.

TRACKLIST

00 Pansy Division – Smells Like Queer Spirit
01 New York Dolls – Personality Crisis
02 Limp Wrist – Fake Fags
03 Limp Wrist – Does Your Daddy Know
04 Pansy Division – Fem in a Black Leather
05 Two Nice Girls – The Queer Song
06 Tribe 8 – Lezbophobia
07 God Is My Co-Pilot – Straight Not
08 Vaginal Davis & Robespierre – Queens (Make the World Go Round)
09 Sleater-Kinney – A Real Man
10 Cheesecake – Straight Girl Soundtrack
11 Sister George – Drag King
12 The Decembrists – Heterosexual Panic
13 Against Me! – Transgender Dysphoria Blues
14 Heavens To Betsy – Shes The One
15 Genderlexx – Marimacho
16 Las Sexpeares – Venganza
17 Genderlexx – La Llorona

 

Entzun
ERRAIETATIK  vol.  XXI  |  Ume  basatien  sustraiak

ERRAIETATIK vol. XXI | Ume basatien sustraiak

Irratsaio musikala eta autobonbo pixka bat gaurkoan ERRAIETATIK irratsaioan: gure erraietatik sortutako SIDEBURN SOCIETY MJK [Musika Jartzaileen Kolektiboa] proiektua eta ume basation soinuak oinarri izan ditugu. Izan ere, irratsaio bat baino zerbait gehiago gara, eta ahal den neurrian, gure soinuak irratiko uhinetatik haratago eramatea ohore bat da guretzat.

Gasteizko Gaztetxean hainbat saio egin ostean, larunbatean Jimmy Jazzen egon ginen. Eta hurrengo geltokia Errekaleor Bizirik auzo askeko jaietan izango dugu. Hala ere, hau ez da proiektu berria; 2009an hasi zen SIDEBURN SOCIETYren ibilbidea, Gasteizko Gazte Karparen babesean. Zinefiliaz blai, ohiko erreprodukzio-zerrendei astindu bat emateko helburuarekin jaio zen eta bizirik darrai, ska, reggae, soul, funk, rock’n’roll eta bestelako soinu basatiak baliatuz.

Ordubeteko irratsaio batean zaila da hau bezalako lagunarteko egitasmo musikal baten arima ondo islatzea, baina hemen duzue, behintzat, arima horren zatitxo bat, zuen aldakak, belarriak, burmuinak eta uhinak astintzeko prest:

01 JOSH WINK | Higher State of Consciousness

02 NICK CAVE & THE BAD SEEDS | Red Right Hand

03 BAD MANNERS | This is Ska

04 JIMMY CLIFF | The Harder They Come

05 OTIS REDDING | (I Can’t Get No) Satisfaction

06 CHI-LITES | Give More Power to the People

07 RUFUS THOMAS | Walking the Dog

08 CLANCY ECCLES | Power for the People

09 MAX ROMEO | Socialism is Love

10 BONUS TRACK | Chávez, Corazón del Pueblo

11 NWA | Express Yourself

12 BEASTIE BOYS | Fight for your Right (to Party)

13 FRAC | ¿Dónde está el Secreta?

14 CLANCY ECCLES | Feel the Rhythm

15 RESISTENCIA SUBURBANA | Tuve que Matar a un Policía

Entzun
ERRAIETATIK  vol.  XXI  |  Utopiak  okupatuz

ERRAIETATIK vol. XXI | Utopiak okupatuz


Okupazioaren hiriburua bihurtu da Gasteiz. Azken urteetan okupazioaren aldeko mugimendu indartsua loratu da Arabako hirian. Espresio ugari izan ditu okupazioaren udaberri honek: Errekaleor Bizirik!, Arkillos 10, berriki Alde Zaharrean okupatutako hiru eraikinak, Gazte Emantzipaziorako Sarea (GES)… Eta nola ez, 29 urte bete dituen Gasteizko Gaztetxea.

Gasteizko alde zaharreko okupazio berria hurbiletik ezagutzeko, eta etxebizitza eskubidearen zein gazteon emantzipazioaren inguruan hausnartzeko, Hala Bediko estudioetara etorri ziren eraikin hauek berreskuratu dituen Gazte Emantzipaziorako Sarearen kideak.

Bide batez, Gasteizen bizi den okupazioaren loraldia probestuz, okupazioaren mugimenduko hastapenetara hurbildu ginen. Horretarako hastapen horietan Europan bizi izan ziren hiru esperientzia desberdin ekarri genituen gurera: Ingalaterrako squatter mugimendua, Holandako provoak eta krakerrak eta, azkenik, harreman eredu berriak eraiki nahi zituen Kommune 1.


GES (Gazte Emantzipaziorako Sarea): «Okupazioa etxebizitza eskubidea bermatzeko tresna eraginkorrena da»

Entzun
ERRAIETATIK  vol.  XX  |  Boterea  borrokatu

ERRAIETATIK vol. XX | Boterea borrokatu


Udaberriko oporraldi txikiaren ostean, ume basatiok bueltan gara. Bueltan da ERRAIETATIK irratsaioa, eta oporren aurretik agindu bezala, hip hopa eta rap musika izan ditugu hizpide aste honetan. Eta horretarako, Euskal Hip Hop Herria proiektuko kideak izan ditugu gurean, rap politikoaren hastapenak ezagutu baino lehen.

Esan bezala, irratsaioaren lehen zatian EHHH (Euskal Hip Hop Herria) proiektua ezagutu dugu, Euskal Herrian hip hop kulturak eta rap musikak izandako bilakaera ulertzeko: hastapenak, gaur egungo eszena, sortzaileen arteko sareak, euskarazko raparen garapena, emakumearen presentzia, ‘Biltzarra’, etorkizunari begirako erronkak… Horretarako Markes Iraizoz (Kodigo Norteko kidea), Iñigo Iriondo ‘GATOM’ eta Asier Martín (proiektuaren sortzailea eta atari digitaleko koordinatzailea) izan dira Hala Bediko estudioetan.

Honen ostean, AEBetan 80. eta 90. hamarkadako rap musikaren eta rap politikoaren hastapenak izan ditugu hizpide, eta hainbat talde esanguratsu izan ditugu entzungai, besteak beste: Public Enemy, Granmaster Flash & The Furious Five, The Sugar Hill Gang edo gangsta rap musikaren ikonoa diren N.W.A.


Asier, Markes eta Gatom (Euskal Hip Hop Herria): «Euskaraz rapeatu nahi duten belaunaldi berriak sortzen ari dira»

Entzun
ERRAIETATIK  vol.  XIX  |  Iragana,  geroa,  oraina

ERRAIETATIK vol. XIX | Iragana, geroa, oraina

ERRAIETATIKeko azken irratsaioan, Iñaki Landa kazetariarekin eta Gindi Auzmendi dokumentalgilearekin izan gara, irratsaioko kidea den Mikel Buruagarekin elkarlanean martxan jarri duten ‘Orainaldian’ proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko.

Honen ostean, hurrengo irratsaioan sakonduko dugun gaiari heltzen hasi gara, rap musikaren hastapenak ezagutu ditugu 70ko hamarkadako hiru aitzindarien bitartez: Gil Scott-Heron, Afrika Bambaataa eta DJ Kool Herc.


Iñaki Landa eta Gindi Auzmendi (‘Orainaldian’): «Gasteizko kultura bizi-bizirik dago, egiten utzi behar zaio»

Entzun
Iñaki  Landa  eta  Gindi  Auzmendi  (‘Orainaldian’):  «Gasteizko  kultura  bizi-bizirik  dago,  egiten  utzi  behar  zaio»

Iñaki Landa eta Gindi Auzmendi (‘Orainaldian’): «Gasteizko kultura bizi-bizirik dago, egiten utzi behar zaio»

ERRAIETATIK irratsaioan, Iñaki Landa kazetariarekin eta Gindi Auzmendi dokumentalgilearekin izan gara, irratsaioko kidea den Mikel Buruagarekin elkarlanean martxan jarri duten ‘Orainaldian’ proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko: Gasteizko kultura alternatiboaren storymapa osatu dute, modu batean edo bestean bertako kultura bultzatzen ari diren 70 gune jaso dituena, tartean Hala Bedi irratia eta taberna.

Storymapa abiapuntutzat hartuta, ideia garatzen ari dira, besteak beste, Gasteizko gazte sortzaileen 9 istorio jasoko dituen dokumental batekin edo APP batekin.

Proiektuari buruz aritzeaz gain, Gasteizko kulturaren egoera eta kontrakultura izan ditugu hizpide, baita ‘Orainaldian’ proiektuan jaso duten errealitate kulturala babesteko gakoak ere, etorkizunari begira.


ERRAIETATIK vol. XIX | Iragana, geroa, oraina

Entzun
ERRAIETATIK  vol.  XVIII  |  Iraultzak  bizirik  darrai

ERRAIETATIK vol. XVIII | Iraultzak bizirik darrai

Aste honetako ERRAIETATIK irratsaioa ez da monografikoa izango, dispertsioaren ondorioz Frantziako errepideetan barrena ibili garelako, eta ezin izan dugulako sakoneko edukirik prestatu. Baina inprobisazioaren munduan murgildu gara, ehun urte geroago Lenín itzuli dela aprobetxatuz. Gaurkoan, beraz, iraultza bizirik mantentzeko hainbat kantu eta liburu ekarri ditugu gurera, popurri bat osatuz.

Besteak beste, Ali Primera, Mercedes Sosa, Violeta Parra, Bauhaus, Riot Propaganda eta Estricalla entzun ditugu. Gainera, bi gomendio literario egin ditugu: ‘La Horda. Una Revolución Mágica’ (Servando Rocha – La Felguera, 2017) eleberria eta ‘Los Wrenchies’ komikia (Farel Dalrymple, 2015). Guzti hau girotzeko hainbat filmeetako korteak baliatu ditugu, ohitura onekin jarraitzeko.

Entzun
ERRAIETATIK  vol.  XVII  |  Dekadentziari  aurre

ERRAIETATIK vol. XVII | Dekadentziari aurre


Eraikin hutsak, langabezia, arrazismoa, pobrezia… Dekadentzian zegoen Detroit 80. hamarkadan. Neoliberalismoak gogor jo zuen iraganean Estatu Batuetako bihotz industriala zen Detroit. Egunez egun, desberdintasun sozioekonomikoak gero eta handiagoak ziren. Lehertzear zegoen Detroit. Eta lehertu egin zen. Technoa izan zen eztanda hori, gazteen ezintasun existentziala bideratzeko tresna kulturala.

AEBko musika tradizio beltzaren eta Europatik zetorren sintetizadoreekin egindako musikaren talka basatitik sortu zen technoa. Musika errepikakorra, minimalista, garratza, gogorra. Dantzarako musika. Detroiteko errealitate opresiboaren kontra egiteko musika aproposa. Baina urteak aurrera joan ahala, musika industriak, kapitalak, technoa asimilatu zuen etekina ateratzeko. Betiko istorio berdina.

Aste honetako saioan, Underground Resistance (UR) techno kolektiboarekin dantza egingo dugu. UR Detroiten, technoaren jaiolekuan, sortutako eta gartutako kolektiboa musikala izan zen. Eta da. Beraien helburu nagusia iraultza soniko bat abiaraztea zen; technoaren sustraietara bueltatzea. Eta lortu zuten. Gaur egunerarte luzatzen da haien iraultza musikala. Aste honetan, bai, Underground Resistance eta Detroiteko technoa hizpide izango dugu Erraietatik irratsaioan.

Entzun
ERRAIETATIK  vol.  XVI  |  Sorgin  moreak  eta  urdanga  gorriak

ERRAIETATIK vol. XVI | Sorgin moreak eta urdanga gorriak


Behin arazo teknikoak gaindituta, astero lez gure uhin kutsakorrak zabaldu ditugu zuen burmuinak pozoitzeko asmoarekin. Martxoaren 8aren gertutasuna probestuz, feminismoa izan da aste honetako irratsaioaren ardatza. Hortaz, WITCH eta Rote Zora taldeak izan ditugu hizpide. Lehena, estatubatuar kontrakulturaren mamian sortutako sorgin taldea. Bigarrena, ordea, Alemaniako mugimendu autonomotik eratorritako emakumeen talde armatu feminista izan zen. Guzti honen berri emateko emakume beltzeen kanten laguntza izan dugu.

WITCH edo Emakumeen Nazioarteko Infernuko Konspirazio Terrorista Internazionala 1968. urtean 13 sorginek sortu zuten. Kapa beltza, kapela eta erratza hartu eta heteropatriarkatuaren kontra borrokatzera abiatu ziren Halloweeneko gau horretan. Esan bezala, Estatu Batuetako kontrakulturatik sortutako taldea izan zen, hain zuzen Yippien mugimendutik, hau da hippie erradikaleetatik. Bere ekinbidearen oinarria ekintza zuzen baketsua izan zen eta okupazio eta performance desberdinak aurrera eraman zituzten.

Programaren bigarren zatian, Rote Zora talde armatua ezagutzeko parada izan dugu. RZ edo Zelula Iraultzaileen emakumeen atal baino gehiago izan ziren: emakumez osatutako erakunde armatu autonomoa. Mugimendu feministarekin harreman estua izan zuten eta bere ekintza armatuak mugimenduaren helburu politikoen menpe zeuden. 70. hamarkadan sortu zen Rote Zora eta 90. hamarkadako erdialderaino iraun zuen. Ez zuten inoiz kartzelan kiderik izan.

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies