AleaFM 2018-02-13

AleaFM 2018-02-13

Programarekin hasteko, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren Green Lab ekimena ezagutu dugu, Itsasne Mendiberrirekin. Ondoren, Arabako Txakolina izan dugu hizpide. Izan ere, Decanter aldizkari britainiarrak Astobiza Arabako txakolina Euskal Herriko txakolin onena izendatu du.

Hamaika Saltsan atalean, berriz, otsailaren 20an Gasteizen egingo den Euskadiko Ostalaritza eskolen arteko Eusko Label lehiaketaz aritu gara, eta horretarako,  Mendizorrotza ostalaritza eskolako ikasle den Koldo Huete izan da gurean. Arabatik Aleara atalean Arabako basozainen aldarrikapenak entzun ditugu. Amaitzeko, Mikel Ayllonen iritzia eta Euskararen Agenda.

Entzun
ALEA FM 2018-02-06

ALEA FM 2018-02-06

Otsaileko lehen irratsaioa izanik, Oihaneder Euskararen Etxean hil honetan eskainiko duen egitarauari errepasoa eman diogu, eta besteak beste, Mikel Aylllon bertan ikusgai izango den Takoidun zapata gorria antzezlanaz mintzatu da. Hedabideek Gasteizko bizikidetza eta aniztasuna hobetzeko duten papera azaldu digu Felix Iriarte kazetariak. Ondoren, HilabetERO atalean, Zalduondoko inauterien protagonista den Markitos izan da protagonista. Amaitzeko, Irati Marañonen iritzia entzun dugu, eta datozen egunetarako hitzorduak aipatu ditugu Euskararen Agendan.

Entzun
ALEA FM 2018-01-30

ALEA FM 2018-01-30

Pil-pilean atalean, otsailaren 17an Zuian egingo diren Arabako Gazte Feministen II. topaketak izan ditugu hizpide.  Hamaika Saltsan, Gasteizko Indarteriak ikuskizuna gertutik ezagutu dugu. Otsailaren 9an, Indarra Euskal Kultur Elkarteak herri inauteriak ekarriko ditu Andre Maria Zuriaren plazara. Ondoren, Ania Vigo gasteiztarra ezagutu dugu, Arabarrak Munduan atalean. Huntza taldeko Josune Arakistain musikariaren adierazpenak entzun ostean, Iñaki Lazkanok bere iritzia plazaratuko du. Amaitzeko, datozen eguneko hitzorduak, Euskararen Agendan.

Entzun
Alea FM 2018-01-23

Alea FM 2018-01-23

Pil-pilean atalean, Gasteizko ikastetxe publikoetan ematen den segregazioa izan dugu hizpide, STEILAS sindikatuko Susana Egiaren laguntzarekin. Hamaika Saltsan, otsailaren 3ean egingo den Sagardovolley txapelketa ezagutu dugu, Miaukatuz LGTBI kirol klubeko partaide Jon Cadiernorekin. Ondoren, Gasteizen bizi den Nicolas quebectarra ezagutu dugu, Mundutarrak Araban atalean. Aintzane Urrutiaren iritzia eta Euskararen Agendarekin amaitu dugu aste honetako irratsaioa.

Entzun
AleaFM 2018-01-16

AleaFM 2018-01-16

Pil-Pilean atalean, Aramaioko Herri Curriculuma izan dugu hizpide, batzordeko kide den Iker Elexpururekin. Ondoren, Oihaneder Euskararen Etxeko teknikari Ane Pedruzok Sortegiak gazteei zuzendutako sormen laborategia zer den azaldu digu. Hilabetero atalak, Txema Ramirez de la Piscinaren iritziak eta Euskararen Agendak osatu dute aste honetako programa.

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies