2012-06-10:  Leiho  bat  zabalik  gauez

2012-06-10: Leiho bat zabalik gauez

Uzten baduzu leiho bat zabalik gauez, buru bat utziko duzu zabalik airera. Uzten baduzu leiho bat zabalik gauez, airea sartuko zaizu begietan barrena. Uzten baduzu leiho bat zabalik gauez, jada borroka egiteko indarrik ez duzulako da, ahitu egin zaizkizulako bizitzari begiratzeko moduak, merkurio hondarrak ezin harrapatuz bezala zabiltzalako, arnasa harrapatu nahian.

Entzun
Retos  de  la  economia  en  Euskal  Herria  (hitzaldia)

Retos de la economia en Euskal Herria (hitzaldia)

La tercera jornada de HALA Komunikazioa BEDI Konponbidea volvió a resultar de lo más interesante. El doctor en economía y catedratico de la UPV, Antton Borja; la parlamentaria de Amaiur y ex secretaria general del sindicato agrario EHNE, Maite Aristegi; el sociologo y activista social, Jakue Pascual; y el físico, economista y director general de Ingeinnova, Pedro Mari Olaeta sobre los retos de la economia vasca para los proximos años. Ciento veinte asistentes a la sala de conferencias de La Casa de la Cultura Ignacio Aldecoa disfrutaron de los planteamientos y reflexiones de los ponentes que podreis escuchar integramente en Hala Bedi el proximo domingo, a las 11 de la mañana.

Entzun
Burujabetzarako  euskal  bide  orria

Burujabetzarako euskal bide orria

Halakomunikazioa BediKonponbidea hitzaldi sortaren barruan, bigarrena izan genuen aurreko astelehenean. Mario Zubiaga, Eguzki Urteaga eta Floren Aoizek, Euskal Herriaz eta burujabetzarako euskal bide orriaren inguruko hausnarketak eskaini zizkiguten. Gogoratu, datorren astelehenean, Ekonomia izango dela izpide Retos de la Economia de Euskal Herria hitzaldian Ignacio Aldekoa gizarte etxean (Florida), iluntzeko 19:30etan; hitzaldi honek,  HALAkomunikazioa BEDIkonponbidea itxiko du aurtengoz.

Bestalde, hitzaldia FM bidez entzun nahi duzuenok astelehenean, hilak 28 HALA BEDI irratiaren frekuentzian entzun ahalko duzue, Burujabetzaren inguruko hitzaldia gaueko 10etan.

Hona hemen hitzaldia biltzen duen audioa.

Entzun
Suelta  la  Olla  –  Sindonólogos,  sábanas  santas  y  otras  mentiras

Suelta la Olla – Sindonólogos, sábanas santas y otras mentiras

Javier Armentia habla, en su habitual colaboración sobre ciencia, de la sábana santa y otras reliquias religiosas. A pesar de que diferentes pruebas científicas dejan claro que la síndone no puede ser el verdadero sudario de Cristo, aún hay gente que intenta desmontar estas pruebas, y como ejemplo, el congreso internacional que recientemente ha ocupado el aula magna de la Universidad de Valencia. A pesar de que la misma Iglesia sabe que no pudo pertenecer a Cristo, sigue considerando la sábana de Turín un elemento de culto, y continúa a darle publicidad y propaganda. Y es que son muchos los fieles que necesitan de este tipo de cosas y acuden a ver ésta y otras muchas reliquias, de alguna manera, parece que nos gusta que nos engañen.

Entzun
El  relato  y  las  victimas  (Berria)

El relato y las victimas (Berria)

BERRIA 2012-05-15

Bi aldeetako samina aitortzearen alde egin dute Galdeanok eta Roderok

Biktimez eta gatazkaren kontakizunaz aritu dira ETAren biktima bat eta GALen beste bat mahai inguru batean Gasteizen

Edurne Begiristain Gasteiz

Hala Bedi irratiak atzo Gasteizen antolatutako mahai inguruan parte hartu zuten hizlariak. / LANDER FERNANDEZ ARROIABE / ARGAZKI PRESS

Euskal gatazkak eragindako sufrimenduak alde asko ditu. Atsekabeak eta saminak askotariko aurpegiak dituzte. Biktimak adina kontakizun daude. Errealitate hori islatu zen atzo Gasteizen, ETAren biktima bat eta GALen beste bat mahai berean eseri baitzituen Hala Bedi irratiak, Biktimak eta gatazkaren kontakizuna lelopean antolatutako hitzaldian. Carmen Galdeano Xabier Galdeano GALek hildako kazetariaren alaba eta Rosa Rodero ETAk hildako Joseba Goikoetxea ertzainaren alarguna elkarren ondoan izan ziren, eta biek ala biek beste aldekoaren samina eta dolua aitortzearen alde egin zuten. Biktimekin batera sufrimendua gertutik pairatu duten beste bi lagun ere izan ziren atzoko hitzaldian: Joxean Agirre preso ohi eta Euskal Memoria fundazioko kidea eta Jexux Mari Mujika, Jose Mari Korta Bidetik fundazioko kidea.

Jasandako samina ahaztu gabe, etorkizunari itxaropenez begiratzeko beharra nabarmendu zuten lau hizlariek mahai inguruan. Etorkizunean Euskal Herrian elkarrekin bizi ahal izateko, beharrezkotzat jo zuten alde denen samina aitortzea.

Elkarrekin «gorrotorik eta mendekurik gabe» bizitzearen alde egin zuen Galdeanok, eta estatuaren biktimek norabide horretan egiten diren urratsak babestuko dituztela ziurtatu zuen: «Modu eraikitzailean eta elkarren arteko errespetua sustatuz jardungo dugu». Haren ustetan, alde batera utzi behar da «garaileen eta garaituen» arteko diskurtsoa, eta biktima guztien aitortza eta errespetua gauzatzeari ekin behar zaio.

Hala, orain artean estatuak eragindako biktimak ahaztuak izan direla salatu zuen, eta ETAk ez ezik estatuak ere eragindako samina aitortu behar duela esan zuen. «Etorkizunean atsekaberik berriro izan ez dadin, egia guztiak mahai gainean jarri behar ditugu».

Roderok aitortu zuen ETAk senarra hil izanak «sufrimendu izugarria» eragin diola, baina aurrera begiratzea ezinbestekotzat jo zuen. Izan ere, gatazkaren bi aldeak ezagutu izanak —bere senarra torturatua izan zen frankismo garaian eta handik urte askotara ETAk hil egin zuen— biktimen sufrimenduari buruzko ikuspegi zabalagoa eman diola azaldu zuen: «Herri honetan sufrimendu asko egon da, eta min ematen dit biktima batzuk ahaztuta egoteak».

Beste aldearen sufrimendua ulertzen duelako, etorkizuna denen artean eraiki beharko dela esan zuen. Jarrera hori izateagatik «iraindu» egin duten arren, sufritzen duen edozein biktimaren ondoan egoteko prest egongo dela ziurtatu zuen.

Mailaketarik ez

Euskal Memoria fundazioko kideak, bestalde, ETArenak ez diren 475 biktima «ezkutatu» nahia nabarmendu zuen. «Oraindik ere ezkutatu nahi diren biktima horiek argitara ateratzea» ezinbestekotzat jo zuen Agirrek, eta biktimen arteko mailaketa gaitzetsi zuen. Haren ustez, giza eskubideen urraketa berberek aitortza eta erreparazio berbera merezi dute biktimek.

Jexux Mari Mujikarentzat, berriz, elkarbizitza posible egiteko aniztasuna eta tolerantzia ezinbestekoak dira. Haren iritziz, Euskal Herrian azken 50 urteotan gizartea ez da gai izan bestearen sufrimendua aitortzeko, eta horrek zaildu egingo du adiskidetzeko bidea. Hala ere, ziur agertu zen hezkuntzaren bidetik belaunaldi berrietan ikuspegi aldaketa etorriko dela. Haren ustez, biktimek ere badute zer esanik bake bidean, «unibertsalizatu» daitekeen diskurtso bat erabiltzen badute eta kutsu politikoa duten diskurtsoetatik aldentzen badira. Presoek ere adiskidetzean lagundu beharko luketela gaineratu zuen.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies