Marta Perez (Iñigo Gogoan herri-ekimena): “Hau ez da futboleroen kontu bat, askoz zabalagoa da”

Marta Perez (Iñigo Gogoan herri-ekimena): “Hau ez da futboleroen kontu bat, askoz zabalagoa da”

Iñigo Cabacas

Iñigo Cabacas

Apirilaren 5ean beteko dira 4 urte Iñigo Cabacas gazteak Ertzaintzaren pilotakada bat jaso zuenetik: pilotakada horren ondorioz hil zen Athleticeko zale gaztea egun batzuk geroago. Geroztik, lau urte igaro diren arren, auzia ikerketa-fasean dago oraindik. justizia eske ari dira familia eta lagunak eta hori aldarrikatzeko sortu zen Iñigo Gogoan herri-ekimena. Ekimen horretako kide Marta Perezekin hitz egin du HIZPIDEAk, gertakariaren urteurrenaren egunean berean.

Entzun
Igor Chillon (LAB): “Ez dakigu zein motatako lanpostuak izango diren SEAk sortu nahi dituenak”

Igor Chillon (LAB): “Ez dakigu zein motatako lanpostuak izango diren SEAk sortu nahi dituenak”

Igor Chillon Gasteizko LAB-Industriako arduraduna

Igor Chillon Gasteizko LAB-Industriako arduraduna

Arabako Industria politikako Plana aurkeztu berri du SEA Arabako enpresarien elkarteak. Plan horren arabera, 9.000 lanpostu sortuko lirateke 2016-2017 epean, hainbat neurri hartuta. Igor Chillon Gasteizko LAB-Industriako arduraduna izan da gaur ARABA HIZPIDEn plan horren balorazioa egiten. Chillonen arabera, zalantzarik handiena da zein motatako lanpostuak diren sortuko direnak: alde batetik, lanaldi partzialeko kontratuak izango direla aurreikusten du Chillonek eta, bestetik, prekarietatea sortuko dutela, unibertzitatearekin zein lanbide heziketako eskolekin elkarlana proposatzen baitute planean. Horrez gain, sozietateen zerga jaistea ere proposatu dute Arabako enpresariek.

Entzun
Iñaki Ullibarri: “Ezinezkoa da Norvegiako zerbitzu publikoak izatea Bulgariako zerga-politikarekin”

Iñaki Ullibarri: “Ezinezkoa da Norvegiako zerbitzu publikoak izatea Bulgariako zerga-politikarekin”

Iñaki Ullibarri EH Bilduko batzarkidea

Iñaki Ullibarri EH Bilduko batzarkidea

Iñaki Ullibarri EH Bilduko batzarkidea egon da gaur ARABA HIZPIDEn, EH Bildu, Podemos eta Irabazi talde politikoek Arabako zerga-politikarako egindako proposamenak direla-eta. Hiru taldeek zerga-sistema bidezkoagoaren aldeko pausoak ematen hastea eskatu zioten joan den azaroan Foru Gobernuari, baina gobernuak eskaera bete ez duenez, proposamen zehatzak egin dituzte PFEZean, JEZean, Aberastasunaren Gaineko Zergan eta Enpresen Etekinen gaineko Zergan.

Entzun
IRUZKINA: Gotzon Hermosilla eta Irati Sarasua

IRUZKINA: Gotzon Hermosilla eta Irati Sarasua

HIZPIDEA - Aktualitatearen iruzkina

HIZPIDEA – Aktualitatearen iruzkina

Aktualitateko gaien iruzkina egin dute gaur HIZPIDEAn Gotzon Hermosilla Berriako kazetariak eta Irati Sarasua Hamaika Telebistako kazetariak. Iñigo Cabacas Lizeranzuren hilketaren laugarren urteurrena izango dela-eta, gai hori hartu du hizpide Hermosillak. Irati Sarasuak, aldiz, Gipuzkoan eraikiko den errauste-planta izan du mintzagai, Anberesko erraustegiaren leherketa abiapuntutzat hartuta.

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies