Gasteizko hondakinen bilketa-zerbitzua munizipalizatzea jarri dute mahai gainean oposizioko alderdiek

Gasteizko hondakinen bilketa-zerbitzua munizipalizatzea jarri dute mahai gainean oposizioko alderdiek

Gasteizko hondakinen kudeaketa zerbitzuan aldaketak egitea planteatu dute EH Bildu, Irabazi eta Ahal Dugu oposizioko alderdiek. FCC esleipendunarekin izandako gorabeheren ondoren, munizipalizazioak onurak besterik ez lituzkeela ekarriko uste du Erika Martinez Equoko bozeramaileak. Gorka Urtaran alkateak halako neurri batek langileak ordezkatu behar izatea ekarriko lukeela adierazi du, baina Martinezen iritziko, “aitzakia” baino ez da hori, zerbitzua Udalaren esku egotea langileen baldintzak hobetzeko bermea izango lizatekeelako. Zabor-bilketa zerbitzuan klausula sozialak txertatzearen aldekoa da Equoko bozermailea, hala nola birziklatze-tasak hobetzea edo arestian aipaturiko langileen baldintzak.

Entzun
No Fun(k) | Nostalgiaren trena I [01×12]

No Fun(k) | Nostalgiaren trena I [01×12]

 

1978tik abiatuko gara beste behin ere gaurkoan, eta hamarkada honen eta hurrengoaren artean saltoka ibiliko gara No Wavearen lehen aro honetako talderik adierazgarrienak ezagutzen jarraitzeko. Nostalgiaren trena hartuko dugu horretarako, saio honetako totum revolotumean murgiltzeko, zeinatan Theoretical Girls eta bere minimalismorako zaletasuna izango den gure lehen geltokia. Hartako kide izandako Glenn Brancaren pausoei jarraiki helduko gara bigarrenera: The Static hirukotea, eta Just Another Asshole fanzinea izango dugu hizpide honen harira. Beste hirukote batekin egingo dugu aurrera, Arto Lindsayk, Ikue Morik eta Robin Crutchfieldek osatutako DNArekin. Dena den, beste DNA bat ere entzungo dugu, azken kidea ordezkatu ostekoa, zehazki, taldearen soinuan bilakaera nabarmena eragin baitzuen honek. Saioaren bigarren zatian New Yorken segituko dugu, noski, baina nolabaiteko kutsu europarrak lagunduta, Lizzy Mercier Descloux paristarraren eskutik egingo dugulako hurrengo geldialdia. 1975ean iritsi eta handik gutxira sortu zuen egitasmoa entzungo dugu lehendabizi, Rosa Yemen izenekoa, eta bere bakarkako ibilbideari helduko diogu gero. Horretaz gain, Alemanian borroka armatuan jardun zuen talde bati buruz hitz egiteko aitzakia izango dugu Judy Nylon dela medio, eta honen “kartzelako rock” bereizgarriarekin No Wave-a den ariketa ikonoklasta borobilduta bukatuko dugu gaur. Trenera, bidaiariok!

 

Abestien zerrenda:

Theoretical Girls – You Got Me (1978)

The Static – Don’t Let Me Stop You (1979)

DNA – Not Moving (1978)

DNA – Blonde Red Head (A Taste Of DNA, 1981)

Rosa Yemen – Herpes Simplex (Live in N.Y.C. July 1978, 1978)

Lizzy Mercier Descloux – Torso Corso (Press Color, 1979)

Lizzy Mercier Descloux – Payola (Mambo Nassau, 1981)

Judy Nylon – Jailhouse Rock (Pal Judy, 1982)

Y Pants – Love’s A Disease (Beat It Down, 1982)

Entzun
Europara Begira | Hibai Arbide Atenasetik, Panama eta greba feminista hizpide

Europara Begira | Hibai Arbide Atenasetik, Panama eta greba feminista hizpide

Hilean behin hitz egiten dugu Hibai Arbiderekin, Grezian gertatzen ari denaren berri emateko. Oraingoan, ordea, Panaman egon berri dela aprobetxatuta, bertako egoeraren berri eman digu: 1989an Ameriketako Estatu Batuek inbaditu zuenetik, Panama neoliberalismoak markatutako herrialdea dela nabarmendu du Arbidek. Martxoaren 8ko greba feminsta hurbil dela-eta, Grezian deialdi hori izaten ari den eraginaz ere mintzatu gara kazetariarekin.

Entzun
“Martxo libertarioa” jarduera-zikloa antolatu du Gasteizko CNTk

“Martxo libertarioa” jarduera-zikloa antolatu du Gasteizko CNTk

 

Martxoak Gasteizen duen eragina ukaezina da: martxoaren 3an, 1976ko hildako 5 langileak eta zauritutako ehunka lagunak ekartzen dira gogora, eta martxoaren 8an, aldiz, Emakumearen Eguna, aurten greba feministarako deialdiarekin, gainera. Horrez gain, martxoaren 1ean du bere urteurrena CNTk: 98 urte bete ditu 2018an. Testuinguru horretan, Martxo libertarioa zikloa antolatu du Gasteizko CNTk bere egoitzan. Hitzaldi eta ekitaldiek generoa, osasun mentala eta oroimen historikoa ardatz hartuta, zenait ekitaldi antolatu dituzte Hedegile kaleko 65eko euren egoitzan. Lorea Bursaco CNTko kideak eman dizkigu zikloaren xehetasunak.

Entzun
Poeta madarikatuak | Barrenak hustu [1×00]

Poeta madarikatuak | Barrenak hustu [1×00]

                

Irudiak: Paul Verlaineren Les Poètes maudits (1884) liburua, poeten argazkia eta pairatzen zuten alkoholismoari buruzko marrazkia.

Literaturaren sator baten eskutik literaturaren satorrentzat bereziki egina…bueno agian ez gara hain esklusiboak, literaturaren zokoak xarmagarritzat dituen ororentzat egindako saioa izango da hurrengoa. Eta, bere izenak dioen moduan, gaurkoan barrenak hustuko ditugu zuon guztion aurrean, poeta madarikatuen biografia eta jatorriaren sakoneraino sartuko gara eta zuentzat biluztuko ditugu.

Eta, zergatik poeta madarikatuak ezizen hori? Literaturaren baztertuak izan zirelako, haien zorigaitza izan zelako eta isolamendura eraman zituelako, beno, hori eta pairatzen zituzten menpekotasunen zerrenda amaigabeak ere bai. Bart jorratuko ditgun idazleen izenak aipatzearren: Arthur Rimbaud, Marceline Desbordes-Valmore, Paul Verlaine edo Charlotte Perkins Gilman ditugu. Baina, euskal idazleek ere haien tartea edukiko dute, eta Jon Mirande edo Gabriel Arestiren ingurukoak landuko ditugu.

Azkenik, bitxikeria gisa, Patti Smith eta Arthur Rimbauden loturei buruz mintzatuko gara, Charlotte Perkins Gilmanek pairatu behar izan zuen krisialdia jorratuko dugu, Verlaine eta Rimbauden harreman toxikoaz arituko gara eta Jon Miranderen iragan beltzean murgilduko gara. Interesgarria ote? Aspertzeko astirik ez duzue edukiko, den-dena musika bizigarriaz girotua egongo baita!

Abestien zerrenda:

  • Lust for life – Iggy Pop (Lust for life, 1997).
  • I Am a Poseur – X-Ray Spex (Germ free adolescents, 1978).
  • Land – Patti Smith (Horses, 1975).
  • Ibiltzeko gertu – Napoka iria (Arnasten ikasteko berriz, 2013).
  • Madarikatua– Zurrapak (Ezerezean, 1988).
  • Dance song ´97 – Sleater Kinney (Dig me out, 1997).
  • What´s in my head – Fuzz (Fuzz, 2013).

Liburuen zerrenda:

  • Trainspotting – Irvine Welsh (1993).
  • Les Poètes maudits – Paul Verlaine (1884).
  • Les Fleurs du Mal – Charles Baudelaire (1857).
  • Illuminations – Arthur Rimbaud (1886).
  • Denboraldi bat infernuan – Arthur Rimbaud (1873, euskaraz, 1991).
  • Ilhun-argiak (1992) eta Haur besoetakoa (1970) – Jon Mirande.
  • Harri eta herri (1986) eta Euskal harria (1986) – Gabriel Aresti.
  • Damas oscuras – AA. AA (2017).
  • The yellow wallpaper (El papel pintado amarillo) – Charlotte Perkins Gilman (1892, gaztelaniaz, 2014).
  • Èlégies et Romances (1818), Elégies et Poésies nouvelles (1825), Poésies (1830) – Marceline Desbordes-Valmore.

 

Entzun
“Gasteizko herri mugimenduari esker daude bizirik 1976ko martxoaren 3ko aldarrikapenak”

“Gasteizko herri mugimenduari esker daude bizirik 1976ko martxoaren 3ko aldarrikapenak”

Nerea Martinez Martxoak 3 elkarteko bozeramailearekin hitz egin dugu gaur HIZPIDEAn, 1976ko martxoaren 3ko hilketen 42. urteurrenaren bezperan. Urteotan guztiotan Gasteizko herri mugimenduak izan duen garrantzia nabarmendu du Martinezek, hildako 5 langileen eta zauritutako guztien memoria bizirik mantendu ez ezik, egungo antolaketa eta aniztasunaren eredu ere izan baita. 42 urte joan direnean, beraz. herri mugimenduak eta, bereziki, herri mugimenduko emakumeak izango dira urteurrenaren protagonista. Espainiak ezarri nahi duen memoria baztertzailea ere salatu du Martinezek, eta Terrorismoaren Biktimen Memorialaren aurretik pasatzen denean, “bihotzak buelta” ematen diola adierazi du.

Entzun
“Fikzioa denez, hizkuntzarekin jolasteko askatasuna izan dugu ‘Errementari’n, istorioa janzteko beste elementu bat balitz bezala”

“Fikzioa denez, hizkuntzarekin jolasteko askatasuna izan dugu ‘Errementari’n, istorioa janzteko beste elementu bat balitz bezala”

Martxoaren 2an estreinatuko da “Errementari” filma. Paul Urkijo zuzendari gasteiztarraren lehen film luzea da eta fantasia generoaren barruan kokatzen da. Bi berezitasun horiez gain, badu bestelako bitxikerairik: euskarari dagokionez, Arabako euskararen berreraikuntza egin zuen Koldo Zuazok, eta hizkuntza aholkulari moduan aritu zen errodaje osoan zehar. Gainera, erregistro eta euskalki ezberdinak erabiltzen dira filmean, hitz egiten duen pertsonaiaren arabera. Horek, baina, ez du ulermena zailtzen: “ehen kolpean ulergarria izatea” izan da Gorka Lazkano eta lantaldearen asmoa.

Entzun
Solasaldia: Haizea Marijuan EH Bilduko batzarkidea

Solasaldia: Haizea Marijuan EH Bilduko batzarkidea

Tertuliaren tartean, Haizea Marijuan EH Bilduko batzarkidea egon da gaur ARABA HIZPIDEn, bakarka, aktualitateko gaiak jorratzen. Arabako pentsionisten mobilizazio masiboak, martxoaren 8ko greba feminista, martxoaren 3ko deialdiak eta “Errementari” filmaren estreinaldia izan ditu hizpide Marijuanek.

Entzun
ALEAFM 2018-02-28

ALEAFM 2018-02-28

Pil-Pilean atalean, Oionetik Bermeora doan arraina eta ardoaren ibilbidea izan dugu hizpide. Ondoren, Lumagorri elkartearekin izan gara, Gasteizerako eskatu duten LGTBI behatokiaz hitz egiteko. Hamaika Saltsan, Badaiotz sokatira taldeko kide batekin izan gara, Txinako munduko txapelketara joango direlako. Azkenik,  Liher taldeko Lide Hernandok taldearen azken diskoa aurkeztu digu. Txema Ramirez de la Piscinaren iritziak eta Euskararen Agendak itxi dute irratsaioa.

Aurkezleak: Ane Pedruzo eta Jon Ander Santos.

 

Entzun
LAB: “Herri mugimenduan lanean ari diren kolektiboen ekarpena ikusarazi nahi dugu martxoaren 3an, emakumeena, bereziki”

LAB: “Herri mugimenduan lanean ari diren kolektiboen ekarpena ikusarazi nahi dugu martxoaren 3an, emakumeena, bereziki”

Herri mugimenduko kolektiboen esku utzi du euskal gehiengo sindikalak martxoaren 3ko manifestazioa. 1976ko martxoaren 3an hildako bost langileak eta 150 zaurituak oroitzeko ekitaldi nagusian, kolektibo ezberdinetako emakumeek eramango dute pankarta, euren aldarrikapenei lehentasuna emanez, martxoaren 8ko greba feministaren atarian. Miriam Diaz de Tuesta LABeko kidearekin hitz egin du ARABA HIZPIDEk, erabaki horren nondik norakoak ezagutzeko. Guztiok indarrak batuz, aldaketa gauzatu! lelopeko manifestazioa arratsaldeko 19:00etan irtengo da Zaramagako martxoaren 3ko plazatik, eta Andre Maria Zuriaren plazan amaituko da, Mugimendu Feministaren hitzartzearekin. Orain dela 42 urte bezain beharrezkotzat jo du Diaz de Tuestak langileen eskubideen defentsan mobilizatzea.

Informazio gehiago, hemen.

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies