Ainhoa  Garagalza  (CEAR):  “Kazetariek  titular  bat  botatzen  dutenean,  honek  izan  dezakeen  eragina  pentsatu  behar  dute”

Ainhoa Garagalza (CEAR): “Kazetariek titular bat botatzen dutenean, honek izan dezakeen eragina pentsatu behar dute”

CEARek, arrazakeriaren aurkako kanpaina abiatu du, besteak beste, sarean dagoen bideo batekin.  Komunikabideen jardunaren garrantzia azpimarratu dute ere. Gaian sakondu dugu HIZPIDEAn egon den eta CEAReko kide den Ainhoa Garagalzarekin.

Arrazakeriaren aurka, hedabideok dugun paperaren garrantzia azpimarratu du Garagalzak; hori dela eta, kazetarien iritziak biltzen dituzten bideoak dituzte esku artean. Besteak beste, zurrumurru asko deslegitimatu nahi dituzte kanpaina honekin.

Entzun
Igor  Chillon  (LAB):  “Sozietate  zergan  iruzurraren  zulo  beltz  handi  bat  dago”

Igor Chillon (LAB): “Sozietate zergan iruzurraren zulo beltz handi bat dago”

Arabako Foru Aldundiak 2016an 77 milioiko diru iruzurra azaleratu du. 77 milioi horietatik 53 milioi enpresek eginiko iruzurrak dira, sozietate zergan eginikoak gehienbat. Igor Chillonen arabera enpresek zekulako trikimailu fiskal eta finantzieroak erabiltzen dituzte, horregatik enpresen gaineko kontrol zorrotzagoa egon beharko luke.

Horretaz gain, Igor Chillonen ustez, enpresei zerga presioa igo beharko litzateke Aldundiek diru gehiago bildu ahal izateko.

 

Entzun
Alai  Bedi:  Hugo,  Oier,  Mara  eta  Asier

Alai Bedi: Hugo, Oier, Mara eta Asier

A ze irratsaio ederra egin genuen, elkarrizketa inprobisatu eta guzti! Luis Carmona Ortiz irratian zegoen eta, hizkuntza asko ezagutzen dituenez, haien inguruan elkarrizketa egin genion.

Bestalde, beti bezala asmakizunak eta liburu gomendioak egin genituen. Lau esatari on, irratsaio ederra!

Entzun
Yashna  Artola  (Euskal  Delegazioa  Kurdistanen):  “Eduardo  Izarzuaga  deportatu  dezakete,  baina  ez  da  batere  ziurra”

Yashna Artola (Euskal Delegazioa Kurdistanen): “Eduardo Izarzuaga deportatu dezakete, baina ez da batere ziurra”

Turkiako indarrek Eduardo Izarzugaza brigadista otxandiarra atxilotu zuten atzo arratsaldean Kurdistanen eta berarekin zegoen Yashna Artola euskalduna. Euskal ordezkaritza bateko beste bederatzi kiderekin batera zihoan autobus batean, eta kontrol batean gelditu eta atxilotu zuten Izarzuaga.

HIZPIDEA magazinean  Artolarekin hitz egin dugu, azken berriak jasotzeko. Ez dut informazio fidagarririk, baina, ziurrenik, euskal brigadista deportatu dezakete. #EHNewroz2017 traola ari dira erabiltzen informazioa sareetan zabaltzeko.

Entzun
Aitor  Idigoras  (STEE-EILAS):  “Administrazioaren  erantzunik  ez  badago  borroka  dinamika  honekin  jarraitu  beharko  dugu”

Aitor Idigoras (STEE-EILAS): “Administrazioaren erantzunik ez badago borroka dinamika honekin jarraitu beharko dugu”

Martxoaren 22an EAE-ko hezkuntza publikoko irakasleek greba egin zuten. STEE-EILAS sindikatuko Aitor Idigorasen arabera mobilizazio handiak izan dira eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak erantzun bat eman beharko luke. Erantzunik ez badago borroka dinamikarekin jarraituko dutela esan du.

Entzun
Gasteizko  Ikasle  Mugimendua:  “Erreforma  ezberdinetan  eta  hezkuntza  sistemaren  kritikan  zentratuko  da  ikasle  greba”

Gasteizko Ikasle Mugimendua: “Erreforma ezberdinetan eta hezkuntza sistemaren kritikan zentratuko da ikasle greba”

Martxoaren 23an, ostegunean, ikasle greba burutuko dute Euskal Herrian. Milaka ikasle kalera aterako dira gaur egungo hezkuntza sistemaren kontra eta LOMCE eta Heziberriaren aurka. Asteazkenean, aldiz, irakasleen txanda izan da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Hala ere, Gasteizko Kanpusa beste kontu batzuengatik izan behar izan dugu azkenaldia hizpide, besteak beste, Ertzaintza Letretako fakultateko ikasle gelan sartu zelako materiala eramateko. Karlos eta Oier (ezizenak biak ala biak), Hala Bediko ARABA HIZPIDEn egon dira, egunerokotasunaz eta greba egunaz hitz egiteko.

 

Entzun
60 orrietatik 4 orria« Lehena...23456...Azkena »

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR