Caser  erresidentziako  langileek  borrokan  jarraituko  dute,  lan  baldintzak  hobetu  nahian

Caser erresidentziako langileek borrokan jarraituko dute, lan baldintzak hobetu nahian


Caser erresidentziako langileek mobilizazioak mantenduko dituzte Gasteizen, langileen erratioetan eta lan baldintzetan hobekuntzak lortu nahian. Azkenengo egunetan mobilizazio ezberdinak egin dituzte erresidentziaren inguruan, baina Arabako Batzar Nagusietan ere egon dira, Aldundia bera baita erresidentziaren kudeaketan ardura nagusiena duen instituzioa.

Egun, 110 langile daude Caser erresidentzian lanean Gasteizen, eta enpresa batzordea UGT eta ELA sindikatuek osatzen dute: orain arte ezinezkoa izan dute akordio bat lortzea. 2017ko martxotik lanuzteak egin dituzte langileek etengabe, baina enpresak ez du mugimendurik adierazi; ez enpresak, ezta Aldundiak ere.

Enpresako langileek behin baino gehiagotan salatu dute langile gehiago behar dituztela lanean, erratioak erresidentzia publikoetakoekin alderatuz. Adibidez, gainontzeko erresidentzietan 5 pertsona dituzte langile bakoitzeko; Caser erresidentzian, aldiz, 12. Caserreko plazetatik, egun, 150 pribatuak dira, 54 kontzertatuak (Aldundia) eta azken 25ak osasun zerbitzukoak.

ELA sindikatuko Bego Ozaetarekin hitz egin dugu gatazkaren inguruan ARABA HIZPIDEn. Ozaetak adierazi duenez, langileek 7 minutu dituzte agureak dutxatu ahal izateko.

Entzun
Dani  Zuazagoitia  (Gasteiz  Zero  Zabor):  “Azken  hamar  urteetan  erreziklatze  mailak  berdin  jarraitzen  du”

Dani Zuazagoitia (Gasteiz Zero Zabor): “Azken hamar urteetan erreziklatze mailak berdin jarraitzen du”

Gasteiz Zero Zabor elkarteko Dani Zuazagoitia eta Josu Aranbarri kezkatuta daude Gasteizko erreziklatze mailekin. Beren ustez, oso datu txarrak dira:  %21 inguru erreziklatzen da, zaborraren %80-90 inguru erreziklatu daitekeenean. Zuazagoitiak horrela dio: “Gasteizen dauden azpiegitura eta bilketa sistemek ez dute uzten birziklatze plan eraginkorrik egiten.” 

 

Entzun
Alai  Bedi:  Lucia,  Arnaitz  eta  Ander

Alai Bedi: Lucia, Arnaitz eta Ander

A ze hirukote etorri zaigun ikasturteko azken irratsaioa egitera!! Zizta Euskara Taldeak ipuin lehiaketa bat antolatu zuen, Txagoko Jaietan sariak banatu ziren eta irabazleak Hala Bedira etorri dira beraien ipuinak irakurtzera.

Bastidan aurtengo Araba Euskaraz ospatzen den bitartean, ipuin ederrak entzun ahal izan ditugu FM88.8an!

Luis Dorao ikastetxekoak dira hirurak: Ander, Arnaitz eta Lucía. Etortzekoa zen Marouah ere, baina datorren urtean izan beharko du!

Eskerrik asko Zizta Euskara Taldeko Markeli eta hiru txapeldunei.

Asko irakurri eta idatzi, udara ona pasa guztiok!!

Entzun
Estitxu  Villamor  (Errekaleor):  “Energia  burujabetzara  pausoa  emateko  momentu  egokiaren  zain  geunden;  orain  da”

Estitxu Villamor (Errekaleor): “Energia burujabetzara pausoa emateko momentu egokiaren zain geunden; orain da”

Energia berriztagarrietara salto egin nahi du Errekaleorrek, itxaron gabe. Horretarako, jada 22.000 € baino gehiago lortu dituen diru bilketa kanpaina jarri dute martxan, uztailaren 22ra arte luzatuko dena: ekarpen ezberdinak jaso dituzte Gasteizen, Araban, Euskal Herrian eta nazioartean. Gainera, energia berriztagarrien gaia beti izan dute buruan, eta maiatzaren 18ko argi mozketaren ostean, behin betiko pausoa emateko erabakia hartu dute.

Energia berriztagarriarekin lehenengo esperientziak izan dituzte Errekaleorren

Estitxu Villamor errekaleortarrarekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn. Larunbateko manifestazioarekin oso pozik agertu dira Errekaleorren, jasotako babesak mugak gainditu zituelako. Energia berriztagarriak eta kanpaina albo batera utziz, argi dute auzoko kideek: ez dira auzotik mugituko.

 

Entzun
Joseba  Legarda  (Lautadako  euskara  teknikaria):  “Kirola  arlo  estrategikoa  da  euskararentzat”

Joseba Legarda (Lautadako euskara teknikaria): “Kirola arlo estrategikoa da euskararentzat”

Gazteek kirol jarduera ugari egiten dituzte, Agurainen gaur egun kirol taldeen eskaintza osoa kontutan harturik 29 talde gaztelaniaz, 18 euskaraz eta 4 elebidunez daude. Talde handi eta garrantzitsuenetan gaztelania da nagusi.

Euskararen aldeko elkarteetatik eta udaletik hausnarketa bat egin eta kirol arloan euskararen presentzia handitzeko beharra ikusi da. Joseba Legardak aipatu digu kirol elkarteetan ez dela erabaki irmorik hartu euskara sustatzeko, nahiz eta begirale gehienak euskaldunak izan. Hori dela eta, euskararen presentzia handitzeko kirol taldeekin alkarlana bultzatu nahi da aurrerapausuak emateko.

 

Entzun
Gasteizko  Udaleko  langileek  itxialdia  hasi  dute,  akordio  berri  bat  lortzeko

Gasteizko Udaleko langileek itxialdia hasi dute, akordio berri bat lortzeko

Burututako asanbladetan adostu dutenez, akordio berri bat lortzeko helburuarekin, itxialdia hasi dute Gasteizko Udaleko langileek; ekainaren 30era arte luzatuko da itxialdia. ELA eta LAB sindikatuek ere deialdi hauekin bat egin dute, eta sindikatu hauetako kideak diren Asier Urruela eta Ruben Egia kideekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn.

Bi orduko etenaldiak egingo dituzte ekainaren 30ean, greba kontestuan sartuz. Presio honekin, Gorka Urtaran Gasteizko alkatearen bitartekaritza bilatu nahi dute, “Gasteizko Udaleko ardurandun nagusia den heinean”.

Itxialdi formatu honek, akanpada itxura izango du ekainaren 5etik aurrera: 15 lagun inguru inguru egongo dira itxialdian, txandakatuz. Bitartean, gainera, asanbladak edo manifestazioak burutuko dituzte hilabete guztian zehar.

 

Entzun
Karla  Berrojalbiz  (Errekaleor):  “Azken  urteotan  atomizatuta  dagoen  herri  mugimenduaren  indar  erakustaldia  izango  da  larunbatekoa”

Karla Berrojalbiz (Errekaleor): “Azken urteotan atomizatuta dagoen herri mugimenduaren indar erakustaldia izango da larunbatekoa”

Larunbateko zita garrantzitsura jarri gara begira ARABA HIZPIDEn. Argi mozketaren eta auzoko jaien ostean, “fuerte” dago auzoa, Errekaleorreko kidea den Karla Berrojalbizek azaldu digun moduan.

Larunbatean milaka izango dira Gasteizko kaleetan batuko diren norbanako eta eragileak. Gainera, Euskal Herritik kanpo ere atxikimenduak lortu dituzte eta badira Arabako hiriburura hurbilduko diren internazionaistak: Madril, Valladolik, Herrialde katalanak edo Frantziako estatutik besteak beste. Hala ere, “Errekaleor bigarren lekuan geratu eta herri mugimenduak hartuko du protagonismoa manifestazioan”, adierazi duenez.

Entzun
Alfredo  Remirez:  “Ez  daukat  esperantza  askorik”

Alfredo Remirez: “Ez daukat esperantza askorik”

Sokak ez du etenik. Urtebeteko kartzelaratze eskaera jaso du Alfredo Remirezek: 2009ko auzi batengatik sartu nahi dut orain espetxean. Duela hilabete batzuk, terrorismoa goratzea leporatuta zigortu zuten. Aldiz, 2009an epaileek urtebetez kondenatu zuten delitu bera egotzita, Amurrioko txupinazoan preso baten irudia erakustea leporatuta. Beraz, ez da lehenengo aldia errepresio kasu bat izan behar dugula hizpide Remirezekin hitz egiterako orduan.

Espetxealdia bertan behera geratu zen eta 5 urtez utzi zuten baldintzapeko askatasunean. 2017ko epaiketaren ostean, Audientzia Nazionalaren arabera, hautsi egin dira 2009ko zigorra bertan behera uzteko baldintzak.

Remirezekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn eta bizitzen ari duen jazarpena salatu du.

Entzun
Luis  Casado  (Berriztu):  “Espainiako  Minsiterioaren  ebazpenak,  Eusko  jaurlaritzaren  jarreraren  aurrean,  arrazoia  ematen  digu”

Luis Casado (Berriztu): “Espainiako Minsiterioaren ebazpenak, Eusko jaurlaritzaren jarreraren aurrean, arrazoia ematen digu”

Espainiako Gobernuko Ingurumen Ministerioaka amaiera eman dio Armentia 2 putzuaren Ingurumen inpaktuko ebaluazio txostenari: Eusko Jaurlaritzak putzuak ingurumenean izango duen inpaktuaren txosten arrunta egin behar duela ebatzi du honek. Alegia, Eusko Jaurlaritza momentuz geldirik egoteko,  Madrilek “stop” esan dio Gasteizi.

Berriztu! Arabako kideek adirazi dutenez, Subilla Gasteizko putzua onartua izan dadin, proiektuak esposizio publiko eta alegazio faseak bete beharko ditu. Mugimenduko kidea den Luis Casado gonbidatu dugu ARABA HIZPIDEra, mugimenduaren balorazioa jakiteko eta hurrengo pausoen berri izateko.

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies