Gasteiz Hardcore Crew, un año en el escenario y en la calle

Gasteiz Hardcore Crew, un año en el escenario y en la calle

Aprovechando que el programa No Hay Pasado ha entrevistado al grupo gasteiztarra No Regret para presentar su nuevo trabajo ‘Eres polvo’, Hala Bideo ha querido conocer de cerca el grupo y el recorrido de Gasteiz Hardcore Crew, colectivo que cumple ya un año. Por lo tanto, este vídeo recopìla la misma entrevista e imágenes de la ‘Hardcore Gaua’ organizada por el colectivo en el barrio libre de Errekaleor.

 

 

Berri Txarrak: “Metala zein popa jotzean gozatzen dugu”

Berri Txarrak: “Metala zein popa jotzean gozatzen dugu”

Berri Txarrak taldeak atera berri duen Infrasoinuak diskoaren inguruan hitz egiteko aukera izan dute Hala Bediko estudioetan grabatzen den Arrosa Sareko Zebrabidea irratsaioan. Taldeko hiru kideek Gasteizen diskoa aurkeztuko zutela aprobetxatuz, azken urteetako ibilideaz, disko berriaz, letrez, soinuez eta etorkizunaz aritzeko aukera izan zuten, eta Hala Bideok ez zuen aukera galdu.

Larriki gaixo dagoen Ibon Iparragirren askatasuna eskatu dute HIESAren aurkako egunean Gasteizen

Larriki gaixo dagoen Ibon Iparragirren askatasuna eskatu dute HIESAren aurkako egunean Gasteizen

Ibon Iparragirre HIESa duen euskal preso politikoa da, larriki gaixo dagoena eta bere osasuna okerrera doa etengabe. Eraso epileptikoak ditu noizean behin; hori gutxi balitz, ez du ia ikusmenik. Irailean 20 defentsa baino ez zituen (pertsona heldu osasuntsu batek 723-1.124 defentsa inguru ditu), eta orain, Sare herritarrak salatu duenez, askoz defentsa gutxiago eduki ditzake. Abenduaren 1ean, HIESaren aurkako egunean, haren askatasuna eskatu dute Gasteizko Santiago eta Txagorritxu ospitaleetan, ordu berean, pankarta erraldoi bana eskegiz.

 

 

 

Dispertsioa eta konponbidea hizpide Sare Gasteizen jardunaldietan

Dispertsioa eta konponbidea hizpide Sare Gasteizen jardunaldietan

Azaroaren 21etik 23ra burutu ziren Sarek antolatutako jardunaldiak Gasteizen, hiru egunetan zehar. Bertan gai ugari aztertu ziren, haien artean, kazetaritzak errelatoaren inguruan duen garrantzia, dispertsioak familiengan eta bereziki haurrengan duen eragina, eta gizarte zibilak gatazka konpontzeko duen eragina. Hala Bideo han egon zen eta parte-hartzaile talde baten ondorioak ekartzen dizkizue.

Hala Bediren 2017/2018 ikasturteko parrillen aurkezpena

Hala Bediren 2017/2018 ikasturteko parrillen aurkezpena

2017-2018 ikasturterako parrillak aurkeztu zituen Hala Bedik iragan azaroaren 11n. Betiko programa eta magazinetaz gain, aurten ere jende berria batu da proiektu komunikatibo honetara: horren erakusle, besteak beste, aurtengo irratsaio berriak, sare sozialen eta webgunearen apustua… Bideo honetan magazin nagusietako kideak eta irratsaio berri horiei ahotsa ematen dieten partaideak elkarrizketatu ditu Hala Bideok.



Hona hemen 2017-2018 ikasturteko Hala Bedi irratiko parrilla berriak:

Gasteizko Gaztetxeko obrak barrutik

Gasteizko Gaztetxeko obrak barrutik

Urria erdialdean hasi ziren obrekin Gasteizko Gaztetxeko kideak. Ordutikan, goizero eta arratsaldero, auzolanean, Muinoko Etxea konpondu eta egokitu egiten dute. Baina ez daude bakarrik: deialdi publiko bati esker, gazte -eta ez hain gazte- ugari hurbiltzen dira egunero esku bat botatzera.
Hala Bideok barrutik ezagutu nahi izan ditu obrak hauen ekuatorean. Hala ere, hitzordu bat azpimarratu dute: abenduaren 5a. Egun hori, auzolan egun handia izatea nahi dute asanbladako kideek eta gasteiztar guztiei egin diete bertaratzeko gonbitea.

Mireia Vehí (CUP): «El movimiento popular es la clave para materializar la República»

Mireia Vehí (CUP): «El movimiento popular es la clave para materializar la República»

Mireia Vehí, diputada de la CUP, visitaba ayer Gasteiz para ofrecer una charla organizada por Askapena y, además, responder a algunas preguntas en el programa internacionalista de Hala Bedi, ‘A Desalambrar’. ¿Qué pasará ahora en Catalunya? ¿Cómo se defiende la república ya proclamada? ¿Cómo harán frente a las elecciones del 21-D? ¿Qué papel tienen en estos momentos el movimiento popular y el internacionalismo?


Lau urteko kartzela zigorra parranda gau anekdotiko batengatik

Lau urteko kartzela zigorra parranda gau anekdotiko batengatik

Bi gasteiztar, Xabi Valdor eta Ander Martinez de Aguirre, espetxeratze arriskuan daude 2016ko ekaineko jai kontestuko anekdota baten ondorioz. Zoritxarrez, larria da egoera eta ez da anekdota soil batean geratuko. Azaroaren 13an, astelehenean, epailearen aurretik pasatzera deituta daude. 

Parranda egun normal bateko pasarte bat izan beharko lizatekeenak kinka larrian jarri ditzake orain bi gazteak: 4 urte eta 6 hilabeteko espetxe eskaera bakoitzarentzako. Hori gutxi balitz, 3.581€-ko isuna eskatzen diete, 5.000€-ko fiantzarekin batera -fiantzaren kopuru hau kendu diete jada-. Haiekin hitz egin du Hala Bideok, epaiketa baino egun batzuk lehenago. Epaiketa egunean, elkarretaratzea deitu dute 09:30etan epaitegien aurrean. Bi gazteekin hitz egin du Hala Bideok.

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies