[Iritzia]  “Maleta  bat  atean”  -Oier  Azkarraga-

[Iritzia] “Maleta bat atean” -Oier Azkarraga-

Arabako herriak hustutzen ari dira. Alarma eman du Arabako kontzejuek ateratzen duten Herrian aldizkariak. Aleak jaso du albistea eta horrela gutako askorengana heldu da berria.

Argazkia: Alea

Ez zaigu arrotz egin ordea, jakin bagenekien eta gutako askok bizi dugun egoera da hori. Herriko gazteren bat aspaldi ez dugula ikusi, tabernako elkarrizketan aipatu dugu, Madrilen bizi da egun, erantzuna. Beste bat, Gasteizko juerga batetan topatu eta: orain hemen bizi naiz, aspaldi ez naizela herritik pasa. Gasteiz, Bartzelona, Bilbo, Madril, Amsterdam, Mexiko…

Gure herriak zahartzen doaz, eta gazteok maleta bat dugu etxeko atean, zain. Lotsagabe batek esan zuen behin gure herriko udalbatzan, gazteok bagoazela, gurean gelditu nahi ez dugulako, handinahikerian gaudelako eta gurea txiki gelditzen delako. Ez dut ukatuko, halako fenomeno bat egon daitekeenik, bere etxekoek seguruenik bera ez aguantatzearren egin zuten alde, ahal eta urrunenera.

Gure herrietan alokairurako etxerik ez egoteak izango du zerikusia ere, agian. Egon gutxi eta daudenak prezio ordain ezinean. Erosi, EROSI, esaten digute hizki larriz, kasik oihuka, eta guk hala! 50 urteetako hipoteka batetara loturik.

Lanik ere ez dugu gurean, enpresak itxita, tabernak dekadentzian, baserriak abandonaturik eta lursailak erabili gabe. Hizkuntzak ikasi eta lanera Alemaniara. Vente a Alemania, Pepe!

Bitartean, hitz politak eta ekintzarik ez. Udalek, diputazioak… prest daude herriak husten ikusteko, prest gazteok alde egiten ikusteko, eta malkoren bat botako dute, pataletaren bat, faltsuak ordea, gazteon bizkar gainean erru guztia jartzen duten bitartean.

Ba guk, argi dugu! Gazteok bizitzeko jaio gara! Maleta atean jarri badigute ere, ez dugu hankarik egingo, gure herrian bizitzeko eskubidea dugu, gure herriak biziberritzeko betebeharra ere. Maleta atean jarri digutenen aurrean, jauntxo eta instituzioen aurrean, matxinatu eta gure lurra defendatzeko prest gaude. “Gure amaren etxea defendatuko dut” zioen esaldi zahar eraberrituak, gure kasuan ez amarena zelako, gurea delako baizik eta ez gaudelako prest, haien esanetara hara eta hona ibiltzeko.

Entzun
[Iritzia]  “Make  Euskal  Herria  great  again”  -Estitxu  Martínez  de  Iturrate-

[Iritzia] “Make Euskal Herria great again” -Estitxu Martínez de Iturrate-

Amaitzear dagoen aste hau, erabakitzeko eskubidearen inguruko albisteekin hasi genuen, adibide gisa astearteko Berria egunkariko azala: 2 argazki erraldoi; batean, Mas, Rigau eta Ortega titurra: Zigorrak Katalunian, 2014ko azaroaren 9an egindako galdeketagatik. Bestean Nicola Sturgeon, Titularra: Galdeketari tirako Eskozian.  5. Orrialdera iritsi arte ez dugu erabakitze eskubidearen inguruko albisterik topatzen euskal Herriari buruz, bertan 35 udalerritan egingo diren herri galdeketen inguruko artikulua dugularik.

Euskal herria zoritxarrez ez da albiste mota hauetako protagonista nagusia. Gure herriak aspaldi bigarren mailan dabil gai garrantzitsu honetan.

Kataluniako herria ordea, bereziki azken 6 urte hauetan ohorezko errondan jokatzen ari da, herri antolatu eta ausart baten irudi argia izanik, azken hilabeteetan albiste ugariren iturria izanez.  Azkena, lehen aipa bezala Kataluniako auzitegi nagusiaren sentetzia, espainiako legearen inperioa ez errespetatzea egotzita aurreko Kataluniako gobernuko 3 kide epaituz. Euskal Herrian mota hauetako albisteak gaurkotasunean genituen orain dela urte batzuk, eusko legibiltzarreko mahiko 3 kide ere zigortuak izan zirenean, espainiar legediari desobedientzia egitea leporik. Albiste ura jada gure oroimen kolektiboaren baitan geratu da, gure herriko ordezkari gorenek egun ez baitute erabakitze eskubidea beraien agenda eta are eta gutxiago espainiar legedia desobeditzeko nahia.

Azalean ere Eskozia, Nicola Sturgeon eskoziako lehen ministrak independetziaren inguruko bigarren galdeketa bat egiteko baimena parlamentuari eskatuko duela iragarriz.  2014ko erreferendumean ezetza atera zen, britaniar politikariek Eskozia europar batasunetik at geratuko zelakoaren mamuak bultzaturik, egun egoera irauli da, britaniar petoak izan baitira Erresuma Batua osoa europatik aterako dutenak Brexitaren ondorioz.  SNP, Sturgeonen alderdiak gehiengo zabala dauka edimburgoko parlamentuan eta berdeen laguntzarekin batera galdeketaren eskaera aurrera aterako da arazorik gabe. Beste herrialde bat, zeinetan euren ordezkari politikoek, euren herriaren aldeko apostu argia egiten.

Bitartean, gurean bestelako albisteak, hala nola, EAJ eta PPren arteko akordioa erkidegoko aurrekontuak aurrera ateratzeko.  Zelako paradoxa, kataluniako herri anaia itotzen eta bere askatasuna judizializatzen ari den alderdiarekin batera elkarlana gurean.  Garai batean bazirudien gure herria erabakitzeko eskubideren aldeko erreferentea zela estatu mailan, baina ametsan geratu omen zaigu.

EAJren zuzendaritza ez da honen defendatzaile sutsua inoiz izan, baina Ibarretxe Lehendakariak bestelako irudia eman zuen eta horrela ere ordaindu zuen estatus juridiko-politiko berriaren plana Madrilek atzera bota zenean eta bere etxean babesik topa ez zuenean.

Aspaldian badakigu indepentziaren aldeko ohiuak hauteskundeak irabazi, alderdi eguneko edota aberri eguneko lelo folklorikoak direla alderdiko ordezkarien ahotan. Baina bere onarriko jendean esperantza apurra badut, euretariko asko independetistak zintzoak dira eta erabakitzeko eskubidea dute buruan. Ausartak izan, eta barne mailan gai hau lehen mailan jarri ezazue.

Beste batzuk zuen zain gaude, herri sendo baten irudia eman dezagun, herri galdeketetatik haratago pausuak emateko, gure herria berriz ere erabakitze eskubidearen inguruan albiste izan dadin.

Beraz azkenaldian hain ezaguna egin den leloa, sentsu on batean gauzatu dezagun, erabakitzeko eskubidearen alde “make Euskal Herria great again”.

Entzun
[Iritzia]  “Halabeharraren  kapritxoen  menpe”-Koldo  Alzola-

[Iritzia] “Halabeharraren kapritxoen menpe”-Koldo Alzola-

Loteria tokatu zaigu etxean. Albiste pozgarriak, azkenik, baretu egin du asteotako egonezina: Alaba onartu egin dute auzoko eskola publikoan. Ez da kontu erraza, matrikulazioarena tragedia handia bilakatu baita azken urteotan familia askorentzat. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eskaera adina plaza eskaintzen ez duenez, halabeharrak erabakitzen du horrelakoetan nor den auzoan bertan eskolaratzeko aukera duen zorioneko umea, eta nork alde egin beharko duen soberako lekua duen beste eskola batera.

Halaxe da, nire bizitzako une erabakigarrienetako batzuk halabeharrak baldintzatu ditu. Hamazortzi urte bete berritan, garai hartako usadioaren arabera, herri arrotz bateko armadan derrigorrez zerbitzatu behar ote nuen zozketa bidez erabaki nahi izan zuen norbaitek. Loteria makabro haren aurkako jarrera izan zen intsumisio mugimenduarekiko nire lehenengo kontaktua eta nire konzientzia politikoa esnarazi zuen akuilua.

Gerora, urte batzuk geroago, 8812 ekimeneko militantea izan nintzen. Gasteiztar askok ondotxo gogoratuko dute hiria astindu zuen espekulazioaren aurkako herri mugimendu hura. Orduan babes ofizialeko etxebizitzen zozketak ziren gure salaketaren xedea. Etxebizitza eskubidea dela aldarrikatzen genuen, eta nekez bermatu daitekeela eskubide bat merkatuaren logikaren parametroetan kokatzen den bitartean, eta erakundeek eskubideak bermatu egin behar dituztela, eta ez zozketatu.

 

Egun, berriz, beste oinarrizko eskubide bat dakusat kolokan halabeharraren kapritxoen menpe, nire bi urteko alabaren hezkuntzarako eskubidea. Izan ere, haur guztiontzako sare publikoan eskolaratzeko eskubidea bermatzen ez duen sistema honetan zotz ala motz banatzen dira dauden plazak. Pentsa genezake Hezkuntza Sailaren prebisio falta dela gutxienez ume adina plaza ez eskaintzea, baina erakundeek baliabideak dauzkate auzune batean bi urteko zenbat haur dauden jakiteko, eta zenbat plaza beharko diren aurreikusteko. Hala egiten ez badute, ume guztiak sare publikoan eskolaratzeko eskubidea ez bermatzeko hautu estrategikoa egiten badute, itunpeko ikastetxeak balizko bezeroez elikatzeko delakoan nago. Eta, bide batez, haurrak ahalmen ekonomikoaren eta jatorriaren arabera sare publikoan eta pribatu-itunpekoan bereizteko. Alegia, baliabide ekonomiko nahikoak dituztenek, sare publikoko aukera mugatuek uxatuta, itunpeko ikastetxeen alde egin dezatela; eta itunpeko ikastetxetan bazterkeria irizpideak tarteko onartuko ez lituzketenak sare publikoan gera daitezela. Matrikulazio sistemaren emaitzak errealitate hori erakusten du, behintzat. Akaso, garai batean beste oinarrizko eskubide batzuekin egin genuen bezala, bada garaia aldarrikatzeko nekez bermatu daitezkeela eskubide horiek merkatuaren gora beheren menpe dauden bitartean. Bestela, erakundeek enpresa pribatuen esku uzten duen bitartean, halabearraren kapritxoen esku utzi behako dugu guk hezkuntzarako eskubidea.

Lore,  Leire,  Ibai  eta  Gaztaio  (Euskal  Udalekuak):  “Hezitzaileen  lan  bolondresak  gure  arteko  zein  haurrekiko  harremanak  eraikitzean  ezinbesteko  garrantzia  du”

Lore, Leire, Ibai eta Gaztaio (Euskal Udalekuak): “Hezitzaileen lan bolondresak gure arteko zein haurrekiko harremanak eraikitzean ezinbesteko garrantzia du”

Euskal Udalekuetako kideak diren Lore, Leire, Ibai eta Gaztaio izan dira gurean. Euskal Udalekuetako lanaren inguruan aritu gara haiekin hizketan, eta etxe bakoitzaren (Abaigar, Bernedo eta Goñi) nondik norakoak azaldu dizkigute. Haur eta gazteekin egiten duten lana, udako txandak eta udaleku hauen berezitasunak izan ditugu mintzagai, besteak beste.

Informazio gehiago eskuratu ahal izateko www.udalekuak.eus webgunea martxan dutela azaldu digute.

Entzun
Korrika  kultural:  Sareak  Josten  organiza  una  “tertulia  dialógica”  para  este  jueves  y  correrá  por  el  euskera  el  próximo  día  30

Korrika kultural: Sareak Josten organiza una “tertulia dialógica” para este jueves y correrá por el euskera el próximo día 30

Sareak Josten, plataforma que trabaja por la diversidad de culturas y personas en Gasteiz, participa de un kilómetro de la Korrika. Eso será el próximo día 30 a partir de las 19,30, pero antes, dentro de la Korrika Kultural, han organizado para este jueves 16 a las 18,00 de la tarde en Oihaneder Euskararen Etxea una tertulia diálogica (será en castellano). Además y de manera paralela para las mas tikis también está organizado Ipunen Haria, cuentacuentos infantil. Hablamos con Esther, de Sareak Josten de todo esto y nos acara ademas qué es una tertulia diálogica.

 

 

Entzun
Prestaciones  Sociales:  Lanbide  incumple  el  derecho  subjetivo  a  la  RGI/PCV  con  su  actuación  administrativa  ilegal

Prestaciones Sociales: Lanbide incumple el derecho subjetivo a la RGI/PCV con su actuación administrativa ilegal

Lanbide se está cargando el derecho subjetivo a la RGI/PCV son su actuación administrativa ilegal. Esta es la conclusión que se deriva de uno de los casos que han llegado a las asesorías de prestaciones sociales de Argilan en BIlbao. Comentamos hoy en la colaboración con el economista Iñaki Uribarri un Recurso de Reposición referido a un caso muy reciente y muy grave que, por desgracia, da muchas pistas de la orientación que está llevando Lanbide para echar gente del sistema de la RGI.

Entzun
Angel  Oiarbide  (Gure  Esku  Dago):  “Erabakitzeko  eskubidea  gauzatzeko  hiriburu  aurreratuena  da  Gasteiz”

Angel Oiarbide (Gure Esku Dago): “Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko hiriburu aurreratuena da Gasteiz”

Igandean Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko kontsultak egingo dituzte Tolosaldean, Oiartzualdean, Hernanin, Astigarragan eta Larrabetzun. Gure Esku Dagoko ordezkariek, antolatzaileekin batera herritarrei dei egin diete 35 udalerrietako galdeketetan parte har dezaten. Baina Araba? Araban, Aramaioren ostean, maiatzaren 7an erabakiko dute Legution. Hala ere, gainontzeko herrialdeekin alderatuta, gehiago kostatzen ari da. Erronka bat era badute Gure Esku Dagotik: hiriburuetan galderak egin nahi dituzte epe motzera. Angel Oiarbide, Gure Esku Dagoko bozeramailearekin hitz egingo dugu HIZPIDEA magazinan. 

Entzun
[Iritzia]  “Araba,  uste  baino  euskaldunagoa”  -Iñaki  Martinez  de  Luna

[Iritzia] “Araba, uste baino euskaldunagoa” -Iñaki Martinez de Luna

“Gure ingurua uste duguna baino euskaldunagoa da, baina horretaz jabetu behar gara euskaldunak, kontzientzia hartu behar dugu eta euskaraz bizitzeko ditugun aukerak baliatu behar ditugu.” Hitz horiek lapurtu dizkiot Asier Etxenikeri, alegia,  Arabarren euskararen ezagutza, erabilera eta iritziak izeneko ikerlanaren egileari, ALEA aldizkariak egindako elkarrizketa bat baliatuz.

Esandako inkestak ematen dizkigun 2015eko datuen arabera, 16 urtetik gorako arabarren ia laurden bat (%23, hain zuzen) gai da ongi edo nahiko ongi hitz egiteko, eta beste % 11,6k ere zertxobait hitz egin dezake. Baina, 16 eta 30 urte bitarteko arabarren artean 4tik 3 dira euskaldun; alegia, euskaldunen eta erdaldunen arteko proportzioa irauli da eta euskara dakitenen proportzioa gehiengoa da.

Orain, gaitasunean gertatu den iraultza hori erabilerara eramateko unea da. Horrela egin ezean, euskaldundu direnetako askok euskara galduko dute edo, gutxienez, hizkuntza hori nabarmen kamustuko zaie. Gakoa da NOLA igaro gaitasunetik erabilerara, ohiko hizkuntza nagusia gaztelania den ingurune batean.

Argi dago aldaketa hori ez dela soilik norbanakoen kontua. Euskaraz gero eta gehiago egiteko asmoa duen pertsonak aukera egokia aurkitu behar du bere inguruan. Horretarako, irtenbide egokiena da euskaraz gehiago egiteko asmoa taldean bultzatzea. Hots, egunerokoan elkarren arteko harremanak dituzten pertsonek asmo hori bera esplizituki azaltzea eta, modu adostuan, euskararako pauso hori elkarrekin ematen hastea.

Ez naiz ezer berririk esaten ari, hizkuntza-aldaketa hori bultzatzen duten ekimenak aspaldian hasiak dira eta. Kontua da Araban halako ekimen gutxi burutu dela oraindik. Salbuespen bat, hala ere, Agurainen izan dugu pasa den azaroan, non euskaraz 75 orduz bizitzeko nahia agertu eta konpromisoa hartu zuten 280 aguraindarrek.

Egia da badaudela hizkuntza-aldaketa bideratzeko beste ekimen eta teknika batzuk ere, Aldahitz eta Kuadrillategi motakoak, adibidez; edota TELP tailerrak… Kasu guztietan, gaitasunetik erabilerarako jauzi hori eman ahal izateko gakoa da kasu bakoitzerako teknikarik edo formaturik egokiena bilatzea.

Baina, horren aurretik, bi dira ezinbestekoak ditugun baldintzak: bata, euskararantz aurrerapausoa eman nahi izatea; bestea, ekimen horretan bidaideak izan daitezkeenen adostasuna lortzea. Agurainen abiatu dira dagoeneko bide horretatik. Zergatik Arabako beste lekuetan ez?

Entzun
Javier  Argote  (Presidente  de  los  concejos  de  Araba):  “Necesitamos  al  menos  una  tienda  en  los  pueblos  pequeños  alaveses”

Javier Argote (Presidente de los concejos de Araba): “Necesitamos al menos una tienda en los pueblos pequeños alaveses”

Hablamos con Javier Argote sobre la situación de los pueblos pequeños de Araba respecto a la falta de un mínimo comercio que sufren muchos de ellos y sobre las iniciativas que están poniendo en marcha para ir paliando la situación. También nos habla de una novedosa sentencia que puede ayudar a la financiación de los concejos.

(*) Foto: Diario de Noticias de Álava

Entzun
165 orrietatik 4 orria« Lehena...23456...100...Azkena »

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR