Mikel Resa (Sidalava): “GIB/Hiesa dutenen estigmaren aurka abiatu dugu ‘Ni ere positibo’ kanpaina”

Mikel Resa (Sidalava): “GIB/Hiesa dutenen estigmaren aurka abiatu dugu ‘Ni ere positibo’ kanpaina”

Abenduaren 1ean da hiesaren aurkako nazioarteko eguna. Hori dela-eta, “Ni ere positiboa” kanpaina abiatu du Sidalava hiesaren aurkako Arabako batzordeak. 30 urte betetzen dituen urtean, GIB/hiesa dutenen estigma salatuko du Sidalavak, horrek zailtzen baitu diagnostiko azkarra. Hiesak bere horretan jarraitzen duen bitartean, GIBdunen babesean indarra jarri behar dela esan digu Mikel Resa Sidalavako kideak.

Entzun
Aitor Idigoras (Steilas): “Gure grebak baino, askoz kalte handiagoa eragiten du ikasle batek 5 egunez tutorerik ez izateak”

Aitor Idigoras (Steilas): “Gure grebak baino, askoz kalte handiagoa eragiten du ikasle batek 5 egunez tutorerik ez izateak”

Sektorekako grebak egiten ari dira hezkuntzako langileak joan den urriaren 28tik, “Lan baldintzak hobetu. Hezkuntza eraiki” lelopean. Hezkuntzara EAEko Barne Produktu Gordinaren % 3,5 bideratzen da, eta hori igotzea eskatzen dute ELA, LAB eta Steilas sindikatuek, gainerako aldarrikapenak horren bitartez ere asetuko direlakoan. Aitor Idigoras Steilas-eko kideak adierazi duenez, EAE eta Nafarroa Europako azken postuetan daude hezkuntza-inbertsioari dagokionez.

Entzun
Europara begira: Madrileko mugimendu feministaren indarra (Oihan Vitoria)

Europara begira: Madrileko mugimendu feministaren indarra (Oihan Vitoria)

Astean behin Europako mutur batetik bestera ibiltzen gara ARABA HIZPIDEn, eta Oihan Vitoriaren txanda izan da gaur. Joan den azaroaren 25ean indarkeria matxistaren aurkako eguna izan zela aitzakia hartuta, Madrilen mugimendu feminista hartzen ari den indarraz eta egunaren inguruan zein horren aurretik egindako mobilizazio jendetsuez aritu gara berarekin.

Entzun
1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies