Amets  Martínez  de  Heredita  (Sare):  “Oier  Gomezekin  gertatu  dena  ezin  da  errepikatu”

Amets Martínez de Heredita (Sare): “Oier Gomezekin gertatu dena ezin da errepikatu”

Oier Gomezen kondena etetea ebatzi du Frantziak, baina ez da aske geratuko; ez, asteazkenean euroaginduen inguruko ebazpena espero delako.

Sare herritarrak hilabeteak daramatza Gomezen egoera salatzen eta bere askatasunaren alde lanean. Baina ez soilik Gomezena; larriki gaixo dauden preso guztiek kalean behar dutela aldarrikatu dute behin baino gehiagotan. Sareko kidea da Amets Martínez de Heredita eta ARABA HIZPIDEn izan dugu gaurkoan.

Entzun
Domingez  eta  Cuesta  Martin  (Emakumeen  Asanblada):  “Parte  hartzetik  egingo  dugu  Emakumeen  Etxea,  ez  Udalaren  inposiziotik”

Domingez eta Cuesta Martin (Emakumeen Asanblada): “Parte hartzetik egingo dugu Emakumeen Etxea, ez Udalaren inposiziotik”

Gasteizko Emakumeen Etxeak zer esan handia eman du orain arte, baina apenas pauso nabarmenik lortu gabe. Orain, gaia lehen lerrora itzuli da, eta etxea abian jartzeko prozesua martxan jarri da, azkenik.

 

 

Hala ere, zalantza ugari daude gaiaren inguruan: nola dago orain egoera, nola izan behar da prozesua bera, zein izango da honek izango duen erabilera … Galdera hauei erantzuna bilatzen saiatu gara Arabako Emakumeen Asanbladako Maider Domingez eta Maitane Cuesta Martinekin ARABA HIZPIDEn.

Entzun
Irati  Aritzeta  eta  Ilazki  Zabaleta  (Mugimendu  Feminista):  “Erantzun  irmo  eta  bateratu  bat  emango  dugu  herri  mugimenduarekin”

Irati Aritzeta eta Ilazki Zabaleta (Mugimendu Feminista): “Erantzun irmo eta bateratu bat emango dugu herri mugimenduarekin”

Mugimendu feministak azkenaldian Gasteizen identifikatutako erasoak salatu ditu, besteak beste, Errekaleorreko eraso baten berri emanez. Aritzeta eta Zabaleta Mugimendu Feministako kideak dira eta salaketa hauen berri eman dute ARABA HIZPIDEn.

Orain, epe motzera, lanketa bat hasiko dute Gasteizko eta Arabako herri mugimenduarekin, protokolo bat landuz hauekin.

 

Entzun
Txutxi  Ariznabarreta  (Independentistak):  “Baldintzak  sortzen  ari  dira  independentziarako  urrats  garrantzitsuak  emateko”

Txutxi Ariznabarreta (Independentistak): “Baldintzak sortzen ari dira independentziarako urrats garrantzitsuak emateko”

Igandean ospatuko da 2017ko Aberri Eguna, eta Independentistak Sareak Gernika aukeratu du horretarako. Gernikako bonbardaketaren “lotura ugari” topatzen dituztenez, leku hori izan da sarearen hautua: errefuxiatuak, azken herri galdeketak … 

Herri galdeketak, Katalunia, Aberri Eguna bera, independentismoa eta beste gai ugari izan ditugu hizpide Independentistakeko bozeramailea den Txutxi Ariznabarretarekin HIZPIDEA saioan.

Entzun
Josu  Isustitza  (Down  Araba):  “Zailtasun  handiena  gizarteak  ipintzen  dituen  oztopoak  dira”

Josu Isustitza (Down Araba): “Zailtasun handiena gizarteak ipintzen dituen oztopoak dira”

Down Arabako kide den Josu Isustitzak elkarteari buruz hitz egin du. Bere  arabera gizarte inklusibo bat behar da: “kalte gehiago egin dezake gizarte ez inklusibo batek, Down sindromeak berak baino”. Urte askotako bidea egin du elkarteak eta aldaketak ikusi dituzten arren gizartean gauzak gehiago aldatu behar direla diote.

Entzun
Lur  Albizu  (Ernai):  “Azken  lau  urteetan,  gazte  mugimenduak  aldaketak  izan  ditu;  aldaketa  horietara  moldatuko  gara”

Lur Albizu (Ernai): “Azken lau urteetan, gazte mugimenduak aldaketak izan ditu; aldaketa horietara moldatuko gara”

Ernai Gazte Antolakundeak II. Kongresua burutu zuen asteburuan. Inurritegia prozesuan gazte ugarik parte hartu ostean, hausnarketa sakon bat eraman du aurrera Ezker Abertzaleko Gazte Antolakundeak, besteak beste, izaera eskologista barnebilduz. Euskal preso eta iheslariak etxeratzeko bidean ere, jorratuko dituzten lan lerroak elkarbanatu ditu ARABA HIZPIDEn.

Gainera, larunbatean Baionan egoteko garrantzia azpimarratu du Albizuk. Eta, datorren astean, Gazte Akelarrea Zornotzatik Igorrera, egitarau oparoarekin. Tiketak erosteko azken egunak dira hauek: gazteakelarrea.info

Entzun
Iñaki  Landa  (Orainaldian):  “Kultur  alternatiboa  lantzen  duten  uste  baino  leku  gehiago  topatu  ditut”

Iñaki Landa (Orainaldian): “Kultur alternatiboa lantzen duten uste baino leku gehiago topatu ditut”

Kultura alternatiboa, “underground” kultura. Gasteizko eremu hori biltzen duen mapa landu du Iñaki Landa kazetariak, Gazte Sortzaileen bekaren barruan jorratu duen “Orainaldian” proiektuaren baitan. Apirilaren 6an, proiektuaren oinarrietako bat den “story map”- a aurkeztuko dute Oihaneder Euskararen Etxean, ez ohiko iblbide bat eginez Gasteizko puntu ezberidnetattik.

ARABA HIZPIDEn Landarekin hitz egin dugu, proiektuaren detaile gehiago biltzeko. 70 puntu baino gehiago identifikatu ditu Gasteizen eta espero ez zituen lekuak topatu dituzte proiektuan. Hala ere, proiektua ez da aurkezpenean geldituko: puntu ezberdinak biltzen dituen dokumentala aurkeztuko dute hemendik gutxira.

Entzun
Oihane  Perea:  “Finala  irabazteko,  ezinbestekoa  da  askatzea  eta  zuzen  egotea”

Oihane Perea: “Finala irabazteko, ezinbestekoa da askatzea eta zuzen egotea”

Oihane Pereak irabazi zuen larunbatean 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Ez da, hala ere, Perearen lehenengo txapela izan. Buruz buruzkoan Asier Otamendi sailkatu zen Perearekin batera baina izena josi dio Pereak 2017ko txapelari. Bien atzetik sailkatu ziren Manex Agirre, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Serapio Lopez, hurrenez hurren.

HIZPIDEA magazinean Arabako txapeldunarekin hitz egin dugu. Finalean sentitutakoa, txapelari nori eskaintzen dion eta Euskal Herriko Txapelketa Nagusira ze asmorekin doan azaldu digu.

 

Entzun
Tertulia:  Txus  Argote  (Korrikako  Arabako  arduraduna)  eta  Gorka  Elgoibar  (Korrikako  furgoneteroa)

Tertulia: Txus Argote (Korrikako Arabako arduraduna) eta Gorka Elgoibar (Korrikako furgoneteroa)

Gaur hasten da korrika, Otxandion hasi eta Arabar lurretara 10 minututan helduko da. Txus Argotek hasiera nolakoa izango den kontatu digu eta Araban zehar zer nolako ibilbidea egingo duen azaldu digu. Gorka Elgoibarrek Korrika barrutik nola bizi izaten den kontatu digu.

Entzun
39 orrietatik 1 orria12345...Azkena »

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR