“La memoria del 3 de Marzo debe servir para traer aquellas luchas al presente”

“La memoria del 3 de Marzo debe servir para traer aquellas luchas al presente”

En el programa entre el 3 de Marzo y el 8 de Marzo, acercamos estas dos fechas históricas a las ondas de ERRAIETATIK. Y es que tuvimos con nosotros a Alitxu Martínez del Campo. Cuando era joven, vivió de cerca el 3 de Marzo de 1976, y también es una de las mujeres gasteiztarras que ha trabajado intensamente por la huelga del 8 de Marzo de 2018.

Alitxu Martínez del Campo

Del 3 de Marzo de 1976, a la Huelga Feminista del 8 de Marzo de 2018. Alitxu representa un recorrido que aúna la lucha de la clase trabajadora y la lucha feminista. Se encuentra entre las miles de mujeres, muhcas veces invisibilizadas, que en el año 76 vivieron tanto las huelgas y movilizaciones previas como la propia masacre del 3 de Marzo. En aquella época era una joven militante comunista, y con el paso de los años, entre otras cosas, ha sido una incansable militante del movimiento feminista de Gasteiz y de Euskal Herria, también a día de hoy.

Del 3 de Marzo, al 8 de Marzo

Charlando con ella, hemos querido recoger un testimonio de los últimos 42 años. Por un lado, para conocer cómo vivió ella, como mujer joven, el 3 de Marzo de 1976; y por otro lado, para comprender el desarrollo del movimiento popular y del movimiento feminista durante todos estos años, haciendo un recorrido que llega hasta el día de hoy.

 

Entzun
“Tenemos la gran responsabilidad de hacer frente al relato hegemónico con inteligencia”

“Tenemos la gran responsabilidad de hacer frente al relato hegemónico con inteligencia”

Otsailetik apirilera, Metromuster ekoiztetxe-kooperatiba katalanaren inguruko jardunaldiak antolatu dituzte Gasteizko ZAS Kultur Espazioan. Aitzaki horrekin, ERRAIETATIK irratsaiora ekarri dugu Xavier Artigas, proiektuko kide eta sortzailea, eta apirilaren 19ean Gasteizen hitzaldia eskeiniko duena. ‘Cultures Audiovisuals Emancipadores’ leloa oinarri hartuta, ikusentzunezko kultur emanzipatzailea praktikara eraman du proiektu independente honek eta hurbiletik ezagutu nahi izan dugu.

2011. urtean, Bartzelonako 15M mugimenduaren ikusentzunezko lanetan ibili ziren Metromuster-ko kide batzuk, tartean, Xavier Artigas bera. Horren aurretik, Ekonomia Sozial Eraldatzailearen aldeko apustua egina zuten, kooperatiba gisa sortu zenean. Ostean, kalitate eta hedapen handiko dokumental ezberdinen produkzioan buru-belarri ibili dira: ‘[No-res], vida i mort d’un espai en tres actes’ (2013), Termitas, el observatorio DESC y el litigio estratégico del caso Bárcenas (2014), ‘Ciutat Morta’ (2014), ‘Tarajal: Desmuntant la impunitat a la frontera sud’ (2016) edo ’12 d’octubre. Cultura de l’Odi i Legítima Autodefensa’ (2017).

Eta bitartean, eraldaketa sozialarekiko konpromisoa eta herri mugimenduekin harreman estua mantendu du ekoiztetxeak: mugimendu sozialen zein CUPen spot ezberdinak eta musika talde batzuen bideoklipak ere egin dituzte.

Elkarrizketa honetan gai ezberdinen inguruan aritu gara Xavier Artigasekin: Metromuster proiektuaren jatorria, izaera eta ibilbidea, kooperatibismoaren aldeko apustua, mugimendu sozialak eta ikusentzunezkoen zein komunikazioaren garrantzia, besteak beste.

Entzun
Diaux, Del Amo eta Letamendia: “Herri mugimenduaren indarra mantentzen bada, irrati libreak osasuntsuak izango dira”

Diaux, Del Amo eta Letamendia: “Herri mugimenduaren indarra mantentzen bada, irrati libreak osasuntsuak izango dira”

Letamendia eta Diaux, 2013.

Jason Diaux, Ion Andoni del Amo eta Arkaitz Letamendiak ‘Westminster Papers’-en 35 orrialdeko artikulua argitarau dute, Hala Bedi eta Eguzki Irratien inguruko historia eta antolakuntza jasoz. Komunikazioa eta kulturaren inguruko argitalpen esanguratsu hau ere gurera ekarri dugu: Jason, Ion Andoni eta Arkaitzekin solasaldi interesgarria izan dugu, hain zuzen ere. Irrati libreen izaera, iragana, oraina eta etorkizuneko erronkak izan ditugu mintzagai.

ERRAIETATIK vol. XXXVI | Zokoratuen boza

 

Entzun
Ander Solozabal (Bidelapurrak): “Ez dugu autoekoizpena baino modu hoberik aurkitu”

Ander Solozabal (Bidelapurrak): “Ez dugu autoekoizpena baino modu hoberik aurkitu”

‘Gorriak eta bi’ diska kaleratuko du laster Bidelapurrak taldeak, folk tabernazale eta country doinuak oinarri eta jatorrizko bikotea seikote bihurtuz. Eta urtarrilaren 20an aurkeztuko dute Moonshine Wagon taldearekin batera Hell Doradon eskainiko duten kontzertuan. Diskatzar berri honetako kanta batzuk entzuteko aukera izan dugu, eta Ander Solozabal taldekide eta ume basatiarekin hitz egin dugu: Bidelapurrak taldearen bilakaera, diska berriaren nondik norakoak, autoekoizpena, panorama musikala… izan ditugu hizpide.

Entzun
Ane Labaka (Txakur Gorria): “Sormena era kolektiboan bizi nahi dugu”

Ane Labaka (Txakur Gorria): “Sormena era kolektiboan bizi nahi dugu”

2017ko azken saio honetan, Erraietatikeko ume basatiok txakur gorri hauetara gerturatu gara. Horretarako, lehenik eta behin, Txakur Gorria sortzaileen kolektiboko Ane Labakarekin solastu gara. Txakur Gorria lau neska gaztek 2016. urtean sortu zuten eta orain arte ibilbide oparoa izan dute: bost tramankulu kultural atera dituzte, horien artean ikus-entzuneskoak, ikuskizunak eta literatura lanak. Anek kolektiboaren nondik-norakoak kontatu dizkigu: noiz, nola eta zergatik sortu ziren, zein oinarri dituzten, etorkizuneko erronkak…

 

ERRAIETATIK vol. XXXIV | Txakur gorrien zaunka polifonikoa

Entzun
Servando Rocha: «En el libro reunimos a los considerados por el poder como Fuera de la Ley»

Servando Rocha: «En el libro reunimos a los considerados por el poder como Fuera de la Ley»

Servando Rocha kontrakulturaren benetako burua eta gurua da. Bai idazle moduan edo bai La Felguera elkarte sekretuko kide bezala argitara eraman ditu munduko eta Estatu Españoleko kontrakultura mugimendu eta adierazpen desberdinak. Ume basation liburutegian oinarrizkoak diren hainbat liburu bere eskutik atera dira, azkenetarikoak: ‘La Facción Caníbal’, ‘El Ejército Negro’, ‘La Horda’ edota ‘Fuera de la Ley-ren’ lehengo alea. Aste honetan, ordea, ‘Fuera de la Ley-ren’ bigarren alea izan dugu hipide. Ale honetan, Primo de Riveraren diktaduraren hasieratik Gerra Zibila kausatu zuen estatu-kolpe faxistararte egondako azpimundu kriminala aztertzen du. Horretarako garaiko kronika eta berriak egungo egileen artikuluekin tartekatzen dituzte, betiere garaiko argazkien hautaketa ederrarekin.

ERRAIETATIK vol. XXVI | Bazter ilunetako hots karrankariak

Entzun
GES (Gazte Emantzipaziorako Sarea): «Okupazioa etxebizitza eskubidea bermatzeko tresna eraginkorrena da»

GES (Gazte Emantzipaziorako Sarea): «Okupazioa etxebizitza eskubidea bermatzeko tresna eraginkorrena da»


Duela egun batzuk, Gasteizko Alde Zaharreko Kutxi, Txikita eta Pinto kaleetan dauden hiru eraikinen inguruan argitaratutako hainbat albisteen arabera, etxebizitza batzuk zozketatuko omen ditu Udalak. Honen harira, ohar bat heldu zen Hala Bedi irratira. Bertan, Gasteizko Alde Zaharrean Ensanche 21 elkarte publikoaren hiru eraikin okupatu zituztela jakinarazi zuten auzokide berriek.

Eraikin hauek «sei urte hutsik egon ostean» duela gutxi okupatu dituztela azalduz, Ensanche 21 hirigintza elkarte publikoaren azken urteotako plan urbanistikoa salatu zuten. Eta orain, kasualitatez, poliziaren bisitak eta zozketaren inguruko albisteak etorri dira.

Errekaleor Bizirik auzoan edota hiriko beste lekuetan loratzen ari den okupazio uholdearen urrats berri bat iritsi da Gasteizko Alde Zaharrera. Oharrean salatutako guztiaren aurrean «okupazioa tresna eraginkorrena» dela azpimarratu dute, baliabide ekonomiko nahikorik ez duten gazteen etxebizitza eskubidea bermatzeko eta bizitza eredu berri bateruntz bidea egiteko.

Okupazio berri hau hurbiletik ezagutzeko, eta etxebizitza eskubidearen zein gazteon emantzipazioaren inguruan hausnartzeko, Hala Bediko estudioetara gerturatu ziren eraikin hauek berreskuratu dituen Gazte Emantzipaziorako Sarearen kide batzuk.

ERRAIETATIK vol. XXI | Utopiak okupatuz

Entzun
Asier, Markes eta Gatom (Euskal Hip Hop Herria): «Euskaraz rapeatu nahi duten belaunaldi berriak sortzen ari dira»

Asier, Markes eta Gatom (Euskal Hip Hop Herria): «Euskaraz rapeatu nahi duten belaunaldi berriak sortzen ari dira»

EHHH (Euskal Hip Hop Herria) proiektua ezagutu dugu, Euskal Herrian hip hop kulturak eta rap musikak izandako bilakaera ulertzeko: hastapenak, gaur egungo eszena, sortzaileen arteko sareak, euskarazko raparen garapena, emakumearen presentzia, ‘Biltzarra’, etorkizunari begirako erronkak… Horretarako Markes Iraizoz (Kodigo Norteko kidea), Iñigo Iriondo GATOM eta Asier Martín (proiektuaren sortzailea eta atari digitaleko koordinatzailea) izan dira Hala Bediko estudioetan.


Rap musika Euskal Herritik urrun jaio bazen ere, eta beharbada nahiko berandu heldu bazen ere, sakonki errotu da azken urteotan herri honetako panorama musikalean. Gasteizen benetako ereserkiak bihurtu dira Indarrap edo Kodigo Norte bezalako taldeen kantuak, eta Euskal Herri mailan rap musikaren inguruko benetako mugimendu bat garatu dela esan dezakegu gaur egun, eta sormen horren ADNan gero eta errotuagoa dago euskara, gainera.

Historikoki, herri nostalgiko honetan 80. eta 90. hamarkadako punk eta rock musikak izan duten oinordetzari astindu ederra eman dio rapak, kontrakulturaren doinu nagusiei dagokionez. Gainera, irakaspen izugarria eman du antolakuntza, ekoizpen zein banaketa bide propioak sortzeko orduan. Eta beharbada, guzti hau Euskal Hip Hop Herriari eskertu behar diogu, Euskal Herriko hip hop sormenaren ataria.



ERRAIETATIK vol. XX | Boterea borrokatu

Entzun
Iñaki Landa eta Gindi Auzmendi (‘Orainaldian’): «Gasteizko kultura bizi-bizirik dago, egiten utzi behar zaio»

Iñaki Landa eta Gindi Auzmendi (‘Orainaldian’): «Gasteizko kultura bizi-bizirik dago, egiten utzi behar zaio»

ERRAIETATIK irratsaioan, Iñaki Landa kazetariarekin eta Gindi Auzmendi dokumentalgilearekin izan gara, irratsaioko kidea den Mikel Buruagarekin elkarlanean martxan jarri duten ‘Orainaldian’ proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko: Gasteizko kultura alternatiboaren storymapa osatu dute, modu batean edo bestean bertako kultura bultzatzen ari diren 70 gune jaso dituena, tartean Hala Bedi irratia eta taberna.

Storymapa abiapuntutzat hartuta, ideia garatzen ari dira, besteak beste, Gasteizko gazte sortzaileen 9 istorio jasoko dituen dokumental batekin edo APP batekin.

Proiektuari buruz aritzeaz gain, Gasteizko kulturaren egoera eta kontrakultura izan ditugu hizpide, baita ‘Orainaldian’ proiektuan jaso duten errealitate kulturala babesteko gakoak ere, etorkizunari begira.


ERRAIETATIK vol. XIX | Iragana, geroa, oraina

Entzun
Igarki Robles eta Maialen Kortabarria: «XXI. mendea apoismoaren mendea izango da. Rojava gure Vietnam»

Igarki Robles eta Maialen Kortabarria: «XXI. mendea apoismoaren mendea izango da. Rojava gure Vietnam»


Abdullah Öçalan preso politiko eta buruzagi kurduaren askatasuna eskatzeko nazioarteko Martxa Luzeak Luxenburgo eta Strasburgo batu ditu otsailaren 1etik 11ra. Askapena eta Hala Bediko bi kidek, Igarki Robles eta Maialen Kortabarria, alegia, martxaren nondik norakoak ezagutzera eman dituzte Hala Bedi irratiaren webgunean, sare sozialetan eta, nola ez, magazinetan.

Bertan izandako Maialen eta Igarki internazionalista gasteiztarrak izan ditugu aste honetan ERRAIETATIK irratsaioan, Öçalanen aldeko nazioarteko Martxa Luzearen xehetasunak ezagutzeko, baina baita Kurdistanen egoerara eta herri kurduaren iraultzara sakonean hurbiltzeko ere: Öçalanen garrantzi historikoa, Kurdistanen egoera geopolitikoa, konfederalismo demokratikoa, feminismoa, autodefentsa edota elkartasun internazionalistaren beharra izan ditugu hizpide, besteak beste.


* IRRATSAIO OSOA

ERRAIETATIK vol. XIII | Kurdistan, bizitzaren aldeko iraultza

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies