Hala  Bedi  transmite  al  Parlamento  Vasco  la  cruel  situación  de  las  licencias  de  radio

Hala Bedi transmite al Parlamento Vasco la cruel situación de las licencias de radio

En una comparecencia, el 28 de junio de 2017 Hala Bedi ha trasmitido a los grupos políticos la lamentable situación de las radios sin licencia, los entresijos de éstas y la situación de Hala Bedi en particular. Fuera de la cámara vasca, media hora antes de comparecer frente diferentes representante políticos, una concentración bajo el lema ‘Ilegala banaiz, alda zuen legea’ ha sido secundada por diferentes ciudadanas del Movimiento Popular de Araba. En dicha concentración ha estado presente la antena que se llevó el viento.


Lectura completa:

Respetemos el protocolo institucional. Seamos corteses, como buenos alaveses… Hortaz, ezer baino lehen egunon ta milesker zuen denbora eskeintzeagatik. Pero lo cortés no quita lo valiente… asi que adelantamos que  venimos a hablar con crudeza.

Halabedi SLO da, Araba Hizpidea, Kantoia. Dsd el abismo, O nosera, A todo Gas, 3kortxea edota Alaibedi da. Halabedi Muinoko Hotsak da, Halabideo da. Euskaraz gara, gaztelaniaz, galegoz, katalanez eta ingelesez gara. Nahi duen edonorren etxea eta bozgorailua gara. Kolektibo bat gara. Ta bai, noski,  Halabedi irrati bat ere bada: Halabedi 1, Halabedi 2 (erakutsi parrillen txartelak),  Halabedi ugari daude, gara. Halabediko 100 kideak eta 600 halabelarriak dira halabedi horiek guztiak posible egiten dituztenak, alegia, proiektu komunikatibo libre eta herritar bat ahalbidetzen dutenak. Gaur egun, herritarren parte hartzea modu demoraktikoan bermatzen duen Arabako irrati bakarra da gurea.   

Ilusioa daukagu, 34 urteko esperientzia kolektiboa, eragiteko eta hobetzen jarraitzeko gogoa…..baina lizentzia falta zaigu .       

Halabedi irratia 1983.urtean sortu zen Gasteizen. Hastapenak ez ziren errazak izan, orduko agintariek, ez bait zituzten maite uhin berri horietatik entzuten zituzten mezuak. Garai hartan, ez zegoen lizentzia lortzeko aukerarik, eta beraz, arazo legal ugari izan genituen.  (video mint  00.00-01.14 eta mint 31.05-32.24) Ordutik hona, asko aldatu eta hazi da gure proiektua. Kolektiboan, jende anitzak parte hartzen duelako batetik, eta teknologien garapenak zabaldu dituen aukerei esker, bestetik. Gure uhinak asko hedatu dira geroztik han hemenka.

Halabedik, lotura oso estua izan du beti bere inguruko komunitatearekin eta gaur egun ere, konpromiso sozialak bere horretan jarraitzen du, Arabako hainbat eta hainbat kolektiborekin harreman zuzena dugularik.

Kolektiboan zein teknologia eremuan eman diren aldaketetaz gain, jendartean ere nabariak dira eraldaketak. Zentzu horretan, zorionez, euskal hiztunen kopuruak gora egin du Euskal Herrian, baina baita Araban ere, eta horretaz jabeturik, duela 4 urte, Halabediko ohiko emisio elebidunari, emisio berri bat gehitu genion: Halabedi2, euskara hutsezko irratia. Modu honetan, Halabedi irratiak, bere ekarpena egin nahi izan dio euskararen normalizazioari. Lizentziarik gabe bada ere, dialeko 88.8 frekuentzian aurki gaitzakezue.

1986. urtean,  Eusko Jaurlaritzak irrati lizentzien lehiaketa antolatu zuen eta mende laurden bat itxaron behar izan genuen, PSE eta PPren esku zegoen Eusko Jaurlaritzak,  irrati lizentziak esleitzeko lehiaketa berria abiatu zuen arte. 80. hamarkadan burutu zen lehiaketa horretara ez aurkeztea erabaki genuen. Besteak beste, gure moduko irratiak ez zirelako aintzat hartzen, hots, irrati komunitarioak. Lehiaketa berriari dagokionez, horren oinarriak irakurri eta berehala, beste behin ere, irratigintzaren eta jendartearen errealitateari erantzuten ez ziola ohartu ginen. Izan ere, ez ziren inondik inora kontutan hartzen euskararentzako gutxienekoak, ezta irrati komunitarioen ezaugarriak ere.

Halaxe salatu zuen Euskal Herriko Irratien Federazioa osatzen duen Arrosa Irrati Sareak, 2009ko urrian Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian. Bertan, honako eskaerak egin zituen irrati komunitarioen presentzia ezaren harira:

”Gaia auzitegia eramateko aukera egon arren, nahiago zutela inplikatutako aldeen arteko elkarrizketa bidez konpontzea”.zioten. Horregatik guztiagatik honakoa eskatu zioten Eusko Legebiltzarrari agerraldi hartan:

-1.go ESKAERA: Kontrol neurriak har zitzala lehiaketa publikoa ebazterako orduan gardentasuna bermatzeko

-2. ESKAERA: Legebiltzarrak eska ziezaiola Eusko Jaurlaritzari  aurkeztutako proiektuak baloratzeko orduan, hainbat ohar kontuan hartzea:

→ Espazio erradioelektrikoa publikoa izanik, herritarron komunikazio eskubidea interes komertzialen gainetik lehenestea (Europar Batasuneko leku bakarrenetakoa baita, irabazi asmorik gabeko irratiei bideratutako titulorik ez duena). Alegia, eskatu zutena zera izan zen, Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorrak 4.1 artikuluan  dioena betetzea (pertsona orok eskubidea duela ikus-entzunezko komunikazioa medioen aniztasun baten bidez egin dadin; bai publikoak, bai komertzialak eta  baita gureak bezelakoak ere, alegia, komunitarioak, jendartearen aniztasun ideologikoa, politikoa eta kulturala islatu dezaten. Are gehiago, Hirugarren sektoreko komunikabideei buruz Europako Parlamentuak 2008ko irailaren 25ean emandako Ebazpenaren 15. puntuan, “Komunikabideen aniztasuna bermatzeko, Batasuneko kide diren Estatuei, Hirugarren sektoreko komunikabideei (hau da, komunikabide komunitarioei), legezko izaera aitor diezaiela gomendatzen die ere. Lehiaketaren oinarriek, irrati komunitarioak lehiaketara aurkeztea galarazten ez zuen arren, irrati komertzilen aurrean desabantaila argian utzi zituen ordea.

-3.ESKAERA: Legebiltzarrak eska ziezaiola Eusko Jaurlaritzari  ahalik eta irakurketa mesedegarriena egin zezala, jendartearen komunikazio eskubidea bermatzea aldera eta beraz, aurretik aipatutako lege eta gomendioak bete zitzala. Zentzu horretan, dialean falta den sektore bakarra irrati komunitarioena  dela onar zezala eta horien presentzia bermatu zezala irrati esparruaren jabetza publikoak aniztasun handiagoa izan zezan.

-4. ESKAERA: Txosten parlamentario bat egin zezala, eremu erradioelektrikoa erabiltzeari buruzko nazioarteko irizpide demokratikoak bere baitan hartuko lukeen etorkizuneko ikus entzunezko komunikaziorako euskal lege bat gara zezan. Betiere, inplikatutako eragile guztien partehartzea bermatuz.

Baina eskariak ez ziren irrati komunitarioen presentzia bermatzeko eskari hutsera mugatu. Euskararen presentzia bermatzeko neurrien beharraz ere hitzegin zuten. Hori dela eta, beste eskaera hauek egin zituen ere:

-1.go ESKAERA: Legebiltzarrak eska ziezaiola Eusko Jaurlaritzari  aurkeztutako proiektuak baloratzeko orduan kontutan hartzea Eskualde Hizkuntzen eta Hizkuntza Gutxituen Europako Karta, 1992ko ekainaren 25ean sinatutako hitzarmena, azaroaren 5ean 11 estatuk sinatu zutena, tartean estatu espainola. Karta horretako 11. Artikuloan dio, irratiek eta telebistek, zerbitzu publiko bat eskaintzeko helburua duten neurrian, aldeek konpromisoa hartzen dutela eskualde hizkuntzan edo hizkuntza gutxituan jardungo duen telebista kate bat eta irrati-estazio bat, gutxienez, sustatzeko eta emisioak programatzea arautuko duten xedapenak hartzeko.

-2. ESKAERA: Legebiltzarrak eska ziezaiola Eusko Jaurlaritzari euskarazko irratientzat gordetako lizentziak hutsik gelditzea ekidin zezan.

Gainera, Arrosa ez zen kezka hau azaldu zuen eragile bakarra izan. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak ere, kezka handiz hartu baitzuen Eusko Jaurlaritzak onartu zituen lehiaketa-oinarriak. Kontseiluaren ustez, ez zuen zentzurik EJ-k gero eta hiztun gehiago garela esateak, eta irratietan euskararen presentzia bermatzeko erabakirik ez hartzeak.

Eskaera hauen guztien ondorioz, lizentzia esleitzekoa zen eskualde bakoitzean, eta norbait aurkeztuz gero, lizentzia euskarazkoari emateko konpromisoa hartu zuen EJak. Bestalde, irrati komunitarioen presentzia bermatzeko neurriak aztertzeko konpromisoa hartu zuten  Parlamentuan ordezkaritza zuten hainbat alderdi politikok, tartean, PNV-k. Horren adibide da, 2013ko ekainaren 27an, EH Bilduk eta PNV-k Eusko Legebiltzarreko mahaiaren bidez, Jaurlaritzari zuzendutako eskaria. Bertan, beste gauza batzuen artean, irrati libre eta komunitarioen esparrua araubidean jartzea eskatzen zioten. Sinatu bai, baina Gobernuan dagoen PNV-k ez du inoiz deus ere egin hori betetzeko. Are gehiago, trabak baino ez ditugu aurkitu Eusko Jaurlaritzari zuzendu gatzaizkion bakoitzean.

Bada, hainbat urte pasatu dira eta konpromiso horiek haizeak eraman zituelaren zentsazioa daukagu. Hori dela eta, Halabedik, garai hartan Arrosak toki honetara ekarri zituen eskaera horiek guztiak mahai gainean jarri nahi ditu berriz ere.

Diala publikoa da, eta beraz, Eusko Jaurlaritzak, guztion parte hartzea ahalbidetzeko bermeak ezarri beharko lituzke. Zentzu horretan, esan daiteke, orduko Gobernuak, lehiaketan parte hartzeko aukerarik gabe utzi zituela irrati asko eta asko. Hori ez da ondare publikoa banatzeko modu ekitatiboa. Europako beste herrialdeetan gertatzen ez den bezela, oihanaren legeak nagusi izaten jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoko dialean. Hau da, teknologikoki ekipo potenteena erosteko dirua duten irratiak dira herritarrek entzun ditzaketenak. Eta halaxe birproduzitu zen lizentzien lehiaketaren oinarrietan zein esleipenean ere. Ondorioz,  soilik dirua zuten irratiek parte hartu ahal izan zuten lehiaketan. Diala, gaur egun, Madrilen egoitza duten irrati kate komertzial erraldoien eta beraien sukurtsalen eskuetan dago eta lehiaketak bide horretan sakondu zuen. Imaginatu dezakezue ze nolako jendartea sortuko genukeen medikua edo irakaslea izateko oposaketetan herritarrek urte osoko soldata ordaindu beharko balute? Ba hori da Eusko Jaurlaritzak irratiekin egin zuena. Aukera berdintasunaren arrastorik ez.

Parlamentuak Eusko Legebiltzarrari irrati komunitarioen presentzia bermatuko duen lehiaketa berria abiatzea eska diezaiola exigitzen dugu 

Aurreko lehiaketari buruz epaitegiek esango dutenaren zai egon gabe, lehiaketa berri baten oinarriak definitzen has daitezen. Izan ere, argi dago, epaileek diotena diotela ere, ebazpen horiek ez dutela irrati komunitarioen presentzia ezaren afera konponduko.

Oraina, etorkizuna bezain garrantzitsua dela uste dugu. Zentzu horretan, oraindik epaitegietan dagoen azkenengo lizentzia lehiaketara itzuliko gara orain. Izan ere, oztopoen eta zailtasunen gainetik, Halabedi irratiak lehiaketa horretara aurkeztea erabaki zuen. Bagenekien ia ezinezkoa izango zela lizentzia lortzea baina, hain zuzen, hori ikustarazi nahi izan genuen, besteak beste. Emaitza? 30 urteko ibilbidea zuen emisio elebidunak ez zuen lizentziarik lortu, esan bezela, irrati komertzialekin lehiatzera derrigortu zutelako. Euskara hutsez emititzen duen Halabedi2-ri, aldiz, lizentzia esleitu zioten. Hilabetetan egindako esfortzuak merezi izan zuela sentitu genuen orduan, baina pozak gutxi iraun zuen. Hauteskundeak baino egun gutxi batzuk lehenago, Gobernuak lizentzien lehiaketa bertan behera uztea erabaki baitzuen, argudio gehiegirik eman gabe.

Ildo horretan, aipatzekoa da, ze nolako esfortzua egin behar izan genuen lehiaketara aurkeztu ahal izateko. Esfortzu ekonomikoa batetik, eta humanoa bestetik. Lehiaketan parte hartu ahal izateko, 100.000 euroko fidantza ordaindu behar izan genuen, alegia, urte osorako daukagun aurrekontua baino gehiago. Kolektibo eta norbanako askok eta askok gugan jarritako konfidantza eta diruagatik izan ez balitz, lehiaketatik kanpo egongo ginateke. Horrez gain, langile bat kontratatu behar izan genuen prozesua kudeatzeko. Baina kontutan izanik, Halabediren lanaren gehiegoa militantziari esker gauzatzen dela, esfortzurik handiena humanoa izan zen. Ba al dakizue zenbat ordu eskaini genizkion lizentziaren gaiari? Ba al dakizue denbora horretan zenbat proiektu baztertu behar izan genituen lizentzien aferari behar bezela heltzeko? Dirua eta denbora galduarazi digu Eusko Jaurlaritzak. Dirua erreklamatu daiteke, baina denbora berreskuratzerik ez dago. Kalte konpondu ezinak eragin dizkigu Jaurlaritzaren jokabideak.

Dice el saber popular, que uno es dueño de lo que calla y esclavo de lo que dice. Agian, zuotako batzuk zuen alderdi kideen hitzen morroi sentitu zaitezkete EuropaPress-ek 2012ko abenduaren 11an publikatutako artikulo batean jasotzen dituen Idoia Mendiaren hitzak, orduko Gobernuko PSE-ko bozeramaileak,  gogora ekartzen dizkizuegunean. Cito textualmente:

  1.       “Aunque el concurso se encontraba en una fase “muy avanzada” de tramitación, el gobierno socialista, siguiendo principios de “prudencia y responsabilidad”, ha rechazado conceder las licencias “con el gobierno en funciones y a punto de ser relevado”.  Gure buruari galdetzen diogu, ea gaur egun PSE ordezkatzen duzuen lagunek uste duzuen arduratsua dela irratioi dirua eta denbora galduarazi izana. Are gehiago, Idoia Mendiak berak honakoa esan zuenean: “La convocatoria se ha realizado con el margen de tiempo suficiente, pero los retrasos de baremación y valoración de las propuestas presentadas – realizada por una empresa externa- han dilatado el proceso. Ba hari horretatik tiraka, oso gauza bitxiak aurkitu ditugu irrati lizentzien espedientean

En el documento FM Acta 8, se concluye la filtración de las valoraciones de los servicios técnicos a la empresa Aggaros, de tal forma que contó con toda la información precisa para tener la foto final de los adjudicatarios una vez sumadas las puntuaciones de las valoraciones efectuadas por la empresa. REPITO Y RESUMO: instituzio publiko baten bilera baten aktan, FILTRAZIOAK eman direla jasotzen da.

  1.    Idoia Mendiak gauza gehiago esan zituen, besteak beste: “El Gobierno de Patxi López se ha caracterizado por su “apuesta por la transparencia informativa y por el rigor de los procedimientos de contratación”. Halabediko kideoi zalantza bat sortzen zaigu honen harira: Idoia Mendiak transparentziaz solasten zuenean, informazioaren filtrazioa gogoan izango ote zuen.
  2.    Baina hauek ez dira espedientean aurkitu ditugun irregularitate bakarrak:

Informe de la Dirección de Medios (FM Acta 11) en el que se analiza la valoración del criterio de pluralismo, es decir, si las adjudicatarias propuestas tenían presencia previa. Como puede apreciarse se trata de un criterio objetivo, que no admite margen de interpretación.

La conclusión es sorprendente: la valoración de siete de las licitadoras propuestas es incorrecta, es decir, se les asignan 10 o 20 puntos adicionales que no les corresponden, como si no tuvieran presencia previa en la zona de servicio, aunque, según se indica en el informe, las propias licitadoras habían reconocido tener presencia previa.

Las beneficiarias habrían sido las siguientes:

Código bases Adjudicataria propuesta
4 UNIPREX SAU (VOCENTO)
5 SER
6 PUNTO RADIO
16 EUROPA FM (VOCENTO)
19 PUNTO RADIO (VOCENTO)
21 EUSKOMEDIA (NOTICIAS)
28 UNIPREX S.A.U (VOCENTO)

Tal y como se infiere del expediente, la empresa Euskomedia parece sorprendida porque le propongan ser adjudicataria provisional justo donde ya tiene licencia previa.

En cambio, llama la atención que Vocento, con una gran capacidad económica, no recurra la adjudicación (si bien luego pide extensión de sentencia) cuando podría resultar adjudicataria de cinco licencias.

Por otro lado, en el expediente se constata que Radio Estudio (con la que SER tiene acuerdos en virtud de los cuales emite programación) fue propuesta adjudicataria para dos licencias (código bases 7 y 20, correspondientes a Getxo y Vitoria Gasteiz) sin cumplir en el plan económico la puntuación mínima que exigían las bases (se alude a esta cuestión en el Acta 4-6-2015). Dicho criterio tampoco admite margen de discrecionalidad, simplemente al no alcanzar un mínimo del 50% de la puntuación total correspondiente al plan económico, debería haber sido excluida.

Decía también, Idoia Mendia, que “La resolución de un concurso tan importante y sensible, habría tenido que producirse en uno de los últimos consejos de este gobierno, dando lugar a interpretaciones”. A la asamblea de Halabedi le gustaría saber si acaso se refería la señora Mendia a cómo debemos interpretar todas estas actuaciones, cuanto menos, sospechosas, por parte del entonces Gobierno Vasco. Tb nos gustaría saber lo que opinan sobre todo esto los actuales representantes del PP y del PSE en esta sala. Queremos pensar que no comparten los modos de hacer de los anteriores Gobiernos, en los que sus partidos tomaron parte. Pero con pensar no basta, necesitamos hechos. Y es que sólo a través de los hechos podrá romperse esta interminable cadena de despropósitos.

Pero las irregularidades no acaban ahí. Decía la entonces Portavoz del Gobierno Vasco, que habían acordado anular el concurso con el fin de que el gobierno entrante pudiera definir desde el principio, los criterios y condiciones para la adjudicación de este paquete de frecuencias de FM”. Pues bien, han pasado casi 5 años desde aquellas palabras y sinceramente, nos gustaría saber qué ha hecho durante estos años el PSE para garantizar que eso fuera así. Esta comparecencia no nos otorga el derecho a realizar preguntas, lo sabemos, pero el PSE es una organización que se dedica a gestionar todo lo referente al ámbito público, y eso, le obliga a dar explicaciones. Si no desean hacerlo hoy y aquí, deberán hacerlo otro día y en otro lugar. Les va en el sueldo, que por cierto, lo pagamos entra todas, y es bastante más generoso que el de la mayoría de trabajadoras de este país.

Irregulartasunak aurkitu ditugu lizentziak esleitzeko prozesuan zehar, baina baita hortik aurrera emandako pausuetan ere.

Izan ere, Jaurlaritzako orduko aholkulari juridikoek, arduradun politikoei lehiaketa bertan behera uztea legez kontrakoa zela jakinarazi bazieten ere, entzungorrarena egin zuten PSEk eta PP-k. Jakin daiteke zergatik ez ziren Eusko Jaurlaritzako aholkulari juridikoen gomendioak jarraitu?  Ziurtatzen dizuegu, guri burura datozkigun arrazoiak ez dutela orduko PSE eta PPren Gobernua leku onean uzten…

Kontuak kontu, lehiaketa bertan behera gelditu zen eta hauteskundeen ostean, PNV iritsi zen Gobernura. Baina a ze sorpresa! Aurrekoen jarrera berdina mantendu zuen eta mantentzen du gaur egun ere.

Hori dela eta, irrati batzuk epaitegian salaketa jarri zuten lehiaketa bertan behera uzteko erabakiaren kontra. Halabedik ez zuen halakorik egin. Zergatik eta diru faltagatik batetik, eta energía gehiago xahutzeko ezintasunagatik bestetik. Pentsatu nahi izan genuen, Gobernu berriak , zaharrak sortutako txapuza konponduko zuela. Erratu ginen: PNVk ez du arazoa konpontzeko borondaterik.  Duela hilabete gutxi, orduko Sailburua zen Bujanda Jaunarekin bildu ginen. Hitz politak bere aldetik, gure egoerari konponbidea bilatu behar eta nahi ziotela bestetik… Baina haien erabakiaren zai asteak eman ondoren, ezezko borobila jaso genuen beste behin ere. Ba al dakizue zertan oinarritu zen ezezkoa? Ba hain zuzen epaileek behin eta berriz legez kontrakoa jo duten errenuntzian. Alegia, epaileek argi eta garbi esan dute lehiaketa bertan behera utzi izana legez kontrakoa izan zela, eta helegitea jarri zuten irratiei lizentzia ematera derrigortu dute EJ. Arestian azaldu dugu zergatik Halabedik ez zuen helegiterik jarri, eta beraz, ez dago gure irratiari lizentzia ematera derrigortuko duen epailerik. Baina gauza bat argi dago: lehiaketa bertan behera utzi izana ilegala izan zen. Ildo horretan, helegitea jarri ez izanak, ez du esan nahi Halabedik lizentziari uko egin dionik. Bestela esanda, gure diru eta indar faltaz baliatzen ari da EJ ilegaltasun horrek gugan sortu zituen ondorio larriak ez konpontzeko. Legala izango da jarrera hori, baina mespretxugarria ere bai

Ordutik hona Gobernu aldaketa egon da. Irrati lizentzien lehiaketa abiatu zenetik ezagutzen dugun 3. Gobernua, baina esan bezela, orain arteko jarrera berdina. Arrosa Sareak, egun sailburua den  Bingen Zupiriari gaiaren inguruan galdegin zion apirila hasieran. Erantzuna? orain arteko ber-di-na: gai hori epaitegietan dago. Ba ez, Halabediren afera ez dago epaitegietan, zuen eskuetan dago, zuen bulegoetan eta zuen kontzientzian. Gaia epaitegian dagoela erantzuteak, beraz, ez digu ezertarako balio.

Horrez gain, apirila hasieran, hainbat galdera helarazi zizkion Eh Bilduk Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua den Bingen Zupiriari. Bertan, bi galdera hauek planteatzen zizkion koalizioak:

  1. Nola justifikatu ahal du Jaurlaritzak merezi zutenei lizentzia ez emateko hainbeste tematu izana (horrek ekarri dituen kostu guztiekin) eta aldiz, Radio Estudiori bidegabe eman izana? → Bingen Zupiriak, honakoa erantzun zuen “Administrazio honek, hartutako erabakia Radio Estudiori esleipenik ez dagokiola da” Beste behin ere, administrazio horrek ez du zintzotasunez jokatzen. Izan ere, Radio Estudiori lizentziari ez esleitzeko erabakia, epaile baten agindu baten ondorioz etorri zen, eta ez Eusko Jaurlaritzak borondatez hartutako erabaki baten ondorioz.
  1.            Bestalde, honakoa galdetzen zion EH Bilduk, Zupiria jaunari: Zioa eta lehenengo galderari erreparatuta, Jaurlaritza honek eta aurrekoak gardetasuna, inpartzialtasuna, objetibotasuna eta eraginkortasunaren arabera jokatu duela berresten al duzu? → Eta erantzuna baiezkoa da. Hori bai, Bingen Zupiriak ez ditu inondik inora aipatzen galdera horiek egiteko aldez aurretik emandako azalpenak edo zioak. Zioetan, espedientean aurkitutako erregulartasun ugari deskribatzen dira eta Zupiriak jaunak, kezka azaldu beharrean, zioetaz hitzegitea sahiesten du. Ez zaigu batere normala iruditzen, kargu politiko batek ustelkeriaren berri izan, eta ezer irakurri ez balu bezela jokatzea, ez bada irakurritakoa ulertzen ez duelako, edota horren parte delako. Agian gaurkoan zalantza horiek argitu ahal dizkiguzue, edo argitzen saiatu daiteke Parlamentu hau. Bestela, honakoa eskatu nahi dizuegu:

Lizentzien prozesuaren espedientean jasotzen diren irregulartasunak ikertzeko legebiltzarrak egokien jotzen dituen neurriak hartzea eskatzen dugu

Eta bitartean, otsaileko haize bortitzek, Halabedi2ren antena bota zuten, Arabako euskarazko irrati bakarra mutu gelditu zen. Halabedi Bi-k lizentzia izan balu, antena leku egokiago batean egongo litzateke eta beraz, haizeak ez luke botako. Eusko Jaurlaritzak, badu ardurarik egoera honetan. Eta ardura dauka ez bakarrik orain arteko jardunbide irregularragatik, baita, bere esku dagoelako egoera honi konponbide bat ematea. Halabedi2 mutu dago bai, baina ez dago ixilik. Bere zarata, gure hitzetan entzuten ari zarete orain. Halabedi2 bizirik dago eta lizentzia behar eta merezi du. Epaileek ez dute ezer esango Halabedi2-ri buruz, zuen esku dago soka eskeini, edo lepoan jartzea.

Muestra de que la solución pasa inequívocamente por la voluntad del propio Gobierno Vasco es lo siguiente, donde más recientemente, (ACTA 27-10-2015, en el ACTA 20-5-2016 y en el ACTA 18-11-2016, hace escasos meses) el asesor jurídico de la Dirección de Cultura, sostiene la necesidad de retrotraer las actuaciones, corregir la lista de los adjudicatarios provisionales y adjudicar definitivamente a quien correspondiera. REPITO: Sostiene la necesidad de RETROTRAER las actuaciones. Es decir, existen, todavía a día de hoy, cauces administrativos legales para reconocer la mala gestión del proceso y restablecer la legalidad, concediendo definitivamente a Halabedi la licencia que en su día se le asignó de manera provisional.

Halabediko kideok, ez dugu inoiz Eusko Jaurlaritzaren jokamoldea ulertu. Nola da posible publikoa den dialeko frekuentziak banatzeko orduan irrati batzuk baztertzea? Nola da posible egun batetik bestera lehiaketa bertan behera utzi izana? Nola da posible euskararen normalizazioaren alde daudela esan eta aldi berean Arabako euskara hutsezko irrati bakarrari trabak bata bestearen atzetik jartzen ibiltzea? Ze interes defendatzen dituzte PSEk eta PNVk jokaera horien atzean?

Resumiendo, para lo único que le ha servido a Halabedi este concurso de licencias, ha sido para perder tiempo, dinero y la fe en la transparencia de las decisiones que adopta el Gobierno Vasco. Nos disgustaron las bases, nos disgustó que después de todo el esfuerzo hecho se suspendiera el concurso y nos enfada mucho, muchísimo, que teniendo a día de hoy posibilidades legales para reconocer su mala gestión de todo lo referente al proceso de licencias, El Gobierno Vasco se niegue sistemáticamente a una solución dialogada de un conflicto que el propio Gobierno ha generado y que no conforme con eso, además se ha empeñado en dilatar en el tiempo, recurriendo en los Juzgados lo que ya sabía de antemano que estaba perdido. Ustedes pueden darle a Halabedi su licencia, el problema es que no quieren. ¿Por qué? Eso deberán explicarlo ustedes mismos. Los jueces les han dicho que la suspensión del concurso fue ilegal, sus asesores jurídicos  así se lo hicieron saber en su día, y han seguido insistiendo en ello a lo largo de estos años. Ellos mismos les han recomendado aplicar las fórmulas existentes aún a día de  para otorgar la licencia a Halabedi. Sólo nos queda pensar que tanto unos como otros, no defienden el interés publico, si no que protegen sus propios intereses partidistas. Ustedes acaban de llegar y en sus manos está cambiar este pensamiento. En sus manos está obrar acorde a sus palabras. Sabemos que en política no está muy de moda la ética, ni el cumplimiento de promesas. Confiamos en que sea este nuevo Gobierno, formado precisamente por los partidos politicos responsables principales de todas las actuaciones referentes al concurso de licencias de radio, quien tenga la valentía de asumir sus “errores” y enmendarlos lo antes posible.

Parlamentuak Eusko Legebiltzarrari ahalik eta lasterren, Hala Bedi 2ri behin behinean esleitutako lizentzia behin betiko ematea eska diezaiola eskatzen dugu

Nosotras seguiremos en las ondas y en internet. En las calles y en las redes, y si hace falta, volveremos a tocar la puerta de las instituciones. Muchos de sus compañeros y compañeras de partido ya tocan y cruzan la puerta de nuestra radio para participar en nuestros programas. Ederra iruditzen zaigu, baina jakingo al dute irrati pirata baten estudioetan aurkitzen direla? Are gehiago, nor da, egoera honetan benetako pirata? Zuen alderdiak hartuko duen jarrera erabakitzen duzuen bitartean, jakin gaurtik hasita, baduzuela maila pertsonalean baino ez bada ere, Halabedi laguntzeko aukera. Kanpoan, hainbat kide daude, haizeak botatako antena ekarri dute gainean. HalabediBi lizentziarik gabe egoteak ekarri dituen ondorio kaltegarrien azalpen grafiko gordinena da. Giltzetakoak egin ditugu antena zatiekin. Diru horrekin, antena berria erosi ahal izatea espero dugu. Kanpora atera, eta berau ikustera joateko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Eta noski, giltzetakoa erosi nahi baduzue, kanbioak prest ditugu.

 

 

Las  víctimas  del  3  de  Marzo,  frente  a  frente  con  Martín  Villa

Las víctimas del 3 de Marzo, frente a frente con Martín Villa

Las víctimas del 3 de Marzo de 1976 en Gasteiz se han dado cita hoy en Madrid con su verdugo, Martín Villa, uno de los máximos responsables de la masacre que a día de hoy sigue impune. José Luis Martínez Ocio y Eva Barroso, hermanos de dos de los obreros asesinados entonces, han participado en el homenaje alternativo que se ha realizado en Madrid para recordar a víctimas de la dictadura de Franco y otras que llegarían más tarde y que a día de hoy están sin reconcer.

Las víctimas le han pedido explicaciones y Villa les ha contestado que tiene “la conciencia tranquila” porque “todo lo que hizo se hizo bien”. Villa, ha dicho también que está dispuesto a declarar, tal como lo indicó en su momento: a pesar de ello, a día de hoy no lo ha hecho todavía. La jueza María Servini le llamó a declarar por ser el “responsable de aquel entonces”.

Eraso  homofobo,  transfobo  eta  lesbofoboen  aurkako  protokoloa  aurkeztu  du  TransBolloMarika  Sareak

Eraso homofobo, transfobo eta lesbofoboen aurkako protokoloa aurkeztu du TransBolloMarika Sareak

Ekainaren 28an, pertsona LGTBI+ Eskubideen Nazioarteko Egunean, eraso homofobo, transfobo eta lesbofoboen aurkako protokoloa aurkezteko baliatu du TransBolloMarika Sareak. Azken asteetan, pertsona ezberdinek, mota honetako eraso ezberdinak jasan dituzte; hori dela eta, hauei aurre egiteko protokoloa aurkeztu dute Gasteizen.

Erasoei aurre egiteko, isilik ez gelditzea nabarmendu dute Sareko kideek. Horretarako, aurrerago zehazten dugun bezala, baliabide ezberdinak jarri dituzte martxan.

Erasoaren unean

Lasaitasuna mantentzea garrantzitsua da; lekukoak badaude, haiekin hitz egiten saiatu eta telefono zenbakiak lortu, aurrerago baliagarriak izan daitezkeelako. Bakarrik egonez gero, konfiantzazko lagun batekin harremanetan jarri beharko litzateke erasotua; hor, ospitalera joatea izan daiteke aukera bat, kalte psikologikoak edo fisikoak artatzeko. Poliziari deitzea ere aukera bat da: erasoaren egileak aurki ditzake inguruetan.

Salaketa

Erasotuak argi izan behar du bera ez dela erruduna, inoiz. Eraso baten lekukoak, aldiz, ezikusiarena ez egitea garrantzitsua da: galdetzea, behatzea edo laguntza eskaintzea garrantzitsua da. Salaketa egiteko unean, lagunduta joatea garrantzitsua da: komisaldegi batean edo epaitegietan egin daiteke hau. Gorroto delitua izateko, datu guztiak eman behar ditu erasotuak; datuez gain, erasoaren zehaztasunak ere eman beharko dira. Gainera, legez kanpoko egoera batean aurkitzen bada erasotua (paperik gabe), CEARekin jar daiteke harremanetan (945 26 68 05): laguntza eta babesa jasoko ditu. Zalantzaren bat baldin badago, TransBollomarika Sarearekin harremanetan jartzea gomendatzen dute saretik; gainera, haiekin kudeatu ahalko da erantzun edo salaketa soziala.

Ospitalean amaituz gero

Erasotuak ospitalean amaitzen badu, erasotua artatzen duen medikuari zauriak edota lesioak eraso  trans/lesbo/homo-fobo batengatik izan direla azaltzea garrantzitsua da. Horrela, lesio – agirian hau idatzita agertuko da.

Baliabideak

TransBolloMarika Sareak, beste kasu batzuetan egin bezala, email bat eta telefono zenbakia bat jarri ditu eskura eraso hauek salatzeko:

  • Telefono zenbakia: 633 309 653
  • Emaila: transbollomarika.sarea@gmail.com
  • Kontu ezberdinak: @transbollomarik (Twitter) eta Transbollomarika sarea (FaceBook)

 

TransBolloMarika Sarearen protokoloa, osorik

Bandera, protesta moduan Gasteizko Udaletxean

Gasteizko Udaletxean ez da erraza izan LGTBI+ komunitatearen ikurrina jartzea. Gasteizko Udalak ez du ikurrina balkoi printzipalean jarri; hori dela eta, EHBildu, Ahal Dugu eta Irabazi taldeek bandera jarri dute euren balkoietan, Udalaren “hipokresia” salatuz.

Desobedientzia  dinamika  abiatu  dute  Mozal  Legearen  bigarren  urteurrenaren  atarian

Desobedientzia dinamika abiatu dute Mozal Legearen bigarren urteurrenaren atarian

Uztailaren 1ean bi urte beteko dira Hiritar Segurtasunerako Legea edo ‘Mozal Legea’ indarrean sartu zenetik. Egun horretan, manifestazioa deitu du Eleak Mugimenduak Gasteizen, ‘Mozal Legeari ez. Herriak desobedientzia!’ lelopean eta herri mugimendu ezberdinekin elkarlanean. Gainera, desobedientzia dinamika abiatu dute guzti honen harira, mobilizazioaren aurreko asteetan zehar ekimen gehiago iragarriz.

Dinamika honen lehenengo geltokia ekainaren 14ko goizean izan zen Eusko Legebiltzarrean. Bertan, ekintzaile talde batek mobilizaziora deitzeko pankarta bat kokatu zuen Legebiltzarreko hesian. Horrekin batera, Mozal Legearen artikulu ezberdinekin egindako paperezko hegazkinak bota zituzten barrura, instituzio honen ardura salatzeko. Izan ere, 2015 eta 2016 urteetan zehar, «Mozal Legea 8.087 aldiz aplikatu dute EAEn», ekintzaileek azaldu dutenez. Horretaz gain, 2016ko ekainaren 22an, legebiltzarraren ordezkaritza politikoaren gehiengoak Mozal Legea ez aplikatzeko konpromisoa hartu zuen arren, ordutik 2016. urte amaiera arte «2.857 aldiz» aplikatu zutela ohartarazi dute.

Uztailaren 1eko bezperetan, desobedientzia dinamikarekin jarraituz, Gasteizko Alde Zaharreko Kutxi kaleko lokal huts baten fatxadan mural bat egin dute, larunbatean 18.30ean Gasteizko Bilbo plazatik irtengo den manifestaziora deitzeko.


BIDEOAK

Mozal Legearen aurkako ekintza Eusko Legebiltzarrean:


Mozal Legearen kontrako manifestaziora deitzeko murala Alde Zaharrean:

Otsemeak  talde  feministak  lapurtu  zuen  San  Juan  gaueko  sorgina,  “herriko  errealitate  atzerakoiari  aurre  egiteko”

Otsemeak talde feministak lapurtu zuen San Juan gaueko sorgina, “herriko errealitate atzerakoiari aurre egiteko”

Polemika sortu zen Amurrion San Juan gaueko sorgina desagertzerakoan. Otsemeak talde feministak bere gain hartu du ekintza.

San Juanetako suak piztu baino ordu batzuk lehenago, zalantza asko egon ziren ostiralean Amurrion, ia urtero erre izan duten sorginarekin. Desagertuta? Aurten ez? Ezkutatuta? Ez, Otsemeak talde feministak lapurtu zuen. Azkenean, bueltatu eta erre zuten, baina 48 ordu behar izan zituzten ekintza aldarrikatzeko. “Nazkatuta gaude udalaren promesa faltsuetaz eta uste dugu bazela garaia hitzetatik ekintzetara pasatzeko”, gaineratu zuten ekintza aldarrikatzearekin batera. 

Otsemeak taldearen aldarrikapen hau ez da berria. Beste eragile feminista batzuek egin bezala, “emakumeak inkisizio garaian erretzen zirela” salatu dute, ez gaur egun. 2016ko San Juanetan ez zen sorginik erre, panpin bat baizik; 2017an, aldiz, berriz erre dute sorgina. Polemikaren erdian, ikasle batzuek egin zutenez sorgina, talde feministako gazteek euren jarrera azaldu dute: “Gure helburua ez da izan ikasleen lana izorratzea. Gure eragin eremua kalea da, hortaz, lanketa hau ikastetxeetan, etxeetan egin beharrekoa dela deritzogu”. 

Gaineratu dutenez, ez dute ulertzen emakume bat plaza erdian erretzea bezalako ikuskizun bat nola izan daitekeen “herritar guztiei zuzendutako ospakizuna”. Amurrioko alkatea gazteen aurka oldartu zela ohartarazi dute, besteak beste, Gaztetxera sartuz eta “akusazio faltsuak eramanez aurrera”. Taldea probokazioetan ez sartzea erabaki duela azpimarratu dute.

Mehatxuak mehatxu -hauek ere salatu dituzte-, herrian euren Akelarrea aurrera eramatea lortu zutela nabarmendu dute Otsemeak taldetik. Akelarre hau gero eta parte hartzailegoa bihurtzen ari da urtez urte, “jai hau herritik eta herriarentzat izatea nahi dugulako”.

Ekainaren 26an Amurrion egindako elkarretaratzearen argazkiak

Udaberrian  okupatutako  Kutxi  eta  Pinto  blokeetako  gazteak  epaituko  dituzte  datozen  egunetan

Udaberrian okupatutako Kutxi eta Pinto blokeetako gazteak epaituko dituzte datozen egunetan

Ekainaren 29an eta uztailaren 3an epaituko dituzte. Elkarretaratzeak egingo dituzte epaiketa egunetan.

Apirilean iragarri genuen Hala Bedin: Gasteizko Ensanche 21 elkarte publikoaren hiru eraikin okupatu zituzten. Gazteek emantzipaziorako dituzten arazoei irtenbide puntual bat eman zioten horrela, elkarte publikoaren plan urbanistikoa salatu nahi zuten bitartean. Lehenengo egun eta aste horietan, gazteek poliziaren bisita ezberdinak izan zituzten Kutxi, Txikita eta Pinto kaleetan okupatutako bloke ezberdinetan.

Hilabete bat beranduago eman zuten epaiketen berri, Gazte Emantzipaziorako Sarearen aurkezpenean: ekainaren 29an eta uztailaren 3an izango dira epaiketak. Ostegunean, ekainaren 29an, Kutxi kaleko bi gazte epaituko dituzte guztira; astelehenean, uztailaren 3an, aldiz, Pinto kaleko gazteak izango dira epaituko dituztenak. “Hutsegite arina” leporatzen diete gazteei, “ondasun higiezina okupatzeagatik”. 

Orain dela hilabete batzuk okupatu zituzten etxebizitza horiek “etxebizitza sozialak” direla berretsi dute gazteek  -hori zen hasiera batean etxebizitza horien funtzioa, Ensanche 21en arabera-. Bitartean, herritarrei proiektua babesteko deia egin zieten; gazteei, aldiz, proiektuan parte hartzeko gonbidapena luzatu zieten.  “Etxebizitza Gasteizen negozio izan beharrean, behingoz eskubidea den lehenengo hiria izatea” nahi du GESek. Eskubide hori okupazioaren bitartez eskuratuko dutela azpimarratu dute eta desalojatzen saiatzen badira, beste etxebizitza bat okupatuko dutela konfirmatu dute.

Elkarretaratzeak

Epaiketako egunetan elkarretaratzeak egingo dituzte: ekainaren 29an 11:00etan eta uztailaren 3an 12:00tan. Mobilizazioak iragartzeko bideo bat eta kartel bat zabaldu zuten San Juan bezperako suen kontestuan. 

Bideoa:

Kartela:

Premio  Festa:  Recuperación  de  historias  de  mujeres  que  han  ocupado  espacios  que  parecen  reservados  a  hombres.

Premio Festa: Recuperación de historias de mujeres que han ocupado espacios que parecen reservados a hombres.

Hablamos con Rafa del Premio Festa, instituido por la peña sanferminera Los del Bronce para visibilizar aportación de aquellas que han logrado que los San Fermines sean más igualitarios contribuyendo a romper el techo de cristal provocado por la ocupación masculina de espacios y el tiempo festivos.

Este año es la segunda edición. Se ha otorgado a  las primeras mujeres que se integraron en las principales agrupaciones musicales que son referencia de nuestras fiestas: La Pamplonesa, las gaitas y txistus que acompañan a la Comparsa de Gigantes y Cabezudos y la banda de Timbales y Clarines. El año pasado rodaron un documental, “Pioneras” la historia de las primeras mujeres que se apuntaron a las peñas de San Fermín.

Entzun
Sergio  (Asamblea  Gamonal):  “No  se  ha  podido  demostrar  que  participaran  en  los  disturbios,  es  una  condena  política”

Sergio (Asamblea Gamonal): “No se ha podido demostrar que participaran en los disturbios, es una condena política”

La semana pasada conocíamos la sentencia del juicio contra 12 jóvenes vecinos del barrio de Gamonal por los disturbios que se produjeron el viernes 17 de Enero de 2014. Un juicio en el que quedó evidenciado que las detenciones fueron arbitrarias, que existió una gran agresividad por parte de los agentes antidisturbios y que tanto los testigos como vídeos de TVE acreditaban que en el momento de las detenciones no se estaba produciendo ningún incidente. Todo fue un burdo montaje policial. 5 jóvenes han sido condenados por el delito de atentado a la autoridad. Se les imponen 6 meses de prisión. Los otros 7 han sido absueltos de este delito. Y todos ellos han sido absueltos también de desórdenes públicos. No deben pagar ninguna indemnización al ayuntamiento de Burgos. El pasado viernes 23 se movilizaron para protestar contra esta sentencia.

Entzun
Miranda  ya  cuenta  con  su  CSOA,  se  llama  La  Esquirla  y  abrió  las  puertas  el  30  de  abril.

Miranda ya cuenta con su CSOA, se llama La Esquirla y abrió las puertas el 30 de abril.

El pasado 30 de abril abría sus puertas el nuevo Centro Social Okupado Autogestionado La Esquirla en Miranda. Hablamos con Sergio, que nos cuenta cómo fue la inauguración, coincidiendo con las fiestas del barrio. De momento en ese espacio están ordenando muchos libros que les han donado para hacer una biblioteca.

Entzun
329 orrietatik 1 orria12345...100...Azkena »

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies