Greba berria hasi dute Arabako egoitza pribatuetako langileak

Maiatzaren 23 eta 24an grebara deitu dute Arabako zaharren egoitza pribatu eta etxebizitza komunitarioetako langileek. Patronalaren “blokeoa” salatu dute ELAk eta LABek, eta soldata igoera eta lanaldi murrizketa jasoko dituen lan hitzarmena eskatu.

Euskal Herriko pentsiodunen “1080 ibilaldia” Dulantzira heldu da

Bilbo eta Bergaratik abiatutako zutabeak arabarrekin elkartuko dira ostegunean Gasteizen

Auzoko jaietan komun kimikoak jarri ditzaten sinadurak bildu dituzte

Gasteizko jai batzorde ezberdinek elkarlanean eskatu dituzte komunak, “auzoak garbi mantentzeko”

[Eguneraketa] Gasteizko Txosnek konztertu berriak iragarri dituzte: Odei, Juantxo Skalari, TOC eta Yngryd DJa

Maddi Agirrek jantzi du Arabako bertsolari gaztetxoen txapela

Arabako gazte belaunaldia haziz doa, indartsu datoz gaztetxoak. Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak 28. edizioari heldu dio larunbat honetan Aramaioko Kultur Etxean, eta Maddi Agirre izan da berriz ere garaile.

[ARGAZKI GALERIA] Euskal Herri osoko herritarrek Gasteizko kaleak bete dituzte “lurraren defentsan”

Natura benetan babestuko duen politika bat eskatu dute, “ez diona men egingo inbertitzaileen diru goseari.”

[GALERÍA DE FOTOS] Cientos de vecinas se movilizan contra el abuso policial en el Casco Viejo de Gasteiz

Denuncian la criminalización de la población racializada y la organización política del barrio.

Atxikimendu ugari “Lurraren defentsan, Euskal Herria Bizirik!” manifestazioaren bezperan

Arratsaldeko 18:00etan irtengo da manifestazioa larunbatean, San Anton plazatik.

Osakidetzako bigarren greba egunak % 65eko jarraipena izan du

Arabako landa-eremuko lehen arretan langileen % 80ak egin du greba. Zerbitzu ugari itxita egon dira, gehiegizko zerbitzu minimoen salaketa artean.

Michelingo langileak masiboki mobilizatu dira

Hitzarmen berriaren negoziazioen erdian, Michelinek Gasteizen duen fabrikako plantillak erosteko ahalmena berreskuratzeko soldata igoera handiagoa exijitu du. Ehunka langilek elkarretaratzea egin dute gaur lantegiaren aurrean.

Aramaio eta Eskoriatza artean 201 metroko zortzi errota erraldoi eraikitzea ere aurreikusten du Statkraftek

Proiektua jendaurreko informazio fasean jarri dute, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Zentral eolikoak, Araba eta Gipuzkoako lurretan ez ezik Bizkaikoan ere eragina izango luke eta denera bederatzi udalerri ukituko lituzke. Statkraftek ingurumena babesteko neurriak iragarri ditu bere webgunean.

[ARGAZKI GALERIA] Jarraipen zabala izan du Osakidetzako lehen greba egunak

Osasun publikoa defendatu eta murrizketen aurka mobilizatu dira ehundaka pertsona Gasteizen, eta baita Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako beste hainbat herritan ere.

Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala izango da larunbatean Aramaion

Aramaioko Kultur Etxean izango da, larunbatean, 19:30etan.

Grebara itzuliko dira Arabako egoitza pribatuetako langileak

Maiatzaren 23an eta 24an grebara joko dute berriz ere Arabako adinekoen egoitza pribatuetan eta etxebizitza komunitarioetan, sektoreko patronalaren “blokeoa” salatzeko.

Archives by Month:

Archives by Subject: