Michelingo Gasteizko langileek ezezkoa eman diote hitzarmen proposamenari

Langileen %89k parte hartu du erreferendumean, eta emaitza aurkako 2.006 botokoa eta aldeko 1.093koa izan da.

Arabako Mendiak Askek bizikleta martxa egingo du astelehenean Kantoblankoko zentral eoliko proiektua salatzeko

Erantzule gisa jotzen dituzten erakunde ezberdinetatik egingo dute bira, eta elkarretaratzea ondoren. Proiektuaren aurkako alegazioak aurkeztuko dituzte bertan.

Gasteizko Txosnetako kanta entzungai dago

Joselu Anayak, Dupla, ETSko Iñigo Etxezarreta eta Korrontziko Agus Barandiaranen artean sortu dute, eta atzo, ostegunez, aurkeztu zuten Adurtzako jaietan.

Michelinen azken eskaintza: 1.500 euroko ordainsaria ala greba

Asteazken honetako 22:00etatik ostiral eguerdira bitartean, Michelingo langileek erreferendum bidez hartuko dute erabakia. Hitzarmena berretsiz gero, 1.500 euroko ordainsari ez-finkagarria jasoko dute; bestela, grebara joko dute berriz ere.

[ARGAZKI GALERIA] Absoluzioa eskatu dute Tubacexeko langile baten epaiketa aurrean

Elkarretaratzea egin dute Gasteizko Epaitegien aurrean “Auzipetuentzat Absoluzioa” eskatzeko. 21 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen diote gaur epaitu duten Tubacexeko langileari.

[HALA BIDEO] Errekaleor Auzo askearen jaien laburpen bideoa

Trantsizio ekosoziala elkarrekin pentsatzeko hitzordua proposatu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak

Irailaren 30ean Ozaetako GaraiON Sorgingunean “Su Txikien Itsasoa” ekimena burutko dute, konfluentzia espazio izan nahi duena. Eragile ezberdinen arteko aliantzen garrantzia nabarmendu dute.

Judimendiko Jaiak izango izango dira datorren astean

Ekainaren 22an, ostegunean, izango da txupinazoa, baina 19 astelehenetik aurrera hainbat ekintza antolatu dituzte. Joan den astean aurkeztu zuten aurtengo Judimendiko Jaien egitaraua. Egun eta gauez izango dira auzoan jaiak ospatzen, “auzoko aniztasunari erantzutea helburu” duten ekimen ezberdinekin.

Instituzioei euskarazko aisialdia bermatzeko eskatu diete guraso elkarte ugarik

Eskaintza urria izateaz gain, euskaraz antolatutako ekimen ugari erdaraz ematen direla salatu dute. Instituzioen ardura azpimarratu dute euskarak behar duten tokia izan dezan.

Elkartasuna adierazi diete Tubacexeko grebagatik epaituko dituzten pertsonei

6 pertsona epaituko dituzte datozen hilabeteetan, ostegun honetan lehena. 20 urteko kartzela zigorrak eskatzen dizkiete guztira, Tubacexeko langileei zein Aiaraldeako bizilagunei.

Mendialdea ikastetxea “hiltzen ez uzteko” exijitu dute Legebiltzarrean

Mendialdea ikastetxeko hezkuntza komunitatea Eusko Legebiltzarraren aurrean mobilizatu da gaur, irakasle murrizketa salatzeko: “Gure herriak bizirik mantentzeko modu bakarra eskola zerbitzu onak bermatzea da”.

Osasun Publikoa Aurrera denuncia la participación de Gotzone Sagardui en la inauguración de una clínica privada en Gasteiz

Reivindican que las empresas que buscan beneficios con el sufrimiento de las personas deberían ser tratadas como delincuentes. Han pedido la dimisión de Sagardui

Sindikatu guztien babesarekin amaitzera doa Michelingo 4 egunetako greba

Estatu mailako langileen ordezkariekin bilera deitu du zuzendaritzak astearte goizean Burgosen, penintsulako lantegi guztiak grebara joateko mehatxuaren aurrean.

Hezkuntza Lege proiektuaren aurka mobilizatuko dira gaur EAEko hiru hiriburuetan

Gasteizko Plaza Berritik abiatuko dira arratsaldeko 18:00etan. Lege proiektuak eskola publikoa kaltetu eta publiko-pribatu sistema betikotu nahi duela salatu dute.

Archives by Month:

Archives by Subject: