Uhintifada : Ahoztar Zelaieta: «Ertzaintza espioitzarako teknologiaz hornitzen duten enpresa israeldarrek leku nabarmena dute nazioarteko armagintzako merkatuetan, eta hertsiki lotuta daude Israelgo armadari eta mundu osoko diktadura erregimenei»

Uhintifada 435. Azken hilabeteotan polemika handia piztu dute espainiar estatuan espioitzaren inguruko salaketek. Horien arabera, estatuko aparatuek politikari eta ekintzaileak zelatatu dituzte, arlo independentistakoak nagusiki, Pegasus programa baliatuz. Israelen ekoiztutako software hori sakelako telefonoetan txertatzen da, erabiltzaileak jakinaren gainean ez daudelarik, eta zelatatzerako tresna bihurtzen ditu aparailuak. Baina zaintza masiborako teknologia horren erabilera ez da Espainiako estatuko estolderiaren kontua bakarrik, gauza frogatua baita Ertzaintzak zein Eusko Jaurlaritzako inteligentzia zerbitzuek ere programa hori edo antzekoak erabili dituztela. Horixe erakutsi du gure aste honetako solaskideak; Ahoztar Zelaieta kazetari, kriminologo eta ikerlariak.

Uhintifada : Santiago Gonzalez Vallejo: «Kontakturako Nazio Puntuak oso gomendio gogorrak egin dizkio CAF-i Jerusalemen apartheid trenbidea eraikiz erakusten ari den etika gutxiko jokabideagatik eta horrek konpainiaren irudia kaltetuko du nazioarte mailan»

Datorren ekainaren 11n, larunbatean, CAF trengintza konpainiak urteroko Akziodunen Batzar Orokorra egingo du Beasainen. Eta polemikaren erdian antolatu dute, izan ere, enpresa gipuzkoarra Jerusalem Ekialdeko eremu okupatuetako koloniak hirigunearekin lotuko dituen trenbidea eraikitzeko lanetan dabil. Izan ere, Akziodunen Batzarra baino egun batzuk lehenago Kontakturako Nazio Puntuak, Espainiako Komertzio Ministerioari atxikitutako erakundeak, ebazpen bat kaleratu du zeinean zenbait gomendio egin dizkion konpainia gipuzkuarrari. Gomendiook hiru gairen ingurukoak dira, hala nola, giza eskubideen inguruko legediari enpresak sor dion errespetua, konpainiaren informazioa argitaratzeko politika eta gizalegezko enpresa jokabideari sor dion beharrezko errespetua.

Uhintifada : Eugenio Garcia Gascon: «Mordechai Vanunu bakezaletasunaren ikurra da, baina ez du izan merezi duen oihartzuna, Israel molestatzeko beldurragatik»

Uhintifada 433. Aste honetako atalean istorio zirraragarri bat ekarri dugu Uhintifadaren mikrofonootara, Mordechai Vanunurena. Vanunu Israelgo Dimona zentral nuklearreko langilea zen harik eta 1986an The Sunday Times egunkari britaniarrean Israelgo programa nuklearraren sekretuak aireratu zituen arte. Informazio hori kaleratu izanak egiaztatu zuen ordurarte guztion ahotan zebilen eta gaur egun ere Israelek ukatzen duen sekretua: erregimen sionistak arma nuklearrak dituela.

Uhintifada : Teresa Aranguren: «Inpunitateak krimena iraunarazten du, horixe da Shereen Abu Aklehren erailketa eta palestinarren aurkako eguneroko ankerkeria ulertzeko gakoetako bat»

Uhintifada 432. Iragan maiatzaren 11n Israelgo okupazio armadak berariaz erail zuen Shereen Abu Akleh kazetari palestinar ezaguna, Jeningo (Zisjordania) eskualdeko errefuxiatuen kanpamendu batean okupazio indarren eraso baten berri ematen ari zela, eta bere kazetari-ekipazioaz jantzirik eta identifikatzeko moduan zegoela. Abu Aklehren kasua ez da lehenengoa, eta tamalez, ez da azkena izango; izan ere; asko dira beren jardun profesionala burutzen ari zirela Israelgo erregimenaren indarrek erail dituzten kazetari palestinarrak. Baina oraingo honetan, hilketa honek bereziki astindu du Palestinako eta mundu osoko iritzi publikoa; Abu Aklehk hogei urtetik gora baitzeramatzan Al Jazzeran, mundu arabiarreko itzal handieneko telbistetako batean, korrespontsal lanetan; eta ondorioz, oso ezaguna baitzen. Gainera, okupazio indarrek kazetariaren hileta erasotuz eta hainbat senitarteko atxilotuz erakutsi duen ankerkeriak ere berezia egiten du afera hau.

Uhintifada : «Eguneroko harreman estu bat dago EAJ, euskal polizia, eta Israelgo estatua normalizatzeko estrategiaren artean; hortaz, ez da harritzekoa Bilboko eraso sionistak inpunitate osoz gertatu izana»

Maiatzaren 6tik 8rako asteburuan Hapoel Holon saski baloi talde israeldarrak Bilbo bisitatu zuen eta harekin batera 500 jarraitzaile inguruk. Hooliganak nabarmendu egin ziren Alde Zaharreko eta Bilbo Zaharreko karriketan zehar. Bertan auzokideak mehatxatu eta Palestinako banderak zituzten establezimenduak erasotu egin zituzten. Gertaera horiek analizateko Bizkaiko BDZ taldeko kide bat izan dugu solaskide aste honetako atalean, Shaila.

Uhintifada : Jaldia Abubakra: «Palestinatik urteak daramatzagu salatzen bertan erabiltzen diren zaintza masiborako teknologiak gero mundu osora esportatzen direla; Pegasus programa, kasu; eta horren aurkako erreakzioa ez dela behar bestekoa»

Uhintifada 430. Aste honetako atalean Jaldia Abubakra ekintzaile gazatarra eta espainiar estatuko diaspora palestinarreko kidea izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. Abubakra, gainera, Masar Badil (Palestinako Ibilbide Iraultzaile Alternatiboa) ekimeneko kidea da, eta bere jardunean Palestinako eta Palestinarekiko nazioarteko elkartasun mugimenduaren gaurkotasunaren analisia egin digu.

Uhintifada : Eugenio Garcia Gascon: «Mundu osoko diktadura-erregimenek Israelgo espioitza programak erabiltzen dituzte, besteak beste Pegasus, Giza Eskubideen aldeko ekintzaileen kontra»

Uhintifada 429. Azken asteotan hautsak harrotu ditu Citizen Lab laborategiak eta The New Yorker aldizkariak kaleratutako ikerketa batek. Informazio horren arabera, esparru politiko independentistako hamarnaka lagun zelatatu zituzten Espainiako zerbitzu sekretuek euren sakelako telefono pertsonaletan txertatutako espioitza software baten bidez. Gehienak Kataluniako independentziarako prozesuan nabarmendutako politikariak ziren, baina euskaldun bat edo beste ere bazegoen. Pegasus, horrela baitu izena zelatatze masiborako programa informatiko honek, NSO Group konpainia israeldarrak sortua da eta aparailuaren jabeak horren berri izan gabe ere eskuko dispositiboan sartu eta haren kontrola jabetzeko gai da. Nolanahi ere, hemen ohartu garenerako Palestinan urteak daramatzate salatzen erregimen sionistako inteligentzia zerbitzuek Pegasus eta bestelako zaintza-programak baliatu dituztela modu masiboan giza eskubideen aldeko ekintzaileak eta kazetariak espiatzeko.

Uhintifada : Juani Rishmawi: «Kopla-buruko errazena izan naiz eta nire espetxealdiaz efektu kolpe bat eman nahi izan dute Palestinako erakunde humanitarioak kriminalizatzeko»

Uhintifada 428. Aste honetako atalean oso gonbidatu berezia izan dugu Uhintifadako mikrofonootan: Juani Rishmawi, langile humanitarioa eta gure irratsaioko kolaboratzailea Bethlehemen (Zisjordania). Rishmawik hiru hamarkadatik gora daramatza Palestinan bizitzen eta Health Work Committees (HWC) osasun erakundean lanean. Iragan 2021eko apirilaren 13an, gau aldean, Beit Sahourreko bere bizitokitik atxilo eraman zuten. Geroztik Israelgo justizia-errejimen militarra ezarri diote eta hamar hilabetetik gora eman ditu Israelgo kartzeletan, Palestinan langile humanitario lanetan aritu izanagatik. Azkenik, iragan otsailaren 7an utzi zuten aske.

Uhintifada : Nisreen Mashaal: «Ez gara errefuxiatuak, errefuxiatuta gaude, eta egunen batean herrira bueltatuko gara, Israelgo okupazioak ezin baitu betiko iraun»

Uhintifada 427. Iragan martxoaren 26an Sodepaz erakundeak topaketa gastronomikoa antolatu zuen Donostiako Ardatza elkartean. Ekitaldian Nisreen Mashaal sukaldari palestinarrak hartu zuen parte. Mashaal Dheisheh kanpamenduko errefuxiatua da, Bethlehemeko eskualdean, eta bere jardunean Palestinako zenbait plater tipikoren prestaketaren inguruan argibideak eman zien bertaratutakoei. Horrez gain, sukaldaritza saioa aitzakia izan zen errefuxiatu palestinarren bizipenen berri emateko. Mashaalek Euskal Herrira egindako bisita probestu dugu, bide batez, Uhintifadako mikrofonootan elkarrizketatzeko.

Uhintifada : Ester Muñoz: «CAF Jerusalemeko apartheid-trenbide proiektutik erretirarazteko kanpainak prentsan izan duen oihartzuna hutsaren hurrengoa izan da, Nazioarteko Zuzenbidearen aurkako urraketa hain nabarmen batean parte hartzea oso larria bada ere»

Uhintifada 426. Pasa den astean Euskal Herriko zenbait tokitan “CAF jaitsi zaitez Israelen apartheidaren trenetik” koalizioaren txostena aurkeztu zen. Gipuzkoako konpainia Jerusalem Ekialdeko eremu okupatuetako kolonia ilegalak hirigunearekin lotuko dituen trenbide linea eraikitzeko lanetan dabil, eta proiektu hori bertan behera geratzeko kanpiniak bi urte bete dituela-eta txosten bat kaleratu du ibilbide horren laburpena egiteko. Proeiktuak modu nabarmenean urratzen du nazioarteko legedia, hori dela eta, Euskal Herrian haren kontrako kanpainia jarri zen abian eta 70 erakundetik gorak egin zuten bat eskaerarekin. Gerora, bi urte eskasen buruan mundu zabalera zabaldu da kanpainia, izan ere, Israelgo apartheidaren aurkako nazioarteko BDZ mugimenduak beretzat hartu eta hedatu egin du.

Uhintifada : Lubnah Shomali: «Israelek etengabeko Nakba burutu du, alegia, bertako populazio palestinarra bortzaz mugiarazi duen egiturazko indarkeria. Hau ez da gatazka bat, ez da “asentamendu” bat, kolonizazio hutsa da»

Uhintifada 425: “Palestinako okupazioa azaltzeko kontakizun berriak” mintegian kazetaritzako profesionalak eta Palestinaren aldeko ekintzaileak bildu ziren Palestinako okupazioari eta erresistentziari ematen zaien kazetaritza-trataeraren inguruan hausnarrean. Mintegiaren ardatza Lubnah Shomaliren solasaldia izan zen. Shomali Palestinako populazio errefuxiatuaren eskubideak artatzen dituen Badil Center erakundeko kidea da.

Uhintifada : Matthieu Jeuland: «Palestine Vaincra kolektiboaren ilegalizazioa Frantziako eskuin muturreko talde Israelzaleen difamazio kanpainia baten ondorioa da eta Europa osoan Palestinarekiko elkartasuna kriminalizatzeko kanpainia baten baitan kokatzen da»

Pasa den astean Gerald Darmanin Frantziako Barne Ministroak Palestina Vaincra (Palestinak Irabazi) kolektiboa ilegalizatzeko egitasmoa ezagutarazi zuen. Erabakia eskuin muturreko talde Israelzaleek burututako difamazio kanpainia baten ondorioa izan da, izan ere, Israelek Frantzian dituen jarraitzaileek jomugan jarri dute elkartasun talde hau. Taldearen jarduna Palestinarekiko elkartasun ekintzak eta konzientziatzio kanpainak antolatzera bideratuta dago; eta baita kolonialismoa, arrazakeria eta apartheidaren kontrakoak ere. Ilegalizazio iragarpen hau beste pausu bat izan da Frantziako gobernuak darabilen autoritarismo goradakadaren barruan, izan ere, azken aldian arrazakeriaren kontra diharduten beste hainbat erakunde eta ezkerreko komunikabide ere ilegalizatu dituzte edo ilegalizatzeko bidean daude.

Uhintifada : Sausan Al Khouli: «Martirien gorpuak “zenbakien hilerrietan” gordetzea zigor kolektiborako jokaera zitala da. Helburua da palestinarrak hildakoan ere libre izango ez direlako idea transmititzea»

Aste honetako atalean gai ilun bezain ezezaguna izan dugu hizpide: zenbakien hilerriak. Erregimen sionistak hamarkadak daramatza prozedura hau ezartzen palestinarren gorpuei, bereziki erresistentzia ekintzetan akabatuak izan direnei. Okupazio erregimenak martiri palestinarren hilotzak bahitu eta, hilda egonagatik, epaitu ere epaitzen ditu, zenbaitetan hozkailuetan mantenten ditu gatibu, eta horrela urtetan gordetzen ditu, hildakoen familiari erantsitako zigor kolektiboa ezartzeagatik.

Uhintifada : Uhintifada 422: Tarik Jald: «Gazte palestinarrek halabeharrez dira aktiboak politika arloan. Edozein ume palestinarrek badaki zer den NBE, Nazioarteko Zuzenbidea, eta bere larruan pairatu ditu Giza Eskubideen urraketak»

Aste honetako atalean Al Yudur aurkeztuko dizuegu, espainiar estatuan bizi diren diasporako gazte palestinarren mugimendua. Kolektibo horren kezkak gertuagotik ezagutzeko Tarik Jald izan dugu solaskide, mugimenduko ordezkaria da Euskal Herrian.