No Fun(k) | 1969, another year? [01×03]

No Fun(k) | 1969, another year? [01×03]

 

Saio distiratsua izango da gaurkoa, elektrikoa! New Yorkeko dekadentziatik ihesi, bidaia trasatlantikoa egingo dugu lur britainiarretara pertsonaia argitsuen bila. Han izango ditugu zain T. Rex eta David Bowie Glam Rockaren xarmak lagun, gu limurtzeko prest. Hala, purpurina artean ezagutuko ditugu Londreseko Punkaren aurretiko agertokiaren berezitasunak. Gaurkoan ere, heteroaraua kolokan jarriko dugu aitzakia honekin, arlo estetikoari dagokionean, behintzat. Ez gara luze geratuko, ordea, Estatu Batuetara bueltatuko garelako MC5 taldearen eskutik bertako Proto-Punkaren agertokian sakontzen jarraitzeko eta baita kontrakulturaren beste alderdi batzuetan ere. Detroiteko taldearekin lotuta, hiri berean 1967an jazotako istiluak izango ditugu aipagai, jazoera gakoa gure istorioan; izan ere, honek lotuko du MC5en patua The Stooges taldearenarekin. Horrexegatik, Stoogesek diotena diotela, guretzat 1969 ez da “another year” soila.

 

Abestien zerrenda:

David Bowie – All the Madmen (The Man Who Sold The World, 1970)

T. Rex – Get It On (Electric Warrrior¸1970)

David Bowie – Andy Warhol (Hunky Dory, 1971)

David Bowie – Queen Bitch (Hunky Dory, 1971)

MC5 – Kick Out the Jams (Kick Out The Jams, 1969)

MC5 – Starship (Kick Out The Jams, 1969)

The Stooges – 1969 (The Stooges, 1969)

The Stooges – Real Cool Time (The Stooges, 1969)

Entzun
No Fun(k) | 15 minutuko ospeak [01×02]

No Fun(k) | 15 minutuko ospeak [01×02]

 

Denbora-espazio bidaia egingo dugu saio honetan, helmuga: 1967, The Factory (New Yorkeko kaleren batean galdutako biltegi bat). The Velvet Undergrounden hastapenak argitzearekin batera, Andy Warholen mikrokosmosa (taldearena ere baden heinean) hankaz gora jarriko dugu. The Factoryko superstarrak ezagutuko ditugu eta baita taldearen estreinako osaeraren taldekideak ere, euren elkarlanaren emaitza (The Velvet Underground & Nico) entzungai dugun bitartean. Giro hedonista nagusituko zaigu programaren hasieran (sexua, drogak eta Rock ‘n’ Rolla edo orgiak, anfetak eta Proto-Punka, gure kasuan), argia batzuetan, oso iluna besteetan, eta White Light/White Heat lanarekin jarraituko dugu The Factoryko idiosinkrasiak behatzen. Bigarren zatian aldarrikapenak hartuko du saioa: alde batetik, Valerie Solanasen SCUM manifestuari buruz hitz egingo dugu. Bestetik, Stonewalleko istiluak eta S.T.A.R. mugimenduko kideak izango ditugu hizpide, trans mugimenduaren aitzindariak. Tartean, The Velvet Underground berriaren izen bereko albumak eskainitako soinu banda ezin doiagoa.

 

Abestien zerrenda:

The Velvet Underground – Femme Fatale (The Velvet Underground & Nico, 1967)

The Velvet Underground – All Tomorrow’s Parties (The Velvet Underground & Nico, 1967)

The Velvet Underground – White Light/White Heat (White Light/White Heat, 1968)

The Velvet Underground – Lady Godiva’s Operation (White Light/White Heat, 1968)

Lou Reed & John Cale – I Believe (Songs For Drella, 1990)

The Velvet Underground – Candy Says (The Velvet Underground, 1969)

The Velvet Underground – I’m Set Free (The Velvet Underground, 1969)

Entzun
No Fun(k) | Leherkorra, plastikoa, saihestezina… [01×01]

No Fun(k) | Leherkorra, plastikoa, saihestezina… [01×01]


Gaurkoan, Punkaren jatorrizko zopa aztergai: Minimalismoa. Testuinguruan kokatzeko 60ko hamarkadako Estatu Batu nahasiak ezagutuko ditugu: kontrakultura eta garaiko aldarrikapen-ildo nagusiak. Jarraian, lehenengo obra minimalistak lagun, Downtown delako agertokian murgilduz joango gara, New Yorkeko girorik undergroundenaren ardatza. La Monte Youngek egingo dizkigu, bereziki, anfitrioi lanak, Fluxus mugimendu apurtzailearen aurkezpena tartean eta John Cale izango da zoramen honen guztiaren erdian gure bidea aurkitzen lagunduko diguna. Hala, Proto-Punkari helduko diogu The Velvet Undergrounden eskutik bero-bero jarriko den saioaren bigarren zatian. Leherkor, plastiko, saihestezin… jarriko da kontua Andy Warholen The Factoryko gaiztakeriekin eta hortxe bukatuko dugu, klimax betean, petite mort batekin. Plazerrez hiltzeko prest?

Oharra: barka mutilazioak! (Ulertuko duzue).

 

Abestien zerrenda:          

Terry Riley – In C (1964)

Steve Reich – Come Out (1966)

John Cale – Summer Heat (Sun Blindness Music, 2001)

Theatre of Eternal Music – Day of Niagara (Day of Niagara, 2000)

The Velvet Underground – Heroin (The Velvet Underground & Nico, 1967)

 

Entzun
No Fun(k) | Disekzioa

No Fun(k) | Disekzioa


No Fun(k)-en disekzio lotsagabea da gaurkoa: zeri buruz hitz egingo dugun eta, are garrantzitsuagoa, zer entzungo dugun. Berez definiezina izan arren, Punkaren izaera zehazten hasteko lehen saiakera egingo dugu. Bestalde, gure ibilbidea izango denaren nondik norakoak argituko ditugu; 60ko hamarkadan hasita, bozpasei aro, bi agertoki nagusi eta hamaika “antro” eta dinamita-pertsona: Proto-Punka, New Yorkeko Punka, No Wave, Punk britainiarra, Post-Punka… Saio hau ikasturteko edukiaren aurkibide modukoa duzue. Betetzeko gai izango garen? Denborak esanen du!

 

Abestien zerrenda:

The Stooges – No Fun (The Stooges, 1969)

Lou Reed – New York City Man (New York City Man: The Collection 1967-2003, 2003)

Sex Pistols – God Save the Queen (Never Mind The Bollocks, 1977)

The Jam – The Modern World (This Is The Modern World, 1977)

The Clash – 1977 (1977)

Patti Smith – Ask the Angels (Radio Ethiopia, 1976)

ESG – You’re No Good (ESG, 1981)

Delta 5 – Try (Singles & Sessions 1979-1981, 2006)

Bikini Kill – Reject All American (Reject All American, 1996)

Parquet Courts – Sunbathing Animal (Sunbathing Animal, 2014)

David Bowie – Space Oddity (David Bowie, 1969)

The Velvet Underground – Sunday Morning (The Velvet Underground & Nico, 1967)

Entzun
1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies