Mendi buelta Ubideatik

Mendi buelta Ubideatik

LarragorrikoOroitarriaNoizean behin mendi buelta bat egitea gustatzen zaigu Iñaki eta Inaxiorekin Araban zehar. Kasu honetan, Ubiden ekarriko dute, bertatik hasi eta Okoizta herrian bukatu. Bi herrien arteko bide ederra kontatuko digute, mendi eta basoz osatuta. Baina, horretarako, azpiegitura berezia behar denez, bi kotxe edo horrelakoren beharrean izango gara.  Baina, zertan den ibilbide hau, haiek hobeto azaldu digute, bertako anekdota eta historiaz beteta.

Entzun
Itziar Rekalde (Ardorien): ” Gu geu ere, ardorien egoten gara!”

Itziar Rekalde (Ardorien): ” Gu geu ere, ardorien egoten gara!”

ardorie-160504_contentItziar Rekalde eta Javier Fernandez Ardorieneko kideak izan ditugu gurean, Oihaneder Euskararen Etxean emanaldi bat egin behar zutela (dutela) eta. Poesia, ipuin kontatzea, antzerkia eta denetarik izan daikeeena. Baina horretarako, zehaztasun eske, hemen izan ditugu eta zer egiten edo egingo duten kontatu digute. Ardorienek zer esan nahi duen jakin nahi, ba hemen entzuteko aukera.

 

Entzun
Iñigo Arandia (kaixomaitia.eus): “Internetek gure harremantzeko moduetan parte nagusi bat hartzen du”

Iñigo Arandia (kaixomaitia.eus): “Internetek gure harremantzeko moduetan parte nagusi bat hartzen du”

kaixomaitiaIñigo Arandia kaixomaitia.eus-eko sortzailearekin hitz egin dugu, ligatzeaz edo harremantzearen kulturaz. Euskaldunok estereotipoz beterik bizi dugun kontu bat omen da. Egoerak aldatzen doazen heinean, moduak ere aldatzen doaz, eta, egun, internet bidez harremantzea edo ligatzea guztiz normala da. Kasu honetan, euskaraz egiteko modua ere badago, normalizazioa eremu guztietara iristen baita.

Entzun
Viki Vicario (Dona dona katona) “Helburu nagusia da familian euskararen erabilera sustatzea”

Viki Vicario (Dona dona katona) “Helburu nagusia da familian euskararen erabilera sustatzea”

donadonajpgOihaneder Euskararen Etxean “Dona dona katona…” saioak egiten ari dira, euskal jolas tradizionalen inguruan. Haurrak familia giroan euskarazko jolasak egiteko saioak. Hizkuntza transmizioa, famili arteko sareak osatzea eta umeekin jolastea eta, azken finean, gozatzea helburu izanik egindakoak. http://oihanedereuskararenetxea.eus/eu/dona-dona-katona/

Antolatzen ibili den Viki Vicariorekin hitz egiteko aukera izan dugu, bera Jostabi taldeko kidea da, eta zelan ibili diren eta ideia nondik sortu zitzaien komentatu digu, beste gauzen artean.

 

Entzun
Mendi buelta Garrastatxura

Mendi buelta Garrastatxura

GarrastatxuNoizean behin mendi buelta bat egitea gustatzen zaigu Iñaki eta Inaxiorekin. Gure lagunak barre tartean edo gaurko honetan Garrastatxuko ermitarako ibilbideaz haritu zaizkigu. Araban ezezaguna izan arren, Euskal Herriko Itzuliko etapa baten bukaera izanik, eta Mikel Landak irabazirik, ezagunagoa egingo da, baina are ezagunagoa izango da gurean azaldu digutelako nola iritsi. Murgialdetik hasi, Sarriatik eta Altube zaharreko bidetik aurrera, baserri eta gurutze tartetik, eta Baranbiotik hasten den bidearen nondik norakoak azaldu dizkigute.

Entzun
Jon Ander Areses (Zentzuz kontsumitu): “Kontsumoa ekintza politikoa da”

Jon Ander Areses (Zentzuz kontsumitu): “Kontsumoa ekintza politikoa da”

zentzuz

Zentzuz kontsumitu

Jon Ander Areses Medicus Mundi Arabako hezkuntza eta sentsibilizazio teknikariarekin hitz egin dugu, Zentzuz Kontsumituko partaide baita. Osasuna eta kontsumoa, estuki elkartuta dauden bi gai jorratu ditu, eta horien bien ikuspuntu zabala azaldu digu. Kapitalismoaren eta kontsumo basatiaren mundu honetan, haiek egindako erraminta bat ekarri digute: Gasteizko kale-izendegi Arduratsua.

Entzun
Hiromi Yoshida: “Rakugoa japoniako ahozko tradizio genero bat da orain dela 400 urte sorturikoa”

Hiromi Yoshida: “Rakugoa japoniako ahozko tradizio genero bat da orain dela 400 urte sorturikoa”

hiromiyoshidajpg_foto610x342Hiromi Yoshida japoniar eta euskalduna izan dugu gurean, bera euskara irakasle da Japonian baina Euskal Herrira ere noizbehinka etortzen da. Oihaneder Euskararen Etxean euskal rakugolariei buruzko hitzalditik interesa piztu, eta hortik abiatuta  elkarrizketa egin diogu.

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies