Asier  Lafuente  (Bertsozale  Elkartea):  “Txapelketa  datorrenean  gogotsu  egoten  dira  bertsolari  eta  bertsozaleak”

Asier Lafuente (Bertsozale Elkartea): “Txapelketa datorrenean gogotsu egoten dira bertsolari eta bertsozaleak”

Larunbat honetan, Apirilaren 1ean, izango da Arabako Bertsolari Txapelketako final handia, Printzipal antzokian. Finalaurrekoetatik finalera pasatzeko sailkatu diren 6 bertsolariak lehian ikusteko aukera izango dugu asteburu honetan. Oholtza gainean egongo dira Oihane Perea, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Serapio Lopez, Xabi Igoa eta Asier Otamendi bertsolariak.

Asier Lafuente Bertsolari Elkarteko Kidea izan dugu gaur Kantoian, eta txapelketari buruz bere iritzia eman digu, larunbat honetarako bertsozale guztiak Printzipal Antzokira gonbidatzeaz gain.

Entzun
Beñat  Goitia  (Isturitzetik  Etiopian  barrena):  “Disziplinen  uztarketa  era  naturalean  ematen  da  ikuskizunean”

Beñat Goitia (Isturitzetik Etiopian barrena): “Disziplinen uztarketa era naturalean ematen da ikuskizunean”

Gaurkoan Beñat Goitia izan da Kantoian. Bihar bertan “Isturitzetik Etiopian barrena” izeneko ikuskizuna estreinatuko du beste hainbat artistarekin batera. Musika, literatura eta zinema uztartzen dituen ikuskizunaren inguruan aritu gara Beñatekin. Bihar bertan 19:30etan ikusgai izango da Oihaneder Euskararen Etxean.

Entzun
Haizea  Garcia:  “‘Gora  Olarizu  euskalduna’  lelopean  batuko  gara  Korrikara”

Haizea Garcia: “‘Gora Olarizu euskalduna’ lelopean batuko gara Korrikara”

 

Martxoaren 30an hasiera emango zaio aurtengo korrikari eta horregatik, aste honetan  Gasteizko zenbait lekutan aste osoko egitarau oparoak antolatu dituzte. Horren adibide Olarizuko Korrika batzordeak prestatutako agenda eta hau azaltzeko Haizea Garcia, auzoko gaztea, izan dugu gurean.

Entzun
Lore,  Leire,  Ibai  eta  Gaztaio  (Euskal  Udalekuak):  “Hezitzaileen  lan  bolondresak  gure  arteko  zein  haurrekiko  harremanak  eraikitzean  ezinbesteko  garrantzia  du”

Lore, Leire, Ibai eta Gaztaio (Euskal Udalekuak): “Hezitzaileen lan bolondresak gure arteko zein haurrekiko harremanak eraikitzean ezinbesteko garrantzia du”

Euskal Udalekuetako kideak diren Lore, Leire, Ibai eta Gaztaio izan dira gurean. Euskal Udalekuetako lanaren inguruan aritu gara haiekin hizketan, eta etxe bakoitzaren (Abaigar, Bernedo eta Goñi) nondik norakoak azaldu dizkigute. Haur eta gazteekin egiten duten lana, udako txandak eta udaleku hauen berezitasunak izan ditugu mintzagai, besteak beste.

Informazio gehiago eskuratu ahal izateko www.udalekuak.eus webgunea martxan dutela azaldu digute.

Entzun
Amaia  Agirre  (Soziologoa  eta  EHUko  irakaslea):  “Maitasun  erromantikoa  erlazio  berdinzaleetarako  oztopoa  da”

Amaia Agirre (Soziologoa eta EHUko irakaslea): “Maitasun erromantikoa erlazio berdinzaleetarako oztopoa da”

EHUko irakaslea eta soziologoa den Amaia Agirre izan da gaurkoan Kantoian, bere tesiaren inguruan hizketan. “Negoziazio prozesua bikote eredu berdinzaleetan” da tesiaren izena, eta bertan aztertutakoak azaldu dizkigu: bikoteen artean ematen diren joera patriarkarrak eta diskurtso eta praktikaren artean dugun desoreka, besteak beste.

 

Entzun
13 orrietatik 5 orria« Lehena...34567...Azkena »

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies