Ane  Pedruzo  (Oihaneder  euskararen  etxea):  “arnasguneak  behar  dira  Gasteizen  euskara  hizkuntza  hegemonikoa  izan  dadin”

Ane Pedruzo (Oihaneder euskararen etxea): “arnasguneak behar dira Gasteizen euskara hizkuntza hegemonikoa izan dadin”

Oihaneder Euskararen Etxeko euskara teknikaria den Ane Pedruzo izan dugu gaur Kantoian, proiektuaren nondik norakoak azaltzeko. Oihanederrek 2 urte bete zituen orain dela hilabete batzuk, eta proiekturaren bilakaera zein etorkizunerako dituzten erronken inguruan aritu gara Anerekin.

Entzun
Mikel  Irusta  (Txagorritxuko  Jaiak):  “Txagoko  jaialdia  auzoan  bertan  izan  behar  duela  ikusi  dugu”

Mikel Irusta (Txagorritxuko Jaiak): “Txagoko jaialdia auzoan bertan izan behar duela ikusi dugu”

Txagorritxu auzoko jaiek 10. urteurrena bizi zuten pasaden ekainean eta aurrerapauso nabarmena eman zuten karparen kokapenarekin besteak beste. Oraingoan jaialdi batekin datoz larunbat honetarako. Aurreko urtetan Gasteizko Gaztetxean egin duten arren, aurten auzora eraman nahi izan dute auzoa berpizteko asmoz.

Entzun
Kolaborazioa-Asun  artetik  (Nerea  Agirre):  “Osasuna  gizabanako  orok  gure  baitan  daukagun  altxor  bat  da,  garrantzitsuegia,  mediku  baten  eskuetan  uzteko

Kolaborazioa-Asun artetik (Nerea Agirre): “Osasuna gizabanako orok gure baitan daukagun altxor bat da, garrantzitsuegia, mediku baten eskuetan uzteko

Gaurkoan, Nerea Agirre medikuak “Asun artetik” izena jarri diogun kolaborazioa egin du Kantoian. Osasunaren autogestioa, hurrengo eguneko pilula, eta menda sendabelarraren inguruan aritu zaigu gaurkoan. “Cuidate, compa” liburua ere gomendatu digu, osasunaren autogestioarekin lotura handia duen lana izanda.

Entzun
Zigor  (Txapa  Ahotsa):  “Udaletxeak  ez  du  babesik  proiektu  hau  Auzolana  pilotalekuan  burutzeko”

Zigor (Txapa Ahotsa): “Udaletxeak ez du babesik proiektu hau Auzolana pilotalekuan burutzeko”

Txapa Ahotsa asanbladako Zigor izan dugu Kantoian, Auzolana pilotalekuak jasotako mehatxuei buruz hitz egiteko. Izan ere, Udalak Gasteizko Kafe Antzokia eraiki nahi du egun frontoia dagoen lekuan. Txapa ahotsak eta beste hainbat eragilek salatu dute jada proiektu bat dagoen lekuan beste bat eraikitzeak ez duela zentzurik, Udalaren proiektua burutzeko leku aukera asko egonda.

Entzun
Kolaborazioa:  Ane  Gebara  ipuin  kontalaria

Kolaborazioa: Ane Gebara ipuin kontalaria

Hilabeteko bigarren astelehenero bezela, Ane Gebara ipuin kontalaria izan da Kantoian AGNES DE LESTRADEren ‘La gran fabrica de las palabras’ ipuinarekin. Gebarak moldatu eta euskaratu du hitzen balioaz aritzen den ipuin hau. Haurrak dira protagonistak istorio honetan non diruak ezin duen dena erosi eta hitzen prezioa ezin den hitzen balioarekin alderatu.

Entzun
KANTOIA  Ainhoa  Villaverde:  “Hala  Bedi    irratikideek  eta  halabelarriek  egiten  dute,  ez  lizentziek”

KANTOIA Ainhoa Villaverde: “Hala Bedi irratikideek eta halabelarriek egiten dute, ez lizentziek”

Hala Bediko kidea den Ainhoa Villaverde izan dugu gaur Kantoian, aste honetan irratiak lizentzien inguruan plazaratutako oharrari buruz eta irratiaren egoerari buruz aritu gara. Eusko Jaurlaritzaren erabakia eta prozedura salatu, eta sare sozialetan azken egunotan jasotako babesa eskertu ditu, besteak beste.

Azaldu Hala Bedi Irratiari babesa #yallahbedi traolaren bidez.

Entzun
Iñaki  (auziperatua):  “Epaiketa  hauek  ez  dira  gazte  batzuen  aurka,  herri  oso  baten  aurka  baizik”

Iñaki (auziperatua): “Epaiketa hauek ez dira gazte batzuen aurka, herri oso baten aurka baizik”

_mg_7052

2015eko maiatzaren 17an Gasteizen ehundaka herritarrek Herri Harresia osatu zuten Auzitegi Nazionalak euren militantzia politikoagatik seina urteko zigorrera kondenatu nahi zituen  hiru gazte babesteko. Egun hartan hamarnaka zauritu eta atxilotu izan ziren, eta atxilotuetako 8 gazteek bihar izango dute epaiketa, nahiz eta horretara ez diren aurkeztuko. Gazte horietako batekin egon gara gaur Kantoian.

Entzun
Jarduera  Fisiko  eta  Kirolari  buruzko  Hausnarketa  “Indibidualismoa  eta  lehiakortasuna  sortzen  dituen  kirol  eredua  irauli  behar  da”

Jarduera Fisiko eta Kirolari buruzko Hausnarketa “Indibidualismoa eta lehiakortasuna sortzen dituen kirol eredua irauli behar da”

jfkhJarduera fisiko eta kirol zientzien fakultateko ikasle talde batek Hausnarketarako gonbidapena izan nahi duen txosten bat plazaratu du. Gaur egun dagoen jarduera fisiko eta kirol ereduaren arazo eta kalteak aztertu dituzte, eta eredu teoriko berri eta justuago bat proposatu.

Entzun
Mugimendu  Feminista  (Irati  eta  Matta):  “Autodefentsa  feminista  gure  arma  bilakatuko  dugu”

Mugimendu Feminista (Irati eta Matta): “Autodefentsa feminista gure arma bilakatuko dugu”

azaroak25Mugimendu feministako kideak diren Irati eta Matta egon dira Kantoian, azaroak 25ean den “emakumeonganako indarkeriaren kontrako eguna”ren inguruan hitz egiten. Eguneko aldarrikapenez gain, mugimendu feministak indarkeria mota ezberdinei ematen dien erantzunaren inguruan aritu gara. Ostiraleko mobilizazioen berri ere eman digute beste hainbat konturen artean.

Entzun
10 orrietatik 4 orria« Lehena...23456...Azkena »

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR