Zigor  (Txapa  Ahotsa):  “Udaletxeak  ez  du  babesik  proiektu  hau  Auzolana  pilotalekuan  burutzeko”

Zigor (Txapa Ahotsa): “Udaletxeak ez du babesik proiektu hau Auzolana pilotalekuan burutzeko”

Txapa Ahotsa asanbladako Zigor izan dugu Kantoian, Auzolana pilotalekuak jasotako mehatxuei buruz hitz egiteko. Izan ere, Udalak Gasteizko Kafe Antzokia eraiki nahi du egun frontoia dagoen lekuan. Txapa ahotsak eta beste hainbat eragilek salatu dute jada proiektu bat dagoen lekuan beste bat eraikitzeak ez duela zentzurik, Udalaren proiektua burutzeko leku aukera asko egonda.

Entzun
Kolaborazioa:  Ane  Gebara  ipuin  kontalaria

Kolaborazioa: Ane Gebara ipuin kontalaria

Hilabeteko bigarren astelehenero bezela, Ane Gebara ipuin kontalaria izan da Kantoian AGNES DE LESTRADEren ‘La gran fabrica de las palabras’ ipuinarekin. Gebarak moldatu eta euskaratu du hitzen balioaz aritzen den ipuin hau. Haurrak dira protagonistak istorio honetan non diruak ezin duen dena erosi eta hitzen prezioa ezin den hitzen balioarekin alderatu.

Entzun
KANTOIA  Ainhoa  Villaverde:  “Hala  Bedi    irratikideek  eta  halabelarriek  egiten  dute,  ez  lizentziek”

KANTOIA Ainhoa Villaverde: “Hala Bedi irratikideek eta halabelarriek egiten dute, ez lizentziek”

Hala Bediko kidea den Ainhoa Villaverde izan dugu gaur Kantoian, aste honetan irratiak lizentzien inguruan plazaratutako oharrari buruz eta irratiaren egoerari buruz aritu gara. Eusko Jaurlaritzaren erabakia eta prozedura salatu, eta sare sozialetan azken egunotan jasotako babesa eskertu ditu, besteak beste.

Azaldu Hala Bedi Irratiari babesa #yallahbedi traolaren bidez.

Entzun
Iñaki  (auziperatua):  “Epaiketa  hauek  ez  dira  gazte  batzuen  aurka,  herri  oso  baten  aurka  baizik”

Iñaki (auziperatua): “Epaiketa hauek ez dira gazte batzuen aurka, herri oso baten aurka baizik”

_mg_7052

2015eko maiatzaren 17an Gasteizen ehundaka herritarrek Herri Harresia osatu zuten Auzitegi Nazionalak euren militantzia politikoagatik seina urteko zigorrera kondenatu nahi zituen  hiru gazte babesteko. Egun hartan hamarnaka zauritu eta atxilotu izan ziren, eta atxilotuetako 8 gazteek bihar izango dute epaiketa, nahiz eta horretara ez diren aurkeztuko. Gazte horietako batekin egon gara gaur Kantoian.

Entzun
Jarduera  Fisiko  eta  Kirolari  buruzko  Hausnarketa  “Indibidualismoa  eta  lehiakortasuna  sortzen  dituen  kirol  eredua  irauli  behar  da”

Jarduera Fisiko eta Kirolari buruzko Hausnarketa “Indibidualismoa eta lehiakortasuna sortzen dituen kirol eredua irauli behar da”

jfkhJarduera fisiko eta kirol zientzien fakultateko ikasle talde batek Hausnarketarako gonbidapena izan nahi duen txosten bat plazaratu du. Gaur egun dagoen jarduera fisiko eta kirol ereduaren arazo eta kalteak aztertu dituzte, eta eredu teoriko berri eta justuago bat proposatu.

Entzun
Mugimendu  Feminista  (Irati  eta  Matta):  “Autodefentsa  feminista  gure  arma  bilakatuko  dugu”

Mugimendu Feminista (Irati eta Matta): “Autodefentsa feminista gure arma bilakatuko dugu”

azaroak25Mugimendu feministako kideak diren Irati eta Matta egon dira Kantoian, azaroak 25ean den “emakumeonganako indarkeriaren kontrako eguna”ren inguruan hitz egiten. Eguneko aldarrikapenez gain, mugimendu feministak indarkeria mota ezberdinei ematen dien erantzunaren inguruan aritu gara. Ostiraleko mobilizazioen berri ere eman digute beste hainbat konturen artean.

Entzun
Alba  Velazquez,  Maya  Kaqchikela:  “Euskal  Herriko  hezkuntza  eredua  ezagutu  ondoren,  guk  ere  murgiltze  eredu  baten  aldeko  apustua  egingo  dugu

Alba Velazquez, Maya Kaqchikela: “Euskal Herriko hezkuntza eredua ezagutu ondoren, guk ere murgiltze eredu baten aldeko apustua egingo dugu

Hilero antolatzen den “Hitz Adina Mintzo” hizkuntza gutxituen zikloaren barruan, José K’oyok maya yucatekoa, Alba Velasquez kaqchikela eta María Yamberla kichwa izan dira hilabete honetako gonbidatuak. Garabide elkartearekin elkarlanean antolatu dute aurkezpena eta gurean izan dira haien hizkuntzen egoeraren berri ematen Beñat Garaiorekin batera, zikloaren antolatzailea. Euskaraz izan dira galderak eta haiek ere haien hizkuntzetan erantzuteko aukera izan dute, gero Beñaten laguntzarekin euskaratuak izan direnak.

Entzun
Edurne  (Ailaket!):  ”  Subsantziak  ez  ezik,  norberaren  kontextuak  eta  ezaugarriek  garrantzia  handia  dute”

Edurne (Ailaket!): ” Subsantziak ez ezik, norberaren kontextuak eta ezaugarriek garrantzia handia dute”

indexLau astean behin egiten dugun gisan, Ailaket-eko Edurnerekin hitz egin dugu.  Gaurkoan, substantzia konkretu bati buruz hitz egin beharrean, substantziak kontsumitzean izaten den kontextua edo inguruabarrei buruz hitz egingo dugu. Hau da, pertsona desberdinak izateak edo egoera anitzetan hartzean sortzen diren eragin edo erabilera desberdinei buruz aritu gara, eta horrek sortzen dituen arriskuez. Arrisku horien harira, Ailaketek egiten duen lanari buruz ere jardun gara.

Entzun
Mendi  buelta  Ubideatik

Mendi buelta Ubideatik

LarragorrikoOroitarriaNoizean behin mendi buelta bat egitea gustatzen zaigu Iñaki eta Inaxiorekin Araban zehar. Kasu honetan, Ubiden ekarriko dute, bertatik hasi eta Okoizta herrian bukatu. Bi herrien arteko bide ederra kontatuko digute, mendi eta basoz osatuta. Baina, horretarako, azpiegitura berezia behar denez, bi kotxe edo horrelakoren beharrean izango gara.  Baina, zertan den ibilbide hau, haiek hobeto azaldu digute, bertako anekdota eta historiaz beteta.

Entzun
Itziar  Rekalde  (Ardorien):  ”  Gu  geu  ere,  ardorien  egoten  gara!”

Itziar Rekalde (Ardorien): ” Gu geu ere, ardorien egoten gara!”

ardorie-160504_contentItziar Rekalde eta Javier Fernandez Ardorieneko kideak izan ditugu gurean, Oihaneder Euskararen Etxean emanaldi bat egin behar zutela (dutela) eta. Poesia, ipuin kontatzea, antzerkia eta denetarik izan daikeeena. Baina horretarako, zehaztasun eske, hemen izan ditugu eta zer egiten edo egingo duten kontatu digute. Ardorienek zer esan nahi duen jakin nahi, ba hemen entzuteko aukera.

 

Entzun
9 orrietatik 3 orria12345...Azkena »

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR