Bikotekako  kontzertua:  Eten,  Roto  eta  Piketa

Bikotekako kontzertua: Eten, Roto eta Piketa

parejas-e1396900334634Ez da askotan gertatzen, kontzertu batera joan eta 3 talde ikustea, eta guztira, taulagainean, 6 lagun; Publikoan, gehixeago. Pasa den larunbatean gertatu zen Gasteizko Gaztetxean, Eten, Piketa eta Roto taldeek jo baitzuten. Ostiralean hitz egin genuen eurekin.

Batetik, Ibaizabalen ezkerraldeko Eten-darrak izan genituen gurean, eta, besteak beste, euren ATX lan berriaz mintzatu ginen Ibon RG-rekin.

Bestetik, Piketa taldeko Jonekin hitz egin genuen, eta euren 20 kantuak entzun ahal izan genituen elkarrizketak iraun zuen 10 minutu eskasean. Grind Core azeleratua, aizue!

Hirugarrenak, berriz, etxekoak: Roto talde hasiberrikoak. Talde hasiberria bai, baina taldekideek euren hatz, eztarri eta oinak Naut, Trumbo eta Bronze taldeetan urratuak dituzte lehendik ere.

Entzun
Antton  Aranburu:  “Gaur  egun  ez  da  erraza  izaten  kontzertuetan  entzuleekin  konektatzea”

Antton Aranburu: “Gaur egun ez da erraza izaten kontzertuetan entzuleekin konektatzea”

antton aranburuOihaneder Euskararen Etxeko lagunek gonbidatuta Eskilarapeko Soinuak zikloaren baitan izango da Antton Aranburu musikari gasteiztarra. Eta guk, aitzakia probestuta, estudiora gonbidatu dugu gitarra eta guzti.

Gainera, Anttonek gitarrarekin batera kantu berriak ekarri dizkigu, eta haiek primizian entzuteko aukera izan dugu.

Entzun
Dani  Zuazagoitia:  “Gasteizen,  azken  5  urteetan,  birziklaia  tasa  estankatu  egin  da”

Dani Zuazagoitia: “Gasteizen, azken 5 urteetan, birziklaia tasa estankatu egin da”

zero zaborGero eta hondakin gehiago sortzen dugu, eta hortik, gero eta zabor gehiago. Birziklatu behar dugula, berrerabili behar dugula oso argi eduki arren, datuek diotenez, Gasteizen azken urteotan ez da behar adina birziklatzen, eta guztiak Makrozabortegietara goaz.

Jakina denez, hau ez da jasangarria, beraz, zerbait egin beharrean gaude Gasteizen eta Araban. Honen inguruan gogoeta egin eta proposamenak egitera datoz Gasteiz Zero Zaborreko lagunak, eta euren izenean etorri zaigu Dani Zuazagoitia laguna.

 

Entzun
HAN:  “Ez  da  egon  intentzio  berezirik  kantuak  sortzerakoan,  natural  sortu  dira”

HAN: “Ez da egon intentzio berezirik kantuak sortzerakoan, natural sortu dira”

hanBihar, asteartea, Parral tabernan izango direla-eta, geurera gonbidatu dugu HAN taldeko Gorka Molero, eta luze jardun dugu kontu-kontari.

Talde berria da HAN, eta lehenengo diskoarekin datoz, baina ez dira hasi berriak instrumentuak astintzearen kontu honetan: Mokaua, Ama Say, Las Ratas, Yakuzi, Non Demontre eta beste talde askotan ibilitako lagunak biltzen dira proiektu honetan.

 

Entzun
Tertulian,  Oihanederrez,  Kafe  Antzokiaz  eta  Ensanche  21ez,  besteak  beste.

Tertulian, Oihanederrez, Kafe Antzokiaz eta Ensanche 21ez, besteak beste.

Oihaneder-Euskararen-Etxea-Inaugurazioa-14A ze hiru gai hartu ditugun gaurkoan mintzagai! Ziuraski, beste ordu erdiz hizketan aritzeko emango ziguten gaiok. Eskerrak gure gonbidatu Naroa eta Azaitzek sintesi gaitasun ikaragarria duten, bestela…

Gauza gehienetan ados izan dira, gainera. Adibidez, Gasteizen Kafe Antzoki baten beharra zalantzan jartzerakoan, edota Oihaneder euskararen etxearen lehen urte hau oparoa izan dela esaterakoan.

 

Entzun
MAHAIA:  “Erakundeek,  kultura  babestu  nahian-edo,  Festibalizaziora  jotzen  dute”

MAHAIA: “Erakundeek, kultura babestu nahian-edo, Festibalizaziora jotzen dute”

Pasa den hilean jakin genuen Arabako Kulturaren Mahai Sektoriala sortu zela. Pasa den astean, berriz, KREAren inguruko berriak izan ditugu, INTL campus delakoak KREArako ze asmo dituen zehatzago esanda.

Honen inguruan hitz egiteko Ander Elorza MAHAIAko kidea gonbidatu dugu geureraesqeuma

Entzun
Ubidetik  Oketara,  joan  eta  etorri.

Ubidetik Oketara, joan eta etorri.

oketaPasa den urtean hasita, tartean-tartean mendi bueltaren bat ematea ere komenigarria dela jakinda, Iñaki ta Inaxio gonbidatzen ditugu geurera.

Lagunarteko tertulian, Bizkaia eta Arabaren arteko mugan buelta elegantea egitea eta ondoren hamaiketako “frugal”a egitea proposatu digute. Entzun, entzun:

Entzun
Adituei  adituz:  Irantzu  Aloa,  radiologoa.

Adituei adituz: Irantzu Aloa, radiologoa.

radiografiaNork interpretatzen ditu radiografiak, nola interpretatzen dira, ze informazio atera daiteke gehienok zuri, urdin eta beltza koloreetako orri bat besterik ikusten ez dugun lekutik? Halako galderen erantzunak eman dizkigu Txagorritxu ospitaleko Irantzu Aloa Radiologoak ondoko elkarrizketa honetan:

Entzun
12 orrietatik 11 orria« Lehena...89101112

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies