“Distopiak arkitekturan: autokontrola bermatzeko kartzela”

“Distopiak arkitekturan: autokontrola bermatzeko kartzela”

Gaur Kantoian Hebe Gonzalez arkitekto gasteiztarraren bigarren kolaborazioa izan dugu eta distopia arkitektonikoen gaia ekarri digu, zehazki panoptikoei buruz aritu gara: non daude kontrolaren mugak? badakizu panoptikoa gure eguneroko bizitzan presente dagoela? Guztia podcastean entzungai.

*Arazo tekniko bat dela medio elkarrizketa ez da osorik grabatu, barkatu eragozpenak.

Entzun
“Borroka partekatua da munduko hizkuntza aktibista gazteena”

“Borroka partekatua da munduko hizkuntza aktibista gazteena”

 

Beñat Garaio hurbildu zaigu Kantoira HIGA ekimenari buruz hitz egitera, Gasteizen egingo den Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa, hain zuzen ere. Ekimenaren helburu nagusia elkar ezagutzea izango da, hau da, munduko hizkuntza gutxituetako hiztun gazteak harremanetan jartzea, borroka partekatua baita gure hizkuntzen aldekoa. Lau eguneko egitarauak hitzaldiak, ibilaldiak, emanaldiak eta askoz ere gehiago biltzen du. Euskaldun, zein atzerritarrak gonbidatu ditu Beñatek izena ematera, apirilaren 13ra arte dago eta epea zabalik.

Entzun
Miguel Nogales: “Beraz, alternatibak egon badaude baina merkeagoak eta beraz negozio gutxiago”

Miguel Nogales: “Beraz, alternatibak egon badaude baina merkeagoak eta beraz negozio gutxiago”

Azken egun hauetan irakurri izan dugunez, tranbia berriaren obrak hasi egin dira, eta horiekin batera zuhaitzen mozketa ere. Gasteizko hegoaldeko auzoetan sortutako gatazka hobeto ulertu ahal izateko, gaurkoan kantoiko estudioetan, Miguel Nogales, “Tranvia Sur No” plataformako kidea izan dugu.

Entzun
“Salaketa, dantza, antzerkia eta herrigintza, maskaradarik ez litzateke euskararik gabe”

“Salaketa, dantza, antzerkia eta herrigintza, maskaradarik ez litzateke euskararik gabe”

Argazkia: Allande Sokarros, Berria

Gaur Xabi Elgart Muskildarra izan da Hala Bedi irratiko Kantoian Zuberoako maskaradei buruz aritzeko. Dantza, antzerkia eta herritarren aldarrikapenak batzen dituzte maskaradek 16 astez eta herriz-herri. Hori gutxi balitz, herria euskararen inguruan batzeko tresna dira, dantza eta antzerkia bidelagun. Entzun xehetasun guztiak Xabi Elgarten ahotik eta, adi, datozen asteetan eskainiko baitira azken 4 emankizunak.

Entzun
“Gizon bati ‘neska’ deitzen badiozu irainduta sentituko da, horrek asko esaten du gure gizarteaz”

“Gizon bati ‘neska’ deitzen badiozu irainduta sentituko da, horrek asko esaten du gure gizarteaz”

Gaurkoan “Euskaltzaletasuna eta feminismoa” izan da Hala Bediko Kantoian landutako gaia. Izan ere, izenburu hori du Oihaneder Euskararen etxeak, Jakin aldizkariak eta Udako Euskal Unibersitateak Gasteizen antolatu duten ikastaroak.

Irati Iciarrek, UEUko Etengabeko Prestakuntzaren koordinatzaileak, ikastaroaren orain arteko saioen balorazioa egin digu eta ondotik Amelia Barquín izan da Kantoian, Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta Euskararen Erabilera Ez Sexista monografiaren egilea. Berak gidatuko du ikastaroaren hurrengo saioa, martxoaren 20an arratsaldeko 19:00etan Oihanederren izenburu honenpean: “Nola erabili euskara modu ez-sexista batean?”. Podcastean dituzu, batetik, ikastaroaren nondik norakoak eta, bestetik, euskararen erabilera sexistaren adibide batzuk, horiek gainditze aldera euskal hiztun gisa egin ditzazkegun hautuekin batera.

Entzun
“Maputxeek eta euskaldunek antzeko harriekin egiten dugu topo gure hizkuntzen biziberritzean”

“Maputxeek eta euskaldunek antzeko harriekin egiten dugu topo gure hizkuntzen biziberritzean”

Hilean behin etortzen zaigu Garabide Elkarteko kide bat hizkuntza lankidetzaz hitz egitera eta horri esker aukera dugu biziberritze prozesuetan ari diren hizkuntza gutxituak ezagutzeko. Gaurkoan maputxeengana hurbildu gaitu Marisa Barrena Garabideko boluntarioak. Uste baino gehiago dugu amankomunean maputxe eta euskaldunek, entzun:

Entzun
Zein interes daude hiri edo auzo baten diseinuaren atzean?

Zein interes daude hiri edo auzo baten diseinuaren atzean?

Gaur Kantoian kolaborazio berri bati ekin diogu Hebe Gonzalez arkitekto gasteiztarraren eskutik. Hilean behin hurbilduko zaigu Hala Bediko Kantoira, noski, arkitekturari buruz hitz egitera, zehazki arkitektura eta politikaren arteko loturan sakontzera. Gaurkoan, hasiera moduan, Gasteizko kaleetan barrena aritu gara paseatzen, denboran atzera eta aurrera, hirigintza hizpide. Badakizu zein interesen arabera diseinatu zen Gasteizko auzo bakoitza? Eta zure auzoa noiz eta nola sortu zen? Hebek argituko dizu podcastean:

Entzun
Asistentzia sexual publikoa dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat?

Asistentzia sexual publikoa dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat?

Dibertsitate funtzionala eta sexualitatea izan dugu mintzagai gaurkoan Josu Pedrosa kolaboratzailearen eskutik. Nola heltzen zaio dibertsitate funtzionalari eredu desberdinetatik (erliojosoa, medikua…)? Egun, badu tokirik asistentzia sexualak dibertsitate funtzionala duten pertsonen asistentzia pertsonalaren baitan? Ezagutzen duzu Queerpos diversos kolektiboa? Erantzun guzti hauek eta askoz gehiago Josuren ahotik podcastean:

Entzun
“Denok ditugu gutxiengo ugari gure baitan eta horiek osatzen dute gure nortasuna”

“Denok ditugu gutxiengo ugari gure baitan eta horiek osatzen dute gure nortasuna”

Kaxubiarrak, Poloniako hizkuntza gutxitu bateko hiztunak, izan dira gaurko saioko solasgaia. Izan ere, gaur Oihaneder Euskararen Etxean, arratsaldeko 19etan, horri buruzko hitzaldia eskainiko baitu Garabide Elkarteko Maialen Sobrino kantoitarrak Hitz Adina Mintzo, hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloaren baitan. Hizkuntza gutxituetako hiztunak gara euskaldunak eta kaxubiarrak, zer dugu elkarrengandik ikasteko? Uste bezain txikiak al gara? Entzun podcastean zeintzuk diren gure ekimenak, elkar ezagutzeak, ametsak, errealitate egindakoak eta bidean daudenak, edo nola egin auzolana Europan!

Entzun
“Googlen Adwords zerbitzuak jada ez du euskara onartzen”

“Googlen Adwords zerbitzuak jada ez du euskara onartzen”

Manex Garaio Mendizabal Puntu.eus Fundazioko kolaboratzailea izan da gurean, eta bere bi gai gustukoenetarikoak ekarri dizkigu: Informatika eta euskara. Kasu honetan, Googlek euskara kendu ei duela eta, azalpenak eskatu dizkiogu. Nondik ateratzen duten dirua enpresa horiek (Twitter, google,…) eta euskarak ze pisu duen eta nolakoa kontatu digu. Eta betiko moduan, erabiltzaile bezala zer egin dezakegun edo zer alternatiba ditugun kontatu dizkigu.

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies