SOLASALDIA | Polizia gehiegikeriak eta gazteen kriminalizazioa
Aitziber Perez de Karkamo eta Asier Etxenike izan ditugu solaskide, eta Donostin azken egunetan gertatzen ari denaren inguruan aritu gara haiekin.
Gehiago…
Gehiago…
Aitziber Perez de Karkamo eta Asier Etxenike izan ditugu solaskide, eta Donostin azken egunetan gertatzen ari denaren inguruan aritu gara haiekin.
Greba eguna dute gaur zaintza sektoreko langileek. ELA sindikatuko kide den Leire Gallegorekin hitz egin dugu egoera eta aldarrikapenak ezagutzeko.
Joan den astean aurkeztu zuten Gasteizko Txosnak osatzen duten eragileek 2021. urteko Banda Lehiaketa. Xehetasunak ezagutu ditugu Gazte Karpako kidea den Amaiur Arberen eskutik.
Askatasuna Kolektiborako Abokatuen taldeko Andu Martinezen kolaborazioa
Osakidetzako sindikatuek greba deitu dute urtarrilaren 28rako, baliabide gehiago eta kudeaketa egokia eskatzeko, besteak beste. LAB sindikatuko delegatua da Raul Castillo Txagorritxuko ospitalean. Berarekin hitz egin dugu egungo egoeraren inguruan.
Urtarrilaren 30erako manifestazio bateratua antolatu dute, Araba enpleguaren defentsan! Defenda dezagun enplegu duina! lelopean. Antolatzaileen artean, Aernnova, SDA Factory, Laminaciones Arregui edo Alestiseko enpresa batzordeak daude; baita SOS Ostalaritza plataforma, Arabako pentsiodunen mugimendua, kirol jardueretako langileak eta GPS (Gazte Prekarioen Sarea) ere. GPS-ko kidea den Ibon izan dugu Hizpiden.
Enpresa komiteak hainbat sindikaturekin batera salatu dutenaren arabera, Zaintzen Clace langileak presionatzen ari da azken urtean kilometraiagatik kobratutako ordainsariaren zati bat itzuli dezaten.
Andoni Olariagak bi gai ekarri dizkigu Hizpidera. Kapitolioaren asaltoaren kausa eta ondorioak aztertu ditu batetik eta Euskal Herrian ematen ari diren azken kolpe errepresiboen inguruko gogoetak elkarbanatu ditu gurekin.
Arabako SEADen Lagunen Elkartearen eta Al Borde Films ekoiztetxe bilbotarraren “Sólo son peces” film laburra Goya sarien Dokumental sailan lehiatzen diren hamar film laburretako bat da. Olatz Alonso izan dugu Hala Bediko estudiotan, Arabako SEADen Lagunen Elkarteko kidea eta “Solo son peces” pelikulako produktorea eta koordinatzailea.
Zaldibarko zabortegia amildu zenetik ia urtebete igaro den honetan, Lagungu Argitzen elkartasun ekitaldia antolatu du Zaldibar Argitu plataformak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. Horren inguruan hitzegiteko Zaldibar Argitu plataformako kide den Jokin izan dugu Hizpidean.
AEB-ko testuingurutik abiatuta aktualitate geopolitikoari lotutako gai ezberdinak ekarri dizkigu Zelaiak.
Gasteizko Herritarren Defendatzaileak arrazoia eman dio ARGIAri: Polizia grabatzea eskubidea da. Gai honen inguruan hitz egin dugu Zigor Oleaga kazetariarekin.
Urtarrilaren 16an, larunbat honetan 17.30 tan Andra Mari Zuriaren plazan manifestazioa antolatu du Ankerkeriari Stop plataformak Galde Barbado eta Aitor Zelaia gazteei elkartasuna adierazi eta Audientzia Nazionalean izango den epaiketa salatzeko.