Igor Nabarro (Eginaren eginez): “Funtzionalki anitzak garenok oraindik hainbat lekutan ezin sartzea porrota da”

Igor Nabarro (Eginaren eginez): “Funtzionalki anitzak garenok oraindik hainbat lekutan ezin sartzea porrota da”

funtzionalki anitzakKanpaina berri bati ekin dio Eginaren eginez elkarteak: “Zuri gustatzen zaizuna gustatzen zait niri ere“. Kanpainaren helburua da fuztionalki anitzak diren pertsonek beste edozeinek bezala gozatu ahal izatea aisialdiaz, oztoporik gabe edo euren beharrak aldarrikatzen aritu beharrik izan gabe. Elkarteko kide Igor Nabarrok Araba hizpiden salatu du porrota dela oraindik ere halako kanpainak egin behar izatea.

Entzun
IRUZKINA: Irati Sarasua eta Gotzon Hermosilla, Pariseko atentatuez

IRUZKINA: Irati Sarasua eta Gotzon Hermosilla, Pariseko atentatuez

mikroakIrati Sarasua Hamaika Telebistako kazetaria eta Gotzon Hermosilla Beriako kazetaria izan dira gaur Hizpidea magazinean. Pariseko atentatuen alderdi ezberdinak hartu dituzte kontuan: sare sozialen eragina, atentatuen testuingurua, atentatuen inguruan botatako mezu ideologikoak… Getaeren ikuspegi osoagoa izaten lagunduko diguten alderdia dira horiek guztiak, zalantzarik gabe.

Entzun
Iñigo Antepara (Gasteiz Irekia): “Errefuxiatu eta migranteez prentsak zabaltzen duen beldur-mezuaren aurka egin nahi dugu”

Iñigo Antepara (Gasteiz Irekia): “Errefuxiatu eta migranteez prentsak zabaltzen duen beldur-mezuaren aurka egin nahi dugu”

gasteiz irekia

Gasteiz irekia ekimenaren aurkezpena egin zen joan den astean. Ekimena hurbiletik ezagutu nahi izan dugu eta horretarako ekarri dugu gurera Iñigo Antepara ekimeneko kidea. Milaka errefuxiatu iritsiko direla zabaltzen ari da etengabe hedabideetan, eta eurek beldur-mezu horren aurka egin nahi dute, “ez baita egia”, euren esanetan.

Entzun
Aritz Galarraga: “Prentsa katalan abertzalea CUP estutzen ari da Masen alde bozkatzeko”

Aritz Galarraga: “Prentsa katalan abertzalea CUP estutzen ari da Masen alde bozkatzeko”

aritzgalarragaKataluniako prentsaren errepasoa egiten du aldian-aldian Aritz Galarraga kazetariak Hizpidea magazinean. Azken gertakarien harira, bertako agerkari digital zein paperekoen berriak eta jarrerak argitu dizkigu gaur eta, besteak beste, prentsa katalan abertzalea CUP estutzen ari dela esan digu.

Entzun
Mikel Ayllon: Gure (zoro)etxea – 1. atala

Mikel Ayllon: Gure (zoro)etxea – 1. atala

mikelayllonAraba hizpide saiorako iritzi-zutabea eskatu genion Mikel Aylloni, eta gustu handiz hartu zuen berak proposamena. Iritzi-tartea baino, iritzian oinarritutako fikzioa edo fizkioan oinarritutako iritzia egiten du Mikel Ayllon idazleak hiru astean behineko kolaborazioan. Orain, Aiaraldea.eus webgunean testu horiek idatziz jartzeari ekin dio, eta guk jatorrizko euskarria jarri nahi izan dugu euren esku. Hemendik, eskerrak eman nahi dizkiegu Aiaraldeko lagunei eta Mikeli, euskarazko komunikazioa erraztu eta edertzeagatik. Bejondeizuela!

(Argazkia: aiaraldea.eus)

Entzun
Garazi Lz. de Armentia (Baratza aretoa): “Arte eszenikoen etapa guztiak bete nahi ditugu”

Garazi Lz. de Armentia (Baratza aretoa): “Arte eszenikoen etapa guztiak bete nahi ditugu”

garazi_baratza

Bi urte betetzear da gasteizko Baratza Aretoa. Horren harira hitz egin dugu Araba Hizpiden garazi Lopez de Armentia bertako sortzailearekin. Arte eszenikoen etapa guztiak estaltzeko asmoz jaio zela esan digu Lopez de Armentiak, eta bi urteotako balantze positiboa egiten dutela. Gasteizen, arte eszenikoen egoera ona dela uste du, eta jende asko dagoela horren inguruan.

Entzun
Mikel Peruarena (Berriako kazetaria): “Ate errotak oso zabalduta daude politikarien artean”

Mikel Peruarena (Berriako kazetaria): “Ate errotak oso zabalduta daude politikarien artean”

mikelperuarena

Zein eginbeharretan aritzen dira politikariak politikagintza utzi ondoren? Ate erroten edo ate birakarien auzia hartu dugu hizpide Mikel Peruarena Ansa Berriako kazetariarekin, egunkari horretan argitaratutako erreportaje zabalaren harira. Ate errotak oso zabalduta daude, Peruarenaren esanetan, eta finantza-mundua eta arlo energetikoa dira erabilienak bizitza politikoa amaituta. (Argazkia: zuzeu.eus)

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies