IRUZKINA: Danele Sarriugarte eta Eneko Barberena idazleak

IRUZKINA: Danele Sarriugarte eta Eneko Barberena idazleak

halabediestudio2Aktualitatearen iruzkina egin dute gaur Danele Sarriugarte eta Eneko Barberena idazleek Hizpidea magazinean. Sarriugartek torturaren gaia ekarri du gurera, otsailaren 13an Torturaren Aurkako Eguna izango dela-eta. Barberenak, aldiz, Iruñeko bi haur-eskolatan euskarazko eskaintza jarriko dutelako iragarpena izan du hizpide.

Entzun
Batzar Nagusietako ordezkarien tertulia: EH Bildu eta PSE-EE

Batzar Nagusietako ordezkarien tertulia: EH Bildu eta PSE-EE

Saioa Beistegi eta Kike Fernandez de Pinedo

Saioa Beistegi (PSE-EE) eta Kike Fernandez de Pinedo (EH Bildu)

Batzar Nagusietako ordezkarien tertulia egin dute gaur Araba hizpidemagazinean, eta Kike Fernandez de Pinedo eta Saioa Beistegi EH Bildu eta PSE-EE taldeetako kideak, hurrenez hurren, egon dira bertan. Barrongo urtegiak sortutako zalaparta, Krearako dauden asmoak eta Javier Maroto alkate ohiak Gasteizen inauterietan izandako eraso sexistei buruz botatako txioa (gerora ezabatua) izan ditugu hizpide eurekin.

Entzun
Iratxe Lopez de Aberasturi (Udalbiltza): “Ateak zabalik dauzkagu Euskal Herriko hautetsi guztientzat”

Iratxe Lopez de Aberasturi (Udalbiltza): “Ateak zabalik dauzkagu Euskal Herriko hautetsi guztientzat”

Iratxe Lopez de Aberasturi

Iratxe Lopez de Aberasturi Udalbiltzako Lehendakariordea

Iratxe Lopez de Aberasturi Udalbiltza udal eta udal hautetsien elkarteko kideari elkarrizketa egin diote gaur Hzpidea magazinean, Carlos Urquijo Espainiak EAEn duen ordezkariak hainbat udaletako diu-laguntzen aurka ipinitako helegiteak atzera bota dituelako EAEko Auzitegi Nagusiak. Udalbiltzako lehendakariordeak pozgarritzat jo du albistea, eta euren lana “adostea eta eraikitzea” dela esan du, Urquijok egin duenaren aurka. Lanean jarraitzeko prestutasuna adierazi du Lopez de Aberasturik, eta horretan sakonduko dute otsailaren 20rako aurreikusita duten Nazio Batzarra: orain arteko ildoetan sakondu eta berriak irekitzeko asmoa dute Udalbiltzak Atarrabian egingo duen bilkuran.

Entzun
Iñaki Barcena (Ekologistak martxan): “Garoña ez da beharrezkoa, sobera dago”

Iñaki Barcena (Ekologistak martxan): “Garoña ez da beharrezkoa, sobera dago”

Garoñaren aurkako protesta kalean

Garoñaren aurkako protesta

Santa Maria de Garoña herriko zentral nuklearrak Espainiako potentziaren % 0,4 ekoizten omen du, beraz, sobera dagoen zentral nuklearra dela esan du gaur Hizpidean Iñaki Barcena Ekologistak martxan-eko kideak. Horri gehitzen badiogu Espainiako zentral nuklearrik zaharrena dela, ondorio garbia ateratzen du Barcenak: Garoña itxi egin behar da. Horren aurka, ordea, interes handiak daude. Espainiako kongresuko talde politiko gehienek moratoria eskatu dute gai honi dagokionez, gobernu berria eratu bitartean.

Entzun
IRUZKINA: Gorka Bereziartua eta Nagore Uriarte

IRUZKINA: Gorka Bereziartua eta Nagore Uriarte

halabediestudio2Gorka Bereziartua Argiako kazetaria eta Nagore Uriarte Hamaika Telebistakoa izan dira gaur Hizpidean, aktualitatearen iruzkina egiten. Rosa Diez UPyDko buruak eta Andres Herzog talde bereko bozeramaileak talde politikoan baja eman izana eta Herzogek berak taldea desegitea proposatu izana izan du hizpide Bereziartuak, tonu ironikoan. Uriartek, aldiz, Lantz eta Tolosako inauterietan izandako eraso matxistak hartu ditu ahotan, eta horien irakurketa kritikoa egin du.

Entzun
Tertulia: Gasteizko udal ordezkari politikoak

Tertulia: Gasteizko udal ordezkari politikoak

Udal ordezkarien tertulia

Ane Aristi, Mohamed Akbache eta Jorge Tejedor

EAJko Mohamed Akbache, EH Bilduko Ane Aristi eta Irabaziko Jorge Tejedor udal ordezkari politikoen tertulia izan da gaur Araba hizpide magazinean. Mugimendu feministaren eta Blusa eta Nesken Batzordearen arteko tirabira eta Salburuan eraikitzekoa den merkataritza-zentroa izan dituzte hizpide Akbache, Aristi eta Tejedorrek, azken egunotako aktualitatearen ildotik.

Entzun
Andoni Egia: “Orain arteko hegemonia politiko eta kulturala ere krisian sartu da”

Andoni Egia: “Orain arteko hegemonia politiko eta kulturala ere krisian sartu da”

ekonomia sozial eraldatzailea

Euskal Herriko ordezkaritza Bruselan

Ekonomia Sozial Eraldatzailearen I. Foroa egin zuten joan den astean Bruselako parlamentuan, GUE-NGL talde parlamentario europarraren ekimenez. Hogei pertsonako ordezkaritza joan zen bertara Euskal Herritik, eta horien artean zen Andoni Egia Hernaniko Tokiko Garapenerako Agentziako kidea eta Batura Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Euskal Herriko mapa egiten ari den taldeko kidea. Bruselan bizitakoez eta jasotakoez hitz egin dugu Andoni Egiarekin Hizpidea magazinean, baita Ekonomia Sozial Eraldatzailearen helburuez ere.

Entzun
Iñaki Ruiz de Pinedo: “Militarrek espolio urbanistiko eta ekonomikoa egin diote Gasteizko Udalari”

Iñaki Ruiz de Pinedo: “Militarrek espolio urbanistiko eta ekonomikoa egin diote Gasteizko Udalari”

Araka

Arakako base militarra

Arabako Batzar Nagusiek eta Gasteizko Udalak Arakako lurrak uzteko eskatu diote Espainiako Defentsa Ministerioari, EH Bilduk aurkeztutako mozio banaren harira. Hori dela-eta, Gasteizko lurretan militarren jabetzak direnen edo izan direnen berri izateko ekarri dugu Araba hizpidera Iñaki Ruiz de Pinedo soziologoa. Ruiz de Pinedok esan digunez, XIX. mendetik da plaza militarra Gasteiz, baina joan den mendeko 60ko hamarkadatik aurrera hasi ziren militarrak etxebizitzak eta bestelako azpiegiturak eraikitzen Arakako base militarrean. Gasteizko hirigunean bertan ere hainbat gestio egin zituzten, euren jabetzakoak ziren lurrak saldu eta etekina ateratzeko. Ruiz de Pinedoren iritziz, militarrek espolioa egin dute Gasteizen, inguruko herrietako Batzorde Administratiboetatik hasi eta Gasteizko Udaleko altxortegiraino.

Entzun
Eider Olazar (Info7): “”Erreferentzialtasuna handitzen joatea da gure erronketako bat”

Eider Olazar (Info7): “”Erreferentzialtasuna handitzen joatea da gure erronketako bat”

info7 hamar urte

Hamar urte bete ditu Info7 irratiak

Ez da erraza bizi dugun garaiotan uhinetan 10 urte betetzea. Urteurren hori ospatu berri du Info7 irratiak. Joan den urtarrilaren 27an egin zuten zuzeneko ospakizuna eta, Internet bidez emititzeko sortu bazen ere, informazioan erreferentziazko irrati-katea izatea lortu du FMko uhinetan. Gertakari asko izan dira Euskal Herrian hamar urteotan, eta horien guztien berri eman dute Info7ren frekuentzietan. Eider Olazar izan da gaur Hizpidean, Info7ren iraganaz, orainaz eta geroaz hitz egiten, eta hedabideen arteko elkarlana goraipatu du, baliabideak partekatu eta indartzeko tresna gisa.

Entzun
AKTUALITATEA: Patxi Ruiz de Samaniego eta Naroa Elortza

AKTUALITATEA: Patxi Ruiz de Samaniego eta Naroa Elortza

faderAktualitatea izan dute hizpide Patxi Ruiz de Samaniego herri-mugimenduko kideak eta Naroa Elortza sindikalistak Hizpidea magazinean. Espainiako gobernuaren osaketarako aukera ezberdinak jorratu ditu Ruiz de Samaniegok, eta Iruñeko TRW lantegiko Enplegua Erregulatzeko Espedientea, aldiz, Elortzak.

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies